2014/08/13

Kobaederra I, II, III eta IV


Part.: Iñaki, Oskar, Antua eta Josu

Atzekoz-aurrera hasi ginen. Lehenengo Kobaederra IV-ra sartu ginen, dagoen arrakala bat zabaldu eta esplorazioa jarraitzeko asmotan. Segituan konturatu ginen eztuasuna ez zela berehala zabalduko. 5 sahiakera eta mailukada sesio luze baten ondoren "... la galería sigue!!" zioen Josuk bestaldetik. Jarraian Iñaki eta Antua pasatu ziren lekua ikuskatzera. Eta bai, galeriak 25m luze, eta 15m altuera zituen. Eta horren ondoren inolako jarraipen posiblerik gabe, bukatu.

Edozelanik ere, haizeak gauza arraroak egiten zituen, hori dela eta, Kobaederra II-ra hurbildu ginen. Konexioren bat egongo ote da? Poligonalen arabera kobazulo biak hormaz-horma behar dute. II-an sartu bezain laster usaindu genuen IV-an ibili genduen lana, eta zelako haizea. Begibistakoa da II-IV kobak fisikoki konektatuta daudela, pasu posiblerik aldiz ezta ikusten.

Jarraian Kobaederra III-ra sartu ginen eta.... jarraipen posiblerik gabe ere kanpora. Gela ederra, handia espeleo temaz beteta, eta denen erdian Edu-ren eskultura esperimentala.

Azkenik, Kobaederra I edo Txapelkobara sartu ginen. Ordu erdi inguru aritu ginen aterpe honen paretak begiratzen. "Si yo viese esta pared  hace 10.000 años pintaría algo fijo!" zioten batzuek, eta arrazoia ez zitzaien falta. Leku bikaina dirudi Txapelkobak bertan bizitzeko, bertan dauden aztarnak lekuko direlarik.

Egun luze bat, buelta asko, gogo faltarik ez, baina antza denez Kobaederrek esan beharrekoa esan dute. Ez dago buelta egiteko beharrik esplorazioari dagokion ikuspuntutik.

Barne bilatzailea