Mostrando entradas con la etiqueta ereño. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ereño. Mostrar todas las entradas

2026/02/15

Atxoste


 20260215: Garai, Gotzon, Antua, Galder, Koldobika, Oier.

Atxoste (Ereño). Garaiek lokalizatu barri dittuan leza bi eta kueba bat ikuskatzen. Ni neu ez naiz sartu, baiña ulertu dotenangaittik lehelengua (Atxoste 1 ...) galtzerdi maillara be ez da allegatzen. Bigarrenak, ostera (Atxoste 2 ...) entidade gehitxuago dau, eta topo / argazkixak hartzera bueltau biharko da; lauhankako hazurdura bat eta saguzarren bat be ikusi ei dittuez. Hirugarrengo kuebarutz abixau dirazenian alde egin dot nik, beraz bestiak kontau beharko dittuez kontau biharrekuak.

2026/01/19

Andrabide

 

20260117: Gotzon, Antua, Oier.

Andrabide (Ereño), Errekan gora begiratzeko falta ziran adarrak konprobatzera.

Sarreran, etnografikoki oso interesgarrixa izan dan pasarte bat izan dogu. (...) Baiña benetan interesgarrixa izan da, Joxemiel Barandiaranen Eusko-Folklore kuestionarixo bat oso-osorik betetzeko beste.

Juan gara ba behera, eta neoprenoz jantzitta errekan sartuta gora egin dogu, oin dala hille batzuk Galder eta bixok allegautako bifurkaziñoraiñok. Laminadoretik barik, bestetik aurreratu gara; ez erreparo barik, gaur ur gehitxuago zetorren-eta, eta sifonatzen dirazen galerixak dirazenez. Metruak eta metruak aurrera eginda, ixa beti uretan, baiña oso leku ederra, fosilletarako igoeria egin dogu; hor bueltan zeguan begiratu biharrekua. Gotzon eta Antua jardun dabe horretan, nik nahikua nekan han egotiaz gozatziakin. Bide akuatikora jaitsi naiz gero, bestiak eskatuta, komunikaziño bisual/akustiko bat egitten saiatzeko, eta kanporutz egin dot. 14:00etarako kanpuan nenguan, eta bestiak 15:25etan emon dabe abisua; ikusittakua kontauko dabe, euren kronikan!

2025/07/20

Andrabide


 


20250719: Antua, Gotzon, Galder, Oier.

Andrabide (Ereño) (...). Hasierako plana hau ez bazan be, Hatxondoko biharrak egitteko  modurik ez genkanez B plan bat billau bihar izan dogu, buruari nahikua buelta emonda. Ez gara damutu. Gitxienez 20 urte ziran "etxeko" zulo honetara etortzen ez giñala eta espeleologikoki hari solte interesgarrixak dittu:
- Hidrogeologia misteriotsua (Osiñeko urbegixakin lotuta ala ez? Atxarre/Ereñozarre ur-dibisorixian ze alde?)
- Laupabost inkognita, batez be eskaladak.
- Zaborra: garai bateko "piramidia" apaldu da (urak eruanda), eta zabor guztia zaharra eta inertia da, urtiak dira barririk ez dala botatzen. (...)

 

Hain zuzen be, lezia hain egon da zarratuta eze, topatzia nahikua kostau jakun: gaiñetik pasau gara -esateko-, baiña bertako zarradura biharrak (somierrak, obra hesixak, barra metaliko atornillauak, dana sariekin estalitta) eta gaiñetik hazi jakon goroldixo eta sasixak ikusezin bihurtu dau. Topau dogu baiña, eta ertz bat zabalduta sartu gara.

Barruan, lehelengo aval egin dogu, ustezko sifoiraiñok allegauta. Izan be, Antuanek ez dau uste benetako sifoia izango danik: garbiegi, eta gelia bentilauegi; goiko arrakalia ondo errebisau beharko da. Bestalde, lezian nundik-norako geologikuak deigarrixak diraz: norabide aldaketa harrigarrixa; paleonibel markak; errekiak higatutako espeleotema potentiak... aztergai interesgarrixa, beinke! Gero amont egin dogu pixkat  (bifurkaziñora eta pixkat gorago), sektore akuatiko oso politta, eta zabor arrasto izpirik bakua; ea garbiketa horren ostian dana halan laga geinkian...

Bio aldetik, sarrerako potzuan opilioi asko egon da, eta gaur horko lagiñak hartzen zentrau naiz: 6-7 hartu dittudaz (danak potzu barrenian, illuntasuna %99) eta masma txiki bat, Galderrek ikusi dabena.



 

2025/06/01

Formazio katea


 20250531: Carlos Prieto, Xabi hondarribitarra, Aitzol, Galder, Oier.

Carlos Prietorekin pote-trukea egitearen aitzakiarekin (mariskoz betetakoak eman, eta hutsak hartu), Busturiko pare bat zulotan laginak jasotzeko aprobetxatu dugu: AB-001 Lekosaezondo eta AB-015 Moruzillo II. Speleo beteranoak eta gazteak bilduta, ezagupen-katea eten ez dadin!

Tartean Lekosaezondoko gizona atera zaigu eta berbetan egon gara, modu onean. Hizketaldi kuriosoa, hiriburutik etorri, zure etxearen izena gaizki jaso, publikazio baten atera, eta gero "liburuan horrela agertzen dela" esanez etortzen zaizkizuen "jakintsuei" buruz 

Bazkal orduak zibilizazioan jo digula aprobetxatuz, Kamiñokuan bapo bazkaldu eta arratsaldea ere aprobetxatu nahi izan dugu: horretara, Ereñoko Potoko Lezara egin dugu gazteek bertikaletan errodaje pixka bat hartzeko. Dena ondo alde horretatik: erraz laguntzeko moduko lekua izanik ere, kabezera aereoak "emozio" pixka bat ere eman du, behetik gorakoan. Atera kontuak, batzuk bi bider ere jaitsi dira!

2025/04/13

ADESen erresumara jaisteko prest

 


20250412: Koldobika, Galder, Maialen, Peña, Unai, Oier.

Ereñoko kanteran. Jentia ikasteko gogoz dabillela ikusitta, 10-20 mtako hormetan gora era behera jardun dogu progresiño bertikala, frakzionamentuen pausuak, pasamanuak eta kabezeretan sartu/urtenak praktikatzeko (instalaziñua, ondiok ez). Gaurkuakin, edozein lezatara juateko moduan dagozela esan leike.

Goizeko jardunakin nahikua ez eta, K eta G Antuanek Muruetaganeko kamiño baztarrian topautako leza barrixa ikustera juan dira. Baitta esplorau be! Euren berbetan: "Leza 15-20 metro eta behien zabaleran 8x8 eta zulo bat topa dogu 30cm, harrizek botakeran 6-8 segundo entzuten ziren jeusten".

2024/09/09

Ereñoko kueba ederretan

 

20240907: Gotzon, Antua, Oier.

Ereñoko baso-munduan: zenbat gauza eta leku ezagutzeko dagozen hamen! Gaurkuan, E-11 Kobaederra V eta E-10 Kobaederra IV ezagutu dittudaz.

Kobaederra Vgarrenera egin dogu lehelengo. Leza majo bat (goittik behera jausteko bai!), 15 bat m jatsi eta barrunbe bakarrian sartzen garana, elegantia, gelatxo batzutan banatuta... eta sorpresiakin: horman, frakturan fabore doian arrakala minuskulo bat. Leziak hortik jarraitzen dabela badakigu: bere garaian pasau zeben eta. Gaurko biharra: topo eta argazkixak. Bigarrena, egin dogu zeozer. Lehelengua bebai: baiña arrakala minuskulotik aurrera egitteko gutako bi reluktante xamar agertu garanez, hirugarrenak bakarrik egin bihar izan dau aurrera distuakin (asmatu zeiñek!). Beraz, hortik aurrerako topo graduari CRGGB gradutxo bat kenduta egin dogu; ulertu dotenez, errekasto bat eta 10 bat mtako kanpai formako potzu baten kabezeran geratu da Gotzon, esploraziñua amaittutzat emonda. Nere aldetik, kamariakin pixkat endredau eta koko bilketan jardun dot. Bio uztia, hauxe izan da: 2 arañas pequeña; 10 Quaestus; 2 Pseudosinella; 1 estafilínido? minúsculo; 2 arañas grandes negras; 2 Cryptazeca; 2 Meta. Ugaratxo pare bat be ikusi doguz, euretako bat deigarrixa: gorrixa eta hautsez betetakua. Erretratu bat hartu detsat.

Ostian, Kobaederra IVra egin dogu. Sarrera ikusgarrixa, barruko rekorridua ederra, guzurra dirudi bizileku perfektua dirurixan honetan arkeologuak oiñ arte aztarnategirik topau ez izana. Gaurko helburua, falta zan eskalada bat egittia izan da: Antuanek egin dau gora, errez eta bizkor. Berak miatu dittu hormak eta jarraitzeko bide posibliak, eta haize korrientia sarrerako sektoretik datorrela ondorioztatu dogu (Gotzonek handik gora egin dau, eta komunikau diraz); inkognita bat kenduta beraz. Bio laginak hartzia kostau jaku, kuebia legor xamarra izanda, baiña ehize batzuk hartu doguz: 1 Lithobius juvenil, 1 Lithobius adulto, 1 araña minúscula.

2024/08/01

Ereñoko Arroilaren aurkikuntza


  20240731: Oskar E, Gotzon, Antua, Oier.

Basondoko Potoa. Juan dan zapatuko aurkikuntzan ostian (Olaldetik gorako 5 sifoia gaindittuta, galeria haizedun barrixak 100 metrotan), gaurko helburua sifoian topografixa zehatza, eta parte haizedunian zirriborro poligonala egittia izan da. Urpekari baten ekipua eruateko justo xamar, baiña allegau gara lekura; eta hurrengo ordu luziak planifikau doguz: ordu 2 sifoia topo, ordu 1 exploraziñua, ordu 1 bueltarako. Han juan da Oskar, eta konturatzerako Gotzon "espora fasian" sartuta zeguan, tela erreflexiboz estalittako eskiña baten. "Kabroia!" pentsau dot nik, "honek egin jok bere txokua eta bestiok hor konpon!". Baiña ez, itxuria: espazio minuskulo horretan, hirurok egotia aurreikusitta zekan! Ahal danik eta pegauena noski, eta etanol kandela batekin. Halan egin dogu ba, bi izter-urkulu eta hirugarrena bizkarka, hiru ordu gitxienez eta biharbada lau egoteko mentalizauta. Hotza gogorra izan da (kanpoko bero asfixiantiakin gogoratuta, hobeto eruaten zan) baiña txarrena ez da hori izan, ez bada eze posturia mantentzia -aldatu bihar zan bakotxian, zafarrantxo itzala zalako-. Azkenian Oskar uste baiño lehenago itzuli da, ordu bi ta erdira; albiste onekin gaiñera: ixa km 1 topografiau dittu, eta beste galeria haundi bat topau dau, Ereño aldetik datorren laterala, topografiau barik geldittu dana (gitxienez beste 200 m). Lastarrikerako norabide nagusixan, ostera 6garren sifoi bat topau dau. Bata zein bestia, hurrengo baten urpekari gehixagokin lagunduta ekin biharko jakon esploraziño ezin interesgarrixagua... 

Gaiñera, Ereñotik datorren adar barri honek aurreikuspenak hausi dittu, kota diferentzial haundixak (ixa 200 metro!) hipotesis erakargarrixeri bidia zabalduta... Hain da eze, adituak hasi dira esaten aurkikuntza hau, bere garaian Paltzuaran errekia topau izanan parekua izan leikiala. Eta hori asko esatia da, gero!

2024/04/13

Endeiza


 240413: Antua, Gotzon, Petrus, Oier.

Endeiza (Ereño). Lezara juan gara, oin dala gitxi egindako errebisiñuan hondoko arrakala bat nasaitzera, eta sektore bat topografiatzera. Ez neban lekua ezagutzen, erosua eta ikusgarrixa. Arrakala baten fabore irekittako lezia, lehelengo putzuan barrenian zabalune polittak dittuana, eta hortik behera estutuz jarraitzen dabena. Hortik, laster allegau naiz nere “konfort gunian” mugara (mantra: “ni hona ondo pasatzera nator, ez txarto pasatzera...”). Nere protestei entzungor eginda, Gotzonek estuasun bat zabaldu dau, baiña handik metro gitxira jarraitzeko gogo guztiak kendu jataz. Gaitzerdi, ordura arteko tartian laginketarako tarte haundixa nekalako! Hortan jardun dot ba, ehizian gustora eta ez alperrik: 2 Cryptazeca, 1 Quaestus? (no estoy seguro de si lo hemos podido meter en el bote), 1 gamba, 5 arañas pequeñas, 1 Elona, 1 Trichoniscoides?, 1 Lithobius. Potia ondo beteta, eta oso berandu ez zanez, eguna amaittutzat emon dot eta etxera bazkaltzera juan naiz. Bestiak be onik urten dirala jakin dot, eta kontauko dabe euren emaitzia hárek be.

2024/04/08

Lapurlezea, azkenian!


 240406: Aitor, Zutoia, Santi, Antua, Oier.

Lapurlezea (Gabika, Ereño). Azkenian, Etxeandia-Urrutiatarrak hainbeste urtez billautako lezia topau zeben harañegun. Beraz, gaur plana argi zeguan: inkognita hori behingoz kentzia, pare bat katalogotako datu okerrak zuzentzeko bide batez. Espero genduan moduan, ez da gauza haundixa izan: baiña bai ostera, uste genduana baiño gehixago. Lehelengo 5 metrotako bertikala beste horrenbesteko arrapala batekin luzatzen da, gela haundi, zabal eta ikusgarri bateraiñok; fondotik hurre, galeria estuago bat agertzen da, pare bat metrotako eskarpe baten ostian 10 bat metro segiduta, tramo baju baten amaittu arte. Ondiok, hor dibertikulo bat agertzen da eta 4 bat metro segidu leikez tatarrazian. Lezia fosilla da, zahar xamarra, eta ez dago ur aktibidade arrastorik, hormetatik behera datozen hezetasunak kenduta, espeleotema nahikotxokin. Hondua lur sopiñezkua da, eta animali hazur ugarirekin; hazur zaharrak izanda, paleontologo batendako ikergai interesgarrixa izan leikela eritzi detsagu. “Lapurlezea” toponimuari buruz, ostera, zona osua izen horrekin ezagutzen da baiña Zutoiak-eta egindako peskisetan, ez dabe topau lezia bera ezagutzen zeban pertsonarik. Barruan hondakin modernorik ez egotiak baieztatzen desku juan dan 70 urtian (barrena) zulo hau ahaztuta egon dala, eta iñok ez dabela erabilli plastikua, kristala, metala edo animalixen gorpuak botatzeko. Halan be, lezia zabala, erosua eta sikua da, eta antxiñako bide baten onduan dago; beraz, ez litzake arrarua izango ez, bidelapurren baten babesleku izana sasoiren baten; geuk gaur, halan be, ez dogu ezelako giza-erabilpenen aztarnarik ikusi.

Calibreitor israeldarra kenduta, topoko materialik ez dogu ekarri (error). Argazkixak bai, jaso doguz; eta hori eta koordenadekin (...) uste dot nahikua izango dala fitxa probisional bat osatzeko. Bio lagin batzuk be jaso dittudaz: bata fonduan (Meta? Ertain 1, 5-6 Quaestus, 1 Lithobius) bestia sarrera bueltan (Elona 1, Ischyropsalis 2, Tegenaria 1). Saguzar pare bat ikusi doguz, itxuraz Rhinolophus hipposideros, bat esna.
 

2023/07/23

Gerandako Potoko Lezan


 230723: Mariano, Gotzon, Antua, Maite, Xabi, Tomas, Oier.

Gerandako Potoko Lezia (Ereño). Argazki paranoiko/panoraiko/panoramiko/ESFERIKO tallerra, Edu Gordoren artelanan bueltan; Xabi maisu handijak gidatu dau, eta bestiok ahal doguna egin dogu. Nik neuk, nahikua izan dot gure kide gaztenari progresiño bertikala freskatu eta jagotiakin, beraz, ez dot beste gauza askotarako astirik izan: halan be, flashkada batzuk nere firmiakin juan dira. Akolittua eta bixok lezian hobi sakoneneraiñok sartu gara, illuntasun billa; eta masma txiki pare bat behintzat harrapau doguz. Goiz politta pasau dogu, eta seguru argazkixak be neurri horretakuak izango dirazela. Eskerrik asko danori!

2019/10/07

Aritzgane eta Atea

Bio: ze animali da hori? Guk ez dakigu

191006: Antua, Gotzon, Oier.

Aritzgane III-ra (Ereño), aurreko baten lokalizautako zulo barrixa. Lehelengo sarrera bigurrixan osteko gelatxuan, behera doian lezia errez nasaittu dogu. eta atzera gora igotzeko gatxa bazan be (eta gu soka barik), "masma" bixak juan dira behera. Dolina erdira doian galerixa txiki bat topau dabe, ur xirripa aktibo bateraiñok, eta bloke artian galtzen zana. Gaur ez zeguan haizerik (lehengunetan bai egon da, itxuria) eta hori barik nekez igarri leike nundik desobstruidu biharko litzaken. Esplorautzat emon dogu, ez dirudi bueltauko garanik.

Bio aldetik, sarrerako gelan Rhinolophus hipposideros bat egon da (109 kHz), gero beheko pisora mobidu dana. Sarrerako gelan bertan Meta, masma txikixago bat, Oxychillus eta Elona jaso doguz; beheko pisuan, Quaestus bat bebai. Lithobius be ikusi dogu, baiña iges egin desku.



191006-arratsaldez: Oier.

Lekeition, Mikel XXX informatzailliak seiñalautako zulua ikustera juan naiz. "Atea Berdea" etxebizitzetako obretan sartu naiz, Usotegittik. Bertara allegau naizenian uste baiño txikixagua izan da: sarreria 0,40 altu eta 0,20 zabal, ez naiz kabitzen. Barrurutz desarrollua: 3 bat metro, bistan, fuso formako galerixa-arrakalan. Haizia (Beaufort-Etxebarria eskalan) 0. Horma guztiak kaltzita kostra batekin estalitta; lurra lokatz fiña, arrakalatua, ur estankaua egon izanan seiñale. Hormak eta lurra beige koloreko oiñarrixa. Terrenua marga itxurakua izan arren, zulua karstikua da; antro endogeo txiki isolatu bat emoten dau, obrak apurtuta agerixan geratu dana. Eraikiñan zapatak estaliko dabe. XX modura katalogauko dot badaezpada. Koordenadak (UTM 30, datum ETRS89): 540099 4801055 error:8. Argazkixak egin dittudaz (eskaliakin, eta barrutik), baiña galdu; Mikelek etaratako argazkixak dakaguz barik (eskala barik).


2019/06/24

Sorosletza une kritikoetan

 
 
190623: Santi, Zutoia, Martin U, Aitor, Mariano, Javi, Gotzon, Antua, Simone, Gerardo, Oskar F, Oier.

Ereñon, "Lehen Arreta" tailertxoa, Iruñean egin berri den batzarretik etorritako jakituria freskoarekin. Halako gauzak ikastea beti da interesgarria, baina aldea dago kanpoko kurtso batean egitea, edo norbere speleo taldekideekin. Ziur nago ni ez naizela bakarra horrelakoetan kontzentrazio (eta zirrada) berezia izaten duena, konsziente delako ikasten ari den hori gure artean erabiltzeko dela: edonon, edonoiz, gutako edozein izan daitekeela larrialdian dena, eta bizitza/heriotza lehenengo une horietan jokatzen dela (talde medikoa ailegatzen denerako, zoria erabakita egon ohi da). Javik esandako gauza batek inpresio handia egin dit: hau ikastea soroslearen mesedetan ere badela. Alegia: zauritua hil arren, eginahal guztiak egin dituzula jakiteak nolabaiteko lasaitasuna ekartzen dizula; kontrako egoera, psikologikoki demoledorea izaten omen da. Jardunaldi baliotsua izan da beraz; eta bigarren zati bat ere egitea hitzartu dugu, immobilizazioei eta mobilizazioei monografikoki eskainia. Eskerrikasko Javi, zorte handia dugu ADESen, zu bezalako kide bat izatean!

Extra bezala, (...)
























   

Zaurituarengana ailegatutakoan, lehen baloraziorako 2-3 minutu hartu.



 Pelbisaren hezur-eraztuna osorik dago, ala hautsita? 
Toraxa zulatua dago; balbula adhesiboa (haizea atera bai, atzera sartu ez). 

Airiketako edemarengatik arnasestua dagoenean, arnasa errazago hartzeko postura.
Manta erreflexiboak baino, burka tipokoak hobe. 
Jamalaja, jamalaji! Let me walk hot, and let the people laugh.
 Sorbaldeko luxazio arruntaren erredukzioa. 
 Talde medikoari igortzeko partea.
 
Zaurituaren jarraipen errejistroa.
Biriketako arazoen azalpena.
Pannini, tortellini, birra e madalini!
 Gizon Man is watching. 
Plazerra izan da Javi!

2019/01/13

Ogoño, Gabika, Solarte, Alperdo



190112: Iñaki, Gotzon, Antua, Oier.

Plan nagusi baten faltan, inkognitak kentzen ibilli gara: Gabika (Ereño) eta Solarte (Ispaster); gero, Alperdora juan gara saguzarrak monitorizatzera.

Eguna bulegoko lanetan hasi dogu: Juniran Rafa Garaita ornitologuakin geratu gara; Ogoño/Gaztelugatxeko arrautzak eta beste lagiñak emon, eta luze eta zabal jardun dogu gure ikerketen arlo amankomunei buruz. (...)

Jarraixan, Iñakik gidatuta, berak topautako Gabikako zulora juan gara. Laster amaittu dogu: kontakto gune baten gertatutako desplome haundi baten ertza da, bloke arteko paso batekin. Antua sartu da, eta gelatxo baten bertan geratu da, aurrera jarraitzeko modurik topau barik. XX modura katalogatzia erabagi da.

Ostian, Solarte auzuan esplorau barik geratutako IS-117 lezara juan gara. Metalezko tapia kendu, eta barrura: 20 m inguruko bertikal garbi bat, eta gero ranpa forman beste 5 metro. Sarrerako putzua ixa zilindrikua da, eta bajatu ahala meandro modura luzatzen da; baiña ez goixan, ez beheian, ez da jarraitzeko modurik edo haize korrienterik ikusten. 300 bat kg zabor (obrako eskonbro, pinttura bidoiak, kotxe baterixa bat, kabliak, alanbradak, batez be). Bio: sarreratik hurre, 3 masma.

Bokata bat Gizaburun, eta Alperdora lagundu naute Antuanek eta Gotzonek: ez bainekien urrian detektatutako baso-lanen hondakinek (kobazuloaren sarrera ia osorik tapatu dutenak) nola oztopatuko zidaten sarrera. Halere, erraz sartu gara eskuin aldetik: bloke batzuek sartu diren arren (ezegonkorrak, kontuz!) barrua ez da asko afektatu. Kuriositate bezala, Angiz baserriko jabe berria gurekin sartu da lehen 30 metroetan linterna batekin; kobazuloaren ur errejimenaren berri eman diogu, bere kanpoko lur-mugimentuetan kontuan hartu dezan. Behin barruan, atentzioa deitu digu galeriak nolako lehor zeuden; eta saguzar bi baino ez ditugula ikusi: bata laberintoan (txiki-txikia, Rh. hipposideros itxuraz) eta beste bat lehen eskaladan, soka aurretik azken gelan (handiagoa, Rhinolophus itxurakoa hau ere). Urriko datuak eta gaurkoak joan den urte bikoekin alderatuz, argi ikusten da baso lanek (bibrazioak, sarrerako oztopoa?) saguzar kolonia ia osoa uxatu dutela. Amaitu dugunean, enborrak eta adarrak kentzen jardun dugu, sarrera libreago utziz (lehen egon denaren bikoitza geratu da, gutxi gora behera).

2015/12/27

Txabolondo eta Ereñoko Aresti



151227: Gotzon, Josu, Antua, Unai, Oier.

Bustittako buryxa barriro jaztia baiño gauza txarragorik? Bai: bustittako buryxa bi bidar jaztia. Horixe da gaur egin doguna Ereñon, goizez Txabolondo esploratzen, eta arratsaldez Ereñoko Aresti errebisatzen.

Txabolondoko leza hori prospektau eta justu-justu sarrerako gelara sartuta laga zeben Gotzonek eta Campik, in ilio tempore. Gaur pendiente zeguan esploraziñua egittia tokau da, Aldekoerrota eta bere inguruan egindako aurkikuntzak bultzatuta; ez genduan esperantza haundirik; baiña azkenian beherakako norabideko galerixia topau dogu, eta erresaltez erresalte, gelarik gela (altu eta estuak, espeleotemez beteta), lurra harribola haundiz beteta, estutu eta blokeatzen dan maillara allegau gara. Sakoneran 15 bat metro egin doguz asko jota, desarrolluan 15 bat (topo erdi eginda geratu da, pilak gastau jakuzelako). Bio aldetik Meta, Oxychillus, Zospeum, linifidoak, lithobius...
Argazkia: JM Apellaniz 1970


Uste genduana baiño gehixago luzatu gara; Aldekoerrotara jaitsi garanerako eguardixa zan; aldatuta genguazela, eguna pixkat luzatzeko Ereñoko Arestiko kobia errebisatzia pentsau dogu; Gotzoneri koordenadak eskatu, eta atzera bury bustixa jantzitta, txapligua modura sartu gara txarakan, berotzeko. Segiduan topau dogu. Barrua ondo errebisau dogu, jakiña; baitta haize korriente nabarmena dakan leihatilla bat topau be. Gero etorri dira Kadaberren Tabernan ogibittartekua jatia, Gotzon agertzia, eta hirugarrenez buryxa jaztia, berari zulua erakusteko eta benetan interesgarrixa dala erabakitzeko; arkeologuekin koordinauta izan biharko da, jakiña... Juan-etorrixetan eta bertan pasau doguzen orduetan, bio lagin asko jaso dittudaz: Quaestus, Lithobius, miriapoduak, Meta menardi, Meta bourneti, linifidoak, Oxychillus...

2015/08/06

El fotografiador fotografiado



150806: Xabier, Oier.

Ereñon, bertikaletako 2º mailla erakusten. Materiala biltzeko arazuak izan doguz (deltarik ez dogu topau, ez Santa Luzian ez Kruz Rojan) eta pixkat prekariuan ibilli gara. Halan be, kanterako 10 metroko paretan ibilli gara, lehelengo kabezeratik beheraiñok eta behetik gora, eta behiñ prozeduria finkatuta, erdixan frakzionamentu bat pasatzen ikasi dogu, goittik behera eta behetik gora Pasamanos bat be ipintzeko asmotan ibilli naiz, baiña azkenian ez dogu denporarik izan. Hamendik aurrera, nere ustez leza sinplietara jaitsi/igotzeko moduan dago Xabier.

Neuk dakadaz: sokia (30 + 15 metrotako bi), lazuak, petate gorri haundi bat, arnesa, kaskua, stop, freno mosketoia, puñua, pedala, crolla (gastau xamarra), kabuak, (guk egin doguz), arnes de pecho, mailloi triangularra, eta segurodun mosketoiak (háretako bat delta ordezkatzeko!).