Mostrando entradas con la etiqueta klimatika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klimatika. Mostrar todas las entradas

2024/02/25

Turtziozen

 240225: Petrus, Javi, Oier.

Jose (Haitzulo) eta Carlos Prietokin (GAES) batera, gaurkoan Turtzioz aldera joan gara datu bilketara.

Lehenik, Enbata elkarteak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egiten ari den lanaren baitan, Siete Puertas haitzulora jo dugu -baimen prezeptiboa eskuratuta-. Bertan, beste urtaroetan egin bezala, Javik ohiko parametroak neurtu ditu aldez aurretik zehaztutako estazioetan, (...)

Ostean Basinagre auzora joan gara,  errepide ondoan dauden 3 zuloetara. Haietako batean, Zospeum espezie fosil berriaren lekuan, Carlosek sedimentu lagin bat hartu du, eta falta zen mapa topografikoa amaitu dugu. Saguzar bat egon da bertan, eta ondoko Refugio haitzulo ikusgarrian, beste bat.

Domeka goiz euritsu hau pasatzeko plan ona, eta leku hobea!

2023/11/25

Aixa eta Lezate


  231125: Javi, Oier.

“Enbata 10 koba” proiektuan aletxua ipintzeko, gaur Javi gure Lemazain Handia laguntzia tokau jata Aixan eta Lezaten, parametro klimatiko/hidrologikuak biltzera. Dana ondo juan da, eta badirudi Javik parametro guztien neurketak jaso ahal izan dittuala. 

Aixa leku ederra da. Espeleologo-belaunaldi askoren esploraziño lekua, pare bat bidar egonda nenguan, Carlos Prietokin laginketan (sarreratik hurrago) eta EEL simulakruan (kanpoko komunikaziño biharretan); beraz, gaur sarrerako tramo nagusixetan egin dogun ibillaldixa barrixa eta ikusgarrixa izan da neretako bat. Intzidentzia txiki pare bat izan doguz, parte sakonian ipiñittako termometrua ezin izan dogulako topau (bisittarixak hartuta? onduegi ezkutauta?); azkenian datuak beste bide batetik hartu doguz. Beste bat, sarreratik hurreko tramuan gas detektoria txistuka hasi jaku, C02 balore altuegixangaittik; kanporakuan buruko min txiki bat baneukan, egixa esan. Bio lagin batzuk be hartu doguz: 2 Lithobius, 3 Trichoniscoides, 1 Oxychillus, 1 isopodo zuri txiki bat, 2 Mesoiulus. (...)

Lezatera juan gara gero, hamen biharra laburragua izan da. (...)

2023/09/02

San Pedro eta Lezate


 

2023-IX-1: Javi, Oier.

Enbata / EAE Jaurlaritza elkarlanarekin jarraituz, gaurkoan Bizkaiko pare bat zulotan neurketak egin ditugu, oraingoan ADES zonan.

Lehenik, San Pedro Busturikoa. Bertan, klimatikaz gain entomologia laginketa interesgarria zenez, Carlos Prietorekin egin dugu hitzordua. Giltza eskuratzeko prozedura bete eta gero, barrura egin dugu, lehen gela handiraino, gero hortik kanpora laginketak eginez itzultzeko asmoarekin. Javik bere instrumentalarekin jarduten zuen bitartean (gaurkoan uretako parametroak ere hartu behar ziren), Carlosek eta biok koko bila jardun dugu. Hasieran kostatu zaigu, baina gero joan dira zomorroak agertzen. Bai klima bai entomo estazio iraunkorrak ezarri ditugu, hurrengo laginketetan biltzeko asmoarekin. (...)

Carlos agurtu eta gero, Lezaterantz egin dugu. Asmoa sarrerako gelan, lehenengo soketan dauden uretaraino joatea baino ez zen, eta horixe egin dugu. Javik instrumentala manejatzen zuen bitartean, ni entomo lagin batzuk jaso ditut (7 bat armiarma txiki, Quaestus 1). (...)

2013/08/17

E-77ko puntan



Pseudosinella hirsuta - a cave springtail
Pseudosinella bat. Argazkixa: Sewaneeko Unibertsitatea

130817: Ritxar, Gotzon, Antua, Oier.

E-77 (Ereño), 4º termometro osteko estuasuna nasaitzen segitzera. Gotzonek eta Antuak egindako biharran ostIan (8 espatula kolpe), aurrerakako bidia libre (edo) geratu da, baiña gela txiki baten amaitzen ei da jarraitzeko aukera barik. Haizia dala eta, hurrengo saiakeria beheko blokeran egin biharko da, baiña ez ei dago esperantza haundirik sektore honetan.

Ni nere aldetik zientifikuetara jolasten segidu dot. Termometriak:
Termometro zk
Ordua
Tenperaturia
Oharrak
1 (kanpua)
10:30
17ºC
Haize korrienterik ez leza sarreran
2 (sarrerako potzu barrena)
10:45
15ºC

5 (arabesko kabezera)
11:00
11,5ºC

3 (arabesko barrena)
11:10
11ºC

4 (punta)
12:00
11ºC

3
14:00
11ºC

5
14:30
11,5ºC

2
15:30
16ºC

1
16:00
20ºC


Kokorik ez dot ikusi bide osuan, beraz zuzenian lehengunian jarrittako tranpara juan naiz. Hauxe agertu da potian:
  • 5-6 euli (kanpokuak, interes barik).
  • 30-40 larba itxurakuak, 1mm luze eta 0,2 mm zabal.
Aste bi nahikua denpora iritzitta, tranpia erretirau dot. Hortaz gain, karnata inguruan zebizen 8-10 pseudosinella? harrapau dittudaz aspiradoriakin. Gaiñera, kanporakuan opilioi bat be jaso dot sarreran (Ischyropsalis nodifera? Kanpokua).