2012/04/15

Isuntza I-II sistematxoa garbitzen

 Iñaki
Aste santuko bigarren astean lekitxon egon nazela aprobetxatuz, Isuntzako kobara joan naiz lehenengo galeria zikina garbitzera.
Urteetan zehar jendeak "domingeroak" gisa exploratu dituzte kobazulo honen galeriak (batez ere lehenengoa, lehen obstakulorarte (katazulo estua) oso erraza delako bertatik ibiltzea).
Ni neu ere ibili naiz kobazulo honetan lagunekin txikitan ta zikindu egin dugu, horregatik eta pena ematen duelako kobazulo eder bat egoera horretan ikustea uste dut ongi egongo zela zeozer pentsatzea kobazulo honen egoera hobetzeko.

Bi egunetan joan naiz eta lehen galeriako zikinkeria handienak atera ditut, batezere EGURRAK, GASOLINA BIDOIAK, BOTILAK, KANDELAK eta gero 6 lohi-poltsa zikinkeria ugariz.
kobazuloan aerosolekin egindako pintadarik handienak ere disimulatu egin ditut basatzarekin hormak estaliz.
Ez ditut bertan bizi zen eskalearen ohea eta bere kartoiak atera, beste egun batean atera beharko dira.
Lehen eguneko argazkia:

3 comentarios:

Unai dijo...

Hori da desberdintasuna espeleologo eta koban sartzen den baten artean: espeleologoak kobak garbitzen ditu, garbitu behar badira!

ADES dijo...

Ze ondo, Iñaki! Ez dakit, baina zer edo zer egin behar dugun kobazulo horrekin. Holan segi eta eskerrik asko

Oier G dijo...

Zorionak, eredu ona.


Barne bilatzailea