2010/05/31

ALPERDOKO SIFOIA


Alperdoko azken sifoia buzeatuta. Botilak, aletak, neoprenoak, erreguladoreak, plomoekin, eta abar sartzen gara Alperdon. Hiru ordu pasatu ondoren aurketzen dogu Alperdoko azken sifoia. Buzeadore taldeekin Ritxar eta Antuarekin emozionatuta gelditu ziren potzingoaren aurrean. Antua da lehenengo sartzen dena ur argitzuetan eta 12 minutu pasatu ondoren berriarekin etorri zen. Lezeera 20 metro eta 10 metro sakonera, tubo freatikoa den dena tapeta arezko sedimentuarekin. Honarte heldu gara Alperdon. Irteera zeozer gehiago kostatzen zaigu: hiru ordu ta erdi. Guztira 8 ordu barruan, eta 12 minutu buzietarako, ez dago gaizki. Kontuan ba dogu oso ondo pasatu dugula baina Ritxar eta Antuan izan ezik, beste guztiok argi daukagu ez garela joango berriro.

2010/05/23

ALLENDEKO IRTEERA


Gaur izan da egun bat denoi gustatzen zaiguna pasatzea.

Allendeko Eskola Publikoa Gurasoen Elkartea oso dinamikoak direnez, aukeratu digute mendiko irteeretan gurekin pasatzea. Hogeitaamabi pertsona nagusien eta umeen artean etorri dira, Busturiko S. Pedro kobara, horretarako, Mariano eta Idoia izan dira gidari onak.

Sensazio ezberdinak dira. Kontaktua kaskuerekin, diodoak, karburoak, iluntasuna, ura, eta abar. Experientzi hori berezia izan da eurentzat.

Espero dogu errepikatzea berriro.

Egun zoragarria, polita ta interesgarria izan da.

2010/05/22

Baltzan deikaria

10-V-22: Idoia, Gotzon, Oier.

Alperdora. Hasteko, “sifoi orlegiraiñok” juan gara argazki batzu hartzeko. Benetan ikusgarri zeguan, garbi-garbi, eta uran mailla bajuak hobeto erakusten zeban barruko tunela. Erabagitta dago: merezi dau buzeo saiakera bat, botilla txikixakin bada be, eta gure “marinei” deikaria egingo detsegu. Gero, inkognitak kentzera juan gara: sifoi orlegittik bueltan, Gotzon atajo bat egin dau eta gorako ranpa batzu begiratu dittu. Gero, nik trepada “haxe” egin dot baiña artifizialian, eta ezebe. Azkenik, “infrañoko errekan” gorako potzuan sartu gara, baiña sifoi baten amaittuta hogei bat metrora. Horrenbestez, kanpora abixau gara, guztira bedratzi orduko ekittaldixa beteta.

Nere partetik oso egun produktibua izan da:

  • Ikasi dot: cabecera baten, kargako anklajia naturala ba da ez dala zuzenian egin bihar, lazo batekin baiño; eskalada artifizialian, anklajiak linean juan bihar dirala, ahal danik eta sigisaga gitxienakin; hasibarrixei, progresiño bertikal basikuan solturia hartu eta gero,halako gauzak azaltzen diran libururen bat irakorriarazi egin bihar jakela.
  • Jatorduak hobeto neurtu dittudaz, jardunaldi osuan odoleko konbustible mailla egokixa mantenduta.
  • Chi-kung teknika bat erabillitta (pag 184), sorbaldeko miña askoz be hobeto kontrolau dot, eta patata-zaku baten modura mobitzetik (dinbili-danba alderik alde, edo tatarrazian) dantzari prestu eta arin bat izatera pasau naiz, esfortzuetarako indar erreserba haundixaguakin eta mobimenduen ekonomixa onakin. Harrigarrixa izan da.

2010/05/16

Mairuelegorretan

Mairuelegorreta. Kobazulo barnean meza ospatzen
GureGipuzkoa.net | Mairuelegorreta. Kobazulo barnean meza ospatzen © CC BY-SA: San Martin, Juan

10-V-16: Txemon, Eva, Silvi, Ate, Bikain, Urtza, Oier


Mairuelegorretan egon gara, nere partetik aspaldiko gogo bat beteta. Gure eremuko esploraziño lanak ona izanda, ederra izaten da kanpoko haitzuluetara bisittan juatia; eta espeleologo indigenekin ba da, benetako plazerra. Hala gertatu da gaur GEA-ko lagunekin. Aurretik Ipiñan artikulua barriro irakorritta juan naiz; eta gelaz gela juan naiz Txemonen atzetik anekdotak entzutzen, izenak eta esploraziñuan detalliak galdetzen, argazki eta planuetako lekuak in situ ezagutu nahixan; Txemonek pazientzia haundiz erantzun destaz danak. Hala bisittau doguz Korridaplazia; Kapillen gelia; Sei Kaliak; Peña Grande, eta handik behera errekara (broma kuarteleroren bat jasota); Resbaladerua; Diabruan Potzua, eta diabrua bera; Elefantia.... Txemonek errekan beherako bidiak eta Museo del Pradoko sarreria be markau deskuz... Han ibilli eta gero, hirugarrengoz be irakorriko dot, bai, Pyrenaicako artikuluori. Eta ez da Mairuelegorretara juango naizen azken aldixa, hori ezetz.


Oharra: espeleobloc webgunian (Bartzelonako SIE eta Badalonako GEB taldiena) 1901ko lehelen esploraziño hartako azalpen txiki bat dago, Balbino Sobradok hartutako erretratuekin eta Luis Heinzek egindako krokisakin lagunduta.


ESPELEOLAGUNTZA



EELek (Euskal Espeleo Laguntza) antolatuta, Zizurrera joan giñen, nafarroako aldizkideek gonbidatuta, errepasatzera eta ikastera kamillasko teknika joan-etorriak. Egun produktiboa

2010/05/08

Tawlegueros


10-V-8: Gotzon, Idoia, Oier.
Alperdoko puntara, exploratzen segitzera. Pajero gela azpiko “Infernuko errekan” gora agertutako saletaraiñok allegau gara. Lehengunian Gotzonek eta Idoiak begiratutakua topografiau dogu, eta handik aurrera esploratzen segidu. Pizkat nahastia dakat, flakiak jota ibilli naizelako (aktibidade asko, eta jatia ahaztu) baiña oker ez ba nago inkognita bat begiratu dogu (bazkariko gelatik beherako destrepe + tximinixa, “Sifoi orlegian” gelan amaittu dana), eta beste bi gitxienez geratu dira begiratzeka: bazkariko gelatik gora doiazen sala paralelua eta kontrako pareteko tunela (nere ustez, eskalada librian egin leikiana). Zazpi ordu ta erdi egin doguz barruan azkenian, eta nik behintzat geratu barik.

Oharra: etxian negoziau eta gero, datorren astian plan bikotxa egingo dot nik (Oier). Zapatuan Zizurrera eta domekan Mairuelegorretara.

2010/05/02

Eremu desolatuetan

[Otxabide+10+.jpg]

10-V-1: Pedro, David, Iñaki, Antua, Richard, Subi, Subin laguna, Gotzon, Bikain, Idoia, Oier

Otsabidepagozabalaganekoaxpetik Itxinapeko Sarera sartu, eta di-da batian kokatu gara gure postuetan. Urpekarixak bere sifoia arakatzen egon dirazen bittartian, porteadoriak hondarrian etzinda egon gara. Karburerodunak hobeto. Argazkitxo batzu be etara dittu Iñakik. Antuanek esan dabenez, galerixa eder, zabal eta garbixa ikusten da urpian, eta 60 metro aurreratu badittu be, uran hotzak atzera bueltia emotera bultzatu dau; hurrengo saiakeria erropa lodixaguekin.

Han barruan genguazela, berbarua entzun dogu atzetik. Beti da harrigarrixa, eta pizkat majikua munduko azken punta galduenian zabizenian, zure moroko beste batzu topatzia. Lau espeleologo katalan izan diraz, asteburu pasan etorri dirala eta Otsabide famatuari bisittia egittera. Euretako baten bat ezaguna gaiñera. Han egon gara barriketan pizkatian, baiña laster hartu dogu kanporako bidia, izan be hamabost lagun bide beretik asko luzatu leikez (eta hala izan da).

Horretara, batzu aurreratu egin gara kanporutz. Nik be, bonbona bat hartu eta harutz juan naiz. Bakarrik ibiltzeko gogua nekan, eta hala izan da; atzekuak galdu dittudaz, eta aurrekuak ez nittuan ikusten. Isilttasun absolutua gauza ederra da. Desolaziñua. Asko aldatzen da bidia norbere argixa baiño ez dagonian. Azetilenuak antxiñako esploradorien gomutia bizixago bihurtzen zeban. Zentzunak zorrotz, bidia ez galtzeko. Tunel erraldoi eta isillen laberintuan txindurri txikixa.

Gero ta gehixago harritzen nau espeleo-urpekarixen biharrak. Igaz ezagutu nittuanetik, gauza haundirik ulertu barik lagundu izan detset euren materixal pisutsuan karriuan, eta ikusixan gaiñian juan naiz ulertzen zertan dabizen. Ez nau bape erakartzen -espeleologo arruntok jente klaustrofobikuari emoten detsegun sentsaziñua be antzerakua izango da, kontizu- baiña kuriosidade haundiz entzutzen detsedaz euren kontakizunak. Bide estu eta visibilidade bakuetan, nahiz galerixa haundi eta gardenetan, atzo legez. Eta miresgarrixa iruditzen jata euren autokontrola. Seguraski eskarmentuangaittik da –hildako kopuru oso altua- baiña ez dakitt ni neu kapaza izango nintzaken jarraipen argi bat ikusi, eta atzera bueltatzeko

Barne bilatzailea