2012/11/24

Hatxondo

2012/XI/24 Idoia, Leire, Mariano, Ritxar, Antua, Gotzon, Unai, Josu eta Iñaki.


Laburpena: azkenekoan barneratu ginenean ailegatu ginen fondoko eskalada egin dugu (Antuak egin du) eta gero bertatik igo gara batzuk. Igoera pixkat miserable baten ostean, bolumen handiak aurkitu ditugu, maila fosil bat, baina baita aurkitu dugu norabide onean dagoen 10 metroko putzu bat, ezin izan duguna jeitsi material faltagatik.
Horren ostean aurrekoan aurkitutako beste galeriak ere bai topografiatu ditugu, eta "omoplatuaren pausua" sahiesteko bidezidor bat aurkitu dugu. Baita ere Unai eta neu (Iñaki) ibili ginen afluentea topografiatu dute.
Kobazulo honen airea oso arraroa dela ere igarri dugu, baina potentzial handia du!

(Cast) hemos superado la escalada que nos frenó en la última exploración (Antua) y hemos alcanzado una galería fosil de bastante volumen.
También hemos encontrado un pozo de 10 metros situado en la buena dirección, pero no hemos podido superarlo por falta de material.
Durante la salida hemos topografiado atajos y laterales que ya vimos la última vez, y aparte de notar el extraño comportamiento del aire en la gruta, todos tenemos claro que se trata de una cueva con gran potencial.


Baliteke hasiera batean pentsatzea jende gehiegi ginela kobazulo honetarako, baina dena ondo atera da.

Usansoloko tabernan batu gara (Zeberio exploratzeko base zentral berria) eta beti bezala hasi dira ADES espeleologia taldearen ezaugarri diren hitz-joko erotikoak, indirektak eta helduentzako bestelako gaiak.

Bueno, kotxeetan batu gara eta Lekubasorako pistatik igotzen hasi gara, bertako jendearen gimnasio modukoa dena ia beti, denak kirola egiten: batzuk footing, BTT, toreoa batzutan... eta noski, ADESekook espeleologia egiten!

Kobazulora hurbiltzen hasten zaren arte ez du emoten karst batean zaudenik, baina sarrera kokatzen den afloramentua eta bertan dagoen arrakala benetan ederrak dira. Sokatxo bat jartzen dugu lehenengo metroak destrepatzeko eta koban barneratzen gara.

Bi talde antolatu ditugu.
-batzuk fondora eskalatzera (Antua, Josu, Unai eta ni (Iñaki)) eta ere bai etorri dira Leire eta Ritxar, arinago irten direnak).
-besteak astiroago argazkiak ateratzen (Idoia, Mariano eta Gotzon).

Sarreratik, kobazuloa arin hasten da desnibel negatiboa irabazten eta galtzeko erreza den "caos de bloques" batean bihurtzen da.
Horren ostean errekaren mailara ateratzen zara eta denbora guztian ikusten dituzu bidezidorrak, afluenteak, baita burdin mineral harri kuriosoak, galeriaren punto batzuk (baita ura ere) gorritzen dutenak.

Horren ostean, eskumako laminador batean barneratzen zara eta orduan hasten da lokatza.
Pausu dibertigarri bat ere dago: "omoplatuaren pausua" ematen duena justu justu pertsona bat pasatzeko egina dagoela. Hala ere, grazia pixkat galdu du Marianok bidea zabaldu baitu eta hori sahiesteko bidezidor bat aurkitu baitugu.



Meandro eder bat igaro ostean, eskaladara ailegatzen zara, pixkat leku miserablea lezandipe edo lamiñetako pausua pixkat ekartzen duena gogora.
Antuak eskalatzen zuen bitartean (material gabe, ez zelako sartzen estuasunagatik) benetan hotza pasatu dut aireagatik!
Menos mal, hirugarrena izan naizena bertatik igotzen pixkat berotzeko. Igoera nahiko miserablea zen (estua, bertikala, basatza eta puñoa ez zen behar bezala blokeatzen sokan), baina deskantzatzeko leku bat zuen gutxienez, eta pixkanaka-pixkanaka lau igo gara (Antua, Josu, Gotzon eta neu).
Goian, bolumen handiak, lokatza eta bide asko, baina ematen zuen norabide onean bakarrik putzu bat aurkitzen dela (10 metro, ezin izan ditugu jeitsi). Topoan ikusi dugu erdiko mailara ailegatzen dela.
Espero dugu, bertatik errekara ailegatzea osterabe, ea zortea daukagun!
Altura handia ere irabazi dugula aipatu nahiko nuke, eskalada hasieratik 35bat metro, ez dela gutxi!

Pixkanaka pixkanaka hasi dugu buelta, Berunezko petateekin eta topografiatzen aurreko irteerako bideak. Horrela aurkitu dugu bidezidor bat.
Bueltan ere igarri dugu haizeak duen norabide arraroa, ematen du errekaren mailan norabidea aldatzen dela... leza bat egongo ote da goitik edo zer?


Bukatzeko, Idoiaren burugogorkeriari esker, caos de bloques-ean, pausu aereo bat sahiesteko pausu errezago bat aurkitu dugula aipatu nahiko nuke. Pausu hau errez-errez egiten da oposizioan.

2012/11/17

Illuntzarko Lezia, desinstalauta



2012-XI-17: Santi, Ritxar, Gotzon, Antua, Oier.

Illuntzarko lezara, “Sala 500”eko eskaladia desinstalatzera, eta hondua ikuskatzera.

Santi, Antua eta ni “Sala 500”era jo dogu, Gotzon eta Ritxar hondorako bidia instalatzera juan diran artian. Eskaladia azkenian ez da amaittu, hobeto pentsauta merezi ez dabela erabagi dogulako; norabidia ez da interesgarrixa. Antua goixan eta Santi aseguratzen, ni koko billa ibilli naiz merianda-leku inguruan, beti geratzen dirazen apurretan. Danak lizunduta topau dittudaz, baiña momorrorik bapez.

Bestien aurretik egin dot gora, kamariakin argazki batzu hartzeko asmotan. Bidegurutzera allegau eta hondorutz hartu dogu; nik bildur pizkat be igarri dot balkoi ertzera urtetzian, eta azpixan zabaltzen dan 50 metrotako potzu demasa erdi-ikustian (Lekeittioko kanpandorrian altura exaktua eta gitxigorabeherako zabaleria, ointxe konprobau dot).

Beheian batu gara danok. Zeozer jan, jarraipen posibliak ikuskatu... eta danok gora barriro. Gotzon azkenen etorri da, dana desinstalatzen; ez da sokarik geratu, beraz (txapak bai?). 17.00ak aldian allegau naiz ni kanpora, eta Antua eta Ritxar topau doguz “GEV-ekuen petatien lezia” desobstruitzen (metro batzuk egin dabe aurrera). Goizago zanez, bestiak kotxerako bidia zeharka egittia pentsau dabe, pizkat prospektatzeko; ni zuzenian etorri naiz, eta ez dakitt ezer topauko ete zeben.

2012/11/13

Medio metro

Part: Idoia, Unai, Josu, Antua, Ritxar, Leire, Pedro, David, Maiteder, Iñaki, Joxe, Ritxi

"Tranquilos, que queda medio metro!" esaten zuen Antuak, Axlaor Trokearen barrenean denok geundela, harriak kentzen, gure azpian zegoen Otxabide-ko galeria handietara heldu nahian. Helburua Otxabide Axlaor-ekin konektatzea zen, eta lortu dugu! Ez ziren "medio metro" falta, medio metro espeleologo bakoitzeko baino: medio metro x 6 espeleologo/a= 3-4 metro gutxienez. Axlaor Trokearen barrenean Leire, Zeberioak, Maiteder, David eta Antua, Idoia basoan (gure ondo jateko esperantzekin batera) eta besteak Otxabiden, desobstrukzioaren beste aldean. Euren hotsak entzuten genituen gure hanka azpian. Danok turnatzen ginen lurra kentzeko, David ezik. Pikatxoia bigundu arte ibili zen zuloa pikatzen, urre bila balego bezala, eta orduan harri bat kendu eta, azpian argia!

Cast: "Tranquilos, que queda medio metro!" decía Antua, cuando estábamos en las profundidades de Axlaor Trokea, quitando piedras, intentando llegar a las grandes galerías de Otxabide que estaban bajo nuestros pies. El objetivo era conectar Otxabide con Axlaor y lo hemos conseguido! No faltaba "medio metro", sino medio metro por espeleólogo/ga: medio metro x 6 espeleologos= 3-4 metros al menos. Dentro de Axlaor Trokea Leire, los Zeberio, Maiteder, David y Antua, Idoia en el bosque (junto con nuestras esperanzas de comer bien) y los demás en Otxabide, al otro lado de la desobstrucción. Oíamos sus voces bajo nuestros pies. Todos nos turnábamos para quitar tierra, excepto David. Estuvo dandole al pico hasta ablandársele la punta, como si estuviera buscando oro, y entonces se quitó una piedra y, abajo había luz!

Pagomakurren bildu ginenean eguraldi ona zegoen, baina Atxulaor-eko begia pasa ahala ikusi genuen zer zetorren Orozko aldetik. Kristona botako zuen laster. Mendizale batzuk ere gurutzatu genituen Supelegor aldean.

Tantak hasi ahala, prisa hartu genuen eta Axlaor trokearen alboan dagoen kobatxora joan ginen (ze izen dauka?) prestatu eta jatera, GAESeko ohiturak jarraituz. Euria ondo hasi zen orduan. Baina umorea ez zen erortzen, ze hizketaldi espeleo-geologikoak komentario pornografikoekin nahastu ziren une baten. Katxondeoa nagusi. Baina laister ixilduko ginen, Axlaor Trokea jeitsi behar genuen eta, 150m sakonera inguruko leizetzarra!

Hor geundenok David, Antua, Leire, Zeberioak, Idoia eta Maiteder ginen. Mendiaren beste aldean sartzen, Iñaki Latasa, Ritxi, Joxe, Pedro eta Ritxar zeuden, Otxabideren barrenetara bidean, Itxina azpira.

Idoiak nahiago izan zuen goian geratu, eta han goian geratu zitzaizkigun ondo jateko genituen esperantzak. Saldak eta makarroi entsaladak hartu ordez, Axlaorren barreneko pedreran barrita energetikoak jan behar izan genituen.

David-ek horman jotzeko golpe kodigo bat adostu zuen Iñaki eta Pedrorekin, denok hormaren alde batetik eta bestetik ulertzeko. Ez dakit oso ondo funtzionatu bazuen, baina lurra kendu eta lurra kendu hasi ahala, "medio metro"tik "medio metro"ra, gero ta gehiago entzuten genituen beren ahotsak gure azpian. Konexioa egin ezkero, Axlaor-Itxulegor Otxabiderekin batuz, 46km, Euskadiko koba sarerik handienetako bat!

Hormari kolpeka ibili ginen, eta baita ura botatzen ere, filtrazioa non irtetzen zen ikusteko. Sekulako zulotzarra egin eta gero, gure hanka azpian zulotxo bat zabaldu zen, eta besteen argia ikusi genuen, eta ordundik normal entzun ginen.

Otxabide taldeak beheko partetik Magia sesio bat eta makilkada pilo bat egin behar izan zuen, baina une batez arriskatuegi egin zitzaien lana egitea, buru gainera dena erortzeko arriskua zegoen eta. Zuloa egin eta gero, han inguruan aurkitu genuen adar handi batekin harri sobranteak bota eta zuloa zabaldu Zuen David-ek. Dena dela, pasua oso arriskutsua da, pedrera ezegonkor handi baten oina bait da, eta harri bat soltatu ezkero jesukristoren lur-harri-jauzia egiteko arriskua dago. Turismoan pasatzeko leku txarra. Horregatik ez genion elkarri eskua eman momentuz, eta Otxabidekoak ez ziren igo Axlaorrera, ezta Axlaorrekoak Otxabidera jeitsi. Baina konexioa probatuta dago. Otxabide eta Axlaor sistema berdinaren parte dira.

46 kilometro sarea, Itxina azpian, ez da gutxi.

Otxabiden ibili ziren bakarrak ez ziren gure taldekoak izan, Madrileño batzuk ere etorri bait ziren koba bisitatzera.

Gaueko zortziak aldean, Itxulegor-eko begitik ikusten zen bistak ez zuen preziorik. Gaua izarratua zen, eta Bizkaiaren barneko bailaretako zati handi baten argiak gure azpian zeuden. Urrunean, Bilbo.

Sokak Axlaorren geratu dira...

2012/11/12

Hombres (y mujeres) de pelo en Pe...petxo!


EGUNERATUA: krokis eta topografiekin.

****

2012-XI-1: Amagoia, Tana, Iñaki, Gotzon, Silvi, Antua, Unai, Oier.

Atxamonten eta Atxurran. Aurreko egunian Unai eta bixok hartutako erreferentziak katalogatzera, eta arkeologuei erakustera. Koordenada guztiak ED50.

M-12 (lehen Pepetxo III-tzat nekana, oiñ ez nago nain konbentziduta): Atxurra basarrixetan gorako pistan lehelengo ikusi doguna. GPS, krokisa eta argazkixak eginda. Antuanek hondoko leihatillatik gora egin dau, eta sorpresia...

Argazkiak.org | M-12 © cc-by-sa: ades

M-14 (biharbada “benetako” Pepetxo III izan leikiana): M-12ko leihatillatik gora, kanpora urten da Antua eta 5-6 metrotara beste koba bat topau dau, GEV-en “matrikulian” arrastuekin (“Pepetxo” erdi-irakorri leike, ba dagoz letra gehixago baiña ilegibliak). Bertan aztarnategi segurua dago (lapak pareteko testiguetan) eta GEV-674an (Pepetxo III) deskripziñuakin bat dator. ¿Ez ete zeben GEV-ekuak txartoulerturen bat izango, pistia zabaltziakin batera hondatutako M-12 eta M-14 hau nahastauta? Argazki, GPS eta krokisa eginda.

Argazkiak.org | M-14 Pepetxo III © cc-by-sa: ades


M-11 (Pepetxo I, GEV-672): lehelengo gorako galerixetara egin dogu, Tana eta Amagoiari ustezko hagiñak erakustera. Ustezko diñot, azkenian animali txiki baten hazurrak ziralako. Hortik aurrerako katazulua fortzau dabe Gotzon eta bestiok, eta 30 m barri topografiau ei dittuez; koba osoko topua be egin dabe, eta koordenadak hartu. Argazki batzuk be egin doguz, gela haundixan formautako ur-potzuan (Iraillian ez zeguana), ondoko gelatxo bateko espeleotema eta lur-aporte bat, goiko pisua... Meta (ustez) menardi bat hartu dot.

Unai-eta goragoko txaran ibilli dira Pepetxo IV-an billa, baiña ez dabe topau.

Beherutzkuan, arkeologia saillak Atxurrara egin dau. Ibilbide zirkularra egin dabe, eta deigarrixak egin jake kobian zikinttasuna eta hartza-habixak (expolio rezientiekin). Babes ekimen posiblietaz berbetan ibilli gara, Berriatuko Udalan laguntziakin edo.

M-15: Atxurralderutz giñoiazela, erreka baztarreko zulo ugarixetako hau katalogablia begittandu jaku. 3 bat metro sartzen da, eta geroko estuasuna pasau ez badogu be, kobiak jarraitzen dau; haizerik ez baiña. GPS, sarrerako argazkixa eta krokisa egin dogu.

Argazkiak.org | M-15 © cc-by-sa: ades
 
M-13 (Atxurralde, GEV-1634): Unai eta bixok juan gara. GPS, sarrerako argazkixa eta topo egin dogu. Meta (ustez) menardi eta koko buztanluze bana hartu dittudaz.

Argazkiak.org | M-13 Atxurralde © cc-by-sa: ades
 
M-17: badirudi Arrakala izan leikiala (GEV-1633), baiña argazkixa Antuaneri erakutsitta ez dakagu sigurtasun osorik. GPS, sarrerako argazkixa, krokisa eta opilioi bi hartu doguz.

Argazkiak.org | M-17 Arrakala © cc-by-sa: ades

M-18: Lamiñak II izenez ezagutzen dana. Aztarnategixa oso hondatuta dago (Tanak Dionin materialak errekuperau eta gero be, expolio gehixago egon zirala konturatu zan). Kondukto garrantzitsua da, eta bere alturiak harrittu gaittu (8 bat metro erreka gaiñian); biharbada erreka bestekaldian konduktuan jarraipenik dagon begiratu biharko litzake. GPS, argazki bi eta topo egin dogu (Unaiek estraiñekotz).

Argazkiak.org | M-18 Lamiñak II © cc-by-sa: ades
 
M-16: Ira 29xan ikusi bagenduan be, apuntatzia ahaztu jakun. Kastillorako pistan, M-9tik oso hurre, bide baztarretik ikusten da txara barruan, 5 bat metrotara. Branka formako hatx baten, ezkerrekaldetik dago guk ikuskatu genduan sarreria, baiña beste bat be ba dago eskumaldian (txara atzian erdi-ikusten da, eta barruko pasabide batetik); gaur baiña euri asko zeguan eta ez gara sartu. Ikuskatutako partia 3 bat metroko alturako meandro bat da, desfondauta, eta mendi barrurutz jarraipena ikusten da gune estu baten ostian; eta beste sarrerarutz doian pasabidia be estuegixa da. GPS, argazkixak eta krokis probisionala.

Argazkiak.org | M-16 © cc-by-sa: ades


OSAGARRI MODURA:

Lehengo "099" eta "101" koben izendapenak errebisauta, hona krokis aktualizauak.


Argazkiak.org | M-8 Ajubita © cc-by-sa: ades
Argazkiak.org | M-10 Pepetxo V © cc-by-sa: ades


***
Part: Amagoia, Tana, Antua, Iñaki, Gotzon, Silvi, Oier, Unai

Esaera grazioso hau entzun da Atxurrako errekan, 2 espeleologo plisti plasta uretatik zihoazela, botinak garbitzen. Buru gainean sirimiri dutxa eder bat. Batek petatea bizkarrean, besteak GPSa gerrian.

Gaur arkeologia indusketa tokatzen zen. Pepetxo aldeari buruzko Tana eta Amagoiaren iritzia jakin nahi izan dugu, eta beste alde batetik Atxurra koba multi-bisitatuko hezur misteriotsuei bistazo bat bota.

Laister irten dugu Pepetxo aldetik Magdaleniense sasoiko txirla batekin, eta Atxurra aldetik kanpora, oserak eta kaltzifikatutako kraneoei buruz berbetan. Oier eta Unaiek gainera, Pepetxo eta erreka aldeko koba txiki askoren topo eta registroak egiten ibili gara.

Cast: se ha oido esta graciosa frase en el rio de Atxurra, mientras 2 espeleólogos iban plisti-plasta por el agua, limpiando botines. Sobre las cabezas una buena ducha de sirimiri. Uno con el petate en la espalda, el otro el GPS en la cintura. Hoy tocaba estudio arqueológico. Hemos querido saber la opinión de Tana y Amagoia sobre la zona de Pepetxo, y por otra parte echar un vistazo a los misteriosos huesos de la cueva multi-visitada de Atxurra. Pronto hemos salido de los Pepetxo con una lapa del Magdaleniense, y salido de Atxurra hablando de oseras y cráneos calcificados. Oier y Unai además, hemos estado haciendo registro y topo de muchas pequeñas cavidades de Pepetxo y la zona del río.

Lehenik, Pepetxo I-era bidean, Pepetxo III delakoan geldialdi bat egin dugu, pista alboan dago eta. GEVen arabera, iazimiento arkeologikoa zeukan eta pista zabaltzean puskatu zen. Zulo-arrakala desfondatu bat da 3 bat metrokoa, pista aldera bentana bat eta beste aldean beste bat. Laister konturatu da Tana arkeologia gutxi dagoela han.

Baina orduan, 1 - 0. Sartu zaigu gure Antua eta kobari trabesiatxo bat egin dio, eta goiko atzekaldeko basoan irten du. Orduan entzun da: "Aquí hay una cueva!". Eta bai koba ere, metro batzuk desarroilo bakarrik eduki arren, cromañoien etxe izateko itxura guztiak zeuzkan. Arkeologoen makila berezi hura hartuta (esango duzue ze izen daukan, Athletik-eko koloreak dituena) hasi dira indusketan, eta, bingo, Magdaleniense sasoi ingurukoa dirudien txirla bat. Ez zen bera bakarrik helduko Lekeitioko kostatik Amoroto aldeko lar arte honetara...

Ederrak entzun behar izan ditut Unaiek, muturren aurrean izan dudalako iazimientodun koba bat eta ez naizelako konturatu ere egin...

Orduan Pepetxo I-era joan gara, edo baserritarrek ezagutzen duten modura, Pepetxoko kobara. Sarreran GEV-eko inskripzioak ditu, PEPETXO GEV eta beste zerbait idatzita, baina erdi borratuta dago. Oierrek aurkitutako hagin-lekura eraman ditugu Amagoia eta Tana. Goiko pisura igo dira Antuak jarritako eskala baten laguntzaz. Animaliren baten molar bat identifikatu dute.

Bitartean Unai, oraindik aurkitu gabe dagoen beste Pepetxoaren bila ibili naiz larretan, baserritarren esanetan Pepetxo I-en ondoan maldan gora joanda, pista beste aldean. Desesperatu egin naiz larretan (Iñakik ere lagundu du hasieran) baina azkenean dena alferrik. Pepetxoko kobara sartu naiz besteekin batzera.

Tana eta Amagoia zeuden gelaren alboan, beste gela bat zegoen. Mailukadaka zabaldu dugu pasua kolada eta kostra artetik. Gelatxo polit bat, eta beste gatera bat, eta beste gela bat! Trepadatxo bat eta beste gela bat! Meandroak gelaz gela alturan jarraitu egiten du horizontal, baina desfonde asko dago lurrean ere. Momento baten amaitu egin da, derrunbe baten. Segitzen du kobak, ero basoan gaude? Ba al dauka beheko pisu bat?

Han barruan argazki sesio bat egin dugu, bere barruan gaurko egunetan sortu den putzuaren alboan. Hau beheko nibela da, eta kobaren ingururik ezagunena eta sartzeko errezena.

Gero 2 talde egin gara: Oier eta Unai Atxurralde-ko kobaren registro eta topo egitera, eta beste guztiak Atxurra-ko kobara hezurrak aztertzera. Oier eta Unaiek, Atxurraldekoaren topoa egin, eta gero konturatuko ginen Pepetxo III-ko zamarren azpiko kontinuazioarekin alineatuta dagoela. Palarekin joan beharko da egunen baten ardi larru guztia ateratzera. Arrakala berdinaren parte dirudite.

Burua berotuta, erreka alde guztia ere begiratu dugu, eta Arrakala-ko surgentziaren eta Lamiñak II kobaren registroa egin dugu, eta topoak ere (asko ez eduki arren). Harrigarria da ikustea zein hurbil dauden elkarrengandik, eta nola euren gainean Atxurra dagoela. Are gehiago, Lamiñak II koba dagoen arpeak galeria handi baten desmantelamientoko eskonbroen gainean dagoen tetxu-kontran egindako kobatxo bat dirudi.

"Batzuk" pentsatu dugu, hurrengoko Gernikako Udaletxe-ko subentzioarekin, zergatik ez dugun exkabadora bat alkilatzen, derrunbe erraldoi hori hustu eta barrura sartzeko, igual Atxurrak beheko nibel bat dauka eta!

Baina bueno, eskabadoraren aurretik trazadora, eta gero ikusiko dugu!

Atxurra taldeak, ordea, sesio ederra izan du Atxurrako kobako galeriako oserak identifikatzen, eta Antuak topatutako txoko famatuko hezur kaltzifikatuak ikusten. Leku estu baten amaieran, kraneo bat omen dago, animalia edo gizakiarena bada ezin esan. Esan ere egin da Atxurrako koban pinturak ez badaude, borratu egin direlako da denboraren poderioz, baina seguraski horma horiek pinturak ezagutu zituztela.  Koba itxi behar omen litzakelari buruz ere komentatu da.

Oletan Klaudio-nean ordenadorari egurra eman diogu topoekin, eta Tanak gauza interesgarri batzuez hitzegin digu. Esate baterako, Ondarruko "Dioni" delakoak Lamiñak II-n egin zituen "indusketei" buruz. Ondarruko portuko lonja batean gordeta omen zeukan dena, kajatan ondo klasifikatuta. Azkenean lortu zuten Bilboko Arkeologia museoari bere piezak donatzea.

Goikolau-ri buruz ere hitzegin dugu. Dirudienez, han aurkitu zen variscita-zko kollarrak 700 kilometro distantziara zeuden minaren batetik etorriak izan behar zuten. Nola heldu ziren ez dakigu. Komertzioa edo? Goikolauko grabatu famatuak ere hor daude, baina inor ez omen da ausartzen publikatzen horretaz. Badira? Ezdira?

Gauza bat argi omen dago, eta da Lea ibarra eta Mereludi Pepetxo-ko errekondo hau Bizkaiko Magdaleniense maskor eta arrasto kontzentraziorik handienetako lekuetako bat dela.

Horregatik zoratzen gara, gela berri bat aurkitzean, pinturak topatzearekin!


2012/11/10

Txotxinkoba, azkenian


Argazkiak.org | Lariz 97 © cc-by-sa: ades


2012-XI-10: Petrus, Iñaki, Gotzon, Oier.

Txotxinkoba lokalizau dogu. Azkenian GEV-en katalogoko erreferentzixia zan zuzena (ez “Cuevas sepulcrales...” artikuloko deskripziñua), kontua da topatzeko leku gatxian zeguala. Eskerrak igo aurretik Lariz basarriko Miguel Angel Jaiokin egon garala, harek zitz eta mitz esan desku-eta nun topauko genduan. GPS koordenadak hartu, baiña argazkirik ezin izan dogu egin, kamarian arazuangaittik (uste eze aurreko eguneko bustialdittik ez dala guztiz errekuperau). Koba txikixa da, eta Apellaniz eta Nolten krokisa nahikua zuzena danez, haxe erabilli geinke. Barruan indusketa haundixan arrastuak ikusten dira, kuadrikulak ondo identifikau leikez ondiok.

Miguel Angelek esanda bebai, bai Txotxinkobia baitta bidian goiko partian dagon Jentilkobia be ez dagoz Kaltzaburu mendixan (hau erreka eskumaldekua da), JUNGITU izeneko mendixan baiño. Beraz GEV-768 erreferentzixian izena (“Xentilkoba de Kalzaburu”) aldatu biharko dala dirudi.

Behiñ zuzenketekin hasitta, GEV-672 (Pepetxo I) eta GEV-673 (Pepetxo II) deskribapenak aldatuta ez ete dagozen errezelua dakagu; Pepetxo II-xan deskribapenak, behintzat, Pepetxo I-kua dirudi... Pepetxo II lokalizau biharko dogu zalantza hori argitzeko.

Jentilkobiori ikustera juan gara bebai, jakiña; ikusgarrixa bertako artzaintzarako egokitzapena, eta ingurua (bertan bizitzeko moduko lekua begittandu jata). Lithobius batzu ikusitta, kanpora juan naiz potien billa baiña barrurakuan danak iges egin deste. Barruko aldiak be miatu doguz, eta jarraipen nabarmenik ez; lagunei esatia ahaztu jata, baiña eskumaldeko gela honduan, 3 bat metroko alturan, katazulo bat ikusi dot; bertan burua sartuta haize korriente oso leuna somatzen zan, espeleotema artian 2-3 bat metroko jarraipena ikusten zan; bertara igotzeko animalixen hatzaparkada-arrastuak ikusten ziran, eta katazuluan ertzian animalixen pelajiak pulidutako guniak.

Handik behera, Gotzonek bere prospekziño egunetako aurkikuntza pare bat erakutsi deskuz: Abitagako Rio Loco sektore barrixan gaiñian dagon arrakalia, 25 bat metro sakonerakua eta haize korriente barik, bata; eta bestia, 10 bat metro sakoneko meandro bat –nik ez dot ondo begiratu-. Jeneralian lapiaz oso interesgarrixa, ondo miatzia merezi dabena.

Kamiñuan gentozela, “Lariz 97” minitrabesixia egitteko zirikatu gaittu Gotzonek, eta han juan gara Iñaki eta bixok. Halan be, desobstrukziño lekura allegauta, estuasunakin kikildu naiz ni eta Iñakik, zuhurtziaz, ez dau bakarrik jarraittu nahi izan; beraz atzera lehengo lekutik bueltau gara, eta nik, frustraziñua pizkat arintzeko, koko politt bat hartu dot.

2012/11/04

Goikoetxe bukatu da


Part.: Antua, Gotzon, Idoia, Antton eta Josu

Atzokoan, berriro ere Goikoetxen izan ginen. Alde batetik Antua eta Gotzon, esplorazio lanetan. Eta bestetik Idoia, Antton  eta Josu "paseillo torero" lanetan. Pare bat tximini eskalatzeke geratu ziren bere garaian, eta hori dela eta, Antua eta Gotzonek, bi lan horiek begiratzen zituzten bitartean, Idoiak "Goikoetxe Tour" bat eskeini zigun kobaren azken sifoirarte.

Antuaren esanetan eskaladak hasi eta handik gutxira, kolmatatu egiten ziren. Horrela Goikoetxeren esplorazioa bukatutzat ematen da behin betiko. Orain ezagutzen dugun bezala izango da hemendik aurrera.

Bien bitartean, Anttonek urtez askoren buruan kobazulo batekin berriro kontaktua izan zuen. Eta nolako koba! Goikoetxeri buruz ezer gutxi esan ahal da, esandako guzti eta gero. Horren erakusgarri, "La cueva de Goikoetxe" liburua bera dugu.

Nabarmentzekoa da, Antton-en soltura bai rapelatzen eta baita sokan gora. Lekukoek diote, emakume-irakasle on bat omen zegoen inguruan… nork daki...

Orain zerumugan, Kurubijo eta Atxondo ditugu...




Barne bilatzailea