Mostrando entradas con la etiqueta arteaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta arteaga. Mostrar todas las entradas

2014/05/04

Eusko Siphon tour 2014

2014/V/3    Laurent, Damien, Gotzon, Antua, Idoia, Petrus, Diego, Martín eta Iñaki



Poco a poco cumplimos años.

Los que una vez se metían con termómetros y escalas en cuevas  ahora nos enseñan a los que nos metíamos con traje de baño y frontales de pila gorda en Bolunzulo.  “Baina, zergatik egiten duzu espeleología?”, galdetu zioten behin Iñakiri dantzatzen zuen bitartean, “hain zikinak badira eta hain neketsuak...” 

Ayer el ADES ayudó a dos espeleobuceadores franceses con el material de buceo. Bombonas, reguladores, aletas, cuerdas. Los buceadores eran Damian y Laurent. No hablaban demasiado, y cuando lo hacían, hablaban en el lenguaje de las rocas, palabras melódicas que se perdían con el murmullo del río de Osiña. Pero no hacían falta las palabras, miraban con esa curiosidad: síntoma del buen espeleólogo. Además, también nos acompañaba un forastero de estas cuevas embarradas, más habituado a los grandes volúmenes y las simas infinitas, el médico Diego Dulanto.

Para algunos, Osiña es una de las cuevas más bonitas de la zona. Por supuesto, no tiene las curvas de Goikoetxe, hmm, ni la perfección de Abita, pero tiene algo, un atractivo especial. En la expedición, un grupo guía nos adelantamos con los buceadores. Lo laberíntico de algunas zonas hizo que eso de grupo guía dejara de tener sentido y, pronto, todos fuéramos juntos en caravana. Había meandros, salas que se precipitaban unas tras otras, marmitas, pasos atléticos. Hasta que llegamos al sifón de las cascadas. Allí, desempaquetamos el equipo y esperamos a que se prepararan los exploradores subacuáticos.  Damian, un histórico de la espeleología, se zambulló casi con prisas. Su luz se fue perdiendo en la oscuridad del sifón. Seis metros más abajó, entre ranas y mariposas muertas, encontró un paso detrás de un bloque, justo donde Antua había abandonado el final del hilo guía. Dejó atrás el obstáculo, buceó tanteando, otros quince metros, y pudo salir a una burbuja. No mucho después tuvo que volver a sumergirse. Un sifón de treinta. Y la cueva seguía, así que volvió a por Laurent. Necesitaban una cuerda para superar un paso en apnea y dos horas de margen. 

El resto, espeleólogos de tierra, nos acurrucamos en una esquina, unos sobre otros, y comenzamos a hablar de todo y de nada, de bailes ridículos, de temas macabros, del alcohol, de vidas perdidas, de aquella vez que tal hizo cual… Alguien apagó la última frontal encendida y, como ya escribió Laurent en su libro, nos adormecimos bajo un cielo sin estrellas. 

Los buceadores volvieron a aparecer-  alguien vio los fogonazos de luz y nos gritó-,  traían buenas noticias. Antes de dar media vuelta, habían ollado, al menos, 300m de cueva. ¡Hablaban de volúmenes grandes!, galerías de cuatro metros de ancho y de ventanas prometedoras. Los franceses se habían acercado a la conexión Argatxa-Osiña más que ningún otro. Habrá que volver a hacer la topo, a explorar. Pero sin etanol y con el único calor de historias “calientes” (propiciadas por Idoia), nos  habíamos quedado fríos, así que nos apresuramos a retomar la vuelta a la superficie. Por fin, amontonándonos, salimos a trompicones por una sima en la que hasta Laurent juró en castellano.  Y comimos, una comida suculenta, al estilo Idoia (¡ya podía celebrar más veces su cumpleaños!).

El día anterior los mismos buceadores, espoleados por Gotzon, habían vadeado el sifón de Lastarrike y habían continuado una centena de metros a pie, cada vez más cerca de la conexión Bolunzulo-Lastarrike. Hace unas semanas explorábamos una cueva totalmente nueva, Argin, una cavidad con verticales reverberantes y meandros freáticos. Unos meses antes encontraban un agujero totalmente desconocido, pero tan grande que la boca era visible desde el satélite. Y todavía hoy seguimos descubriendo los misterios de Galarregi, salida tras salida, escarbando cada centímetro. 

Baina, Iñaki, zergatik egiten duzu espeleologia?

(Martín)
______



Buzeatzaile frantzesak topera dabiz asteburu honetan:
  • Barikuan Lastarrikeko goiko sifoia gainditu eben (Bolunzuloruntz) eta 100 ta piku metro berri topografiatu. Sifoia 15 metrokoa zen baina erreza zela diote, beraz agian Antuanek kurtsillo bat emango baligu animatuko ginateke pasatzera ;-)
  • Atzo sapatuan Osiñako lezako sifoira joan ginen (kronikan detaile gehiago).
  • Gaur Etxetxu IIko sifoira joan dira, gero kontatuko gaitxue zer topa daben.

Osiña oso leza polita da, baina ez da asko disfrutatzen a toda ostia bazoaz sifoira bonbonak eta abar kargatzen.

Laburtzen, espeleobuceoa, EXITO bat izan da:
  • 15 metroko sifoi bat lehenengo, galeria siku bat, 30 metroko beste sifoi bat, galeria zabala, apnean egiteko 3 metroko sifoia eta azkenean galeria estutzen joan da (Bertan utzi dute explorazioa).
  • Argatxa-Osiña artean 300 metro berri ezagutzen dira beraz: ea koba biak lotzerik dagoen!
Buzeatzen zeuden bitartean, bi ordu egon gara itxaroten txorradak kontatzen esterillen eta petateen gainean etzanda (Antua posizio bertikal inerte batean zegoen). Gutxi jan eta buzeatzaileak bueltatu direnean, osterabe hasi dugu banaka gorako bidea, overbooking-ak ez gertatzeko.

Hala ere, alferrik izan da, ze lehen taldea gorako bidean galdu gara (Beti bezala) eta turnoak pixkat desfasatu dira.

Irteera putzua miserablearen ondoren, batzuk garbitzera joan gara petateak eta abar, eta orren ostean, Idoiaren urtebetetzea ospatzeko kriston hamaiketakoa egin dugu (arratsaldeko 19.30etan): Leongo txorixoa, bizkotxoa, olibak, gailetak, etab...

Ea buzeatzaile hauek gaur ere arrakasta izan duten  Etxetxun...

(Iñaki)

2014/02/24

LEIZE AHAZTUA?

Part.: Antua, Gotzon, Oskar



Euskal Herrian, kobeen eta gizonen arteko arremana oso indartsua dala kontuan euki ezkero, ez da ulertzen zelan ain leiza garrantzitxua eta ikaragarria, zegurunez urdaibaiko leizarik haundiena, eta gainera baserrietatik urbil egonda ez den katalogoetan, bai zaharrak edo berriagoak, edo herriko gendearen memorian agertzen eta mantentzen.

Hiru leiza haundi bat egiten dabe barnean, sala haundi bat eginez. Bertan animalien ezurrak edonon agertzen dira, haundiak eta txikiak, baita ere burdinezko aintzinako nekasal tresnak eta larruzko zapatak. Baina.. plastiko bat ere ez barruen. Honek esaten digu, bertan urbildutako askeneko baserritarra ez zuela plastikoa esagutzen edo erabiltzen, bestela zaborren artean agertuko ziren.  Aintxina esagutua eta aintxina ahaztua. Datu hau eta liburuen erreferentzia falta kontuan edukita, ez da zaila pentzatea, leiza hau, ahaztua egon baino, gendetik gorde eduki dala. Baina....agian, bertara urbildutako asken baserritarrak bertara garrantxi haundiko zehozer botako zuen? Alegian basoak leiza gendearengan baztetu?

Bata edo bestea, edo dana dala, ez da normala...ia zuek topaten dozuen arrasoia. Baina askar, izan leike leiza osterabe desagertzea.







2013/08/22

OIANGITXI (ARTEAGA)



Damien eta Laurent lagunekin, opari bat eman dizkigute. Egun honetan Oiangitxiko Ubegi (Arteaga) exploratu dituzten. Sifoi bi buzeatu ondoren, kilometro eta erdiko galeria aurkitu dituzte eta inkognita asko utzita oraindik exploratzeko.

Orain gure txanda da, ea ahal bagaren kapaz explorazioarekin segitzeko.





2013/05/04

Osinagako Eskalada Se Finí

Part: Oier, Zeberiotarrak, Gotzon, Antua eta Ritxar



Bonito mientras duró. Bazirudien Osiñako gure gela erraldoi horretako eskaladatik zerbait "bolumentsua" aterako gendula, baina ez da horrela izan. Gelaren goikaldea, eskalada egin den lekuan behintzat, itxi egin da, espeleotema polit batzuekin apaindurik, hori bai. Antua eta Ritxarrek hau konfirmatu diguten bitartean, Osinan zehar argazki sesioa egiten ibili gara Balenciaga estilora. Proba asko egin eta gero, zeozer argi atera dugula badirudi. Zeuek esan.

Cast: Bonito mientras duró. Parecía que ibamos a sacar algo "voluminoso" de la escalada de la sala grande de Osiña, pero no ha sido así. La parte superior de la gran sala, al menos el lado de la escalada, se ha cerrado, adornada con unos bonitos espeleotemas, eso sí. Mientras Antua y Ritxar nos confirmaban ésto, los demás hemos estado haciendo una sesión de fotos por Osiña al mas puro estilo Balenciaga. Después de hacer muchas pruebas, parece ser que hemos sacado algo en claro. Vosotros diréis.



Gaur Osinako koba marrazten duen errekak karga ederra zeukan. Ez zegoen asko sartu beharrik Osina II-ko leizan uraren burrunbada entzuteko. Kanpoan eguraldi ona. Baina leiza lokatz bustiz "enbadurnatua" zegoen oraingoan. Ez da lehen aldia, eta ez da izango azken aldia ere guretzat.

Aspaldi joan zaizkigu Antua eta Ritxar sifoi gainaldeko sala handira (ez dauka izenik oraindik e!), eskaladarekin jarraitzeko. Unai baja forman dago, Pirinioetatik bueltan birrinduta. Oierrek bere speleo-fauna-tranpak batu behar ditu, eta Gotzonek, argazkiak ateratzea erabaki du. Osinako kolektorak merezi du eta!

Fokoa gora, kaskoko argia piztu, itzali, begiratu horra eta begiratu hara. Errekako uraren indarrak hauts partikula asko jarri ditu suspentsioan eta horrek argazkigintza oztopatzen du. Edozelan ere, ezin dugu egin aurrera 20 metro berriro gelditu gabe, kobaren beste leku eder batetan argazkiak ateratzeko.

Osinak ez dauka topoa osorik egina, dirudienez. Batzuek ez genekien. Bere sasoian dirudienez, Argatxaren zoramenak itsututa erreka printzipalaren galeriak eta beste 3-4 gauza topografiatzera eraman zituzten esploratzaileak. Afluente batzuk topografiatu gabe daude, eta baita eskalada batzuk egin gabe ere, kolektoraren gainaldeetan. 

Kobaren sabaiak nahastu egiten du, edonondik arrakala, zuloa, meandrotxoa. Oso higatutako karaitza.

Bideoren bat ere grabatu dugu, pasamanos "boladu" batean. Denok dakizue zein ezta?


 
Gela Handira heldu gara, eta han dauden gours batzuetan argazkiak atera ditugu. Oierrek hartu du han fotografoaren batuta. Kamararen tenporizadora edo ez-dakit-zer dela medio, "modelo"ren bati hankak ederto akalanbratu zaizkio argazkiaren zain.

Argazkiak atera eta han utzi ditugu GAEStarrak oraindik Gela Handian zintzilik. Beranduxeago irtengo  dute.

Kanporantzako bidean, gure beste "modelo"etako batek Osinako "Bainu EZ Termal"en Sentsazioak probatu ditu. 

Dena egin behar da bizitza honetan...


2013/04/14

OSIÑAGAKO SIFOIAN

130413: Ritxar, Iñaki, Unai, Josu, Gotzon, Antua, Oier.

Osiñara, azken sifoian dzapart-ikusketarako. Antuanek egin dau, eta sifoia haundixa izanda hiru-lau lekutan saiatu dau aurrera egittia. Momentu batzutan bere argittasuna be bistatik galdu dogu... ez dot entzun bere deskribapena, laster juan bihar nintzalako lagiñetan ibiltzera. Bai entzun dot hurrengo Damien urpekarixari erakusteko modukua dala.

Grabedade tranpan oso ale gitxi jausi jataz, edo bapez; halan be, karnata inguruan mobimendu haundixa zeguan, eta ale batzu harrapau dittudaz: 3 pseudosinella? (saltoka zebizen, kostau jata harrapatzia), 15 quaestus, eta intsektu pterigota 1. Hortaz gain, handik kanporako bidian marmita haundixen lekuan nasia ipiñi dot, “ganbax” karnata barri esperimentalakin.

Sarrera barrittik egin dogu sartu-urtena; gora gentozela Atxarte II izan dogu buruan batek baiño gehixagok, gogortasun eta lokatzangaittik. Urtetzerakuan sarrerako sokia kendu dogu, garbitzeko (txapak horman geratu dira).

---

Batzuk ahaztuta geunden buzeo-botilaz betetako petateek lepoan egiten duen sentsazio ederraz, baina ez dago Osiñako koba, Argatxa Handiaren uren sarrera, bezalakorik hori gogorarazteko. Gotzonen Leize-Pintxazo berri honekin, alkantarila hura aurreztu dugu, baina, dena egia esan dadin, bat baino gehiago "Penuriña II" deitzeko puntuan egon gara, "denok" dakigun leize "harekin" konparatuz. Baina bromak kanpora, Osinagako urzuloaren errekaren galeriak oso Ederrak dira, eta sifoia ikusgarria da!

Antuak ez du norabidea bat ere argi ikusi, sifoi ikusgarri honetan bainatu zaigunean, ura lur partikulaz oso zikina bait zegoen. Hariak jarri ditugu eskuineko horman, gero ezkerrekoan, eta ahal duen guztia miatu du, zuloz zulo, ertzez ertz, baina momentuz gauza luzatu egingo zaigu.

Oierrek bere bio-lana egiten zebilen bitartean, jada atzera buelta eginda koba erdia edo, berak zeukan tranpa batzutan, bere alboan Balentziano batzuk petateak deskantsatzen ebizen, baja forman edo?. Lekeitiarren bat ere une batez, eta atzean zuen turista, galdu egin dira, baina dena lapsus bat izan da, kobaren sektore berriak esploratzen geunden!. Expert-ak atzetik etorri dira, baina ez denbora askorako, eta rehabilitazioan zegoen Shangaitik etorritako txinon bat "kabroneeees!" ka ere jarri da leize berrian gora.

Eibartar eta Txino batek "Agur Zuberoa" kantatzeari ere ekin diote, leize berriaren inguruan, ez dakigu terapia sikologikoak funtzionatu duen.

Beti bezala buzoen koloreak desberdinak genituen sarreran, baina irteeran denok genituen berdin : marroiak.

Osinako ur-sarrera originalaren sarrerako errekondoa arduratu da hori konpontzeaz, ekipamentu guztia garbitu bait dugu eguzki ederretan, kotxera igo aurretik.

Eskalada bat ere falta da oraindik, ez ahaztu!

2013/04/06

OSINAGAKO LEZIA II.

Osinagako trabesia prest dago egiteko!     Nor apuntatzen da?

Ze eguraldi egin dau gaur? Ba... aterkia eskuan artean edukita han ibili gara batzuk....

2013/04/01

BA DAGO!

LEIZE BERRI BAT DAUKAGU URDAIBAIEN.

OSIÑAKO LEIZEA ITXAROTEN DAGO SARTZEKO
(HORI BAI, LEHENENGO LAN APUR BAT EGIN BEHAR DUGU)





Bideoa soinuaren froga da. Bolumena igo ondoren,
Osiñako erreka entzuten da.



 

2012/08/06

31-7-2012 LOS TREMENDOS DE ARGATXA

 Gotzon, Bruce, Josu Granja

Argatxa, la cueva de mayor desarrollo de Urdaibai, vende caras sus imágenes. 4000 metros de galerías que no se descubrieron hasta el año 2000, ocultas tras sifones, aguas profundas y estrecheces. Hubieran sido, seguro, un buen escondrijo para aquellos Tremendos de Kanala que creo Irigoyen.

Hoy vamos con el descubridor de todo aquello y con un oriundo de las Highlands. El objetivo es fotografiar las zonas más interesantes, que son también las más alejadas de la entrada. Ésta se abre casi en la rasa mareal, porque los primeros metros de Argatxa saben de las vivas de San Miguel. Aromas de salitre que acabaron con aquella suerte de bodega construida en el vestíbulo. Servía al caserío cercano, pero el vino y el agua no son buenos amigos. Se inundaba a menudo por las aguas del mar y también de la tierra, pues la cueva drena una importante cuenca del macizo de Atxerre.

Así, a casi 100 metros de la entrada la galería se inunda, esta vez de agua dulce. Un paso sifonable que detuvo al G.E.V. en aquellos tiempos. Luego otro tramo más largo, también de agua profunda, que nos hace experimentar la extraña sensación de avanzar por una cueva sin hacer pie, con la ayuda de la cuerda pasamanos. Y después de este prólogo mojado, el cambio a ropa seca.

Una estrecha grieta es el paso clave, la puerta que abre los secretos de la gran cavidad. Nos adentraremos en ella como los Tremendos de Argatxa. Un auténtico espeleódromo viene a continuación, hasta salir a un conducto más amplio. Luego avanzamos más tranquilos por el río, hasta el caos de bloques que hubo que romper para acceder por fin a los grandes volúmenes. Primero una sala de hundimiento, la sala del Cráter. “In five minutes no movement” ¿are you ready? Bruce entiende rápido nuestra dinámica.
Sin solución de continuidad paseamos los flashes por una espaciosa galeria con maneras de tubo freático, recordándonos un poco a sus hermanos mayores de Otxabide. Es la galería San Roke, que nos lleva a otra gran sala. En toda esta zona, los cielos son de hierro y los suelos de barro. Arriba, las manchas de mineral rojizo van surgiendo de la oscuridad a la fotografía, denunciando la presencia de fallas. Abajo, una pátina de arcilla profunda lo cubre casi todo, y revela una potencia hidráulica de muchos metros durante gran parte del año.

A pesar de los 12º la humedad y el buzo mojado no permiten entrar en calor. Plasmada la sala más grande, regresamos por otro conducto con grandes coladas y más fotos. Volvemos por el laminador sifonable. Un paso crítico abordable sólo en verano, que conecta de nuevo con el río. Gotzon recuerda la angustia del paso con agua, quedando apenas unos centímetros de aire para encajar las narices contra el techo. Historias para no dormir... Poco a poco vamos saliendo de nuevo por el espelódromo, y otra vez al agua.

Una vez fuera se agradece la luz y el calor del verano y recordamos aquel lema que comparten muchos espeleólogos: ¿Por qué te metes en cuevas? ¡Porque es una gozada lo que se siente... al salir de nuevo a la luz!



2011/06/28

Argatxa Speleo School



Part: Gotzon, Simone, Unai


Argatxaren kobaren sarrerako harpea lehen txakolin upategi bat zen, inguruko baserritar txakolin-egileak gauza batez konturatu zirenerarte: euri asko egiten duenean erreka lehorra ura botatzen hasten dela. Orain txakolin botilarik ez dago, baina bai ostera txorizoak zintzilik, txorizo gorri gorriak...


Gutxi daude hau leku hobeak espeleologia praktikak egiteko sokekin. Gaur, Gotzon nagusi, instalazioak ekipatzen eta desekipatzen ibili gara, hurrengoan ilunetan etorriko diren "marroietarako" prestatzen. Frakzionamenduak (batzuk zailak), penduluak, desbiadoreak, pasamanosak,... Leku honi atera ahal zaion akats bakarra eltxoak dira, beroa egiten duenean asko aurkitu bait daitezke.


Hurrengoan gehiago, eta ahal bada, hobeto...


Cast: La entrada de la cueva de Argatxa antes era una bodega de txakolí, hasta que los baserritarras que hacían txakolí de alrededor se dieron cuenta de una cosa: que cuando llueve mucho el riachuelo seco de la cueva empieza a echar agua. Ahora no hay botellas de txakolí, pero sí en cambio chorizos colgados, chorizos rojos-rojos.... Pocos sitios hay tan buenos para hacer prácticas de espeleología con cuerdas. Hoy, Gotzon de jefe, hemos estado equipando y desequipando instalaciones, preparándonos para los "marrones" que nos esperan en la oscuridad. Fraccionamientos (algunos difíciles), péndulos, desviadores, pasamanos,.. La única pega que se le puede sacar a este sitio son los mosquitos, ya que cuando hace calor se pueden encontrar muchos.

2011/04/24

Argatxako eskola

Gaur, igandeko eguna denbora txarra irten duenez aprobetxatu dugu Argatxako sarrera prestatzeko "teknika bertikala ikasteko". Pozik gelditu gara egindako lanagaz. Hemendik aurrera beste leku eder bat daukagu ikasteko eta praktikatzeko, euria denean.




2010/07/11

Atxarreko txaran

100710: Idoia, Gotzon, Oier.

Atxarren, basozaiñak topautako lezara sartu gara (Montoilleko lezia, A-79). 20 metro sakoneko potzu zabala, bloke txikiz tapauta, eta jarraipen barik. Hidrologikoki Arketako ubegixan kabezeria dirudixanez, sektorian prospektatzeko aprobetxau dogu sasitzan zihar sakunetik behera jota. Artadi osuan, bidezidor nagusixetatik aparte, antxiñako esplotaziñoko arrastuak ikusten dira (karkabak, karabixak... ikazkintzakuak edo). Háretako baten onduan, koba-aterpia topau dogu (Estrikilloko koba, A-80) eta sedimentozko alde baten yazimientua: mamifero pare baten ornuak, kraneua, femurra... baitta jibia hazurra be. Lagiñak hartu doguz arkeologuendako. Galerixa bat desobstruidu egin dogu, eta 40 bat metroko pasabidia agertu da, topografiatzeko pendiente. Sasitzan barriro sartuta, oin dala gitxiko desplome bat topau dogu, 5-6 bat metrokua, baiña haize korriente barik. Katalogau barik geratu da, mapan markauta bakarrik. Handik behera Arketara allegau gara, eta errepidetik gora buelta.


2010/06/29

OLIGOKETOEK EDO URREA AURKITZEN?



EHU-ko jakintsuekin, parte hartzen diogu erakusgarriak batzen Argatxako koban (arteagan) oligoketoek aurkitzen. Amaitzen dugu eguna, ikustaldi ikusgarri batekin koba honetan.

2010/02/19

ARGATXAKO KOBAZULOAN DARDARAKA


Mikelen bertsioa:

Berriz etorri naiz Argatxako putzu miresgarrietara nire lagun Asierrekin. Gehien arritu nauena izan da neoprenoarekin kobara sartzea. Oso ondo pasatu dugu eta baita hots handia ere, eta espero dut lagun gehiagorekin joatea eta neoprenoak hobeagoak izatea.

Asierren bertsioa:

gaur Mikel eta Gotzonekin joan naiz Argatxako putzuetara eta asko guztatu zait, ondo pasatu baitut. Bestalde hotz ikaragarria egin du eta uretatik ibili garenez ezin izan dut ibilaldia behar bezala gozatu. Berriro etortzea guztatuko litzaidake lagun gehiago eta beste neopreno batekin.

2010/01/24

ARGATXAKO PUTZU MIRESGARRIAK

Gaur 2010eko urtarrilaren 24an Gotzon, Mariano eta ni Mikel Argatxako kobazulora joan gara. Bertan ur gehiegi dagoela esan didate, eta horregatik neoprenoarekin behar izan dugu.

Lehen zatia erraza eta polita izan da, eta halako batean izugarrizko zarata entzun dugu. Zarata hori urarena izan da eta ikara apur bat heman dit nolako abiaduran joango zen jakiteko, baina lehenengo putzura heldu garenean beldur pixka bat heman dit nolako zakoneratik pasa nik eta nire lagun biek. Uretara sartzen hasi naizenean beldurra joan egin zait zeren ez zen ain besterako ere ez, eta horretarako argazki batzuk egin ditugu bertan.

Gero aurrera jarraitu dugu eta alako batean... nire aitak esan digu erreka sakon batera heldu garela eta izugarrizko zakonera duela ere bai bost bat metrotakoa. Orduan bai ia pixak irten egin dit bertatik pasatu behar genuela jakiteak, zeren bertan bakarrik soka batek ostenitzen genduen.

Eta esperientzia hau bukatzeko bideo batzuk egin ditugu.

2007/07/14

Argatxan

(Gotzon, Oier): Argatxara, Oskari gustatzen ez jakon gatera lokaztutik pasau eta hurrengo geletan dagon leza modukora jaistera.

Soka bat eruaten dogu, baiña Gotzonek begiratutakuan konturatzen da jaitsiera desplomatua dakala, eta ezin da jaitsi ekarri dogun sokiakin. Expediziño bat egittia pentsatzen dogu, talde baten egitteko:

- Gaurko hau.

- Falta diran eskaladak.

- Bloke kaosan jarraipenerako desobstrukziñuak.