2010/07/19

Lepineux-Verna

2010-VII-18: Oier. Otxolakuak gidatuta, talde askotako espeleologuak biltzen gara Lepineux-Verna trabesixia egitteko (asteburu bittan antolatu dira lau espediziño).

Gero eta argixago dakat neri “hurreko arkeologixia” gustatzen jatala, hau da: hasierako espeleologuen espediziñuen aztarnak topatzia. Gaurkuan halako ugari ikusi dittudazelako pozik geratu naiz (txirrikak, tranpia, altzairuzko kabliak eta háren higaduria paretetan, telefono harixak, Loubensen gauzak -hillobixa, kamillia, epitafixuak-), halan be muzturra pizkat okertu jata Lepineux gelako zabor kopuruakin, baitta rekorrido osoko karburo hondakiñekin. 1962ko kanpañako erretratuak be eruan dittudaz poltsikuan, baitta batzu lokalizau be: sarrerakuak, Loubens eta Chevalier gelako kanpamentuetakuak eta urteerakua.

Aspaldiko amesa betetzen, ume baten moduko ilusiñoz egin dot bide osua, ixa ixa harriz harri saltoka eta biharbada horrengaittik neke izpirik igarri barik. Poliki juan gara hori bai, Lepineux potzua jaisten bakarrik ordu pare bat pasau dogu –soka bat aldatu eta spitak sartu bihar ziran- eta gero be, taldeko batzun erritmua lasaixa zalako. Hobeto neretako: aldia batera eta bestera begira egon ahal izan naizelako, dana ondo ikusteko.

Trabesixian inpresiño gehixago eta argazki batzu, albistien blogian.



Argazkiak.org | Hernaz © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Lepineux kabezeria © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Kabezeratik kanpora © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Kabezeria potzutik © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Antxonio I © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Antxonio II © cc-by-sa: ades

Barne bilatzailea