2017/05/28

Iñeritze I eta Iñeritze II

Part: Idoia, Unai, Gotzon, Antua, Santi

Oraingoan eta Iñerija aldean ibili gara, iluntzar mendiaren bizkar gainean. Argi dagoena da Iñeritzeko Leziaren re-topografiako proiektu honek mendialde honen interesa berpiztu duela, Lea-Artibaiko katalogoko Iluntzar zonaldea errepasatzera behartu bait gaitu. Horrela agertu da Iñeritze II leza berria.

Unai eta Idoia Iñeritzeren barrenera joan gara topografiarekin jarraitu eta Edificio En Ruinas Sektore-ko (ze izen erakargarria e!) eskalada bat argitzera, baina "arazo tekniko" batzuengatik ezin izan dugu egin. Baina bueno, pena kentzeko, Gour-aren gelara jeisteko soka atera dugu, ez zen behar eta; eta 27ko putzuaren azpian dagoen galeriatxo bat ere topografiatu dugu.

Iñeritze II ere bukatu da. Badauka airea leza honek, eta norabidea ere oso ona. -95m arte utzi digu jeisten eta "hasta aquí habeis llegado" esan digu. Hala ere, -95m ez dago batere gaizki!!

Iñeritze Leza klasikoak oraindik irteera batzuk eskatzen ditu. Eskalada batzuk daude egiteko re-topografia amaitzeko, eta zeinek daki, agian zerbait berria ere aurkitzeko!

No hay comentarios: