Mostrando entradas con la etiqueta zatika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zatika. Mostrar todas las entradas

2016/06/18

Zatika 0.0




160618: Oier.

Zatika (Ispaster), Gana inguruko hatxerixia miatzera.

160521-ian begiratutako eremuan (jotako eukalipto basua) barrenetik hasitta, NE norabidian lineak egitten hasi naiz, hau da, nibeleko kurben sentiduan Otoioko pistarutz. Karaitz askoko lekua da, bittarte askokin, eta eskarpe haundixekin (10-15 metrotako pare bat horma garbi bai). Behetik gora, 3-4 juan-etorri egin dittudaz beheko piñu-basuan luzeran; NE-ragorutz txaria asko trinkotzen zan (udia da, ez da hor ibiltzeko sasoi onena) eta neri adoria amaittu jata. Tarte horretan ez dot katalogatzeko moduko ezertxo be ikusi, ezta XX miserable bat be. Auzokuak argi esan zesten, halan be, hatxeri horretan zulo bat zeguala: ez dot topau, ala ikusi dittudazen miniarrakala-haizerik-bakuei buruz zebizen? (zelan beti esaten detsegun zulo txikixak be interesatzen jakuzela...). Ez dakitt.

Nik begiratu doten eremu horretan gora bideraiñoko tartia (NW) begiratzeko pendiente geratu da; terrenua aldatu egitten da hor, hatxa ez dago hain bistan eta lur eta landara gehixago dago.

2016/05/22

Zatikan prospektatzen




160521: Oier.

Zatika (Ispaster), 3 lekutan eukalipto-basuak jo dittuezela aprobetxauta prospektatzeko.

Lehelengo, Bizkartegiko koba gaiñian dagon sailla begiratu dot (Zatikatik W aldera). Kuadrangularra gitxi gora behera, mendi bizkarretik behera S norabidian: eremua lau GPS puntokin hartu dot:
·       ( ...)

Honen barruan, intereseko hiru leku ikusi dittudaz:

  • ·         Bizkartegiko gandorra bera, oso itxura oneko lapiaza, artadi naturalakin, “está diciendo: prospéctame”. Mapan dolinaz beteta agertzen da.
  • ·         XX-57 (lehen aittatu doten 135 puntua, SE eskiñan bertan). Meandro baten arranke argi bi dira, bata bestian onduan. Euretako baten, harrixa botata 7 bat metro jausten da. Estuak dira, eta haize korrienterik ez dake. Baiña XX modura markatzia merezi dabela uste dot.
  • ·         XX-58. Sail honen behekaldetik hurre, hatxerixa haundi bat dago, eskarpe batekin; eskarpe horretan bertan, 6 bat metroko alturan, antxiñako koba desmantelau baten arrastuak ikusten dira, espeleotema eta guzti; sarreria horizontala bada be, segiduan leza formia hartzen dau eta 3 bat metro behera egitten dau; haizerik ez; blokeauta dagola dirudi (penetrablia da, baiña ez dot argirik ekarri, eta dana illuna zeguan) baiña hau be XX modura markatzekua begittandu jata. GPS (...)
XX-57



XX-57

 
XX-58

XX-58

 Gero, Zatika auzora bueltau naiz, NE aldian jotako basua begiratzeko asmoz. Bertan, (...) topau dot (130710eko kronikakua) eta (...)ra eruan nau, bertako (...)k hango barri izango zebalakuan. Pegoran topau dogu 4 lagunekin, txokolatia hartzen: produktibua izan da, txokolatia eta bizkotxuaz gain, 3 zuloren referentziak emon deskuezelako:

  • ·         “Gana” izeneko lekuan: eukaliptuak jotako sail-barrenian, eskumako piñadi gaztian zihar doian bidetik segiduta, ezkerrekaldeko hatxerixan kontra.
  • ·         “Gane” izeneko beste leku bat ei dago, gorago (ez dakat klaro kobarik dagon edo ez; baiña toponimia kontuan, argi laga desta “Gana” eta “Gane” leku diferente bi dirala).
  • ·         “Leixartxu”: harutzago dago, gatxagua da topatzeko (baiña (...)ren nebiak, Amoroton bizi danak, zihetzago esaten jakingo leuke). Eukalipto baso baten ertzian dago, txarto ulertu ez badot.


NE alderutz egin dot ba, eskabadorak egindako bide barrittik. Lehelengo, “Gana” izeneko lekura juan naiz, eta uste dot ondo identifikau dotela kobia dagon hatxerixa hori. Itxura ona daka, eta prospektatzeko erreza da, baiña gaur ez nekan arropa egokirik. Jotako basua miatu dot, beraz: eremu kuadrau regularra, goittik behera 160º SSE norabidian. 3 punto hartu dittudaz, eremua mugatzeko:
·       ( ...)
Sigi-sagan egin dot gora, eta gero behera. Ez dot ezer nabarmenik ikusi, baiña kontuan hartu bihar da ikusketia ez dala guztiz fidagarrixa: lurra adarrez beteta egon da, eta punto batzutan (aldapa behekaldian batez be) pillaketiak metruak hartzen dittu; azpixan leza haundi bat egonda be, guztiz estaliko leuke.

Azkenik, honen onduan jotako baso txiki bat be begiratu dot; norabide berian, baiña elipse erdixan formaduna. Mugak:
·       ( ...)
Hamen be ez dot ezer aipagarririk ikusi.

2016/01/06

Urtia hasi eta beste hiru.

Richar, Antua eta Xabi

Egunak itxura eskasa zeukan, geruago eta ilunago ipini zan, Kurtzijara allaga ginianian euria bota ala zegoen, egun baten gizon bat topa neban pasitan eta berak esan euztan Kurtzijan ur deposito ondoan sima bat zegoela eta berak estali zuela. Kotxetik euritzan irten eta bere baserrira urreratu ginian, euria gelditu arte itxoiten geundela, Marcos zahoriak oso prestigio haundia zuela kurtziako baserritarren artean konturatu ginian, erreka zagoela euren baserri azpian esan eutzen eta ura zegoen puntuak be seinaltu zituen. Azkenean euria gutxitu zan eta  berak urreratu euzkun sima estalia zegoen tokira, airerik ez zeukan eta harriak kentzen hasi ginenian euria hasi zan barriro. marka genduan puntua eta beste egun baterako utzi genduan.


Handik Otoioruntz egin genduan euria gutxitzen zen bitartean, arinagoko egunean topatako koba bat aztertzen, zulo hau karabija politx baten ondoan dago.


 Toki nahiko zabala eta itxura onekoa baina desarrollo gutxirekin, katalogorako lanak egin genduzan...eta gero propektazen hasi ginian, eguerdi bueltan Ritxar-ek joan beharra izan zuen eta Antuanek eta nik Otoion seinalatutako punto bi aztetzen joan giñian, eta Asto-zurijen fraktura bardinian, sima barri bat topa genduan, oso estalita baina itxura nahiko onekoa, lan-erdi egin eta han itxi genduan beste egun baterako. Beste hiru zulo barri katalogorako.



2015/11/29

Zatikan katalogo lanetan.

Idoia, Gotzon, Antuan eta Xabi.

Atzo Zatika bueltan ibili ginian, Katalogorako falta zirian topuak eta argazkiak ataratzen, egia esa nik sarrerak ezagutzen nebazan baina sartu barik neuan, lamiñoteitik hasi ginian, sarreriak zabortegija emoten dau, gero barruan Gotzonek eta Idoiak topua egin eta Antuan eta ni inkognitak aztertzen egon ginian, Antuanek barriro etorri bihar giñiala desobstruzioa egitera esaten zegoela, Gotzonek mazetia hartu eta bost minitutan zabaldu eban bidia...beste aldean ez euan gauza handirik .


Gero Bizkartegira joan ginian, benetan sarrera ikusgarrija. Nik kanpoko argazkijak egin nebazan, eta gero barrukuak Gotzonek atara ebazan, Idoia, gure modelo onenen laguntziagaz. Bitartean Antuan eta ni Bizkartegiko blokeen laberintuan galduta ibili ginian, ederra bolumena.










Katalogatzeko falta jakun "Adosako koba" (edo "aldatzeko"?). Zulo txikia baina polita, atzeko aldetik tximinerija batetik kanpora emoten dau. Honetan gagozela ehiztari bat agertu zan, eta beste leiza bat egoala ezan euskun eta beste egun baten juteko itxi genduan.


Azkenian Idoia, Antuan eta Gotzon otoio puntara eruan nebazan zulo bat aztertzen, igoten gagozela begirakuna batzuk sumaten nebazan... esaten moduan: "como nos hagas subir para esto...", presioa nabaritzen neban, eta azkenean efektibamente: "un calcetín"




2014/01/21

Otoioko Jentilkobia


Argazkiak.org | Sarreria © cc-by-sa: ades


140118: Oier.

Zatikara, Otoioko Jentilkobia (GEV-136) lokalizatzera.(...)  Lapiaz txiki bat da, mendi gangarretik metro gitxira, eta Jentilkobia bera bere barruko sakonune baten dago; ezagun da antxiñako galeria sistema desmantelatu baten azken arrastua dala. Sarreran bertan “136” zenbakixakin pintada zatar bat (ez dirudi GEV-ek eginda). Galeria bakarra daka, 15 bat metro luze, baiña gaur egunian ez da argirik iñundik sartzen (GEV kataloguan diñuan lez). Lehelengo 7 metruak korta modura erabilli izan dirala dirudi: koban barrukaldiakin lajaz separauta dago, eta sarrera buelta osua pareta arrastoz inguratuta dago, zarradura zahar batenak. Detalle kurioso modura, korta erdixan hareharri piramidala dago lurrian, labrautako aska txiki batekin; zintzel bardiñakin-edo marka gehixago be ba dakaz harrixak (argazkittan hartuta, arkeologuari erakusteko)

Laja zarraduratik barrura beste 7 bat metro segidu leike, zabalera eta altura gero eta txikixaguan, aldapa behera leunian. Beheia lurrezkua da, harro xamarra, eta sakonune artifizial batzu dakaz (3 habixa eta kata? 1). Bigarrengo parte honek, ezkerraldian, beherutz segitzen dau laminadore estu batzutatik (ez daka haizerik, eta kanpoko terrenuari begiratuta ez daka jarraitzeko itxurarik). Azken metruan, aldapiak gora aldatzen dau eta bloke artian amaitzen da, kanpoko sustraixak eta lurra bistan.

Sarrerako argazkixa hartuta; krokisa eginda; GPS (...). Fauna asko, baiña kanpotar itxurakua (ez dot lagiñik hartu).


Toponimia: kobiari Jentilkobia “a secas” esaten detse, “J” lekitxarrakin pronuntziauta (xota). GEV-ekuen arabera, paraje hari Kobalde esaten detse (...).

Zatika auzuak egittura hidrogeologiko xelebria daka. Badirudi mendi hegi osua harri geruza inpermeablian gaiñian dagola (esquisto? Artanausiko bidian bistan dagona), eta haren gaiñian lur geruza ez oso haundixa. Halan, etxe guztiak tontortxo baten moduan dagoz; eta alde batera zein bestera (N eta S), zelai lautada bi, dolina txiki banatan amaitzen diranak. Bat, Antuanekin ikusittako itturrixana. Eta bestia, artadixan barrenkaldian erakutsi desten buztin-potzu batena (antxiñan lixiba potzua zana, harri eta guzti). Badirudi, eurixakin, azken zelai honetako lurrak segiduan busti eta gaiñezka egitten dabela (Zatika Nausi etxe azpittik be urak urtetzen dau, eskisto gaiñian eginda dago) eta zelaixan behera, tarteka tarteka lurra azpittik jan eta desplomiak egitten dirala. Azken desplomia erakutsi desta (2 m zabal, 3 m sakon) eta beste lekuak be seiñalauta, bistan da danak linea bakarra osatzen dabela potzu horretan amaittuta. 

Josuri fitxia bialduta, IS-053 modura katalogau dogu.



Argazkiak.org | Otoioko Jentilkobia © cc-by-sa: ades

 Askia

 
Argazkiak.org | Grabauak © cc-by-sa: ades