2007/12/30

Ereñoko harrobixan



071229: Bikain, X jauna, Petrus eta Oier.


Ereñoko frontoi eta harrobixan, bertikalak eta frakzionamentuak praktikatzen.

2007/12/22

Trakamaillek aurrera darrai

071222: Campi, Igor, Bikain, X jauna eta Oier.

Trakamailleko ubegittik barrura sartu gara, Ispasterko errekiari jarraitzera. Oin dala urte bittik pendiente genkan biharra zan, 150 bat metrora dagon gela lihorretik aurrera entzutzen dan errekara pasatzeko desobstrukziñua egittera. Hortan pasau dogu ordu eta erdi, eta danok bustitta genguazela kontuan hartuta, eta lokatz-harri asko kargatu eta etara doguzela, ba nahikua gogorra izan da. Baiña merezi izan dau; Gotzonek topautako sifoia pasau dogu lehelengo (Oier eta Bikaiñek, murgillian), eta jarraitzen dabela ikusi dogu. Materixala pasatzeko, dana dala, beste bidia zabaltzen jarraittu biharko dogu.

2007/12/15

Urgitxin... "luz y topógrafos"!!!

071215: Mariano, Irati, Bikain, X jauna eta Oier.

Urgitxiko zulora, “Idoian galerixen” azkenengo partia topografiatzera. Bide batez, “kolifloren gelan” argazkixak etaratzera. Dana ondo egin dogu, eta gurekin sartu diran barri bixak oso ondo ibiltziaz gain, laguntzen ibilli dira. 6 ordu ta erdi inguru egin dogu, gitxi ez eta asko bez; aste biko atsedenaldixan ostian martxia barriro hasteko egokixa.

2007/12/05

ESCALADA EN IÑUBIJA

Los bomberos del ADES entran de nuevo en Iñubija. En esta jornada se inicia la escalada próxima al sifón terminal -por ahora- de la cueva. No se trata de una escalada fácil debido al estado y material de la roca. Arriesgando más de lo debido se asciende un desnivel de 20 metros, no habiendo localizado ninguna continuación evidente, si bien se dejan un par de incógnitas por el camino y aun quedan unos metros hasta alcanzar el techo de la galería. Será preciso continuar subiendo por la pared, y en el caso de que por aquí no se logre nada positivo, habrá que iniciar la escalada en la vertiente contraria de la galería. En próximas salidas, la continuación...

2007/11/24

Iñubija "pintxatu" nahixan

071124:

15.00, Oier. Ispasterko Solarte auzuan prospekziñua.

Auzotarren azalpenei jarraittuta (Etxetxuko Mario), Esmeritua eta Otaegi basarrixen onduan ei dagozen leze bana lokalizatzera noia.

Esmeritua basarri onduan, marga eta kareharrixan arteko kontaktua dago. Aldapan behera, zelai azpixan (marga) ura doia eta 3-4 lekutan lurra azpittik janda eta desplomauta dago (ura entzutzen da). Zelai barrenian, poto bat dago eta bere honduan azken desplome bat dago, haundiña. Zelai guztiko ura hartzen daben hobi edo sumiderua dirudi; gaur 3-4 litro segunduko aportia zekan baiña dana xurgatzen zeban (ura pizkat estankatu eta gero). Nere ustez, exploraziñuandako alde negatibua ur asko dagola da, ez dirudi hortik sartzia komodua izango danik; alde positibua, ostera, ur asko xurgatzeko kapazidadia da: tamaiñu respetableko pasabide bat agertu leike.

Otaegi basarri inguruan be ibilli naiz, baiña ez dot ezer topau, ezta iñor be galdetzeko.

Bide batez, Iñubijatik pasau naiz sarrerako sokia kendu eta bigarrena pizkat igotzeko, uretan ez deixan egon.

Kronika txiki hau blogian jarriko dot irudiz osatuta; ez dakitt X jaunak aste bi itxain ahal izango daben handik buelta bat egin barik...

Lamiñetatik Armiñara trabesian


071124:

10.00, X jauna eta Oier. Ondarruko erakusketan apuntautakuekin Lamiñetara exkurtsiñua.


15 lagun juntau gara: arkeologua, artisaua, fosilzalia, submarinistia... talde espeleorenazentista honekin Elizburuko hobixen sistematik pasio politta egin dogu: Lamiñen Zulotik sartu, eta sektore aktibuan zihar ur-jauziraiñok allegau gara; batzu aurreratxuago bebai. Gero atzera errekan behera, goiko galerixa fosillen desplome batetik “goiko pisora” igo dogu, eta bertako berreraiketa-formakuntza ikusgarrixen artian, Armiñako ahotik urten arte segidu dogu. Askori geratu jako gogua, begiratu barik geratu diran bidegurutze misteriotsuetan gora segitzeko. Badakixe gure atiak zabalik dakezela, eta gure materixala danon eskura dagola. Lurpeko mundu ezezaguna deskubritzeko abentura honetan, gaur plazer bat izan da zuen gidarixak izatia.


2007/11/10

Iñubija eta Osiñeta/Etxetxu kobak mapa gaiñian

071110: X jauna, Oier.

Baiñu epela hartu, 4 erropa geruza jantzi eta salda bero katillua eran eta gero, hamen dator gaurko kronikia. Printzipioz jente talde haundixa etortzekuak bagiñan be, Iñubijako galerixa inundauak topografiatzian plana ezagutziakin batera taldekide askok “membrillitis aguda” atake bat izan dabe azken momentuan, eta lagun bi juan gara bakarrik.

Amildegiko Katazulorarte erropa normalaz, eta han jantzi neoprenua eta... al agua patos! Hasieran orru pare bat bota, baiña azken teknologixako klimatizadore organikuekin, hotza igarri bez. Gure hombre-ranak pasa dan astian allegatutako puntora juan gara bixok, errekan behera, eta marmita/sifoi sakon baten ostian ez dogu jarraibiderik topau, lokatz aldapa goiko katazulo bittan. Dardara baten, korrikan errekan gora juan gara hango sifoiraiñok topografiatzeko. Nuestro gozo en dos pozos sifonados. Hala eta guzti be, pare bat lekutan eskaladak egin bihar dira eta izan leike handik sifoiak gaiñetik pasau ahal izatia.

Egun miserable honi amaieria emoteko, sarrerako potzuan gora X jaunak sokia 10 bat metrotara jaso dau (nahi barik, nahiko neuke pentsau) eta nahikua atzetik zoianez Oier beheian zain egon bihar izan da X bere faltiakin konturatu eta bere billa bueltau arte. Hipotermia zorixan, 8.30etan urten da azkenian. Dar-dar-dar.

2007/11/03

Erreka printzipala barriro agertu (Iñubija I)

071103: Gerardo, Campi, X jauna, Igor, Oier

Iñubijan esploraziñuan. Aurreko egunetan egindako topografixiak ez zeban jarraipenerako esperantza haundirik emoten. Iñubijako superfizieko amildegixan fallan genguazen (Amildegiko Katazulua) eta amildegixan barruan entzutzen zan erreka txikixa afluentetzat genduan.

Ekipo bi egin doguz. X jauna eta Gerardo “Goierriko Trenbideko Tunelian” geratu dira, afluente baten topografixia egitten (Kristalezko Errekia). Campi, Igor eta Oier Amildegiko Katazulora jarraittu dogu, jaitsiera bat instalatzeko. Beheian ezer topatzeko esperantza haundirik ez genkanez, instalakuntza probisional batekin jaitsi gara baiña... ¡sorpresa! Gure ustez afluentia zana, Urgitxiko erreka printzipala izan da: 2x15 metrotako galerixa nasai bat, inundauta. Errekan gora eta errekan behera 200 bat metro egin doguz bide nagusittik, estuasun barik. Hortik aurrera, bidia konplikatzen zalako hurrengo egunerako laga dogu. Gaiñera, horma altuetan gora eskaladaz esploratzeko moduko hainbeste leku geratu dira begiratzeko.

Vivac puntu bat geratu da Merianda Lekuan.

2007/10/28

Prospección por iñubija

Se realiza un recorrido por las inmediaciones de la cueva de Iñubija. Se toman en el exterior una serie de puntos con el GPS con el objeto de demarcar el contacto de la caliza con el resto de materiales no karstificables. Realizada esta labor y pasados los puntos al mapa correspondiente, se observa con claridad que la galería principal de la cueva se abre siguiendo justo el contacto normal existente. El punto final de la galería principal coincide con una falla normal, como ya habíamos intuido en la morfología interior de la cueva. Esta circunstancia nos puede causar serios problemas para poder dar con la continuación física del recorrido de la cueva. Por otra parte se intuye tambien en el exterior el recorrido subterráneo del meandro lateral explorado la semana anterior al coincidir con un poco desarrolado barranco. La gran incognita que no se ha podido resolver es saber cual puede ser la dirección del curso de agua que circula por la base del meandro y que aun está pendiente de ser explorado. El pozo que quedó sin bajar y por cuya base circula el aporte de agua, coincide exactamente con uno de los extremos de la falla que corta a la galería principal. La exploración de esta incógnita se presenta interesante pero ciertamente no invita demasiado al optimismo. Por otro lado se constata la muy improbable circunstancia de que la cueva de Iñubija pueda contar en este momento con otra boca de entrada ya que en el recorrido realizado no se ha localizado ningún punto por el que se intuya se pueda acceder al interior de la cueva. Esto puede ser una buena noticia dado que de ser así, la fuerte corriente de aire que circula por las galerías de la cueva invitan a pensar que éstas puedan ser numerosas. Las próximas exploraciones irán despejando las siempre bien recibidas incógnitas.

2007/10/27

Soldau-Atxian prospekziñuan

071027: Oier

Otoixon, Ispaster aldeko Soldau-Atxa partian prospekziñuan. Leza bi lokalizauta:

  • Soldau-atxa: atxa bera eta mendi printzipala banatzen daben arrakalia, 15 metro sakon, 70 luze eta 4 zabalekua. Bloke haundiz tapauta dago eta euren artian jaisten da. 15 metroko sakoneran pasillo luze bat dago, Mendebaldeko ertzian leza baten amaitzen dana. Ez dirudi oso sakona, baiña soka barik ezin da jaitsi.
  • Antena azpikua: pista ertz-ertzian dago, antenatik behera juanda 20 metrora. Ez dirudi sakona, baiña lehelengo jaitsieriak ba dakaz 6 bat metro eta sokia bihar da.

2007/10/21

Lamiñetara exkurtsiñoa

Urriaren, 21era 2007en. Lamiñetara exkurtsiñoa. Ni, Mikel Aranzabal eta nire lagun, Jon Galdiz, eta nire aita, kobazulo misteriotzu batera joan ginen ikustera. Koba hori, Lekition zegoen Gernikatik ordu erdira. Heldu ginenean bideari jarraitu genion. Kobazuloko uraren barruan angila piloak zeuden eta guk argazkiak atara genizkien. Argazkia atara hondoren bideari jarraitu genion ur-jausi batera heldu arte. Eta han ere argazkiak atara genituen. Bi ordu pasa eta gero beste bide bati jarraitu genion eta eskalatu egin behar zen. Bidaia oso polita egin eta gero zarrerantz joan ginen etxera joateko. Eta azkenean horrela ikusi genuen nik eta nire lagunek kobazulo misteriotsu hori.

2007/10/20

Ispaster eta Gizaburuko plaza eta kale "barrixak"


071020: Igor, X jauna, Oier.

Iñubijan esploraziñuan. Merianda Lekutik jarraittu egin dogu topografiatzen. Goiko piso bat geratu da begiratu barik (biharbada galeria nagusixa, mendebal-ekialderutz) eta arrakala bati jarraittuta iparrerutz egin dogu. Amildegiko Katazuluan geratu gara, potzu batera jaitsi ezinda soka barik, baiña beheian 20 bat metrora erreka bat ikusten zan, Urgitxiko afluentia (ez galeria nagusixa). Biharbada Merianda Leku azpixan dagon Kilometroko Sifoia handik gaindittu ahal izango dogu?

Bide nagusi bati jarraittu nahixan gabiz, baiña eskuma-ezker-gora-behera eten barik geratzen jakuz galeria sekundarixuak (edo printzipalak) begiratu barik... hamen luzarorako dakagu entretenimendua.

Gaur espeleometrixia 1050 metrotan geratu da.

Toponimo barrixak jartzen dihardogu:

- Faunuan Laberintue.

- Aramuen Gelie.

- 7a+ Pasue.

- Lokatzan Gelie.

- Goierriko Trenbideko Tunela.

- Sigi-sagie.

- Spaghettixen Gelie.

- Gela zurixe.

- Kilometroko Sifoie.

- Merianda Lekue.

- Saguzarren kanposantue.

- Zisternie.

- Amildegiko Katazulue.

Ez dakitt bateron bat ahaztu ete doten. Besterik, X jauna?

2007/10/13

Iñubija I, errekorrak hausten!


071013: Petrus, X jauna, Oier.

9 orduko ekittaldi bakarrian, Iñubija I-en espeleometrixia bikoiztu egin da.

Harañegun Oskar eta Igorrek egindako azken puntutik jarraittuta, eurak esandako gela itzelera heldu gara, 60 bat metro zabalekua. Haxe topografiatu eta gero, jarraibide billa hasi gara eta “lokatzan gela” haundixan goiko partian kontrako norabidian zoian kondukto bat topau dogu. Hari jarraittuta, 4 metro zabal eta 5 metro altuko tunel zabalak hasi dira, hainbeste ramifikaziñokin. Hainbeste eta hainbeste aporte eta galerixa sekundario geratu dira begiratu barik, eta ubide nagusixari jarraittuta 400 metro egin doguz denpora gitxixan.

Poz haundittan ibilli gara, hasieran koba txatxar bat baiño ez zanak sorpresia emon eta haitzulo haundi bihurtzen dihardualako. Puntu horretan X jaunak urten egin dau eta Petrus eta Oier pizkat gehixago geratu gara. Topografiatu barik, pare bat lekutan sartu dogu surra eta “merianda-lekutik” bide posible bi agertu dira: behera jarraittuta, sakonerutz doiazen tunel bi; eta alboko gela haundi baten sartuta (“zisternia”) bide posiblietatik meandro estutxuago bat (2x3) aurrera jarraitzen dau duda barik. Hortik atzera egin dogu, eta poliki poliki kanpora. Laberintuan galdu gara –nik beheia jo dot une horretan- eta beheko sifoietara jaitsi bihar izan dogu bide seguro bat topau nahixan. Lehertuta urten dot, baiña pozik; eta gabian, izarren azpixan etxera.

Espeleo-suhiltzailliak, ba dakazue zeregiña astebarrurako. Ia zer topatzen dozuen!

2007/10/11

Espeleo-suhiltzaileak Iñubijan goiko pisu barrixa topau dabe

071011: Igor, Oskar.

Espeleologia furtibuaz harutzago, kolaboraziño bat bihurtu da hau eta egixa esanda ondo etortzen da talde bi ibiltzia Iñubijan, batez be gaur konturatu garan moduan uste genduana baiño haitzulo haundixaguan gabizenian.

Aurreko zapatuan egindako planuak eskutan, Oskar eta Igorrek pasamano inguruan goiko galerixetatik abiatu dira (ni galduta ibilli nintzan zonia). Topografia puntuak ordenadorian sartuta, Petrus, X jauna eta hirurok ibilli giñan pasabidien norabide bardiñian ibilli dira, baiña “goiko pisotik”. Gaiñera azken metruetan, tunel haundi batera heldu ei dira. “Istripu” baten ondorixoz telemetrua izorratu da (80.000 pela!!!) eta neurtu barik geratu da. Dana dala, laberintuan alderdi asko geratu dira begiratu barik, guk pasa dan zapatuan geratu giñan laku haundixa barne. Albriziak, hamen luzarorako lana dakagu!

2007/10/06

Iñubija I-ko exploraziñua, suma y sigue


071006: Petrus, X jauna, Oier.

Iñubija I-en barriro, exploraziñuakin jarraittu dogu 7 orduko ekittaldixan. Oskar eta Igorrek lagatako azken topografia puntura helduta, aurrera segidu dogu. Momentu batetik aurrera, eta pasabide eta galerixa barrixak topau ahala, espediziñoko 3 kidiak alkarrengandik galduta egon gara eta haitzuluan forma laberintikuangaittik ez genkixan nun genguazen be. Eskerrak planuak egitten egon garanari. Diaklasa suzesibo paraleluak forma berezixa emoten detse zuluari. Petrus eta X jaunan iritziz koba motza da, baiña neri oso politta eta entretenigarrixa begittandu jata. Errekan behera barriro, sifoi faltsu pare bat pasau doguz –inundautako galerixak, izatez- eta urten egin dogu, amaierara heldu barik. Onezkero, 400 bat metroko espeleometrixia hartu dau Iñubija I-ek (GEV kataloguan 120 metruak hirukoiztu dira eta ondiok ez dogu amaittu).

Haitzulora sartzeko genguazela, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkarittik kazetari bi ibilli dira gurekin. Barrura sartu ez dira egin, baiña behintzat herensugian hats umela arpegixan hartu eta bere abotsan orrua urriñetik entzutzeko balixo izan detse. Eskerrikasko zuen interesangaittik.

2007/10/04

Espeleologo furtibuak!!!

071004: Oskar, Igor.

Eguenian, gure suhiltzaile oziosuak Iñubija I lezara sartu dira X jauna eta Oierri itxain barik. Aluak! Aurreko zapatuan jaitsi barik geratu zan ranpan pasamano bat ipiñi eta galerixa barrixak topau ei dittuez. Topografiatzu dittuez gitxienez: 100 bat metro gehixago, 7 orduko ekittaldixan. Hala eta guzti be, galerixak geratu dira begiratu barik. Pastel guztia ez deskue jan orraittiokan!

2007/09/30

Urtezarran (Galarregi) prospektatzen

070930: Ane, Oier.

Ispasterretik oiñaz abiatuta, Soluan auzotik zihar Iñubijara jaitsi, Urtezarra tontorrera igo, eta Iperratx ondoko pistatik Gizaburun amaittu dogu. Urtezarra inguruan lapiaz interesgarrixa eta hainbeste zulo txiki ikusi doguz. Prospekziño sakonagua merezi dau.

2007/09/29

Iñubija I exploratu eta topografiatzen


070929: Igor, X jauna, Oier

Helburua: Iñubija I lezia errebisatzia, topografiatzia eta argazkixak etaratzia.

Expediziñoko kide bat (P jauna) lotan geratu danez, argazki kontua baztartu bihar izan dogu. Bestetik, Igorrek bertikalak egitten ikasi dittu eta oindik aurrera lezetara etorri ahal izango da.

Sartu eta 10 metrora dagon eskaloia ezebe barik pasatu eta gero, lehelengo rampia jaisteko materixal zaharra (ultze bat) aprobetxatu dogu. Beheko repisatik errekaraiño dagon potzu bertikala, 3 parabolt (1 desbiaziñorako) instalau doguz. Beheko errekan bidegurutzian, 3 bide posibliak egin doguz:

  • Errekan gora, caos de bloques batera heldu gara; galerixa bat obstruitzen seguraski, kanpuan kokatu dogun sumideruakin bat egitten dabena igual. Arrakala printzipala topografiau dogu.

  • Errekatik perpendikularra, galerixa motz bat.

  • Errekan behera, inundautako meandro bat lehelengo (igarixan) eta marmita (ixa) sifonatu bat gero (GEV kataloguak amaittutzat joten daben puntua). Gelako goiko partetik, baiña, pasabidia topau dogu, haizia somatzen da, eta sifoia gainditzeko itxuria daka. Jaitsiera arriskutsu baten geratu gara, soka barik. Hurrengo asterako.

2007/09/22

Etxetxu edo Osiñetako Lezia


070922: X jauna, Oier.

Helburua: Osiñeta/Etxetxuko lezia bisittatu eta bertikalak praktikatzia.

Zulo espektakularra. Itxura basatikua da, baiña hain gatxa bez sartzeko. Era berian, arrisku mailla egokixa daka ikasliendako: potzu sakonak, kakalarri pizkat emoteko morokuak, baiña teknikoki errezak. Horregaittik, pentsatu dogu bertan “espeleologia eskola” moroko bat prestau leikiala, material inoxidable iraunkorrakin preparauta. Izan be, berton erreskate praktikak egitten dira be eta paso batzutan 6 edo 7 spit desberdin dagoz sartuta nahikua modu txapuzeruan; ondo prestau ezkero, ez da gehixago apurtu biharko.

Honduan, Urgitxiko errekia eta sifoi turbixuak. Dzanga sartzeko gogua emoten zeban, ia enpalmia agertzen dan. Lokatz eta sedimento asko harri gaiñetan, X jaunak diño ur nibela asko igotzen dalako (bildurgarrixa izango da halakuetan!).

Hurrenguan ia Igor eta Txomorrokin etortzen naizen, behin praktikau eta gero. Bide sekundarixuak ezagutzeko eta gatera bat exploratzeko geratu jataz.

Etxetxu zalakuan, eta juateruzkuan gizon batekin berbetan esan desku paraje horrek “Osiñeta” dakala izena, eta antxiñan galautsa botata ikusi zebela Urgitxittik urtetzen zala. Galauts tonelada bat botako zeben orraittiok, errekaraiñok allegatzeko!

2007/09/17

Burrutxuganen basurda bidietatik


070916: Gerardo, X jauna eta Oier.

Helburua: atzo Campi eta X jaunak Burrutxuganen topautako lezara sartu, ikuskatu eta katalogatzia.

Aproximaziño neketsu baten ostian, sarrerara heldu gara. Mendixan gangar-gangarrian dago, Urdaibai nahiz Lea parterako talaixa ederrian. Kuriosua, gangarrian zihar dagozen munarri haundixak. Sarrera ikusgarrixa, 25 bat metro altu eta 15 zabal; sokan behera, 50 metroko ranpa labanetik jaitsi eta harriz betetako hondo baten ostian, eskumara doian beste ranpa txikixago batetik behera goiaz. Han, lokatzezko tapoi bat dago, eta amaitzen da.

Baso erdi-erdittik goiaz bueltan, basurdendako be txarra izango litzaken tokittik, ia haitzulo ezezagunen batekin topatzen garan. Ez dogu ezer topau, baiña kaloriak erre eta muskuluak sendotu, hori bai!

2007/09/16

Lekitton kata-logatzen

070915: Ane, Oier.

Aurreko eguneko errejistruari (070825) zuzenketa bat: konturatu garanez, aurreko egunian Igor eta Oierrek Abittara eruandako planua desfasatuta zeguan. Gero, Gernikako lokalian, hobeto begiratuta plano osatua dago. Bakotxari beria, jangoikuan legia. Ezin planuari bota, beraz, gu galtzian errua!

Gaurko helburua: Larrotegiko zuluak kokatu, ikuskatu, erretratatu eta katalogatzia.

Pasio batian, ederto katalogatu doguz Larrotegiko 5 zulo (IS-019tik IS-023ra) eta denpora sobran geratu jaku Armintxe mendixan beste bat kokatzeko (IS-024). 6 zuluetatik, 4 exploratutzat jo geinkez baiña beste bixak pixkat gehixago begiratzeko pendiente geratzen dira.

GEV-eko katalogua eta Lekeitioko Udal Planuak (LUP) erabilli doguz gida modura. GEV-ekuak inprezisiño dexente dakaz, eta LUP-ekua ostera konpletu eta zihetzagua danez, haren izendapenak lehenetsi doguz (Larrotegi I-V eta Armintxe I) izendatzerako orduan.

Bestalde, Armintxe mendixa ikuskatzeko pendiente geratzen da, LUP-etan agertzen diran erreferentzia guztiak lokalizatzeko, obretan desagertu ez diranak behintzat. Eta Larrotegi gaiñian dagon basotxua (amabirjiñan atzian) bebai.

Neurrixak hartu eta croquisak marrazten genguazela, katakume zuri bi izan doguz gurekin jolasian. Gehixena, GPS-ko ugala gustau jake. Ederto egon gara han laurok, arrastiko eguzki leunan pian.

2007/09/08

Gizaburun prospekziñuan

070908: Gotzon, Oier. Helburua: Urgitxi-Ezunetako sistemako urteerabidiak topatzia, superfizietik.

Ezuneta basarri inguruan gabiz.

  • “Maliruako koba” izeneko sumidero inguruan Oierrek 4 bat metrotako inguruko bajada bat desobstruitzen dau, asko estutzen dana eta korriente haundi barik. Gotzonek goiko kare-hormako gatera txiki batetik datorren haizia ikuskatzen dau. Jarraitzeko aukeria dago, baiña estuegixa da. Azpittik etortzia komeni da, desobstrukziñuak egitteko zehaztasun gehixagon billa.
  • Gotzon “Malirua lezara” jaisten da topo materixalakin, aurretik ezagutzen zanaz aparte ia aurrerago juan leiken. Ez itxuria, eta gaiñera ardi hillez beteta dago.
  • Gorago goiaz, eta ni beste poto baten honduan harrixak kentzen nabil. 6 bat metro sakoneko potzu bat agertzen da, baiña jarraipen barik.

2007/08/25

Arkeologia eta Espeleoturismo eguna

Goizeko helburua: Lekittoko bariantian inguruan dagozen haitzuluak lokalizatzia, Larrotegi auzuan. Tana, Amagoia, Igor eta ni. Batzu lokalizatuta:

  • “Lagun Etxea” etxola atzian-ezkerrian, 5 metro zabal eta 5 sakon, atzia tapiatuta. Bista-bistan dago. GEV-752 (Larrotegi II) dirudi, Lekittoko Udal Planuetan (LUP) 14 (Larrotegi IV). GEV kataloguan “desaparecida por urbanización” diño.
  • Amabirjiñan eskillaran ezkerrekaldian, Lagun Etxea atzian, zulo txiki bat, ez diruri oso sakona. LUP-15 (Larrotegi II) izan leike baiña ez nago seguro.
  • Amabirjiñan atzian, zulo sakontxuagua . GEV-1032 (Larrotegi I) eta LUP-16 (Larrotegi II) izan leike baiña ez nago seguro.
  • Haranian gora goiazela, Gardatarako bide nagusixan onduan, horma baten atzian, ortu baten barruan zulo haunditxuagua. Antxiñan aho zabalekua, horma artifizialekin estututa ate bat enkajatzeko edo, ranpan doia behera. GEV-1033 (Larrotegi III) eta LUP-13 (Larrotegi III).
  • Haranan honduan, osin bat. Bertan, sumidero bi, bata aktibua (ur pizkat amiltzen da), hondakin askoz beteta eta bestia ur asko datorrenian bakarrik, libriago. Bixak LUP-12 (Larrotegi V) izendatuta.

GPS, argazki kamara, argixa eta arkatzakin etortzeko pendiente.

Arratsaldeko helburua: Abittako zulua ezagutzia, planua erabillitta. Igor eta ni.

Ez dogu lokalizatzen lehelengo 20 metruan eskumara doian bide sekundarixua. “Alzado” plano bat botatzen dogu faltan, alturan egongo dala suposatzen dogu. Atzeko sala biribillan kolumnia ikusten dogu, oiñ arte ezagutzen ez nebana. Lehelengo 100 metruetako bide paraleluetatik gabiz pizkat, 1º caos de bloquesa, pasillo zabalak. 200 metruan, ezkerreko bide estuan goiaz. Luzez ez gabiz seguro ia ondo gabizen, eze, planuan akzidente batzu ez dira agertzen. Planuak perfektuak ez dirala deskubritzen dogu. Azkenian nere amesgaiztuetako gaterara estu eta luzera heldu eta ondo pasatzen dot (ni pozik). Kurtsilloko mugara heltzen gara, gerrixan asko estutzen dan pasillora, eta Igor pasatzen da baiña ni ez. Pasauko nintzake, baiña nahixago dot lagun bat aurretik eta beste bat atzetik izatia, jausi eta enkajatuta geratzeko bildurrez. Atzera goiaz eta galerixa nagusixan 200 metroko puntura goiaz atzera. Aurrera egitten dogu bide nagusixan, eta coladaz estalittako caos de bloques batera heltzen gara. Ez dogu aurrerabiderik topatzen, caosian gora rekostrukziñoko gela polit batera heltzen gara, baiña urtenbiderik ez. Era berian, beheko piso bat erdi-ikusten dogu baiña galduta ibilli eta gero, neri “corte ingles – saturaziño” sindromia sartu eta kanpora juatia erabagitzen dogu. Hurrenguan puntu honetara etorriko gara zuzenian, pizkaka haitzulo eder hau ezagutzen jarraitzeko.

2007/08/18

Nuevo descubrimiento en la cueva de Urgitxi

(Gotzon)
En el transcurso de las exploraciones de la cueva de Urgitxi-Ezuneta, el pasado fin de semana (18-8-2007) se descubrió un nuevo meandro que conduce practicamente hasta el exterior. Con este descubrimiento se abre la posibilidad de dar con un nuevo acceso al interior de la cueva que va acercándose poco a poco a los 5000 metros de topografía.

(Oier)
070818: Urgitxira, Gotzon eta ni.

Helburua: Idoian galerixak topografiatzen segitzia, betetik; bestetik, azkenaurreko sifoi aurretik ezkerrera doian meandro estua exploratu eta topografiatzia.

Azkenian, meandro hori exploratzen pasau dogu denpora guztia. Uste genduana baiño luziagua izan da, eta azkenian ganbara batera heldu gara, sustraixak eta kanpoko arrasto ugarikin (hazurrak, platerak) eta sustraixekin. Korriente apur bat somatzen zan, baiña Oier behintzat bere indarren mugan egon da eta atzera egittia erabagi dogu. Exploraziñuakin jarraittu biharra dago, eta pentsatu dogu kanpotik ibillaldi bat egin bihar dala, putz-zuluak topatzeko.

2007/08/11

Urgitxiko laberintua topografiatzen

Urgitxira, Oscar, Gotzon, Igor eta ni.

Helburua: laberintua topografiatzia.

8 bat ordu egon gara barruan, 6 bat aktibidadian eta 2 geldi. Laberintuan gorengo partian, superfizietik 9 metrora dagon azken lekuan, “bote de humo” baten arrastuak bildu doguz. Haize korriente haundixa, gatera txiki baten galtzen dana, eta neguan beste aproba bat egitteko geratzen dogu, haizia kanpora doianian. Dana ondo, inzidentzia barik, eta nekia tamañuan. Igorren bigarrengo kobia izateko, oso ondo ibilli da.

2007/07/28

Markiñako erakusketako exkurtsiñua Lamiñetara


Markiñako erakusketa osteko urtenaldixa, Lamiñetara. Talde bi egin dira, goizian ume eta nagusixenekin, arratsaldian edade ertaiñekuekin. Ondo portau dira danak, eta jentiari gonbidapena egin detsegu nahi dabenak taldiakin espeleo egitten jarraitzeko.

2007/07/21

Argazkixak etaratzen Lamiñetan


  • (Txomorro, Oier): Lamiñetara, galeria fosilletan argazkixak egitten.

2007/07/14

Argatxan

(Gotzon, Oier): Argatxara, Oskari gustatzen ez jakon gatera lokaztutik pasau eta hurrengo geletan dagon leza modukora jaistera.

Soka bat eruaten dogu, baiña Gotzonek begiratutakuan konturatzen da jaitsiera desplomatua dakala, eta ezin da jaitsi ekarri dogun sokiakin. Expediziño bat egittia pentsatzen dogu, talde baten egitteko:

- Gaurko hau.

- Falta diran eskaladak.

- Bloke kaosan jarraipenerako desobstrukziñuak.

2007/07/07

Lamiñetatik pasiuan

(Oier bakarrik): Lamiñen sistematik 2,5 orduko bueltatxua.

Goittik sartu, errekiakin bat egitten dan lekua topau, han inguruan goiko galerixa fosillak gaiñetik ikusi. Argazkixak egitteko moduko leku ederra dago goixan, laminadore tipoko sala haundi bat, diaklasaz (eta beraz estalaktita lerroez) beteta. Gero errekan behera, kanpora.

2007/06/13

Espeleoturismua Eginoko Lezian



(Ane, Oier, Gotzon eta bere loibian kuadrillia): Ilarduia/Eginoko Lezia (Araba).

Xelebria zulotxua, dibertigarrixa eta erreza. Aproximaziño demoledorian hiru expedizionario geratu jakuz flakiak ko biharrian, baiña azkenian heldu gara. Ane hobixan geratu da eta buelta. Zulua politta dan arren (hormen alturiak inpresionau nau gehixen), jente asko-asko dabil eta 7 nobatuen arduriakin ezin izan dot guztiz-guztiz gozatu. Hala eta guzti be, oso ondo pasau dot. Hurrengo baten, opor sasoittik aparte eta lagun gitxiagokin bueltatzeko pendiente.


Barne bilatzailea