2010/07/27

Fingal erraldoian kobia

Santi Urrutia ez da egon geldirik Eskozian. Unibertsidadian eta halako gauzetan bai, baiña... espeleo egitten egon da bebai, zelan ez. Oinguan ez da kareharrixan ibilli, basalto bolkanikuan baiño: Staffa ugartian (Hebridetan) dago Uamh-Binn haitzulua. Gaelikoz "doiñuen zulua" esan gura dau, hango zutarri hexagonalak egitten daben oihartzunari erreferentzian edo. XIX gizaldiko mobimendu erromantikuak bertan kokatu zeban Fingal erraldoian etxia.

Argazkiak.org | Uamh-Binn (Fingal's cave) © cc-by-sa: ades

2010/07/25

Lepineux-Verna arraegiten

2010-VII-24: Gotzon, Mariano, Oier. Hernazeko bortüra arrajin gütüzu. ¡Nula eskertü Otxolakuak, gutako aunitzek urthe lüzez itxaron dizügün aukhera eijer hau emateagatik! Oraikoan ere, Lepineux leizetik sarthü gütüzu, trabersia azkarra egin eta gero La Vernako tüneletik elkhitzeko. Speleo eli bat bildü gütüzu –berrhogeitan bost-, eta lau taldetan zathikatürik egin dizügü bidajia. ADES-eko hirurok lehen taldian joan gütüzu, eta arratsaldeko sei oren ta erdietan Arphidiako arroilan ginen; gaüeko oren bat eta erdiak diren huntan, dena untsa joan badüzü denak kanphuan eginen ditüzü. Nire parthez, egüna zonbait photo hartzeko probestü dizüt; ez sobera, Lepineux salan machina therebükatü beitzait; gutienez Gotzonek ere argazki frango egin ditüzü. Bide osuan taldearen atzetik joan nüzü, inor ez galtzeko, eta honek gela handiak bereizteko denbora haboro eman didazüt. Egun biziki atsegina gaurkhoa ere. Eskerrik aunitx berriz ere Ürüñako adiskideer.










PD: etxerutzko bidian jaso dizügü berri phenagarria, Idoia taldekidiaren aita gaurko egünez hil dela jakin beitügü. Dolüminak adiskidia, eta besarkada handi bat.

2010/07/19

Lepineux-Verna

2010-VII-18: Oier. Otxolakuak gidatuta, talde askotako espeleologuak biltzen gara Lepineux-Verna trabesixia egitteko (asteburu bittan antolatu dira lau espediziño).

Gero eta argixago dakat neri “hurreko arkeologixia” gustatzen jatala, hau da: hasierako espeleologuen espediziñuen aztarnak topatzia. Gaurkuan halako ugari ikusi dittudazelako pozik geratu naiz (txirrikak, tranpia, altzairuzko kabliak eta háren higaduria paretetan, telefono harixak, Loubensen gauzak -hillobixa, kamillia, epitafixuak-), halan be muzturra pizkat okertu jata Lepineux gelako zabor kopuruakin, baitta rekorrido osoko karburo hondakiñekin. 1962ko kanpañako erretratuak be eruan dittudaz poltsikuan, baitta batzu lokalizau be: sarrerakuak, Loubens eta Chevalier gelako kanpamentuetakuak eta urteerakua.

Aspaldiko amesa betetzen, ume baten moduko ilusiñoz egin dot bide osua, ixa ixa harriz harri saltoka eta biharbada horrengaittik neke izpirik igarri barik. Poliki juan gara hori bai, Lepineux potzua jaisten bakarrik ordu pare bat pasau dogu –soka bat aldatu eta spitak sartu bihar ziran- eta gero be, taldeko batzun erritmua lasaixa zalako. Hobeto neretako: aldia batera eta bestera begira egon ahal izan naizelako, dana ondo ikusteko.

Trabesixian inpresiño gehixago eta argazki batzu, albistien blogian.



Argazkiak.org | Hernaz © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Lepineux kabezeria © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Kabezeratik kanpora © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Kabezeria potzutik © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Antxonio I © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Antxonio II © cc-by-sa: ades

Armiña-Lamiñak

2010-VII-16: Alvaro, Iñaki, Oier.


Armiña-Lamiñak trabesixia. Korapilluen sokan gora kontuak: gutako batek ordu erdi luze egin dittu ahalegiñetan, pasau leiken fase guztietatik pasauta (bai, ahal dot; hirugarren saiakeria eingot; ia pizkat lagunduta; eskuetako indarra juan jata; lagundu mesedez; ezin dot; kanpora noia barriro... etc etc). Nik bittartian argazki aariketak egitteko aprobetxau dot. Azkenian igo dau, eta hamar minutuko siestian ostian harrigarriro errekuperauta, “Kaixolara”, “Urjauzira” eta trabesia klasikuan beste lekuak arazo barik pasau doguz.


Atentziñua deittu destan gauza bakarra, errekako afluentetik zetorren haize korriente indartsua. Ba dakitt gatxa dala, baiña... ¿ez ete zeben juan dan hilleko ufalak Elizburuko lezako tapoia lehertuko? Ia datorren astian bertara juaten garan kuku bat egittera.



Argazkiak.org | Alvaro indarka © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Alvaro atseden hartzen © cc-by-sa: ades

2010/07/18

GOIKETXEN

Zortzi hila bete pasatuta, Goiketxeko kobara goaz berriro. Arkeologo, paleontologo eta geologoarekin laguntzaz, kobaren zientifiko indarra baloratu dugu. Koban eder baten eta laguntza gehiagorekin, gaurko eguna berriz errepikatzekoa izango da.











2010/07/11

Atxarreko txaran

100710: Idoia, Gotzon, Oier.

Atxarren, basozaiñak topautako lezara sartu gara (Montoilleko lezia, A-79). 20 metro sakoneko potzu zabala, bloke txikiz tapauta, eta jarraipen barik. Hidrologikoki Arketako ubegixan kabezeria dirudixanez, sektorian prospektatzeko aprobetxau dogu sasitzan zihar sakunetik behera jota. Artadi osuan, bidezidor nagusixetatik aparte, antxiñako esplotaziñoko arrastuak ikusten dira (karkabak, karabixak... ikazkintzakuak edo). Háretako baten onduan, koba-aterpia topau dogu (Estrikilloko koba, A-80) eta sedimentozko alde baten yazimientua: mamifero pare baten ornuak, kraneua, femurra... baitta jibia hazurra be. Lagiñak hartu doguz arkeologuendako. Galerixa bat desobstruidu egin dogu, eta 40 bat metroko pasabidia agertu da, topografiatzeko pendiente. Sasitzan barriro sartuta, oin dala gitxiko desplome bat topau dogu, 5-6 bat metrokua, baiña haize korriente barik. Katalogau barik geratu da, mapan markauta bakarrik. Handik behera Arketara allegau gara, eta errepidetik gora buelta.



Barne bilatzailea