2010/04/10

OJANCANO


10-IV-10: Mariano, Idoia, Gotzon, Bikain, Petrus, Richard, Antoine, Oier.


“Recta del Machorro de Mortesante” sisteman, “Cubillo de la Anjana” zulotik sartu gara, sarreratik 15 minutura dagon sifoiraiñok. Han urpekarixak geratu dirazen bittartian, bestiok trabesixia egittera juan gara, errekan gora blokien gaiñetik, eta errekan behera uretatik. Argazki batzu egitteko aprobetxau dogu. Neretako, Cantabriako koba famatuekin izandako lehelengo kontaktua izan da, nahiz eta gehixen-gehixen gustau jatana kanpua izan dan, basarri eta atx haundixen eremu zabalak, hain zuzen be. Egunak be asko lagundu dau, egualdi ederra izan dogu-ta denpora guztian.


2010/04/09

Garratxako erretratuak

Hona, aurreko eguneko argazkixak. Kalidade eskasekuak izanda be, kamara analogiko hau probatzeko eta flash bakarrakin dagozen aukerak ikusteko balixo izan desku. Oso interesgarrixa izan da, eta nahiz eta argazkixen kalidadia ez dan ona (illun larregi) enkuadre bakotxeko baleko bana urten da -barrena-.


Argazkiak.org | Sarrera nagusittik barrura © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Ate hirukotxa © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Zutabe bixen gelia © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Grafituen gelan © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Blokietan 1 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Amaierako bifurkaziñuan © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Sarrera txikira begira © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Blokietan 2 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Ate hirukotxa 2 © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Sarrera nagusixa barrutik © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Ekipua © cc-by-sa: ades

PROSPEKTATZEN


Joan gara prospektatzera Bedartzandiko mendira, Axpelarreko ingurutik zehar. Aurkitu dugu 3 zulo barriak. Bi garrantzi barik eta hirugarren dauka 15 metroko bertikala, oraindik jaintzi gabe.

2010/04/04

Garratxan erretratuak hartzen


Argazkiak.org | Garratxa © cc-by-sa: ades


10-IV-4: Iñaki, Jon, Mikel, Oier.


Garratxako koban, argazkixak hartzen. Ordu ta erdiko ekittaldixan, bide nagusiko irudi dokumentalak hartu doguz, pare bat esperimentukin. Erretratatzeko makiña analogikua izanda, errebelatzeko egun batzu biharko diraz.

ALPERDOKO PUNTA


Sarrera arina kobazulo honen jarraipenarekin zalantza guztiak kentzeko:


- Errekatik 5 metro harago ezagututako, putzu uholde batek gelditu gaitu. Jarraitzeko, uretatik murgildu behar da. Ez da haize korronterik nabari.


- Errekaren lateraletik gora, odi bat 40 metrotakoak aldatz zabal batera darama, eta igoera horren, gela batzuetara heltzen da. 100 metro baino gehiago esploratu dugu eta inkognita batzuk uzten dira.


- "Pajero" putzuaren barrenetik gorantz dauden odi zabal batetik igotzen da aldatz gogor batetakik. Zelaiak irristatzen du eta bearrezkoa izango da ondo sendotzea aldatz gora soken laguntzaz. Hemen nabaritzen da haize pixkat.

Lau ordu ta erdi egon gara barruan.

2010/04/01

Infraestruktura biharretan


10-IV-1: Idoia, Gotzon, Iñaki, Oier.


Iñaki eta Oier poliki-poliki sartzen genguazela, Gotzon eta Idoia Sabinen sektorera aurreratu dira dana desinstalatzeko (snif snif hasta nunca). “Trepada tontorroian” bildu gara, zeozer jan, eta I-O kanpora abixau garan bittartian, G-I barrura jo dabe barriro, pasamano eta aseguro sokak ipintzera “Pajero” gelaraiño –gitxienez-. Han geratu dira hárek.


Barne bilatzailea