2015/11/29

Zatikan katalogo lanetan.

Idoia, Gotzon, Antuan eta Xabi.

Atzo Zatika bueltan ibili ginian, Katalogorako falta zirian topuak eta argazkiak ataratzen, egia esa nik sarrerak ezagutzen nebazan baina sartu barik neuan, lamiñoteitik hasi ginian, sarreriak zabortegija emoten dau, gero barruan Gotzonek eta Idoiak topua egin eta Antuan eta ni inkognitak aztertzen egon ginian, Antuanek barriro etorri bihar giñiala desobstruzioa egitera esaten zegoela, Gotzonek mazetia hartu eta bost minitutan zabaldu eban bidia...beste aldean ez euan gauza handirik .


Gero Bizkartegira joan ginian, benetan sarrera ikusgarrija. Nik kanpoko argazkijak egin nebazan, eta gero barrukuak Gotzonek atara ebazan, Idoia, gure modelo onenen laguntziagaz. Bitartean Antuan eta ni Bizkartegiko blokeen laberintuan galduta ibili ginian, ederra bolumena.










Katalogatzeko falta jakun "Adosako koba" (edo "aldatzeko"?). Zulo txikia baina polita, atzeko aldetik tximinerija batetik kanpora emoten dau. Honetan gagozela ehiztari bat agertu zan, eta beste leiza bat egoala ezan euskun eta beste egun baten juteko itxi genduan.


Azkenian Idoia, Antuan eta Gotzon otoio puntara eruan nebazan zulo bat aztertzen, igoten gagozela begirakuna batzuk sumaten nebazan... esaten moduan: "como nos hagas subir para esto...", presioa nabaritzen neban, eta azkenean efektibamente: "un calcetín"




5 comentarios:

Anónimo dijo...

Ongi etorri Xabier

Anónimo dijo...

Eta, azken argazki hori, zein leza da?

xabier gezuraga dijo...

Sokabakuen lezia jajaja

Oier Gorosabel Larrañaga dijo...

Hori bai, ALDOSA toponimo hori ez lehenetsi, gero! ;-)
GEV-ekuen errore klarua da. "Aldatza", edo dana dalakua izango da. Indigenak esango dabe.

Txispita dijo...

La ultima sima esta en Gorbea, cerca de Pagomakurre.


Barne bilatzailea