2011/09/24

Goikolea (Ahal baina ezin)


Part: Simone, Unai, Gotzon, Josu, Javi, Silvi, Idoia, Antua. (2011ko Irailak 25)

Ahal baina ezin. Antuak amaierako gelaren gainean eskalada ikusgarri bat egin du, baina ezin pasa goitik. Beste batzuk beheko bloke artetik bidea zulatzen ibili gara, baina ez da ezer agertu. Goikolean haizeak putzadaka jarraituko du betirako, kobak mendi barruan jarraitzen duela guri esaten, baina guk ezingo dugula pasatu gogoratuz. Goikolean lanak amaitu dira. Hori bai, argi atera dugu, galeriak goitik jarraitzen duela. Esperantza, agian Simone Javi eta Silvik arakatu duten galeria nagusiko zulotxo batean dago,...

Cast: Querer y no poder. Antua hizo una impresionante escalada en la parte final de la galería, pero por arriba tampoco se podía pasar. Otros intentamos abrirnos paso entre los bloques inferiores, pero no apareció nada. En Goikolea seguirá soplando el viento para siempre, la cueva diciéndonos que sí sigue hacia el interior de la montaña, pero que nosotros no podremos pasar. Los trabajos en Goikolea han terminado. Pero eso sí, hemos sacado en claro que la galería va por arriba. La esperanza tal vez radica en el agujerito de la galería principal que han registrado Simone, Javi y Silvi...

Mendi sastraka artean ezkutatutako koba honetan, sarreratik irtetzen den aire hotzak barrura sartzera gonbidatzen du. Pare bat estuasunetaz aparte, koba erraza eta polita da, eta kontuz ibili beharrekoa buru gainean etengabe dauzkazun estalaktitak kaskoarekin puskatu gabe.


Idoia galeria printzipalean. Kolada batzuk ikusgarriak dira.

Simone estuasunak pasatzen. Estalagmitek kaleko farolak dirudite.

Azkenengo gelan, galeria geologikoki itxi egiten da. Baina eskuinerantza galeria bat hasten da, baina laister ixten da aspaldi eroritako harri bloke pilo batekin. Antuak eskalada egin du gela nagusian, harri blokeen gainaldetik pasu bat bilatzeko asmoz, baina goian ere, eskuinetara behean bezala, blokeak daude eta ezin da pasa.

Beheko aldean zentratu gara eta taladroen laguntzaz bidea zabaldu dugu bloke artean, haize putzadari jarraituz. Mineroek bezala zulo eder bat zabaldu eta gero, 5ak aldera, haizea gehitu egin zaigu, eta gelatxo bat igarri da amaieran.

Desobstrukzio lanak egiten haize fresko artean

Emozionatuta, Antua eta Gotzon barrura sartu dira, baina gelatxoa amaitu egin zaie. Eta ezin da gehiago pasa. Haizea goikaldetik edonondik dator, blokeek dituzten mila zirrikituetatik. Galeria, gorantza dago, baina ezin da pasa eta ezin jakin norantza zulatu daitekeen ere.

2 egun eta erdi-tako desobstrukzio lana alferrik. Horrelakoa da batzutan espeleologia.

Beste alde batetik, Simone, Javi eta Silvi galeria nagusiaren hasiera aldean dagoen zulotxo bat arakatzen zentratu dira, mailu baten laguntzarekin. Simoneren hitzen arabera, zuloan bera joan dira eta harriak kendu dituzte, eta badirudi beste putzotxo bat badagoela. Hurrengoan joan behar omen da.

Bienbitartean, Josu bere bigarrengo espeleologia txangoa egiten (eta lehenengo Benetako espeleologia egiten), eta Idoia denoi janari abituallamentua egiten.

Hurrengoan, ea Lezandipek poz gehiago ematen dizkigun.



2011/09/17

Lamiñen artean

2011ko irailak 17
Part: Josu, Unai, Simone

Berriro egon gara han, baina Lamiñen koban ez dugu lamiñarik aurkitu. Bai, horren ordez, beti bezala oso esker onekoa den kobazulo bat. Oso aproposa hasiberrientzako, oso polita baita burua berotzeko, teknika desberdinak praktikatzeko, eta luzea, egun bete koba edukitzeko bezalakoa. Simonek ekarri duen ADES topo erraldoi baten laguntzaz, koba goitik behera bisitatu dugu. Orain bai esan dezakegu benetan Laminan koba bisitatu dugula!

Cast: Hemos estado otra vez alli, pero en la cueva de las Lamiñas no hemos encontrado lamiñas. Pero si, en vez de eso, una cueva como siempre muy agradecida. Muy apropiada para novatos, muy bonita para calentar cabezas, y larga, como para tener cueva para todo el día. Gracias a una topo ADES gigante que ha traído Simone, hemos visitado la cueva de arriba a abajo. Ahora sí que podemos decir que hemos de verdad visitado la cueva de las Lamiñas!

12ak inguruan sartu gara koban, errekatik. Ideia, Josu entrenatzea zen kobatan, lehenengo aldia zuen eta. Baina nik baita Lamiñak ganoraz ikusi nahi nuen.

Lehenengo bidegurutzean, afluentetik sartu gara eskuinetara, eta bide erdia egin dugu gutxienez, usaina hasten denerarte gutxi gorabehera. Dena dela Simonen arabera oso ur gutxi zegoen afluentean, eta pentsatzen genuena baino barrurago sartu gara. Ordu bete edo gehiago emango genituen, erreka galeria nagusiaren ertzean zegoen edozein salatxo txikian gora hasten bait ginen, jolasteko gogoarekin.

Gero urjauzirarte joan gara. Han nik igo dut lehen, gero Josuk kontuz, eta Simoneri, txikia izaneran, goiko aldean zertxobait lagundu diogu.

Gero koban barrena segika, koba banatzen den hiru bidegurutzetatik gutxienez bi ikusi ditugu (hiruak ez badira...). Eskuineko galeria derrubioekin amaitzen zen unerarte joan gara, erreka harri bloke azpitik irtetzen den lekurarte.

Hemen barruan, pentsatu dugu. Merezi du horrek derrubioak kentzea, galeriak jarraitzen duelakoan? Galeriak baliteke zertxobait jarraitzea, baina harria jada leku horretan aldatzen hasten da estratifikazioan, kareharri masibotik kareharri-lutita/marga estratifikazio baterantz (horregatik han dauden meandroen formak, ez daudenak beste koba guztian?). Agian koba kareharriaren ertzera heldu da eta ez dago jada koba gehiago, Mereludi txikia baita...

Urjauziaren gaineko gela haundian, jan eta edan egin dugu, eta planoa begiratu dugu, arakatu duguna eta arakatu behar duguna ikusteko!

Bueltan, beheranzkoan soka jarri dugu, kabo batekin lazo bat egiten harri saliente batetan, eta Simonek rapelatu egin du, Josu kontu handiz eta soka laguntzaz destrepatu eta nik soka kendu dut. La ostia zelako politxa da lekue!

Urjauzi azpian, planoak zioen eskuineko galeria ikusi izan nahi dugu. Ni jarrita zegoen soka baten gora igo naiz, goiko galeria batzutara. JOEE ZELAKO POLITXEE! Goian eta ezezaguna izaten jarrai dezatela galeria horiek! Toporik gabe, ez genuen pentsatu ere egingo goian galeriak zeudenik.

Gero goiko galerietara igo gara. Laminadorean, planoa begiratu dugu, eta eskuinetara egon behar zuen sala bilatzera joan gara. Topatu dugu erraz (topoarekin...), baina ez gara jeitsi, gero igotzeko zaila zegoen eta. Baina goitik ikusita OSO polita ematen zuen gelak.

Gero paso de la bailarina pasa, galleta ikusi, eta sokan behera (lehenengotik, errazenetik). Gero pasoan gora eta kanpora.

Atxurran ere sartu egin gara beste eguneko lekutik, eta hezurren lekua ere ikusi dugu, eta berriro kanpora agertu gara.

Gernikan bokadillo batzuk jan eta etxera! 7 edo 8ak izango ziren jada.

Pena bat argazkirik ez izatea.




LALEZE

2011-IX-17: Santi, Zutoia, Martin, Gotzon, Mikel, Ritxar, Bikain, Leire, Idoia, Mariano, Petrus, Oier.

Eguna albiste eskasakin hasi da, Antuanen aitta hil dala. Besarkada haundi bat bialtzen detsugu hamendik, Gran Jefe Pluma Pocha!

Eginoko Lezera bueltau gara gaur, txango familiar/olgetakua egittera, baiña mailla altutxuaguakin. Eta hasibarrixak ondo erantzun dabe! Esan bihar dot, aurreko aldixan etorri nintzana baiño askoz be motzagua begittandu jatala zulua. Ur trago polittak hartu dittudaz, oligoketoren bat edo beste eruango neban sabel barruan... Ondo pasau dogu eguna.






















2011/09/10

Laguntza!!!




















Exercice Spéléo Secours Gerniquaise

2011-IX-10: Pierres Uribarri, Anje Arançaval, Idoia, Nana Zeverio, Silvie Dìez, Xavier Brun, Oscar Sotte, Simone Saint Benôit, Richard Gutièrrez, Leyrè Xxxx, eta Yeyè Gorosable.


À Zazpilezette (Navarnisse). Datorren hilleko simulakrorako teknikak freskatzeko ezinbesteko ariketia batzundako, eta pasa dan astian Santa Eufemian ikasittakuak praktikan jartzeko aukeria, bestiendako.


Instalaziño erakustaldixa eta praktikekin hasi gara, lezan; horren ostian, kamillia leza barrenetik hasi gara mobitzen, kontrapesu katiatu bikin oker ez banago (ni beherenguan egon naiz, kontrapesista); hurrengo ranpia polipasto desbideratu batekin gaindittu dabe, eta sarrerako blokietan etena egin dogu, zaurittutakua aldatzeko eta bazkaltzeko; ostian, tirolina gidatu batekin segidu dogu koba barrurutz, porteo interesgarrixekin jarraittuta, eta reguladorerik bako kontrapeso txikixakin; porteo gehixago, linea bardiñian (resaltiak, paso bigurrixak...), sokaz eutsittako ranpia beherutz, eta espilluen gelan amaittu dogu ariketia.


Taldeburuak denporak, materixala eta bestelako gauzak kontrolau dittuez, eta Santa Luzian egindako billeratxuan, eginbiharrekuak ondo egin dirala esan dabe, arazo txikiren bat kenduta (harri bat jausi dala, eta momentu baten kamillia dekubito lateralera juan jakula...).


Egun osuan zihar, inguruko fauniak lagundu gaittu, bereziki canis lupus familiaris ale bat, lucilia orlegigaster cacae ziento batzu eta nematotherus izorrae gitxi, baiña zorrotzak.

2011/09/05

Santa Eufemi 2011

Part: Pila bat espeleologo eta ez hain espeleologo...

Dena ere ez da espeleologia izango. Euria eta Euskal Herriko eguraldia gure lagun izan ez dugun arren, Santa Eufemi-ko Zelaixe-n (boleran) egin dugu berriro ADES-eko espeleologoen urteko kedada. Kanpoko parriladarik ez da izan euriaren erruz, baina horrek ez du galerazi gure sabelek txorizo a la sidra, saiheski eta bestelakoez gozatzea.

Cast: Tampoco va a ser todo espeleologia. Aunque el tiempo de Euskalerria no ha sido muy amigo, ya hemos hecho en Santa Eufemi la quedada anual de espeleologos del ADES. No ha habido parriladas exteriores, pero eso no ha evitado que gozáramos de txorizos a la sidra, costillas y parecidos.


Kedada, batzuentzako barikuan hasi zen. Txorizo eta saltxitxa parrilada bat egin eta gero, Petrus, Gotzon, Simone, Mikel eta Unai-ek tirolina bat egin genuen bolera aldeko zuhaitz batzuetan, espeleosokorro-ko lehenengo kursiloak hartzen hasiz horrela.

Larunbatean, euri zaparrada eder baten azpian, Atxurra-ra joan ginen. Bere beheko galerian, sarreratik gutxira, soka pare bat instalatu genituen eta autosokorroa praktikatu genuen (la técnica del pitxazo). Bide batez, Antuak koba zertxobait esploratu zuen (Lea Artibai-ko kobazulorik trantsitatuena eta baita zikinduena ere), eta kobari sarrera berriak aurkitu zizkion, eta baita hezur batzuk aurkitu ere, erdi fosilizatuta. Errepide alboan ia!


Larunbat gauez beste ADES-eko historiko batzuk hurbildu ziren, eta aterpetxe barruan, afaria eta gero, zerbezada etorri zen. Batzuk, gaua gaua egin zenean, Urregarai-raino igo ginen (Santaeufemi-ko ermitaren tontorra).

Hurrengo egunari buruz, beno, argazkiek berez hitzegiten dute::


















Barne bilatzailea