2012/04/30

Sorpresita


Argazkiak.org | Letraukua topo © cc-by-sa: ades

 
Argazkiak.org | Letraukua © cc-by-sa: ades


2012-IV-28: Mikel, Ane, Niko, Tomax, Oier.

Sorpresa makala ez dot hartu. Gelatxua dokumentau eta oholez barriro ixteko asmotan nindoian, eta koba garaua topau dogu. Hasiera-hasieratik harrittuta geratu naiz, izan be, sarreran bertan 10 bat metroko eskarpe baten agertu naiz, galerixa nagusira zabaldutako leihatilla artifiziala dirudixana –etxia egitteko leherketekin zabalduta, 80 hamarkada hasieran beraz-. Pasamano batekin jaistia lortu dot, korredorian zabalune haundiñera; alde batetik bloke arteko sumideruan amaitzen da (gaur ur-jarixua zekana, kanpoko eurixa tetxutik behera infiltraziñuan zetorren); bestekalderutz, barriz, espeleotema ugaridun galerixa luziago eta estuagua dago; azken gelatxo baten geratu naiz –hazur pillaketa kurioso batekin- eta katazulo bat dago, pizkat fortzau ezkeriok pasatzeko morokua eta bestekaldian jarraipenakin. Hori bai, korriente izpirik be ez dagonez, esperantza espeleometriko asko ezin geinkez izan.

Hazur pillaketa horri buruz: azken gela horretan, baztarreko kaixola natural baten sartuta egon dira dan-danak, argi eta garbi bateronbatek han ipiñitta. Gaiñera, gela erdi-erdixan 7-8 estalaktita hautsi zeguazen abaniko forman, bertara apuntatzen. Koba osuan zihar, bestalde, urratsen markak ikusi dittudaz –ez asko- eta sarrerako gelan obrako materialan depositto txiki bat dago. Esango neuke igeltseruak ibilli zirala barrutik oin dala 30 urte, ¿eurak batuko zittuezen hazurrak depositto kurioso horretan? Edozelan be, hazurrak jaso dittudaz Tanari emoteko.

Gela nagusixan topografixa bizkor eta ez oso prezisua egin dot, eta hori marrazten juan jata denporia (beste guztiak kanpuan nittuan zain). Beraz hurrengo baten etorriko gara argazkixak egiñ eta katazuluori pasatzeko.

Bere forma eta dimentsiñuengaittik, ez dau emoten GEV-eko kataloguan agertzen diranetako bat be danik, beraz aurreko oharra ahaztu. Izen probisionala, Letraukua (hori dalako kalia, ez Aldamiz Etxebarria).

2012/04/28

Eskalada bat gutxiago Alperdon

Part: Antua, Ritxar, Leire, Idoia, Martin eta Josu
2012/04/28

Gaurkoan Alperdora bueltatu gara aurreko asteburuan Ritxar-ek hasitako eskalada topografiatu eta jarraipenik zuen ikustera. Antua eta Ritxar igo dira horman gora pasadan astekoa jarraitzeko asmotan, baina ez da denbora asko pasa buelta eman duten arte. Goiko galeria bukatu egiten da sabaian. Hala ere, badira zenbait duda. Esate baterako, eskalatzen ibilitako gela baino 10min lehenago dagoen beste eskalada bertikalago batekin konektatzeko asmoa zegoen, baina begiratzen ibili ondoren, konexiorik ez dagoen itxura du. Eta beraz momentuz badago zer eskalatu eta esploratu.

Bestalde Idoiak berak komentatu du "Pajero" salan badagoela beste eskalada bat oraindik begiratzeke.

Espertoak sabaiko ingurua esploratzen ibili diren bitartean, gainerakoek, "ez-espertuek", turismoa egitea erabaki dugu, ez baitzen ez instalazioa ez eskalatutako horman erosoegia Antua eta Ritxar-en atzetik jarraitzeko. Eta gainera harriak erortzen ziren.

Esan bezala, Martin, Idoia, Leire eta Josuk turismo bixkat egin dute, eskaladatik ez oso urruti dagoen beste kolada batean gora joan da.

Behin eskalada bukatutzat eman dugunean, zerbait bazkaldu eta bueltari ekin diogu. Harrigarriena, orduan etorri da. Antua, pultsoan igotzen den soka lodia (pasadan asteko kronikan dago argazki bat) dagoen lekuan bertan, esploratu gabeko falla batean gora hasi "trepatzen". Haren esanetan 120m inguru igotzeko aukera ematen du, eta momentuz ez du ikusi bukaerarik.

Argi dagoena da, Alperdok zerbait berria ematekotan, estratu nagusian gora joanda izango dela, hala nabaritzen baita begiratu ditugun eskalada eta paretetan.

Eguneko puntu entretenigarria, euriak eman du. Antza denez, kobazuloan geundela, kanpoan izan diren euriteek uraren maila nabari igo du kobazulo barruan. Ordun konturatu gara, kobazuloaren irteerara heltzear geundela, bustitzea tokatuko zitzaigula gaukoan. Sarrera urez betetzear zegoen. Sartu garenean ez zegoen urik eta! Barruan egon garen 5 orduetan uraren mailak 1m egin du gora gutxi gora behera.

Badakigu hurrengorako.

Josu


2012/04/26

GEV-753 eta GEV-1029


2012-IV-26: Oier, Tomax.

Mikelek informatzen gaittuanez, bere garajian koba bat dago oholez tapauta. Bertara juanda, oholen artian 10 bat metro luze eta 6 zabaleko pasillo horizontala erdi-ikusten da, aldapan behera, estalaktita eta koladekin. Aldamiz-Etxebarriako torre bixen hegoaldia da, ortofotuan begiratuta Armitxe muñuan E aldian, torrian zimientuen onduan baiña osorik. Datozen egunetan pata de cabra, topo materiala eta argazki kamaria eruango dogu; GEV-en katalogua begiratu dogu eta, deskartatzen, Garabilla I (753) edo Armitxe II (1029) izan leike, topografixiak argittuko dau.

Bestalde, Mikelek diñoskuanez, Armitxe gaiñeko etxe orlegiak egin arte, ixa tontor gaiñian zulo haundi bat ezagutu zeban umetan; bera ez zan sekula sartu, baiña bere anaiak esaten zebanez “mendi osua ziharkatzen zeban”. Bixetako bat izan leike hau bebai.

2012/04/21

Alperdon eskalatzen!

Part: Gotzon, Idoia, Ritxar, Antua eta Josu. 2011/04/21

                            
"No me jodas que va a llover!" izan da gaurko Alperdoko eskurtsioaren hasiera. Alperdok, sarreratik 5 minutura euri bixkatekin sifonatu egiten den tubo txiki bat dauka.

Aulestiko San Anton auzoan aurkitzen da gure kobazuloa. Gaurkoan, eskalatzeke dauden pare bat horma zituen guretzako Alperdok. Eta bai izan ere! 25m inguruko bi eskalada! Guretako batek esaten duen bezala, "Un caramelo!!". Ustez goian tubo antzeko zerbait apreziatzen da eskaladaren oinetik, baina ezer argirik ez.

Alperdok, espeleotema gehiegirik ez eduki arren, espeleologia praktikatzeko/entrenatzeko kobazulo ederra da. Hasiera nahiko estua, tuboetatik makurtuta joan beharra dago. Benetan alkantarilla bat ematen du. Beranduago kobazuloak altura hartu eta meandro estu batetik progresatzen da. Kontu bixkat eduki beharreko pare bat desfonde ere eskeintzen digu. Batean hain zuzen ere benetan estuasuna nabaria da.Guztira 3 puntu bertikal daude sokekin ekipatuak. 5m eta 8m inguruko-ko para bat soka puñuakin igotzeko eta beste pausu konplikatu bat soka lodi batekin. 3 sokak gainditu eta gero, eztuazun guztietaz ahaztu eta kobazuloaren morfologia erabat aldatzen da!! Puntu horretan daude ain zuzen ere, daude gure eskaladak!! Kobazuloaren sarreratik ordu bat eta erdira gutxi gora behera.

Sabaira heltzeko tximenearen bat
egon arren, harri sendoko horman gora joateko erabakia hartu da. Eskalada artifizialaren sesio magistral bat eman digu gaur Ritxar-ek. 10m inguru 75º inguruko horma sendoan progresatu, jarraian beste 5m "pasamanos" eskuinera eta berriro beste 10m inguruko horma sabairarte. Ritxar-en esanetan "se estrecha pero sigue y hay aire" izan da erantzuna "a ver si hay cueva" galdetu diogunean. Ustez, eskalada biak bat egiten dute goialdean. Guztira 25m inguruko eskalada artifizial sesioa ordubetean.

Gaur antua goizago alde behar zuen eta beraz, bera egon da Ritxarri aseguratzen Gotzon, Idoia eta Josu argazkiak ateratzera joan diren bitartean (modeloa benetan aparta!).

Antua joan denean, Gotzonek erreleboa eman dio aseguratzen, eta besteok fisika kuantikoaren eta "el Boson de Higgs"-i buruz hitz egiteko tartea eduki dugu. Bitartean Gotzonek "el Boson de Aranzabal" landatu du gela berdinean. Hori dela eta "La escalada del Boson" bezela izendatua geratu da gaurko eskalada. Ziztu bizian irten dugu gela horretatik "el aroma del boson" nabaritzen hasia zegoen eta. Eskalada ez dugunez bukatutzat eman, soka bertan utzi dugu (petate bat gutxiago bueltarako!!).

Buelta azkar bat egin eta ordubete inguruan sarrerako sifoia pasa dugu (suertez oso ur gutxirekin zegoen).

Bi hitzetan definitzerik balego Alperdo, atletikoa eta entretenigarria izango lirateke kobazulo honen ezaugarri nagusienak. Merezi duen kobazulo bat.

Orain buzoaren heridak jostea tokatzen da....

Josu

2012/04/15

Isuntza I-II sistematxoa garbitzen

 Iñaki
Aste santuko bigarren astean lekitxon egon nazela aprobetxatuz, Isuntzako kobara joan naiz lehenengo galeria zikina garbitzera.
Urteetan zehar jendeak "domingeroak" gisa exploratu dituzte kobazulo honen galeriak (batez ere lehenengoa, lehen obstakulorarte (katazulo estua) oso erraza delako bertatik ibiltzea).
Ni neu ere ibili naiz kobazulo honetan lagunekin txikitan ta zikindu egin dugu, horregatik eta pena ematen duelako kobazulo eder bat egoera horretan ikustea uste dut ongi egongo zela zeozer pentsatzea kobazulo honen egoera hobetzeko.

Bi egunetan joan naiz eta lehen galeriako zikinkeria handienak atera ditut, batezere EGURRAK, GASOLINA BIDOIAK, BOTILAK, KANDELAK eta gero 6 lohi-poltsa zikinkeria ugariz.
kobazuloan aerosolekin egindako pintadarik handienak ere disimulatu egin ditut basatzarekin hormak estaliz.
Ez ditut bertan bizi zen eskalearen ohea eta bere kartoiak atera, beste egun batean atera beharko dira.
Lehen eguneko argazkia:

2012/04/14

II Curso de Primeros Intervinientes


Egia esan beharrezkoa den baina praktikan jarrai nahi ez duguna ikastera joan gara Santa Eufemiako aterpetxera. Eta bai jendea apuntatu ere. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako espeleo talde desberdinetako jendea bildu gara kobazuloan egin beharreko lehen-sorospen klaseak hartzeko.

Koordinaketa, Nutrizio, Inmobilizazio, Zauri, Puntu-Bero, Zuzenbidea eta hainbat arlo jorratu dira egun osoan zehar, goizeko 10etatik gaueko 10ak bitartean bazkaltzeko tarte bat izanik. 10 klase ordu eta gero, jendeak afaltzeko presarik ez du izan.

Igandean, Lezaten bertan aritu gara larunbatean ikasitako guztia praktika jartzeko, eta aldi berean adituen begiradapean, momentuko dudak argitzeko. Begi bistan, larunbatean eduki asko eman arren, bertan kobazuloan geundela, Ritxar-en garrasi eta Ieneko-ren hiperbentilazio plantek nerbiosismo itxura egiteko tarterik ere ez digute eman. Egia esan simulakro batean horrelakoa bada egoera, ez dut pentsatu ere egin nahi, benetan gertatu ezkero, beldurra nolakoan izan behar den.
 Javi-ren hitzei jarraituz, "Tened por seguro que tendreis miedo, pero el miedo es bueno".

Azkenik eskerrak ematea tokatzen da arlo desberdinen arduradurak izan diren irakasle eta sanitario guztiei. Jendearen erantzuna ona izateaz gain, sentsazio orokorra, klase hauek errepikatzearena izan da.


Josu

Familien II koban


2012-IV-14: Niko, Gorka, Oier.

Apraiz Goikoetxen geratu gara Objetivo Euskadi ETB2-ko saiokuekin, Gernikako bonbardaketia dala eta aterpe moduan erabilli izan ziran kobei buruz berba egitteko. Hasierako asmua Apraizeko ubegira juatia zan, baiña antza danez aterpe modura erabilli ez zala eta, Gorkak Familien Koba II-ra eruan gaittu. Niko, Oier, Gorka, Nerea kazetarixa eta kamaraduna sartu gara barrura, eta egin dogu egin biharrekuak. Tartian Meta menardi bat harrapau dot, eta hori be filmau dabe. Itxuria danez, Aprillan 25ian gabaz emotekua da saiua.

2012/04/13

Looking for Pepetxo


2012-IV-13: Oier.

Egualdi txarran etenaldi baten 3 ordu urten dot Amoroto aldera, Pepetxon koben billa (azken momentuko gauzia izan da Iñaki, ezin izan zaittut abisau). Lamiñen paretik egindako baso-garbiketan gora hasi naiz, eta sasitzan zihar erreferentzia batzu hartu dittudaz (kaltzerdi maillara be ez dira allegatzen) (ED50):
o       094: 540902 / 4797578 (e:5). Kamiñua baiño pizkat goragoko alturan (handik ikusten dana). Aterpia, txabola-hondo itxurako lubaki kuadrauakin sedimentuan (harritxintxar biribil zentimetrikua). Metro ta erdi sakon.
o       095: 540854 / 4797542 (e:13). Kondukto nabarmen baten sarreria horman, lurrakin kolmatauta, 20 bat zmtako altura eta 2,5 bat metrotako sakonerako katazulua ikusten da, aldapan behera, gero baltza (haize korrienterik ez). Okabijoko zelaixan alturan.
o       096: 540769 / 4797530 (e:7). Sasitzatik urtenda, Atxurra aldetik datorren bidezidorrian, erdi-erdixan oin dala gitxi desplomautako dolina txikixa (lurrezko hormak, lurrez blokeauta). 60 zm sakon.
Atxamonte punta aldetik urtenda, Idarreta etxera urten dot. Hango Juan Luisekin berba eginda (bera han jaixotakua dan arren, bizitza osua itxasuan egin dabela diño eta bere anai Jose Domingok gehixago dakixala diño) Pepetxo izeneko kobarik ez dau ezagutzen, halan be erreferentzia batzu emon destaz:
o       Agarre eta Atxurra arteko bidian “ba dagozela zuluak”.
o       Idarretatik Kastillora basuan zihar jaitsitta, pistara allegau baiño pizkat lehenago “zulo haundi bat”, bere azalpenen arabera hobi bat emoten dabena.
Agarre basarrira juan naiz gero, eta hango Josebakin berba eginda:
o       Atxurratik Agarrera juanda “kurba haundixa pasau eta gaiñera allegautakuan” dago Pepetxon kobia.
o       Gaiñera, Atxurratik etortzen, Pepetxora allegau ¿baiño lehenago? zulo haundixa dagola bidetik hurre, ulertu dotenangaittik hobixa.
Gero Agarreko beste bizitzako gizona agurtu dot, Juan Urkidi nere pazientia izandakua. Atxurrarako bidia hartu dot nere ustez, baiña nunbaitt despistau eta beheregi jo dot, errekarutz, eta barriro lehelengo zuluan aldera sartu naiz. Halan be terreno interesgarrixa eritxi detsat, kareharri asko bistan, eta ondo miatzia merezi dabena. Eta beste erreferentzia bat hartu dot:
o       097: 540766 / 4797689 (e:11). Bi-hiru katazulo dira, danak terrenuan linea bakarrian zabalduta, eta euretako bat sakonera majokua, biribil perfektua kareharrixian.



Argazkiak.org | 094 © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | 095 © cc-by-sa: ades
 
Argazkiak.org | 096 © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | 097-1 © cc-by-sa: ades
 
Argazkiak.org | 097-2 © cc-by-sa: ades

2012/04/08

Bolunzulo exploratzen

Part.: Gotzon, Antua, Idoia eta Josu. 2012/04/08
El objetivo de hoy consistía en explorar las galerías superiores del final de Bolunzulo. Aunque el caudal parecía excesivo en un primer momento, hemos avanzado sin problemas hasta el sifón del final. Una vez allí, después de unas cuantas trepadas (ayudándonos de cuerda) hemos podido encontrar galerías con mucho volumen. No obstante, estas parecían  que volvían hacia el exterior de la cueva en paralelo a la galería activa. Teníamos alguna esperanza de poder superar el sifón final y dirigirnos hacia las cuevas de Ibarrondo. No ha podido ser. En resumén, un piso superior fósil que esconde formaciones increíbles.
Una cueva que realmente merece la pena visitar. Pero en cuanto exploración, parece que no quedan muchas cosas que ver, salvo un puñado de escaladas (para los que estén inspirados ;-)).


Bolunzuloren bukaerako ur-zuloaren gaineko galeriak topografiatzeko asmoarekin abiatu gara Omako baserriendoetara. Bertan Gotzon eta Idoiak argi eduki dute ur falta etzela izango. Eta argi eduki ere.

Gotzon behin, Idoia sarrerako sifoira arte, eta Antua eta ni lehenengo aldiz joan izanda, ongi moldatu gara sarrerako pasabide laberintiko horiek garaitzeko. Bat baino gehiago gogoratu dira Petrus-en ausentziarekin (kobazulo honetako expertoa). Hala ere, destrepe batzuk, tximenearen bat tartean, izerdi tanta batzuk zirela medio hasiera hori garaitu eta gure lehenengo dudara heldu gara: sifoira. Gure sorpresarako ez zegoen urpean, eta beraz, aski errez pasa gara. Ondoren kaskadak, toboganak eta oposizioa praktikatzeko beste arrakalaren bat ere izan dira.

Azkenean galeria luze-nagusia-aktiboa enfilatu eta erritmo ederrean sartu gara mendian barrena ibaiaren korrontea garraituz. Galeria hau, falla "oker" etengabe bat izan da. Egon da punturen bat soka jarri duguna hobeto pasatzeko uraren maila altua zela eta. Hala ere, denbora gutxian heldu gara helburura: bukaerako ur-zuloko hondartza txikia.

Hurrengo pausoa goiko galerietara bidea bilatu eta topografiatzen hastea izan da helburua. Frakturan gora hasi gara bideren bat aurkitzeko asmotan. Horretan jarri da Antua. Soka bat eta beste bat, eta beste bat. Horman gora trepatzen bukatu eta frakturaren sabaira  helduta ibaiaren zarata hurruti desagertu dela konturatu gara. Ustez frakturaren goiko galeria fosilera heldu gara. Bixkanaka eskuineranzko norantza hartuz jarraitu du bideak. Bertan gours eta kolada ikusgarri batzuk ikusteko aukera izan dugu. Gure sentsatzioa mendian barrena baino, hasieran ibaitikan egin dugun bidea desegiten hasitakoak ginela uste genuen. Kasu honetan ordea, galeria fosil batzuetatik ordea. Argazki ederrak ateratzeko aukera ere izan dugu formazio estalagmitiko batzuei ere. Denbora aurrera joan ala, bideak beheranzko norantza hartu du. Bixkanaka bixkanaka zurkulorik erosoenetatik jaitsi eta berriro errekan aurkitu dugu gure burua. Eta topografia hasi dugun hondartzatik 100m-tara jaitsi gara!!

Guztira 6 orduko ibilbidea. 40 puntu topografiko. Ibarrondo aldeko kobarekin kontatuan jarri ez izana. Eta kobazulo eta galeria ikusgarrietaz disfrutatu izana dira gaurko ibilaldiaren ekarpenak. Gotzonen argazkiak izango dira horren berme.

Terminologia akatsak badira.... bota kulpa Gotzoni, txantajea egin dit eta argazkiak ematearen truke ;-).

                                                                                                                                   Josu Ceberio

2012/04/06

Posturak onartzen dira!

Part: Gotzon, Oier, Josu, Unai, Ritxar, Antua, Petrus


Airea dator, bai, aire ederra! Hor amaitu dira dudak: ez da zulo bat, leize bat baino. Sistema baten "pintxo" bat den edo kaltzetin sakon bat, oraindik ez dakigu. Baina hori bai, soka amaitu egin da koba amaitu aurretik. Azpian, zabaltzen hasten da leizean 30 bat metro eta gero, Antuak azpian erreka meandro bat (Lamiñak-en estilokoa) ikusi duela uste du, baina ez dago ziur. 3-4 frakzionamendu egin dira leize tirabiratsuaren okerrak gainditzeko. Esperantzak asko, koba dagoen lekua ikusita: Atxurra, Afluentea, Lamiñak eta Zubitxuta leizearen erdi erdian! Konektatuko al du? Zerrekin konektatuko du? Posturak zabalik daude!!

Cast: Viene aire, buen aire! Ahi se han acabado las dudas, no es un agujero, sino una sima. Si es un "pincho" de un sistema o un calcetín muy profundo, no lo sabemos. Pero eso sí, la cuerda se ha acabado antes de acabar la cueva. Abajo, se empieza a ensanchar después de unos 30m de sima, y Antua cree ver que abajo hay un meandro de río (Al estilo Lamiñak), pero no está seguro. Se han hecho 3-4 fraccionamientos para superar las torceduras de la sima. Mucha esperanza, viendo el sitio en el que está la cueva: en medio de Atxurra, el Afluente, Lamiñak y Zubitxuta Leizea! Con qué conectará la cueva? Conectará con algo? Se aceptan apuestas!!

Espeleologo asko zulo txikiaren inguruan...

Dudaren dudan batzuk ez dugu buzoa ere jantzi, baina airea ikustean piñudi ertzeko zulo hortatik, laister jantzi ditugu. Taladroarekin eta obstruitzen zuen harriarekin burrukan egin eta gero (2 intento "magiko" eta gero), hirugarrenean kendu dugu harria. Bide batez Elizburu poljé guztia konturatu da han geundela.

Magoak magia egin du, harrijasotzaileak harriak altxa ditu, albañilak anklajeak sartu ditu eta katu bat ere sartu da. Beste guztiok sherpa lanak eta aterkiña eutsi ditugu.

Ume txiki bat bezala pozik irtetzen

Gehiago poztu gara zuloa ez dela estutzen konturatu garenean, leizeak estutzea oso ohitura handia bait da Elizburu-Ibarreta inguruetan.

Oierrek eta Antuak egin dute lehen esplorazioa. Oier gora irten da eta Unai sartu naiz, eta ia Antua-rengaino (30 bat metro, 20 metro?) sartu naiz. Honek pasu estu bat pasa du (benetan estua!) eta sokak lotu behar izan ditu beherantza jarraitzeko. Soka amaitu denean, koba zabaldu egin dela esan du, eta meandro bat ikusi duela, baina zalantzan dagoela.

Bazkaltzera berandu zihoan Antua. Koba ekipatuta utzi dugu, eta harri eta egur eta tejabana batekin estali dugu ganoraz uzteko. Harri kontran taladratutako Monty batek azpian leize bat dagoela indikatzen du.

Baserritarrak zuloaren berri jarri ditugu. Bazkalostea egiten zeuden, baina beti bezala ondo hartu gaituzte.

Bazkari eder bat Oletan, sutondoaren aurrean. Zelebrazioa derrigorra zen!

Gotzonen portatil txikiaren aurrean mapa ikusi dugu. Ezin izan dugu igarri hor barruan egon daitekeen morfologia. Posturak zabalik daude!

Ez dago esplorazioa amaituta elizburun...

*********
 
2012-IV-6: Unai, Josu, Antua, Ritxar, Petrus, Gotzon, Oier.
Dabixanari gertatzen jako: Unaien ahalegin eta billaketak emaitza itxurosua ekarri deskue, Kurubijo II (M-4) izen probisionaleko lezan, Berritxuko lurretan. Bide baztarrian, blokez artifizialki itxitta egon da eta palankia eta espatulia erabilli dogu bidia libratzeko. Handik behera leza estu baiña sakona zabaldu da, ranpa espiral formaduna, eta bigarren frakzionamentu azpixan estuasun batek Unai eta ni frenau gaittu (ni masmak hartzeko aprobetxau dot); Antua barriz, “laminatu” eta pasatzia lortu dau, handik beherako tarte zabalagua ikuskatuta eta hondua 40 metro beherago erdi-ikusitta (meandro bat, bere ustetan). Sorpresia izan da danondako, ez gendualako iñundik iñora pentsatzen 60 bat metroko sakoneriakin topauko giñanik; halan, Antua bueltan etorri da gora, estuasuna gorutzka pasatzeko gorrixak ikusitta.


Lezian deskubritzaillian omenez (hille ta erdiz Mexikora doia) bera bueltau arte esploraziño honekin ez jarraitzia pentsau dogu; ia agindutakua kunplitzeko kapazak garan... Bestalde, Ibarreta basarrikuei egindakuaz informau dogu, eta itxittura probisional bat laga dogula (arriskua dago ganauendako) baiña esploraziñuakin amaittuta itxittura senduagoz babesteko konpromisuakin.
Azkenik, Pepetxo I-IV kobak lokalizau eta katalogatzeko asmoz, Oletara juan gara Klaudionian indarberritzera, baiña bertan genguazela hasi dan zaparrariak gogua kendu desku, eta bertan geratu gara sutonduan. Azken fiñian, eguneko asmuak zihero gaindittuta genkazen ordurako...

video

2012/04/05

Ibarrondo: Urdaibaiko Kañoia

Ibarrondo, Ereñoko sumideroa da. Errekeak koban sartu baiño lehenago kareharrian zulatu du kañoi sakon bat. Gaur argazki batzuk ataratzen joan gara Urdaibaiko geologiko interesgarri hau. Ez da erreza, horma iztutasuna (zati labur baten tunel forma hartzen duelako) eta bedartzagaitik. Baina hemen daukazue argazkiak ikusteko.




















2012/04/04

Asteko Informea Elizburutik

Part: Neu (Zein ba?)

Rollo gehiegi sartu gabe, hauek dira ni muturra sartzen ibili naizen kobak. Bakar batean ere ez nago sartuta noski, neu bakarrik ibiltzen naiz hortik zehar eta.

Ibarretako gixonak diño petroleua topatzen dudanean berari abisatzeko...

Izenak gutxi gora behera daude, ez diot garrantzi handirik eman ze igual kobarik ere ez dago eta...

Kurubixo II (interes gehien duena. Nire ustez airea nabari da, baina konfunditu naiz aurretik ere! Ezkerreko harria niri erori zitzaidan, pena bat, atzeko beltza ikustea nahi nuen eta. Harri handia kilikolo dago ataskatuta, igual zizelarekin edo bestela "magia". Ikusi likenak nola mugitzen diren.):

video

Kurubixo I (5 metroko kaltzetin bat, baina zirrikitu bat begiratu behar zaio)


Elizburuko Zuloa (bide bazterrean dagoen ur-tubo txiki bat, botilaz eta zamarrez beteta. Airerik ez, ez da harritzekoa edukiko duen zamarrarekin... Hemen esplorazioa baino Zamarspeleologia egin behar da...)


Okabixoko Zuloa (pista alboan dagoen airerik gabeko zulotxo txiki txiki kolmatatu bat. Baina badirudi koba sabai bat dela hori, begira eskuineko estalaktita itxurako hori...)


Armiñako kobaren gainean badago kantera bat ere, eta han zulo bat dago, baina airerik ez du eta estua izateaz aparte kolmatatuta dago barruan, horregatik argazkirik ez dut jarri. Elizburu baserrien inguruan ere beste azeri zulo bat ezagutzen dut, errepidearen beheko aldeko maldan, baina ez dut uste ezer izango duenik.

Au Revoir.

Cast: Sin meter demasiado rollo, estas son las cuevas en las que ando metiendo morro. No he entrado en ninguna. Los nombres están puestos más o menos, no voy a nombrar nada sin saber ni siquiera si es una cueva.
Kurubixo II: es la que tiene más interés. Yo creo que hay aire, pero ya me he confundido antes! La piedra de la izquierda se me cayó a mi. La grande esta atascando la cueva, pero con un cincel se puede quitar, o sino con "magia!" Mirad como se mueven los líquenes.
Kurubixo I:es un simple calcetin de 5 metros al que falta mirarle una esquinita.
Elizburuko Zuloa: un pequeño tubo de agua al lado de la carretera, cerca de los baserris Elizburu. Lleno de botellas y basura. No hay aire, normal con la basura que tiene. Aquí habría que hacer basurospeleologia).
Okabixoko Zuloa: un agujerito sin aire que hay al lado de la pista a Okabixo. Tiene pinta de entrada de cueva muy muy colmatada, más que nada por la pinta de techo que tiene con esa medio-estalactita...
Hay otro par de agujeros por ahí también, pero no merecen ser mencionados por su mala pinta.


Barne bilatzailea