2020/11/29

Olatz eta SEDECK

 

Kobeta III, pertsonalidade haundiko sarreria (burdinsaretik hasitta).

 201128: Javi, Oier.

ADES-ekuekin koinzididu ezinda nabillela, “valor seguro” batera jo dot: Burumendi. Bai ondo asmau be! Izan be, euren eten bako aktibidadian (ezagun da speleo talde estandarran eboluziñuan 4.1 fasian bete-betian dabizela!) hónek lagunok gaur Kobetara joatekuak ziran, aspaldixan ezagutu nahi neban zulua. Bueno, hori taldietako batek! Txalapartan juntau garan jentian artian, hiru talde egin diralako: Soto-eta, alde batetik zulo batzuk begiratzera; Iñaki-eta, beste zona baten prospektatzera; eta hirugarrena (Unai, Josu eta Iki) Kobetako biharretara, plan topografiko eta exploratorixua. Azken honetara bildu naiz ni, bio laginketan jarduteko asmoz.

Ez dakitt kueba baten sartzeko nekan gogo ikaragarrixangaittik izan dan (juan dan 15 urtian, ez dakitt hainbeste denporan egon naizen buzua jantzi barik, eta gehixago pedala zintturoi modura baiño ez erabillitta!) baiña gaurko jardunaldixa gozamen hutsa izan da: zulo erosua, ederra eta potzu bertikal ikusgarriz beteta. Normalian ez detsat kaso haundirik egitten komentarixo laudagarrixei (“pocas cosas hay más aburridas que oir a varios compañeros relatar su particular odisea en una cavidad desconocida para el oyente”), baiña egixa esanda, behin Gigantes arroilako dimentsiñuak ikusitta, komentarixuok guztiz ulergarrixak dira. Eta han instalau dan pasamanua be, zirraragarrixa, eta merezi daben esperientzixia.

Behin barruan, ez dot gauza haundirik egin egixa esan: hiru ordu bakarrik nittuan (bestiak egun osorako planakin zoiazen), eta lehelengo Unaiek “tour” txiki bat egin desta, erreka nagusiraiñok doian tartia behintzat ikusi neixan. Deigarrixak egin jataz, oso, galerixian forma aldaketak: batetik, arroila kolosal horretan behera garai baten etorri zan uran bolumena kalkulatzen (eta afluente bat baiño ez da!), eta bestetik, ur horren progresiñuan araberako formak: abixara txikikuak (meandro bigurrixak, harri bola moltzo haundixak…) eta abixara haundikuak (horma garbixak…), txandaka modu kapritxoso xamarrian. Geomorfologoren batek ondorixo interesgarrixak etarako leukez, beinke!

Tourretik bueltan, Josuk eta Ikik topo amaittu dabe; eurei agur esan (beste sektore batera juan bihar ziran-eta, explo bat egittera) eta Unaien txandia etorri da: poligonalan gaiñian marrazkixa osatzen geratu da eta ni hari laguntzen-edo ibilli naiz, mamarru-bilketan niharduala. 13:00ak jota, baiña, hari be agurra emoteko momentua etorri jata. Kanporutz egin dot beraz, poliki-poliki eta segurtasunakin zorrotz; eta lehen sorpresan harrapautako edertasuna, gero bakardadian gozatzeko aukeria izan dot: polikixago, eta argi indartsuagua erabillitta. Etxata ahaztuko, ez!

Barruko haundittasunan itzalian geratzen bada be, esan beharra dago kuebian sarreria bera be ederra begittandu jatala (gaur Kobeta III-tik sartu gara; behiñ hau topauta, sarrera historikua, Kobeta I, abandonatzeko bidian dago bertako arriskuangaittik, harri erorketak). Hasi burdin sare “berezittik” (laster ei diraz beste bat ipintzeko), eta grapekin atondutako arrakala desfondaturaiño, pertsonalidade berezixa dakan sarreria da hau, bai horixe.

Neure gaixari helduta. Bidian saguzar bakarti bi ikusi doguz, lozorruan; Rhinolophus ferrumequinum itxuraz. Jasotako bio lagiñak, barriz: Quaestus? 1, Lithobius 2, txitxara luze gorri bat, 7-8 Zospeum (vasconicum? Oskol nahikua biguna zeken, espero dot bateren bat OSORIK allegatzia Carlosengana!), krustazeo gorri 1 (beste zuri pare bat ikusi dittudaz, baiña iges egin deste), meta 1.

Josu, Iki eta Unai Kobeta III-ko sarreran.

Arratsaldian, barriz, Javirekin batera SEDECK elkartiaren batzar orokorrian parte hartu ahal izan dot; Covid-19 pandemixia dala eta bideokonferentziaz egin dalako (normalian ezin izaten dot Jardunaldixetara bidaiatu). Interesgarrixa izan da, batez be pare bat lagun ikusi ahal izatia, eta izenez baiño ezagutzen ez nittuan beste batzueri arpegixa ipintzia. Batzuk proposau dogu, aurrerantzian gauzak normaltasunera bueltatzen badira be, bideokonferentziaz parte hartzeko aukeria mantendu ahal izatia!


SEDECK-en Batzar Orokorreko une bat.

2020/11/18

Out of sight, out of mind

 201117: Santi, Simone, Antua, Oskar F, Oier.

Aspaldiko speleo tradiziorik onena eta teknologia berriak uztartuta, EH-ko ADES eta Eskoziako GSG taldeen arteko topaketa bat burutu dugu, eurek eskatuta, Armintxe azaltzeko.

Askotan legez, gaiak interes gehiago sortzen du kanpoan, etxean baino!

Santik emandako hitzaldia laburra eta eskematikoa izan da, halabeharrez -gai korapilatsua ulergarri bihurtzeko-, baina eskoziarrek ederki harrapatu dute muina, erakundeek Armintxerekiko duen jarrera laburbiltzen duen sententzia emanez: “out of sight, out of mind”.

Ostean, GSG-koek euren 150 bazkideen artean ohar hau zabaldu dute, Armintxeri buruzko ingelesezko artikuluaren loturarekin. Eskerrik asko lagunak, eta urte askotarako!


"G R A M P I A N   S P E L E O L O G I C A L   G R O U P

GSG Virtual Pub talks - Nov/Dec 2020

Tonight's meet welcomed several members of Basque Country caving club ADES with guest speaker Santi describing the discovery of paleolithic cave etchings in Armintxe Cave. This lies under the town of Lekeitio  near Bilbao in northern Spain. Construction work over the last fifty or more years has blocked cave passages and caused the active stream to regularly flood the lower levels of the cave. This has coated the walls and any etchings that might have been there with mud, and threatens to do so to the rest. For more information look online."