Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldia. Mostrar todas las entradas

2025/10/20

Zientziaren Giltzak

 


20251020: Oier.

Ondarrun, Zientziaren Giltzak elkartearentzat hitzaldia eman dugu. "Lurpeko mamarruak" izenburuarekin, orain bioespeleologian barneratu gara (aurretik espeleologiaren beste arloei buruz emaniko hitzaldiak konplementatuz), 50 bat ikusleren aurrean. Bistan denez, 2014tik aurrera Gorozika auzoan eginiko aurkikuntzek leku berezia izan dute, eta galderak ere makinatxo bat izan dira, beraz badirudi gaiak interesa pizten duela. Plazerra da, horrelako publiko fiñaren aurrean berba egitea!



 

2025/02/09

Ameztijan eta Araian


20250209: Oskar E, Peña, Gotzon, Antua, Maite, Javi, Josu, Oier.

Goizez Amezti mendixan (Gizaburuaga), Oskar E prospektore nekaeziñak aurkittutako 3 zulo ikuskatzen, antolakuntza eredu klasiko bat erabillitta (1 biharrian, 4 begira). Lehelengo zulua leku kuriosuan dago: baso-garbiketarako erabiltzen dabizen pista erdi-erdixan zabaldu da, azpittik hustuta, Amezti 1 lezian espeleogenesi prozeso beretsuan, itxuraz. Espero zeikian lehez, 12 bat metroko galtzerdi bat baiño ez momentuz.

Bigarren lezia pista berian gora dago, motan. Itxura hobekua eta putz nabarmenakin (7/10 graduak Beaufort-Etxebarria eskalan) barrura sartzeko zabaldu eta gero, harri lajak kentzen ibilli gara. Kontau dabenangaittik desob biharrakin segitziak merezi dau, bixamonerako hitzordua.

Hirugarren lezia ikuskatu eta gero, zipres baten oiñetan ei dagona, bertan sartziak momentuz ez dabela merezi ebatzi da.

Eguardirako erretiradia egin dogu, eta kopaua hartu eta gero Araiara bidia hartu dogu: "Cavidades de la costa de Bizkaia" hitzaldixa eruan dogu bertako mendi festibalera (aurten 13. ediziñua). Jentia konforme geldittu dala dirudi, eta gaiñera beste taldietako speleo lagunekin egoteko aukeria izan dogu. Egun ona!



2024/06/02

Mutrikun, bioespeleologia hitzaldia

 

Irudia: Burumendi Espeleologia Taldea.

240530: Petrus, Unai, Oier.

Mutrikun, Burumendiko lagunek gonbidatuta, urteroko Mendi Astean bioespeleologiari buruzko hitzaldia. Teknikako iratxoen kontra borrokatu behar izan bagara ere, azkenean lortu dugu nahi genuena komunikatzea, eta badirudi jendea gustora geratu dela, lurpeko izakien ezaugarriak jakinez, eta Mutrikuko faunaren berezitasunak ezagututa. Plazer bat gure aldetik!


 

2021/05/14

Dibulgatzen

 210513-14: Julen, Oier.

Dibulgaziño kontuak.

Eguen arratsaldian, Julenek ETBko "Biba Zuek" saiuan parte hartu dau, oso modu egokixan nere ustez.

Barixaku goizian, neuk Lekeitioko institutuko 16 urtekuen klase biri hitzaldixa emon detset. Poztekua izan da, bai ikaslien jarreria (interesa, eta galdera asko) bai Aitor Okamika irakasliana, ikasgaixen artian karstaren zientziei buruzko atal bat sartzia erabagi dabena. Lekitton berez-berezkua dan gaixa, itsasoko kontuen beste edo gehixago!

"Bakarrik ulertzen badogu inportako jaku.
Bakarrik inporta bajaku konpondu ahal izango dogu."

Jane Goodall.


 

2019/10/25

Audiobisuala Markina-Xemeinen


191024: Ibon, Julen, Javi, Mariano, Antua, Gotzon, Oier.

Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Elkartian urteroko jardunaldixetan, aurten espeleologiari eskindu detse programia. Horren barruan gaur, lehelengo eguna, ADES-ekuok Artibai ibarreko kobazuluei buruzko argazki/musika/bideo montaje bat aurkeztu dogu; nahitta, irudi asko eta testu gitxi (pintxo-pote egunian pentsatzen, Kontzekupian proiektau da, kale-kalian, txikitekuan dabillen jentiak ikusteko moduan). 30 bat minutuko proiekziño bat izan da, buklian behin eta barriro ipiñi doguna, eta aurreikusittako moduan, jentiak liburuak begiratzeko eta galderak egin ahal izateko atxekixa izan da. Izan be, mahaitxo baten, Artibai eta ADES materialak euki doguz, erakusten eta emoten. Bixar Josu Zeberio gure kide ohiak beste aurkezpen bat egingo dau, besteak beste BU-56 eta Olatzeko karstari buruz, eta etzi Julenek eta Ibonek jente talde bat gidatuko dabe Gizaburuko koba batera; zapatuan, mendixan orientaziño ibillaldixa egingo da; eta domekan, mendiko filmen proiekziñua egingo da.

(...)

2019/04/17

Speleo asteburua Xiberuan



190413: Unai, Oier.

Mauleko Mediatekan hitzaldixa “Xiberoa: Eüskal espeleologiaren hastapenak”. Aretuan 30 bat pertsona, asko espeleologoak. Ruben Gomez lehendik ezagutzen genduana, eta zorionez beste batzuk be ezagutzeko aukeria izan dogu: Gilen Iriart, Eric de Valicourt eta izenik gogoratzen ez doten beste batzuk be. Gaiñera, Dominique Ebrard arkeologoa, eta Christophe de Prada kazetarixa.

Hitzaldixa batez be 1900-1965 arteko historixiari eskindu detsat, eta hortik aurrera rekorrido ultrabizkor eta ultrasuperfiziala izan da (hutsune nabarmenekin), gaur egunian Larran dabizen taldien biharran aipuakin amaitzeko. Hortik aurrera, lekukua Gomezi pasau detsat harek informaziño eguneratua emoteko.

Hitzaldixan zihar, nere helburu nagusixa speleologo xiberotarren berri gehiago jasotzia zan. Horren barruan:
  • Konfirmatu dot Maulen Veisse izeneko botika bat izan zala, gero Privat izena eruan zeban bera.
  • Sorpresa haundixena: Martelen kolaboratzaile xiberotarretako bat, Alexis izenekua, Gilen Iriarten birraittitta dala dirudi. Honek Alexis Mandagaren izena zekan, 1885ean Larrañen sortua, eta 1908an basozain lanetan hasi zan Lestarpé izeneko basozain atharraztarran tutoretzapian. Etxian galdetuta (Alexisen seme bi ondiok bizi dira, Gilenen aittan osabak), ez dira gogoratzen Ariegera Martelekin juan ziranik, baiña beste guztia bat dator.
  • Cercle Magique (agian Otsibar moduan dakaten bera? Otsibarreko lepo onduan dago) Gamereko Xobe (?) auzuan dagola.
  • Hilondo izenakin dakaten hori Hidondo da, seguru. Bidalur izenakin dakatena, barriz, Bidalune da seguraski. 

Lurrazaleko jentiari gustau jakola emoten dau; lurrazpikuak (normala dan modura) hutsuniak nabarmendu dittuez. Informaziño gehixago eskatu deste hainbatek:
  • Cristophe de Prada (Mediabask)...> powerpointa
  • Gilen Iriart ...> Martelen artikulua, birraittitta posiblian aipuakin
  • Eric de Valicourt > Rudaux eta Leize Handia?
  • Dominique Ebrard > Pierre Boucher eta Laplace-Jauretxe agertu leikezen argazkixak (tartian Cosynsen gindaxa en panne).
  • Jean Mixel Bedaxagar (via Sokarros) Garaibiko mainüen argazkiak, haren birramaman etxian zeguazen.
  • Maider Bedaxagar (via Sokarros), hitzaldixan bideua youtuben. ORTF Lepineux 1965 emanaldixan zehaztasunak. Rudauxen materialei buruzko pistak.

Arratsaldian, Piellenian bazkaldu eta gero Allande Sokarrosek Arbailletara eruan gaittu. Han paraje ederretan ibilli gara, eta hainbeste gauza ezagutu doguz, bestiak beste:
  • Bertako skyline edurtuko tontor eta azpi-tontor bakotxan izena.
  • Otsibarretik Cercle Magique zulua (izan daitekeena), eta gaineko maide korralia.
  • Appholoborro basarrixa, Belhi gaina, Bostmendieta.
  • Koxkarte edo Bijou zulua.
  • Estaintzia: lurretik urtetzen dan surgentzia batek egitten daben urmaela. Biarnesez “estaing”. ADES gunian aplikagarrixa: Olaldeko estaintzia, eta beste.
  • Sokarrua = kareharrixa (sokarrotze =hatxerixia).
  • Harsüdürra = Pic des Escaliers.

Ostian, Altzaiko “Txaranbela” jardunaldixan egon gara, benetan interesgarrixa. 3 emanaldi izan dira (Ttk + JM Bedaxagar + Beltran; Hegiaphal Mitikilekoa eta bere laguna; eta Beñat Itoiz + Txanbezpel taldia), eta harrigarrixa izan da. Nik Petiri Caubet baiño ez nekan entzunda, eta harena eta hónena entzutzian, benetan, 4 instrumento desbardiñak zirala emoten zeban. Dana jotzeko formia (eta mihidurak egitteko formia, Mitikilekuak azaldu destanez). Gero, zeozer jan-edateko aukeria izan dogu, eta harreman sozial gehixago: Beltran (etxian dakatena Txilibrinen albokia dala konfirmau destana), Biarnon bizi dan albokari/albaitari orduñarra, eta... Jean Mixel Bedaxagar bera! Goizeko hitzaldixangaittik zorionak emotera etorri jaku eta 1001 galdera egin deskuz espeleologiari buruz; gero bere alaba Maiderrek esan desku... Leize Mendikuekin ibilli dala speleo egitten! Bere maillarako Baigorrikuak gogortxuegi ei dabiz, baiña; bistan da, ADES-ekuengana etortzeko gonbitia egin detsagu ;-) Gustora egon gara berbetan, hain da eze... agur esateko orduan, bixamonian euren etxian bazkaltzera gonbidatu gaittuen! Kabidu ezinda, Atharratzera juan gara lotara (Sü Aziakuak Piellenian gela bat hartuta zeskuen).


Bixamonian, pasiotxo bat emon dogu: Atharratze inguruetan oiñaz, txakhur erraldoi sinpatiko oihulari baten laguntziakin; eta gero kotxez, Maidalena puntara. Hango bistak ikusi eta gero, Urdiñarbeko plazara. Tabernan zeguazen gazte poligonero batzu “Jaun baruak” kantatzen entzunda flipau ostian, etorri da Maider eta aldirixetako basarri txiki batera juan gara. Han hartu gaittue, eta pribilejio haundixa izan da etxe normal baten, sukalde normal baten, sutondo goxuan (sic), bazkari normal bat dastatzia, halako VIP-ekin. Jean Mixelek eten barik speleo gauzak galdetu eta galdetu ibilli jaku: bere familixia Garaibiko mainüetakua da, Pierrenia (?) etxekua, Martel-Rudauxek 1908an etaratako argazkixan agertzen dana; Jentiletxetan egona dago (Olatz); arte rupestrian eta izarren korrespondentziakin interes haundixa daka; eta beraz, zelan ez, Xabier Gezuragan teorixei buruz berbetan amaittu dogu; “Gezuraga” abizenan esanahixari be bueltaka ibilli da... Gero Maiderrek Baionara juan biharra zekan, eta gurekin eruan dogu kotxian, bazkalostian prorrogia eginda. Ez ahaztutzeko asteburua, Xiberua “pata negra” (turistak ikusten ez dabena) dastatuz.

2014/06/30

Llanos & Urrutia & ADES belaunaldi barrixak


Argazkiak.org | Llanos & Urrutia © cc-by-sa: ades



140629: Oier.

Bestiak “Bisaurin” izeneko tontortxoren baten marikoneatzen zebizela aprobetxauta, nik “benetako espeleologo” bi elkarrizketau dittudaz: Armando Llanos eta MªNieves Urrutia (GEA). Lehelengo urtietako esploraziñuak, Jornadak, Mairuelegorreta 59 istripua, 60 hamarkadatik aurrerako arkeologian espezializaziñua... Ordu bi emon dogu berba ta berba, nik ekarrittako gai guztiak agortu arte. Amaieran, gaiñera, argazki historiko txorta ederra pasau deste eskaneauta. 



Belaunaldiz belaunaldi 2000 urtian kontautako ipoin zaharrak ebidentzia arkeologikuakin kontrastau ahal izatia... berbekin ezin da deskribatu. Elkarrizketian pasarte txiki baten transkribapena:

(pregunto si participaron en exploraciones en Ojo Guareña) No. Estuvimos después los dos, que nos avisaron los de Edelweiss, cuando les apareció el individuo en la cueva. Querían que viésemos a ver qué era, joder, era impresionante. Hay una leyenda, la de "la mora y el moro", que entró un moro en la cueva, por un tema de amores, y no salió de allí. Y dentro de unas galerías encontraron un esqueleto, bajo una pequeña caída. Con un ajuar, un cinturón importante, una fíbula, era de hierro. O sea que la leyenda sí que se basaba en algo real. Que se había ido transmitiendo, fíjate: de que un individuo no había salido de allí. Entonces, claro: popularmente la gente de la Edad del Hierro, o un celta, ¿en qué se convierte? En los moros. Y allí les dimos muchas pistas, porque el individuo -que llevaría allí tiempo, lógicamente- había hecho un pocillo con barro para recoger las gotas que caían y poder beber. Aunque me imagino que pasaría mucho tiempo porque de agua no moriría, pero de hambre sí. Y en la arcilla estaban marcadas todas sus huellas digitales, y no las habían visto. Y en la pared, que era de barro, estaba impreso el tejido de las ropas, y tampoco se habían dado cuenta. Eran pistas sobre sus huellas, sus vestidos... Todavía estaba todo sin tocar, nos llamaron enseguida. Era impresionante. Y muy curioso la relación con la leyenda, cómo se había transmitido durante 2000 y pico años que alguien había entrado y no había salido. Lo que pasa es que lo reconvirtieron en moro, cosa que es muy habitual: Murumendi, Cueva de la Mora... que es lo más antiguo que conocen.

Un individuo, cuando estuvimos excavando Gobaederra, la cueva sepulcral, bajamos a Subijana a dormir. "Qué hacen?" nos pregunta, "Estamos excavando una cueva sepulcral". Dice: "Y es muy antigua?". "Si, muy antigua". Dice: "De las guerras carlistas?". "No, más antigua todavía". Dice: "Ah, entonces... es de la Inquisición!" (RISAS) Para el ya no pasaba de ahí, eso era lo más antiguo que se podía encontrar. 

(importancia de recoger esos testimonios etnográficos, como hacía Barandiaran) Yo recuerdo a don Jose Miguel cuando vino a darnos conferencias de arqueología y de etnografía, y era una de las cosas que nos decía: que fuésemos recogiendo etnográficamente todo, todo, todo. Y entonces se podía haber recogido... y todos los datos, tal como lo contaban, sin interpretarlo. Eran los años 50 y pocos... (...) 

Info gehixago hamen, hamen, hamen eta hamen.
 


140616: Oier.

Lekeitioko Eskolan speleo hitzaldixa, herriko azken aurkikuntzak eta aztarnategi arkeologikuen babesa azpimarratuta. 100 bat gazte izan dira (11-14 urte artekuak) eta nere harridurarako interes haundixa erakutsi dabe (galdera-erantzunen txandia ixa hitzaldixa bera besain luzia izan da!). Gaiñera, amaieran 3-4 ikaslek espeleo egitteko gogua erakutsi dabe “oso vehementeki”; euretako bateren bat ADES-en ikusiko dogu, seguru.

2013/11/24

Berriatuko Arkeologia eta Espeleologia Jardunaldiak - Espeleologia Erakusketa eta Hitzaldia



Goikolau Elkartea jaio da Berriatuan. Bere helburua bertoko kultura sustatzea da, eta beraien lehen ekitaldi bezala, Arkeologia eta Espeleologia jardunaldiak antolatzea erabaki dute. Eta bai egin ere! Astero gauza bat jarriaz, lehenik "Berritxuko lur azpiko ondarea"ri eta espeleologiari buruzko erakusketa eta hitzaldia, eta "Berritxuko arkeologia ondareari" eta "prehistoriako bizimodu eta pinturei" buruzko erakusketa eta hitzaldia antolatu dira. Ikastoletako umeak eta Gaztetxeak mugitu dituzte, eta Elizburu aldera txangoren bat ere planifikatuta dago.
Gauza asko pasatu dira azken hiru asteotan Goikolau elkartearen lokalean, baina aipamen bezala esan behar da, batzuetan sentsazioa izan dugun arren Artibai aldean espeleologiari buruzko interesa ez dela gehiegizkoa, Berritxuko speleo hitzaldian batutako 60 lagunek demostratu digutela ez dela egia. Herri txikietako efektua dela diote batzuek, Gernika eta Ondarroa bezalako herri handietan askotan miraria bait da 10 lagun baino gehiago batzea halako hitzaldi baten.

Josu Zeberiok emandako hitzaldia oso dinamikoa izan zen. Herrikoia hizkuntzaz, eta espeleologiaren mundua ezagutzen ez duen jendeari zuzendua. Diapositibetako argazki ikusgarriak umorezko anekdota eta pasarteekin nahastu zituen Josuk, geologia eta hidrologia kutsu batez bustita nola ez, eta lur azpiko erreken gorabeheren misterioek sortzen diguten jakinmina publikoari transmititu nahi izan zen baita ere.

Hitzaldi Gelako proiektoreak Oleta auzoko Abitako kobaren estalaktita zuri ikusgarriak  horman pintatzen zituen bitartean, bertoko baserritarrekin basoko zuloei buruz izaten ditugun hizketaldi "kuriosoek" jendearen algara atera zuten, baita esplorazio bat eta geroko basatzaz betetako penuria-argazkiak erakusten genituenean ere.

Elizburun eta Gorozikan lur azpiko errekekin ditugun gorabeherak ere egon ziren mintzagai: gure Atxarte II - Kurubijo koba "penurioso" maitea eta Elizburuko hidrologiaren ezagutzan bere aurkikuntzak izan duen aldaketa; eta Gorozikako koba berri biren aurkikuntza, ia inork kobarik ez zegoela pentsatzen zuen lekuan.

Lea Artibaiko lur azpia handia eta aberatsa dela erakutsi nahi genuen, eta ez dagoela urrutira joan beharrik koba handietan sartzeko.  Lortu dugula uste dugu. Galderak ere egon ziren, eta batzuk espero genituen: Milloiko koben itxiera Diputazioaren partetik, desobstrukzio batek kobari egiten dion eragina, esplorazio batean erabiltzen den aprobisionamendua...

Oso hunkigarria izan zen espeleologoontzako gero etorri zena. Jendearen jakinminak gainez egin zuen, eta kontu kontari hasi ginen erakusketa gelan zutik.

Goikolauko kobari buruzko galdeketak egon ziren arkeologoei; eta Zeberiotarrok, Elizburuko eta Gorozikako koben planoak erakusketa gela erdian zegoen mahai handian paper erraldoietan inprimatuta zeudela, Berritxuarrekin Milloiko erreken ezagutzen ez dugun sektoreei buruz fantaseatu genuen.

"Ba ni txikitxan hamen zir ibiltxen nitxan", "eta hau ure noa du ba?", "ba nik uste dot hona dule", "ba nik uste dot beste hona lekure dule",...

Gero euren soziedadean afaldu genuen. Jan edan oparo egin genuen. Ardo, kafe eta puro. Ia cebatu egin gintuzten, abegikortasun eta eskuzabaltasun handia erakutsiz. Agian txerriari bezala Santo Tomasetan sakrifikatu egingo gaituzte? :-)

Hurrengo asteko barikuan, Tanaren erakusketaren aurkezpenaren aurretik, Urepel tabernan sartu da Unai besteen bila. Sartu ahala, Berritxuar batek Orubixeko iturriaren argazki bat eman dio. Iturriaren uraren kolorea berdea da, trazadora dago botatzen, 1987an geologo batzuk botatako trazadora. Ebro iturria deitzen omen diote Orubixeko iturriari, beti ura botatzen dagoelako.

Hau hasi besterik ez da egin!