2009/02/22

PROSPEKZIÑUA


Iñubijan albotik prospektaketan hiru zulo aurkitzen duguz. Bi katalogo barrikoak, eta "VI-320 Urtiagako koba". Aurkitzen doguz koba txiki bat eta leiza bat exploratzeko (>20 metroak)

2009/02/21

Espeleologia politicamente correcta Lezaten

09-II-21: Lezatera, argazkixak etaratzen. “Denda kanpaiña” aurreko gela haundittik hasi, eta hondartza osteko urjauzixetaraiñok.

Hasieran, emakumien partaidetzia %50ko kuotan mantendu badogu be (Idoia, Urtza, Gotzon eta Oier) gero Gerardo agertu da eta portzentajia %40ra jaitsi desku; ez da bardiña baiña bai politikoki nahikua zuzena (ia subentziño gehixago emoten deskuen).

Pribilejixua neuria: taldekide gehixenendako Lezate ondo ezaguna bada be, ni behin bakarrik nenguan egonda, hasibarri eta justo-justo nun zapaltzen nenbixanari begira. Horretara, lehelengotz sartzia legez izan da neretako, fisikoki hobeto eta paisajiari erreparatzeko moduan: ¡zelako gela erraldoiak! Askotan entzun dot gure eskualdeko zulo ederrenetakua dala berau, eta halaxe da bai.

Disgustorako tartetxua be izan dot: lehelengo, nahi baiño karburo arrasto gehixago ikusi dittudaz; betiko zalantzia: ¿merezi ete dau aurkikuntza barrixak dibulgatzia, gero gure atzetik halako domingueruak etortzeko? Eta gero, monua ixteko arazuak: Isuntza, Atxurra, zikloia eta ostixak, azken hillian eruandako espeleoritmo nasai honekin, killo batzu hartu dittudaz itxuria; ¡kaña gehixago bihar dot, urgentemente!

Datorren astian, ikusiko dogu GAES-ekuak Otsabidera gonbidatzen gaittuen; bestela egualdixak laguntzen badau Iturtze-Santa Eufemiara. Egualdi txarra badago ez dakitt.

O.
























































2009/02/14

LEZATEKO LEHENENGO ARGAZKIAK

2009-02-14: Gotzon, Idoia, Jabier eta Urtza.

Goizeko 10etan Aulestiko plazatik Lezaterantza abiatu gara kotxe biten. Argazkiek atatea izin de helburue, oin gitxi konturetu baikara taldean ez dauela Lezateko argazki askorik(hiru bet dauz) ta dauzenak be zaharrak dire. Berau eiten arrastiko 4.30etararte egon gara.

Argazkiek atateari, gaurkoan, aldrebes ekin otzegu, hau de, lenengo barrure sartu gara, "mozkortien gelara" hain zuzen be ta bertatik kanporantza urten dogu.

Lehenengo argazkiek, arinego aitatuteko gelako koladan ein doguz, ta gerotxoago leku bereko erdiko aldean dauen formaziño ezberdinekaz osotuteko zatitxu baten.

Bigarren partea uretatik pasautekoa izin de, honeik errekan atara doguz te. Nahiko gogorra ein de bustitea, baia...argazki politek eukitearren...edozer!

Gerotxoago, danok gure gorputz zatiren bat busti dogunean hirugarren zatieri ekin dotzegu. Ie sarreran dauen blokean kaosa ahalegindu gara argazkien isladatuten, hala ta guztiz be, nahiko gatxa izin de halango sala handi baten edertasune eta tamañue era batean erakustea.

Laugarren zatie "kakaleku" moduen bateau geinke batenbaten permisoagaz eta asarratu barik. Pasamanoseko zatie da. Hemen esan geinke argazkiek atatako ez dogule bape erreztasunik euki, lekue polite, modeloa be halangoa baia...flashak fallau, honeik ipinteko lekurik bez ta ez dire oso argazki honak atera.

Ta azkenengo partea, hasieran ez bustiteko dauen bide alternatiboko pasamanos eta rapelean atara doguz. Honek errez atera doguz, lekuek be halan lagundu dau te.


Ordureko hotza, gosea ta beste hainbeste euki doguz baia, kobazulotik urten ta segiduen, nonori "El Lago Azul" pelikulea burure etorri te berau errepetitea akordau dako. Halan, bustien egon direan taldekide bi barriro kobazulora sartu, ta bertatik kanpoan dauen lakutxora joan ta bertan argazki sesiñoa amaitutzet emon da, hori bai, KRISTOALANGO HOTZA pasau te gero.



























































2009/02/07

Isuntza I-ko biharrak amaittuta


Argazkiak.org | Isuntza I - 02 © cc-by-sa: ades

09-II-7: Gotzon, Idoia, Jabier eta Oier.

Isuntza I-ko argazkixak egittera sartu gara. 3 orduko ekittalditxuan, sektore desbardiñak ondo isladatuta geratu dira. Oiñ dato guztiak alkartu eta erakusteko moduan ipintzia falta da.


Argazkiak.org | Isuntza I - 01 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | isuntza I - 03 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 04 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 05 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 06 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 07 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 08 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Isuntza I - 09 © cc-by-sa: ades