2007/11/24

Iñubija "pintxatu" nahixan

071124:

15.00, Oier. Ispasterko Solarte auzuan prospekziñua.

Auzotarren azalpenei jarraittuta (Etxetxuko Mario), Esmeritua eta Otaegi basarrixen onduan ei dagozen leze bana lokalizatzera noia.

Esmeritua basarri onduan, marga eta kareharrixan arteko kontaktua dago. Aldapan behera, zelai azpixan (marga) ura doia eta 3-4 lekutan lurra azpittik janda eta desplomauta dago (ura entzutzen da). Zelai barrenian, poto bat dago eta bere honduan azken desplome bat dago, haundiña. Zelai guztiko ura hartzen daben hobi edo sumiderua dirudi; gaur 3-4 litro segunduko aportia zekan baiña dana xurgatzen zeban (ura pizkat estankatu eta gero). Nere ustez, exploraziñuandako alde negatibua ur asko dagola da, ez dirudi hortik sartzia komodua izango danik; alde positibua, ostera, ur asko xurgatzeko kapazidadia da: tamaiñu respetableko pasabide bat agertu leike.

Otaegi basarri inguruan be ibilli naiz, baiña ez dot ezer topau, ezta iñor be galdetzeko.

Bide batez, Iñubijatik pasau naiz sarrerako sokia kendu eta bigarrena pizkat igotzeko, uretan ez deixan egon.

Kronika txiki hau blogian jarriko dot irudiz osatuta; ez dakitt X jaunak aste bi itxain ahal izango daben handik buelta bat egin barik...

Lamiñetatik Armiñara trabesian


071124:

10.00, X jauna eta Oier. Ondarruko erakusketan apuntautakuekin Lamiñetara exkurtsiñua.


15 lagun juntau gara: arkeologua, artisaua, fosilzalia, submarinistia... talde espeleorenazentista honekin Elizburuko hobixen sistematik pasio politta egin dogu: Lamiñen Zulotik sartu, eta sektore aktibuan zihar ur-jauziraiñok allegau gara; batzu aurreratxuago bebai. Gero atzera errekan behera, goiko galerixa fosillen desplome batetik “goiko pisora” igo dogu, eta bertako berreraiketa-formakuntza ikusgarrixen artian, Armiñako ahotik urten arte segidu dogu. Askori geratu jako gogua, begiratu barik geratu diran bidegurutze misteriotsuetan gora segitzeko. Badakixe gure atiak zabalik dakezela, eta gure materixala danon eskura dagola. Lurpeko mundu ezezaguna deskubritzeko abentura honetan, gaur plazer bat izan da zuen gidarixak izatia.


2007/11/10

Iñubija eta Osiñeta/Etxetxu kobak mapa gaiñian

071110: X jauna, Oier.

Baiñu epela hartu, 4 erropa geruza jantzi eta salda bero katillua eran eta gero, hamen dator gaurko kronikia. Printzipioz jente talde haundixa etortzekuak bagiñan be, Iñubijako galerixa inundauak topografiatzian plana ezagutziakin batera taldekide askok “membrillitis aguda” atake bat izan dabe azken momentuan, eta lagun bi juan gara bakarrik.

Amildegiko Katazulorarte erropa normalaz, eta han jantzi neoprenua eta... al agua patos! Hasieran orru pare bat bota, baiña azken teknologixako klimatizadore organikuekin, hotza igarri bez. Gure hombre-ranak pasa dan astian allegatutako puntora juan gara bixok, errekan behera, eta marmita/sifoi sakon baten ostian ez dogu jarraibiderik topau, lokatz aldapa goiko katazulo bittan. Dardara baten, korrikan errekan gora juan gara hango sifoiraiñok topografiatzeko. Nuestro gozo en dos pozos sifonados. Hala eta guzti be, pare bat lekutan eskaladak egin bihar dira eta izan leike handik sifoiak gaiñetik pasau ahal izatia.

Egun miserable honi amaieria emoteko, sarrerako potzuan gora X jaunak sokia 10 bat metrotara jaso dau (nahi barik, nahiko neuke pentsau) eta nahikua atzetik zoianez Oier beheian zain egon bihar izan da X bere faltiakin konturatu eta bere billa bueltau arte. Hipotermia zorixan, 8.30etan urten da azkenian. Dar-dar-dar.

2007/11/03

Erreka printzipala barriro agertu (Iñubija I)

071103: Gerardo, Campi, X jauna, Igor, Oier

Iñubijan esploraziñuan. Aurreko egunetan egindako topografixiak ez zeban jarraipenerako esperantza haundirik emoten. Iñubijako superfizieko amildegixan fallan genguazen (Amildegiko Katazulua) eta amildegixan barruan entzutzen zan erreka txikixa afluentetzat genduan.

Ekipo bi egin doguz. X jauna eta Gerardo “Goierriko Trenbideko Tunelian” geratu dira, afluente baten topografixia egitten (Kristalezko Errekia). Campi, Igor eta Oier Amildegiko Katazulora jarraittu dogu, jaitsiera bat instalatzeko. Beheian ezer topatzeko esperantza haundirik ez genkanez, instalakuntza probisional batekin jaitsi gara baiña... ¡sorpresa! Gure ustez afluentia zana, Urgitxiko erreka printzipala izan da: 2x15 metrotako galerixa nasai bat, inundauta. Errekan gora eta errekan behera 200 bat metro egin doguz bide nagusittik, estuasun barik. Hortik aurrera, bidia konplikatzen zalako hurrengo egunerako laga dogu. Gaiñera, horma altuetan gora eskaladaz esploratzeko moduko hainbeste leku geratu dira begiratzeko.

Vivac puntu bat geratu da Merianda Lekuan.


Barne bilatzailea