2014/08/29

Lariz + Ereñoko kanteran



140828:

Niko, Tomax, Oier: goizian (...) topau dogu kaletik. Bere azalpenekin, nahikua klaru geratu jata nun dagon begiratu biharreko zulua: Urgitxi eta Lariz Gojeaskoa artian dagon kareharrizko “isla” txiki horretan, Urgitxi aldera begira. Zulo fusiforme bat, bere txakurra sartu ei zan bertan, zuluan beheko aldetik.

2009 abuztuko saiua. Igual parabolten bidia geuk jarrittakua da!

 Iñaki, Martin, Oier: arratsaldian Ereñoko kanteran eskalada artifizialeko teknikia ikasten. Checklist hau eruan dogu lokalera:

  • ·         Soka dinamikua.
  • ·         Soka estatikua.
  • ·         Taladro + baterixak + 6 ta 8ko barautsak.
  • ·         Express + 6 ta 8ko montyxak + plakak.
  • ·         Estribuak.
  • ·         Fifi.
  • ·         Kabezeretarako: mosketoiak + 8ko montyxak + plakak.
  • ·         Maillua.
  • ·         (giltzak)


Ez dogu ezer ahaztu, zorionez, eta nere ustez klaru geratu da prozedimentua. Oin, nahi badabe, Martin eta Unai leku berera bueltau leikez praktikekin segitzeko, edo zuzenian koban saiatu.

2014/08/27

MG-009, Kastillo Errekako edo Etxaburuko kobie


MG-009 kobia kargan from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.


140827: Iñaki, Gotzon, Oier.

Azkenian, MG-009ra (Amoroto) juateko astixa hartu dogu. Ez zeguan ur jarixorik, dana siku. Egixa esan, nik ti-ta topografia egin eta segiduan amaittuko genduala uste neban, baiña ez da hala izan: Unai eta bixok 120929xan allegau giñan puntora allegau gara, aurrera segiduta. 5 bat metrora, galerixiak “ukondo” bat egitten dau: 45º beherutz eta gero beste horrenbeste gorutz, paso estu eta kabroia osatuz. Iñaki allegau da lehelengo: haize korriente haundixa (epela) eta koko asko (batzu kanpotarrak, Meta) zeguala ikusi dau, horren ondorixoz salida batetik hurre gagozela pentsau dogu. Gotzonek sedimentuak aloktonuak dirala esan dau; bera saiatu da gero, hankaz aurrera, baiña “ukondo” forma hori ezin izan dau pasau eta punto horretan atxur-lana bihar dala esan desku; halan be, bestekaldia ikusi ahal izan dau eta galerixiak modu bardiñian segitzen dabela esan desku. Gaur total siku zeguan ukonduori, baiña badirudi ura dabillenian sifonau egingo dala, haizian pasua itxitta (izan be, 120501ian konprobau nebanez,  aktibo dagonian ez da haize korrienterik egoten). Kanpora juatia erabagi dogu; arrakala formako salan argazkixak etara doguz.

Bio aldetik, Arrakala eta Ukonduan artian (illuntasuna %100) jaso dittudaz: Ischyropsalis, marraskillo planua, 2 Meta? (zurixka bat, arrarua); sarreratik hurre (illuntasuna %90), Gyas eta 6 bat molusko txiki. Bidian zihar Lithobius be ikusi dot, baiña ezin izan dot harrapau.

11.30ak aldera kanpuan genguazen; Gotzonek brujula/eskaliakin poligonal probisionala marraztu dau, eta goiko basotik prospektatzeko aprobetxau dogu, MG-016 eta Ajubita basarrira igotzen dan bidian artian, sumideroren baten billa. Ez dogu horren itxurarik dakan ezer ikusi, MG-008 Ajubitako lezia kenduta (baiña hango haizia MG-009kua baiño askoz be txikixagua da, eta ez dirudi handik urtetzen daben beste ur tragau leikianik). Edozelan be, datuak ordenadorera pasatzian norabidia haraxe doiala ikusi dogu, Ajubitako lezara.

Bide batez, Ajubita basarrira igotzen dan pista honen hasieran, motan kontran, katalogatzeko moduko zulo bat topau dogu (sarrerako argazkixa hartuta, baiña GPS-ak ez dau sateliterik topau). Espatula kolpe txiki batekin pasau leike, eta jarraipen argixa 6 bat metrotan gitxienez; haize korrientia dakanik ez dirudi.

XXXXkin egon gara gero:
  • ·         Toponimia: itturri hori ezagutzen dabe, baiña ez daka izen propiorik; guk esan gentsen arte ez zekixen hor koba bat zeguanik be. Goiko basua eurena da, eta Etxaburuko basua esaten detse; beheko errekiari, barriz, Kastillo Erreka. Nere ustez, bata zein bestia baleko izenak dira koba honendako (bixak jasoko doguz fitxan, eta ikusiko dogu zein lehenetsi).
  • ·         Etxaburuko baso horretan dago “beste leza” hori (Antuaneri esan zetsena), haitz baten onduan, metro bat zabaleko sarreriakin. Antza danez, oin dala urte batzu sasitzan zebixan bati hankapeko lurrak fallo egin zetsan eta barruan erdi-sartuta geratu zan, eta gero harrixak botatzen nahikua jausten zirala ikusi zeben. Egunotan jo daben piñadixan inguruan ei dago, beraz oin momentu ona da haren billa ibiltzeko; interesa haundixagua da, kontuan hartuta M-009ko haize indartsuori handik etorri leikiala.

2014/08/26

Oibarko Lamiñaziluan



Niko, Ischyropsalisan moduan paretetik zihar oiñez.
140826: Oier.

XXXX-n billa juan naiz YYYYY basarrira, ia 130602xan emondako erreferentzixia erakusten zestan. Ez dot etxian topau. Auzoko gizonak esan destanez, goizeko lehelengo orduetan errezago harrapauko dogu.


140825: Niko, Oier.

Oibarko Lamiñen Kobara, juan dan asteko tranpia erretiratzera.

Hauxe da markia! Barriro galduta ibilli gara; edo hobeto esanda, Potzu Baltzetik eskumara edo ezkerrera juan ete giñan ez gogoratziak nahastau gaittu. Azkenian topau dogu bidia (eskumatik, edo hobeto esanda zuzen, galerixa nagusittik alegixa) eta potia kokoz beteta topau dogu. Hori bai: alkohol gehixena baporizauta zeguan, bentilaziñuangaittik seguraski; eskerrak antikonjelantiari. Ezin izan dot ondo ikusi, baiña 3 Lithobius haundi zeguazen; koko txiki zuri batzu bebai, esango neuke; hortaz gain 3 Quaestus be sartu dittudaz, de visu harrapauta.

2014/08/23

Lezaten, 30 urte eta gero ondiok inkognitak



 [DSCN1193+copia.jpg]

140823: Santi, Gotzon, Antua, Ritxar, Zutoia, Idoia, Oier.

Lezatera, (...) Mozkorti Gelan, Santik, Gotzonek eta Antuanek Petrusek señalautako meandro haizeduna ikuskatu dabe. Eta bai: desobstrukziño bat egin biharra dago, baiña gero galerixa klarua ei dago esploratzeka; haizerik ez dabe asko somatu, hori bai. Baiña 30 urte eta gero, ondiok inkognitak dagozela jakitzia pozgarrixa da!

Kanporakuan, sarreratik 50 bat metrora guano deposittuak arakatzen juan naiz, koko billa: Quaestus, Lithobius eta masmak hartu dittudaz. Esan bihar da danoi deigarrixa egin jakula gaur zeguan guano pillua; lehelengo geletan dozenaka ale zeguazen goixan, hegan edo txintxilizk (ez dogu asko begiratu, ez molestatziarren). Biharbada Atxurrako zarraduriak uxatuta, danak hona etorriko ziran? ;-)

Beti da atsegiña gure zulo haundixenetako honetara bueltatzia, bloke artian “atletismo” pizkat eginda.

2014/08/20

Alozako Zulu Amaitxu De

Part: Gotzon, Oier, Josu, Unai


Desobstrukzio lan fin, koordinatu eta efektibo bat eta gero, Ganarun Gateri pasa dogu beste aldera, baina 50-70 bat metro gehiago egin eta gero, urzuloa itxi egin zaigu. Gaur ere airez putzadaka zebilen koba zikin madarikatua, eta irten garenean bertatik (4rak bueltan) era berdinean utzi dugu, Gorozikako mendien barrenean dauden erreken misterioa argitu gabe, eta gure azken baza amaituta...

Gotzonek, Ganarun Gaterin (behiaren gateraren) beste aldean zer zegoen argitu gabe ez zuen buelta egin nahi. Eta egia esan, horrekin behintzat pozik egon gaitezke, gatera pasa bait dugu, eta atzean dagoena argitu.

Oierrek, bere koko-mamarro tranpaz armaturik, Alozako "armiarmus titanus"ak batu nahi zituen, guk esan bait genion "espezialki abundanteak" zirela Alozan. Hori ere lortu du (berak azalduko digu). Ez dakigu Alozako Zuloa "Biotopo Protegido" izendatuko dugun ala ez.

...

Josuk, Gotzonek bezala, Alozako misterioa argitu nahi zuen, eta bide batez Unaiek urte betez eman zion txapa amaitu. Egia esan desobstrukzioaren elementu klabea izan da Josu, leku oso txarrean oso lan ona eginez. Berak azalduko digu, zer zegoen Ganarun Gaterin beste aldean.

"3. kolpea eta gero, eztuasuneko ezker pareta osorik erori da. Listo! Zabalik! Gotzonek deseskonbratu, eta barrura sartu naiz mailuarekin retoke bat ematera. Faltarik ere ez du egin. Pasa eztuasuna, eta jarraian beste bat, baina pasatu zitekeena eta... meandro bat! 30m inguru luze eta 2m-ko alturakoa. Honen ondoren 3m-ko desfonde bat, 15m-ko tximenea batekin gainean (hurrengorako eskalada). Desfondea destrepatu eta berriro gatera batera, haizearen kontran. Oraingoan arrakala eztu eta oker batetik aldapa behera. Jarraian 5m-ko putzu bat. Gotzon jaitsi da. Eta... THE END. Pelikula bukatu da, arrakala impenetrable batetik doalarik haizea. Ez dago zer eginik.
Gure esperantza guztiak eskaladan geratu dira, baina ez dago haizerik."
...

Unaiek, beste alde batetik, Gorozikako mendien barrenera sartzeko azkenengo baza zela jakinda, gogor kolaboratu du baina Gatera ezin izan du pasatu. Josu eta Gotzon pasa ahal izan dira. Unai, Gateraren sarreran geratu da, iluntasunean, esploradore-topografiadore bien zain. Ahal den beranduen bueltatu zitezen desiatzen zebilen, baina ez dute gehiegirik tardatu.

  "Amatxu Re" esan du Josuk.
  "Kauen dios" pentsatu du Unaiek. Amaitu zaizkio Unairi Gorozika barrura sartu ahal izateko ideak. Hau ez da Ispaster edo Illuntzar, ez daude dolinak nonnahi...

Esan dute, eskalada bat dagoela egiteko, baina lekuak ez omen du asko prometitzen.

Egia esan, hasiko ginake poesia pixkat egiten mendi, erreka eta lur barruko misterioei buruz, Aloza eta Ondarroa-Berritxu inguruko karst honi eman diogun bomboa eta gero... Baina hurrengo baterako utzi beharko dugu.

Orain Dunduneko Zulu topatzea geratzen da bakarrik, baina informatzailearen datuen arabera, Txantxane berbera aurkitzea baino zailagoa dela dirudi.

Agian lan speleo-geologiko bat egitearekin pentsatu behar da Gorozikako karst-ari buruz. Proiektu honi amaiera ganoraz emateko.

Topoak:



Oier's bertsion



140820: Unai, Josu, Gotzon, Oier.

Alozako zulu (Ondarroa). Helburua: puntako desobstrukziñua segitzera.

Banekan gogua Zeberiotarren aurkikuntza flamante hau ezagutzeko, eta uste nebana baiño hobia da. Izan be, ikusitta nittuan argazkixak eta entzunda nittuan kontakizunak (estua, zikiña, zatarra) eta ez neban gauza haundirik espero; nere interes nagusixa sarrerako kokuen lagiñak hartzia zan. Baiña hara nun topau doten uste nebana baiño askoz be desarrollo gehixagoko “benetako” haitzulua, mapa geologikuen egillien lotsarako. Batez be p10 jaitsi eta geroko tramua egin jata deigarrixa, eta bere morfologixiak MG-9 desiatua ekarri desta gogora behiñ eta barriro (katazulo horizontal luzia, sustrato inpermeablian gaiñian, tarteka fraktura transbersalak ziharkatuta).

Desobstrukziñuan puntuan 3 espatula kolpe bihar izan dira, eta Josu eta Gotzon pasau dira aurrera (bestiok ez gara kabidu). Kontau dabenez, 30 bat zm zabaleko gela baten topau dira, frakturian norabide berian, ixa tente jartzeko modukua, eta errekondua estuasun inpenetrable batetik zihar galtzen da. Halan be, eskalada bat egitteko aukeria ikusi dabe, eta hortik jarraipenik dagon begiratzia izango da hurrengua.

Bio aldetik, deigarrixa egin jata koba osuan zihar diptero kanpotarrak egotia; esango neuke hori beste sarrera baten hurtasuna adierazten dabela (haize korrientia leuna eta etenbakua da). Sarrerako tramo horizontalian zihar (illuntasuna %95tik %100ra) Ischyropsalis, Gyas, eta araknido pillua dagoz, seguraski diptero ugarixengaittik; behin p10 jaitsitta (illuntasuna %100), dipteruak ugari baiña Ischyropsalisak gitxi; koba osuan zihar Lithobius zeguazen. Danetik ale batzu hartzen saiatu naiz, pote bittan banatuta, 1º eta 2º tramokuak bereiztuta.

Gaur gaiñera, gaztetu egin naiz: aspaldiko partez, Mortadelo II novato patosua berpiztu da:

  • ·         P10eko mosketoia aldrebes laga dot, txapiakin palanka eginda eta angulo arriskutsuan biharrian.
  • ·         Kanpora urtetzeko prisiakin, taladrua bere zorruan sartzia ahaztu jata, eta petatian amortiguaziño barik etara dot.
  • ·         Ondarotik kamarian zorrua oso zikin eta bustixa etaratziangaittik kargu hartu desta Gotzonek, arrazoiakin (Martin, erruan zati bat zuretako).




Barne bilatzailea