2015/02/28

Ikasten

Baltzolako hitzaldia
Euskal Herrixan, zorionez, jakitunak beti prest egon izan dira espeleologuei erakusteko. Irudixa: "24 de febrero de 1935. Noticia de la charla en Balzola por "El hombre de las Cavernas" en Excelsius. Archivo: Biblioteca Foral de Bizkaia." In: GRANJA, Josu. 2012. Antonio Ferrer (1900-1976) “El Hombre de las Cavernas”. Colección Temas Vizcaínos, BBK. Bilbo. p.118-120.


150228: Javi, Idoia, Antua, Gotzon, Iñaki, Martin, Mariano, Oier.

EEE-ko beste lagun askokin batera (guztira 67 izan gara), Bilboko Foru Aldundiko aretuan bildu gara zientzialarixen eskutik (Xabier Murelaga, Pedro Castaños, Tana eta Diego Garate) paleontologia, arkeologia eta labar-arteari buruzko azalpenak jasotzeko, gure esploraziñuetan topau geinkiazen arrastuak hobeto ezagutu eta babesteko.

Ez da halako jardunaldixak egitten dirazen lehelengo aldixa: halan be, ohoria da aintziñako ikerlarixen oiñordezkotzia hartzia, hizlarixen zein entzulien aldetik. Jentia orokorrian oso motibauta egon da, eta behin baiño gehixagotan aittatu dan gauzia izan da hori: maisuak asko eskertzen dau halako interesa publikuan aldetik, eta espeleologuetan ikerlarixen azalpenen gosia igartzen zan. Hau ikusitta, Mikel Unzueta Foru Aldundiko arduradunak halako beste jardunaldi bat bultzatzeko aukeria komentau dau; berbia hartu deixogun!

Bazkaldu eta gero, Azkondoko aztarnategixa ezagutu dogu, eta Diego Garatek (talde txikixetan banatuta), labar-pintura esanguratsuenak erakutsi deskuz, higatuta eta borroso dagozenak bereziki azalduta. ADES-en onezkero frogatu dogun modura, halako ereduak ikusitta kobetako paretak beste era batera begiratu geinkez, eta hau garrantzitsua da, eze, gure eskualdietan halako pintturetan dago-eta aurkikuntzak egitteko aukera gehixena.

Barne bilatzailea