2015/02/28

Ikasten

Baltzolako hitzaldia
Euskal Herrixan, zorionez, jakitunak beti prest egon izan dira espeleologuei erakusteko. Irudixa: "24 de febrero de 1935. Noticia de la charla en Balzola por "El hombre de las Cavernas" en Excelsius. Archivo: Biblioteca Foral de Bizkaia." In: GRANJA, Josu. 2012. Antonio Ferrer (1900-1976) “El Hombre de las Cavernas”. Colección Temas Vizcaínos, BBK. Bilbo. p.118-120.


150228: Javi, Idoia, Antua, Gotzon, Iñaki, Martin, Mariano, Oier.

EEE-ko beste lagun askokin batera (guztira 67 izan gara), Bilboko Foru Aldundiko aretuan bildu gara zientzialarixen eskutik (Xabier Murelaga, Pedro Castaños, Tana eta Diego Garate) paleontologia, arkeologia eta labar-arteari buruzko azalpenak jasotzeko, gure esploraziñuetan topau geinkiazen arrastuak hobeto ezagutu eta babesteko.

Ez da halako jardunaldixak egitten dirazen lehelengo aldixa: halan be, ohoria da aintziñako ikerlarixen oiñordezkotzia hartzia, hizlarixen zein entzulien aldetik. Jentia orokorrian oso motibauta egon da, eta behin baiño gehixagotan aittatu dan gauzia izan da hori: maisuak asko eskertzen dau halako interesa publikuan aldetik, eta espeleologuetan ikerlarixen azalpenen gosia igartzen zan. Hau ikusitta, Mikel Unzueta Foru Aldundiko arduradunak halako beste jardunaldi bat bultzatzeko aukeria komentau dau; berbia hartu deixogun!

Bazkaldu eta gero, Azkondoko aztarnategixa ezagutu dogu, eta Diego Garatek (talde txikixetan banatuta), labar-pintura esanguratsuenak erakutsi deskuz, higatuta eta borroso dagozenak bereziki azalduta. ADES-en onezkero frogatu dogun modura, halako ereduak ikusitta kobetako paretak beste era batera begiratu geinkez, eta hau garrantzitsua da, eze, gure eskualdietan halako pintturetan dago-eta aurkikuntzak egitteko aukera gehixena.

2015/02/22

Otoio orrazten barriro


Argazkiak.org | Prospekziñua 150222 © cc-by-sa: ades


150222: Oier.

Otoion, Mentxakan lezian billatzeko lehelengo saio serixua. Mentxakak seiñalautako puntutik (0) SW norabidia hartuta, ote eta kurpitz artian abixau naiz lehelengo; berak esandako 20 metruak pasauta nittuala, pistaraiñok juatia erabagi dot, transekt estiloko baten. Arta zahar baten markatu dot (1) puntua, eta aurrera segiduta beste baso mota batian sartu naiz, piñu eta sasixa; ladrillozko 4 bat arketa topau dittudaz bertan, eta kazarixak hesitutako eremura allegau naiz; haren anguluan markau dot (2) puntua. Atxerixa baten sartu naiz gero (lapiaz baten, esan gura dot) eta dolina baten gaiñekaldetik, hain zuzen be (3 puntua) pistara allegau naiz. Pistan 10 bat metro jaitsi, eta (4) punto bat markauta, sasitzan atzera sartu naiz (eskerrak iñor ez zeguala begira, nere osasun mentalangaittik kezkatzeko). NE norabidia hartuta, bide gehixena beherutzkua izan danez, bizkorrago egin dot baiña baitta sasixekin gehixago trabau be; halan be, norabidia pizkat N-egira hartu dot antza –¡nahiz eta 10 metrotik behin runbua egokittu!- eze, bedartzan ref punto bat hartu dotenian (5) beste bidia kruzau dotela konturatu naiz; bidezidorrera allegatzian, Mentxakan puntutik 20 bat metro gorago urten arte (6).

Esan biharrik ez dago, ez dotela ezertxo be ikusi, ezta “x” moduan markatzeko moduko arrakala mixerablerik be. Hurrenguan arta zaharra eta bidezidorran artian zentrauko naiz.

Ibilbidian koordenadak:

(...)
 
Argazkiak.org | Prospekziñua 150222 © cc-by-sa: ades

2015/02/21

Dumideroan hasi, eta Iraminetako Lezan amaitu

Part.: Antua, Gotzon, Iñaki eta Josu

- "Ze, desobstruitzen dogu? ala beste baterako uzten dugu?"

Erantzunik ez... Euria gelditu gabe ari du. Gotzon eta Josu sartu dira "dumideroan", Oskarrek aurkitu berri duen Bedartzandiko leza honetan. 12m destrepatu eta eztuasun batera heldu dira. Baina ezin da pasa. Haizea klaro klaro sartzen...

Ez genuen gogo askorik, baina azkenean, batek esan du:

- "Antua eta Iñaki joan kotxera sokaren bila eta destrepea ekipatu. Eta gu, beheraino jeitsiko gara desobstrukzioarekin hastera."

Denok ados, eta beraz, danok martxan.

Desobstrukzioak luzea izateko itxura zuen, baina Antua eta Iñaki gurekin batu direnean, laister konturatu gara ez zuela faltarik egiten desobstruitzeak. Gaineko partetik, alturan pasa dogo leku eztua. Eta beste aldean gela handi bat bloke-kaos baten gainean. Zuloak edonondik. Topoa egiten jarraitu dugu. Ez zegoen argi baina, pixkanaka bidea bilatu eta haizeari jarraiki, lezan bera joan gara blokeak atzean utzi ditugun arte.

Orain falla batean gaude -35m-tara, eta haizea klaro klaro irtetzen... Desfondatu egin da eta soka behar dogu. Begi bistan -15m repisa batera arte. Eta putzuak jarraitu egiten du, baina oraindik ez dugu fondoa ikusten.

- "Joe con el dumidero!!"

Antuak eta Iñakik soka eta taladroak ekarri dituzte. Gotzonek Iñakiren arnesa jantzi eta ekipatu egin du repisa arte. Bertatik beste disparo bat distoarekin:

- "28m!!"

Baina soka falta, materiale erdia kobazuloan zehar sakabanatuta, Josuk arnesa kotxean utzi du...

Hau da Iraminetan dagoen dumideroa. -82m guztira. Soka gutxi, baina nahiko teknikoa. Oposaketako mugimendu askorekin.

Kanpora irten dugunean:

- "Pentsatzea, ia ia ez garela sartu ere egin zuen itxura txarrarekin."

Azken putzua dago jeisteke, eta momentuz ez du ematen bertan bukatuko denik. Beraz "PENDIENTE" jarriko dugu Oskarren leza.

Topo eta lidarraren arabera, beste 80m geratzen dira Lea-ra heldu arte. Oraindik badago leza.

2015/02/15

Lokatzetan igerian, G-090

Part: Unai, Antua,  Josu eta Euria



Abisatuta sartu gara. Euria ez da geldituko goiz osoan. Baina ez genuen pentsatzen atzoko sarreraren ondoren, G-090, miserableagoa bihurtuko zenik. Erabat oker genbiltzan.

Atzokoan, lezaren lurretik 5m-tara lehio bat utzi genuen begiratzeke. Haizea handik sartzen zen nonbait. Gaur beraz, hori begiratu eta bide batez topoa egitera joan gara.

Josu aurretik instalatzen, eta Unai eta Antua atzetik topoarekin. Hasieran ondo, baina beranduago, ura zegoen edonon. Ez zen atzo utzi genuen leza. Desesperantea, inkomodoa, lokaztuta edonon.

Lan luze baten ondoren, azkenean Unaiek topoarekin amore eman eta kanpora joan da. Geratzen zen apurra topografiatzeke, Antua eta bion artean egin dugu. Lehioa gurutzatu eta frakturak goraka jarraitzen du. Ikusgarria erabat. Fondoan, sabaitik datorren ur aporte bat lokalizatu dugu eztuasun baten bestaldean, 4-5m-ko putzu bat ere atzeman dugu. Baina desbostrukziorako tresnak beharrezkoa dira. 20cm-ko zabalera du.

Lana bukatu bezain laster kanpora aldendu gara. Putzuetan goraka, lokatz olatuak erortzen ziren. Bidean, Unaiek kriston sorpresa hartu du. Ia kanpoan zegoela, eztuasun bertikaletako batean, kriston blokea ikusi du enpotratuta, kanpotik erorita. Suposatzen dugu, euria dela eta, lurra bigudun denean blokea askatu egin dela. Eskerrak ez den behera arte erori, bestela... no comment.

Arazo askorik gabe, irten dugu kanpora. Barruko euria, kanpokoarekin ordezkatu dugu.

Hurrengoan, sin falta, euririk gabe bueltatuko gara G-090era.



2015/02/14

Ades X-Treme Capitulo 3 - Euritan Basatzan

Part: Javi,Gotzon, Unai, Josu, Santi, Oier, eta Antua han inguruan paseatzen



Pasadan astean elurretan lezak bajatzen, ia hotzak hil gintuen. Gaur euritan esploratzea tokatzen zen. Hemendik aurrera, txubaskeroa eta aterkia ADESen esploraziorako oinarrizko elementu bat izango da, arnesa eta kaskoa bezain garrantzitsua.

Argin eta Ereño artean dagoen Urtia baso aldean ibili gara, pasadan astean Antuak eta Gotzonek aurkitu zituzten lezak esploratzen. Euritan noski, bestelan ez du graziarik eta. Suposatuko duzuen bezala, ur kantitate on batek "sedimento en disolucion" kantitate on bat ikutzen duenean, TXOKOLATEA sortzen da. Baina bueno ohituta gaude.

Oraingoan Javi Moreno etorri zaigu, Lea Artibai eta Busturialde inguruko karstekin pixkat aktualizatzera, eta bide batez esplorazioan berriro martxa hartzera. Horrela, bi talde egin ditugu:

-Gotzon, Santi eta Oierrek Lezako Sakona deitutakoa jeitsi dute 12 metro, eta sarrera ikusgarria, baina beti bezala itxi egiten da. Inguruan zegoen beste leza "Boouuum" egiten zuena ere jeitsi dute. Sarrera estua benetan (0,5m zabal?), eta estuago gelditu da erdi erdian parabolta jarri dutenean. Han geratu da esparragoa, hurrengo esploradore zoroari buzoa apurtu eta arrankatzeko. Baina bueno, 32 metro, eta fin.

-Unai, Javi eta Josu: "La Rampa De Antua" famosoa jeistera joan gara. Harri bloke batzuk "garbitzea" falta zen, eta gero ranpa zabaldu zaigu. Ranpa laister bihurtu da leza, dolina azpiko fraktura bertikala ikutu duenean. Bajatuko genituen 40 bat metro? 30 bat?

Ez dakit gustatzen zaigulako den edo zer, baina leiza fondoa itxi den momentuan Zeberiotarrak behera hasi gara begira potxingo guztiak identifikatzen. Eta kiloka harri busti eta lokatz kendu dugu, eta pasotxo batzuk bajatu ere, baina ezer ez. Konfunditu egin gara. Javik identifikatu du jarraipena, airez betetako eskalada batean frakturaren aurrerantzako jarraipenean, eta ez beherantzako potxingadan besteok genbiltzan bezala.

Ematen du ez bagara lokatzetan arrastratzen ez garela pozik etxera joaten edo... Enfin, Unai, Dr Ceberio & Dr Moreno kotxera heldu garenerako (euritan noski), besteak Santiren furgonetan zeuden txorizoa, gaztaia eta ogiari egurra ematen.

Ez dakite gutxi horiek...

***
(Oier's bertsion)


150214: Javi, Gotzon, Santi, Josu, Unai, Oier.

Urtia ingurura (Ispaster), aurreko egunetan lokalizako inkognita batzu argitzera.

Unai, Josu eta Javi G-090ra juan dira: ranpa luzian ordu batzutan jardun eta gero, desarrollo majoko potzu-fraktura-sare interesgarrixa topau dabe, haize korronte onakin. Barriro bueltau biharko da, biharrekin segitzeko. Javik lagin biologiko batzu hartu dittu (nik ez dot aukerarik izan). Gure arteko txartoulertu batengaittik topo egin barik geratu da.

Santi, Gotzon eta hirurok ez dogu halako suerterik izan. Lehelengo arrakala formako G-087ra juan eta txarto hasi gara: Gotzon juan da lezan behera, baiña beste bi “silfidiok” ezin izan dogu sarrerako estuasuna be pasau. Beraz hor ibilli da gure gaztetxua, 20 metro jaitsi, katazulo estua pasau, beste potzu haundi bat jaitsi, eta meandro baten barrena jo arte; bere esanetan estuasun batian amaitzen da, haize barik, eta ez da interesgarrixa. Sinistu biakotsau... (gizonak krokis bat be egin desku eta).

Gero Lezako Sakona izeneko parajera juan gara, itxura oneko baiña –askotan gertatzen dan lez- desarrollo gitxiko hobi batera (G-089). Pentsau dogun modura, 8 bat metro jaitsi eta bloke eta lokatz artian amaittu jaku gauzia. Lezian formia kuriosua izan da: estratuan norabide berian zabaldutako planta eta alzado rektangularreko areto bat.

Santin “boudoirrian” meriandia jan eta “cadaverren tabernako” sutonduan kafia hartzen gozo-gozo amaittu dogu. Betikuak protestan (miseriak gora eta miseriak behera) eta beste batzu, barriz, pozik (luzaruan koba usaiña hartu ez dogunondako, zulo guztiak polittak).


2015/02/09

Pazientzia con la Zientzia 2

GROTTE DE ARMIÑA I, OU LE RÉSEAU SUPERIEUR DU SISTEME DE LAS LAMIÑAS

OTSAILAK 9: UNAI, IÑAKI.

Milloira gerturatu gara, pasaden astean Unaik abiaturiko proiektuarekin jarraitzeko (Lamiñen sistemako goiko galerien topografia burutzea).
Armiñatik sartu gara, eta pasaden astean Unai geldiarazi zuen estuasun osteko galeria eta sala topografiatu ostean (Flipantea jendea noraino heltzen den bere izena horman jartzeko!!!) pasaden astean heldu ziren punturaino joan gara FRE DUO modalitatean (a toda la ostia).

"Triosa" modo ahorron ipini eta lanera, emaitzak:

  1. Okabijoko aldeko urak batzen dituen errekastoa ikusi dugu. Fenomeno kuriosoa da berau, ikusten baita antzinan erreka potente bat izan behar zela, eta erreka hau ez dator Elizburu haranetik, iparraldetik baizik, beraz, a falta de mas datos, baliteke beste xurgapen gune bat aurkitu izatea, bertan egon daitezkeen zuloekin erlazionatuta.
  2. Laminadoreen aurretik dauden errekasto eta ur-aporte guztiak, Armiñaruntz bideratzen dira, mendebalderantz (hau da, ez doaz Lamiñen errekaren konexio aldera). Bide honetan Armiñako beheko nibela ureztatzen dabe (Lamiñen sistemako bigarren pisua) eta suposatzekoa da honen ostean beheko nibelera xurgatuko direla.
  3. Beste 3 aporte txiki daude Okabijokoaz aparte:
    1.  Laminadoreen aurretik.
    2. Konexioko kraterraren alboan agertzen den meandro estuan (aurrerago esplikatuko dut gauzatxo bat ... )
    3. kaiolen gelatik datorren beste aporte txiki bat.
  4. Sekulako haizea dago Lamiñetan, pasada bat da, batez ere afluentea igaro ostean.
  5. Lamiñen kobako sarreran sekulako kakanahaste trifostioa egin dute espeleologoek: Beti Goruntz taldearena izan daitekeen sigla bat alde batetik (4.0.2 B), G.E.V.-ek sinaturiko hurrengoa bestetik (ARMIÑA I II V G.E.V.) ematen du ez zirela argi jarri edo, eskerrikasko eta gorantziak sortu berri dizkiguzuen duden partetik.
Uste dut besterik ez...

Ah! bai, Goian azaldu dudan 3.2. puntuan meandro bat dator, errekasto bat ekarriz. Bertan sekulako haizea dago meandroan sartzen (Galeriatik meandrora sartzen) irteera batera doana argi eta garbi. Esto no es como cuando decimos que hay una brisa que mueve telarañas.. no. El sistema de las Lamiñas de Berriatua TIENE una salida expulsando aire. Estua da, baina nik uste dut aukera bat merezi duela!

Hurrengorako, errekan gora topografia lanak geratzen dira, eta gutxienez 2 leku daude pendiente:
  • azken gelako Josuren blokeen eskalada.
  • Azken ur aportea.

2015/02/07

Meta Menardi, Titanus, Potzarrus - Urtia aldean esploratzen eta prospektatzen

Part: Antua, Gotzon, Unai, Iñaki

 Ez da oso habituala ADESen elurretan lezak esploratzen ibiltzea. Batzuk esploratu egin ditugu, eta ixten joan, eta beste batzuk zabaltzen joan. Iñakik eta Unaiek 2 leza esploratzen zebiltzaten bitartean, Gotzon eta Antua, gaineko potoan beste 5 aurkitzen zebiltzaten. Horrela jarraitzen badugu Lea Artibaiko katalogoa baino gehiago Lea Artibaiko leize eta koben Entziklopedia egin beharko dugu.

Laburpen bat:

Esplorazioa:
--> 2 leza elkarren ondoan: bat kaltzetin bat izatea suertatu da (8 m). Eta albokoa 15 metroko putzu sarrera eta gero koba eder bat gitxienez 60 metro desarroilokoa, bere meandro, fraktura etabarrekin. Ahuntz kume baten eskeletoa ere topatu dugu oso ondo kontserbatuta. Koitxadua, istoria tristea benetan lezan erori eta gero pasatu beharko zuena gixajoak. Hobe putzutik erortzean kolpean hilgo bazen...

--> Urtiako koba: topo egin dugu ahal duguna. Gatera estu baten utzi dugu eta topoa egin dugu. Meta menardi, titanus eta gigantus asko. Saguzar bat ere bai. Lo sakona edukiko zuen, zeren eta ibili dugun iskanbilarekin esnatu ere ez dugu egin. "Batzuek" diote gatera eta gero segi egiten duela. Guk IMPOSIBLE ikusi dugu. 0,4 x 0,25 eko gatera batetik ez bazara pasatzen behintzat...

--> Urtiako 80 metroko leza ezaguna bisitatu dugu. Sondeo inalambrikoa egin dugu harri bat botata eta POOOUUM!!! Kuriosidade modura.

-->Lezazulo eder bat basoan: ikusgarria zen, baina bajatu ahala ikusten ziren 10 metroak, amaitu egin da. XX katalogatuko dugu eta fin.

-->Alboan beste zulo bat (6 metro leiza)? Sarrera istua Mecaguen SOSSS. Han geratu da pendiente.

                        

Prospekzioa (5 bat zulo). Aipagarrienak:

-->Zulo bat ranpan bajatzen dena aire eder batekin. Antua zoratu egin da, gutxi aguantatuko du karameloak esploratu gabe. 12 ordu inguru...

-->Leza ikusgarri bat. Gotzonek harria bota du, eta 2 segundo eta gero isildu egin da. "Bah, ez da ezer, eta derrepente POUUUM!". Bazegoen zerbait, harria hegan zegoen!

-->Leza bat sarrera ikusgarriarekin 15 metro bistan. Gero, ikusi beharko da...

Egunaren azken orduetan, Iñaki azkenengo kaltzetina igotzen zegoela, Antuak eta Gotzonek txokolatea ekarri digute termoan. DIOSSSS zelako ondo sartu den.


On egin daizuela danoi. 

Lana behintzat aseguratuta daukagu. Lea Artibaiko Katalogoak zenbat horri edukiko dituen, hori zuek kalkulatu. Batzuek galdu dugu kontua jada.

2015/02/06

Saguzar ikusketan


2015-II-6 from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.



150206: Oier.

(...) saguzar populazioa ikuskatzera Maria Napalen enkarguz.

Beheko sarrerako (...). Hortik aurrera, beheko solairutik sartu naiz eta segituan hasi naiz saguzarrak ikusten:
-          Lehenengo galeria zuzenetan, 15 ale sakabanatuta; rekorrido erdikaldean, multzo bat (35 bat ale); azken tramoan zehar, beste 7 ale sakabanatu.
-          Beheko solairuko azken gela handiaren sabaiean, beste multzo bat (20 bat ale).
-          Goiko solairura igota, barrurantz segitu dut bidearen 1/3an (goiko pausu estuan gelditu naiz). Tramo honetan 3 ale sakabanatu ikusi ditut bakarrik.
-          Atzera bueltatuz, bi pisuen komunikazio-puntura itzuli naiz eta hortik kanporantz segitu dut, beti goiko pisutik; tramo horretan, 3 ale sakabanatu. Oharra: azken zatian dauden katazulo baxuetan (inoiz saguzarrez beteta aurkitu ditugunak) ez dut ale bakar bat ere ikusi; ezta goiko irteerarainoko azken geletan ere.
-          Puntu horretatik beheko pisoarekin komunikatzen duen pasabidetik jeitsi naiz, eta hor beste ale 1 aurkitu dut.

Oharrak: ibilbide osoa pausu arinean egin dut, zokoetan arakatu barik; beraz, bista-bistan zeuden saguzarrak bakarrik apuntatu ditut. Behar izan ezkero, Maria, topo baten gainean gutxi gora behera non zeuden markatu diezazuket. Multzo biak bideoz ere hartu ditut.

Kuriositate bat. (...)

Barne bilatzailea