2008/12/31

LEZATEKO KOBAZULOAN GABONZAHARRETAN
















Hemen gaude betikalez azkeneko egunean Lezateko koban. Nolako egun ederra pasatu dugu! Batez ere kontatu dogu Jabi Moreno, Diego Dulanto, Dani eta Amaia laguntzarekin. Eskerrak eureri. Datorren urte arte.
Zorionak

Urteko azken sarreria


Argazkiak.org | Lezate 2008 azkena © cc-by-sa: txikillana


08-XII-31: 11 lagun Lezatera, eta Petrus prospekziñuan (¿).

Urtezaharreko ohizko eskurtsiñua “Erresuma Okerrera”. ADES-ko jentia eta gonbidatuen artian, 11 lagun. Koba barruko menua polboroietaz osatuta dago. Nikola transmisiño sistema bizkorrari esker, espediziñua ondiok barruan dagola blogian argazki hau ipiñi geinke. Ondo pasau barruan eta gero Marianoneko bazkarixan; nahi badozue idatzi gero kronikatxua.



Argazkiak.org | Urtza eta Nikola © cc-by-sa: txikillana

2008/12/27

Damazuluan (?) eta Abittagan

08-XII-27: Gotzon, Ane, Nikola eta Oier.

Batzuk joan gara prospektatzera Solartegane mendira (Izpazter) eta topatu dugu kobazulo hau, guretzat ezagutu gabe. Izango da VI-732 (Damazulo) GEVkoa? GEVa topatu gabe zegoen. Berriro bueltatu behar dugu, gaur argirik ez genuelako.

Beste hirurak Abittagara juan gara. Sarreran kartel informatibua ipiñi, eta lehelengo 250 metruetako pintturak garbitzen egon gara, ordu pare batian.



"CALLEJA LA CUEVA"

calleja















Pasadan 2008-24-12 berriz irteera bat egiten dugu lagun frantzesekin. Orain, Josu Granja; Diego Dulanto eta Jabi Morenorekin, gure anfitrioia. "Calleja La Cueva" izan zen aukeratutako leizea, "Enkartazioan" dagoena. Ahin haundiena denez, instalazio berriak eta topografia egin genuen eta Josuk ikusten dozuen argazkiak, baina interesgarriena oso ondo pasatu genuela. Urrengo arte




2008/12/23

"La Gándara"


Goaz frantzesekin Patrick eta Sandrine Degouvekin. Oraingoan "Gandara" kobara goaz eskalatzera. Materialagaz problema bat dugu eta ezin dogu amaitu, eta 8 metro falta dira bukatzeko. Berriro joan bearko da. Gustora lagun honekin.

2008/12/21

Marijen kobie

Fitxategi:Cueva de Mari entrada 1.JPG


08-XII-20: Alex, Iker, Antxonio, Bikain eta Oier.


Gaurkuan azalpen teknikuak GEMA-kuak idatziko dittuez bere errejistruetan. Bikain eta bixok pribilejixozko bisittarixak izan gara-ta, Abadiñoko lagunak Marijen koban egitten diharduen biharren lekuko. Gaurko kronikan beraz, dato teknikuak gitxi eta sentsaziñuak ugari.


Gure betiko eremutik urtetziak beti suposatzen dau jardun intentsuagua: dana da barrixa, kontu gehixagogaz ibilli bihar, danari erreparatu nahi... eta gehixago, Anbotoko Damian bizilekuan sartziak dakan karga sinbolikua gehittu ezkeriok.


Turismo masibua inguru horretan sartu izatia arantza mingotsa da, duda barik. Oiñ arte lau katuk ezagutzen zeben inguruan gero eta jente gehixago dabil, sign o´times. Keiñu eszeptikuakin ikusi doguz hara juandako jentian kandelak, idazkixak eta erramuak... Indar bereziko lekua da, duda barik. Gatxa da epaitzia.


Esploraziñuari buruz, sorpresa haundixak emondako kobia da berau. Hasteko, aurretik ezagutzen zan desarrollo txikixa (200 bat metro?) 1500 ingurukua izatera pasau da, eta dana 2007xan hasittako errebisiño batekin. Meandruak, gaterak eta potzu bertikalen laberinto haundixa agertu ei da. Gu potzu nagusittik egin dogu bera, eta bertako bolumena (zabaleria eta sakoneria) harrigarrixa zan guztiz, oso ederra. Eta beheian sorpresak. Izan be, GEMA-kuak arrasto paleontologiko garrantzitsuak eta ikusgarrixak topau dittuez, baitta guri erakutsi be. Badaezpada ez dogu detalle larregirik emongo, eurak hobeto azalduko dabe dana egitteko daken argitaralpenian. Lezian formia be berezixa da, eta atentziñua deitzen dau zona batzutako legortasun extremua. Eta beti pasatzen jatan moduan, faszinantia begittantzen jata pasa dan urtian hónek lekuak esplorau zittuenen azalian sartzia, hónek galerixak lehelengoz zapaltzen nabillela irudikatzia...


Aproximaziño latza daka Marijen kobiek. Gorutzkua gogorra egin bajata be (¡taldeko zaharrena ta lodixena!), urten dogunian diferentia izan da. Illuntzixa zan, eta parian genkazen Udalaitz eta Aizkorriko tontorrak gorrittuta. Argi gitxi geratzen zala bagenkixan arren prisarik ez dogu hartu, begiradia hango edertasunakin lotuta. Behin pasamanua eta bestelako sokak desmontauta, amildegiko bide arriskutsu horretan gora egin dogu, edur artian, eta askoz be errezago heldu naiz tontorrera. Tontorrian illuntasuna abaildu da (luma galdu bat bezala), eta hortzmuga gorri guztia mozkortzeko modokua zeguan. Bittorixako pantanuak dirdirka, eta pizkaka herrixetako argixak ixotzen eta baitta izarrak be. Handik beherakua nasaixagua izan da, ez zeguan-eta hiltzeko arriskurik (ipurdiko buztana kraskatzekua bakarrik...).


Eskerrikasko GEMA-ko lagunak egun eder honengaittik.

2008/12/14

Errekatxuko koba (Mundaka)





Mundakako Errekatxuko kobazuloan ondo pasatzen bertoko mendiko klubeko lagunekin

2008/12/13

Espeleologia de andar por casa


Argazkiak.org Isuntza I © cc-by-sa: txikillana

08-XII-13: Oier.
Isuntza I-II haitzuluetako azpen topografixa marrazkixak egittera juan naiz (alzadua). Segiduan egin dot, eta denporia sobran nekanez Zubietako kobia ikuskatzera juan naiz. Errekako urteeran sarrera bi dagoz, gero 20 metro barrrurago bat egitten dabenak. Eskumako sarreria harri sillarrez hartuta dago, baiña enpalmeraiñok koba natural eta garbixa da. Ezkerreko sarreria porlanez lehelengo, eta mamposterixaz gero, hartutako prolongaziño artifiziala da; mendi hegi barrenera helduta, koba natural baten sarreria dirurixaneraiñok; hor kondukto bat hasten da, Lekeitiorutz doiana, naturala baiña estuasunetan dinamitiakin zabalduta; nahikua uniformia, ez daka bihurgunerik eta metro bateko zabaleria hartzen dau, 1,5-3m arteko altura aldakorrakin (lur solteko eremuen zihar juatian, adokinez egindako bovedak dakaz). 150 bat metrora, ezkerrian Ikastola aldera doian galerixa/laminadorra zabaltzen da. Aurrerutz beste 100 bat metrora, alderantzizko “parteaguas” modura galerixa biren urak bat egitten dabe, eta oiñ arte galerixian goikaldia arku formia izan badau be, ordutik aurrera dintel formia hartzen dabe. Altura bajuagokuak diranez, eta ur asko datorrenez, bueltia emon dot.



Barne bilatzailea