20250531: Carlos Prieto, Xabi hondarribitarra, Aitzol, Galder, Oier.
Carlos Prietorekin pote-trukea egitearen aitzakiarekin (mariskoz betetakoak eman, eta hutsak hartu), Busturiko pare bat zulotan laginak jasotzeko aprobetxatu dugu: AB-001 Lekosaezondo eta AB-015 Moruzillo II. Speleo beteranoak eta gazteak bilduta, ezagupen-katea eten ez dadin!
Tartean Lekosaezondoko gizona atera zaigu eta berbetan egon gara, modu onean. Hizketaldi kuriosoa, hiriburutik etorri, zure etxearen izena gaizki jaso, publikazio baten atera, eta gero "liburuan horrela agertzen dela" esanez etortzen zaizkizuen "jakintsuei" buruz
Bazkal orduak zibilizazioan jo digula aprobetxatuz, Kamiñokuan bapo bazkaldu eta arratsaldea ere aprobetxatu nahi izan dugu: horretara, Ereñoko Potoko Lezara egin dugu gazteek bertikaletan errodaje pixka bat hartzeko. Dena ondo alde horretatik: erraz laguntzeko moduko lekua izanik ere, kabezera aereoak "emozio" pixka bat ere eman du, behetik gorakoan. Atera kontuak, batzuk bi bider ere jaitsi dira!

No hay comentarios:
Publicar un comentario