2014/06/30

Llanos & Urrutia & ADES belaunaldi barrixak


Argazkiak.org | Llanos & Urrutia © cc-by-sa: ades



140629: Oier.

Bestiak “Bisaurin” izeneko tontortxoren baten marikoneatzen zebizela aprobetxauta, nik “benetako espeleologo” bi elkarrizketau dittudaz: Armando Llanos eta MªNieves Urrutia (GEA). Lehelengo urtietako esploraziñuak, Jornadak, Mairuelegorreta 59 istripua, 60 hamarkadatik aurrerako arkeologian espezializaziñua... Ordu bi emon dogu berba ta berba, nik ekarrittako gai guztiak agortu arte. Amaieran, gaiñera, argazki historiko txorta ederra pasau deste eskaneauta. 



Belaunaldiz belaunaldi 2000 urtian kontautako ipoin zaharrak ebidentzia arkeologikuakin kontrastau ahal izatia... berbekin ezin da deskribatu. Elkarrizketian pasarte txiki baten transkribapena:

(pregunto si participaron en exploraciones en Ojo Guareña) No. Estuvimos después los dos, que nos avisaron los de Edelweiss, cuando les apareció el individuo en la cueva. Querían que viésemos a ver qué era, joder, era impresionante. Hay una leyenda, la de "la mora y el moro", que entró un moro en la cueva, por un tema de amores, y no salió de allí. Y dentro de unas galerías encontraron un esqueleto, bajo una pequeña caída. Con un ajuar, un cinturón importante, una fíbula, era de hierro. O sea que la leyenda sí que se basaba en algo real. Que se había ido transmitiendo, fíjate: de que un individuo no había salido de allí. Entonces, claro: popularmente la gente de la Edad del Hierro, o un celta, ¿en qué se convierte? En los moros. Y allí les dimos muchas pistas, porque el individuo -que llevaría allí tiempo, lógicamente- había hecho un pocillo con barro para recoger las gotas que caían y poder beber. Aunque me imagino que pasaría mucho tiempo porque de agua no moriría, pero de hambre sí. Y en la arcilla estaban marcadas todas sus huellas digitales, y no las habían visto. Y en la pared, que era de barro, estaba impreso el tejido de las ropas, y tampoco se habían dado cuenta. Eran pistas sobre sus huellas, sus vestidos... Todavía estaba todo sin tocar, nos llamaron enseguida. Era impresionante. Y muy curioso la relación con la leyenda, cómo se había transmitido durante 2000 y pico años que alguien había entrado y no había salido. Lo que pasa es que lo reconvirtieron en moro, cosa que es muy habitual: Murumendi, Cueva de la Mora... que es lo más antiguo que conocen.

Un individuo, cuando estuvimos excavando Gobaederra, la cueva sepulcral, bajamos a Subijana a dormir. "Qué hacen?" nos pregunta, "Estamos excavando una cueva sepulcral". Dice: "Y es muy antigua?". "Si, muy antigua". Dice: "De las guerras carlistas?". "No, más antigua todavía". Dice: "Ah, entonces... es de la Inquisición!" (RISAS) Para el ya no pasaba de ahí, eso era lo más antiguo que se podía encontrar. 

(importancia de recoger esos testimonios etnográficos, como hacía Barandiaran) Yo recuerdo a don Jose Miguel cuando vino a darnos conferencias de arqueología y de etnografía, y era una de las cosas que nos decía: que fuésemos recogiendo etnográficamente todo, todo, todo. Y entonces se podía haber recogido... y todos los datos, tal como lo contaban, sin interpretarlo. Eran los años 50 y pocos... (...) 

Info gehixago hamen, hamen, hamen eta hamen.
 


140616: Oier.

Lekeitioko Eskolan speleo hitzaldixa, herriko azken aurkikuntzak eta aztarnategi arkeologikuen babesa azpimarratuta. 100 bat gazte izan dira (11-14 urte artekuak) eta nere harridurarako interes haundixa erakutsi dabe (galdera-erantzunen txandia ixa hitzaldixa bera besain luzia izan da!). Gaiñera, amaieran 3-4 ikaslek espeleo egitteko gogua erakutsi dabe “oso vehementeki”; euretako bateren bat ADES-en ikusiko dogu, seguru.

2014/06/29

TRABESIA PALTZUARANEN!!!!

ADES-EN GAURTIK AURRERA BADAUKAGU GURE TONIO-CAÑ... TONIO- GATERA!!!

Gotzon, Antua, Maite, Josu, Ritxar eta Iñaki.



(Unai, Martin eta bestiak gogoan)

Gotzonek harria Paltzuaran VI-ko lezatik bota daben unetik... akojonata.

yo creo que tiene 20. 30, distoak argi ta garbi utzi dau 31 metro, bolauak.

Ia nork instalako eban erabakitzen zeuden, yo meteria alli un monti de 6, Si hay un arbol!!! azkanian Gotzonek arrazoia ta han behera jun da Josu, gero Ritxar, gero neu ta gero bestiak...



Beherarte hormarik kasi ikutu gabe, eta hara behera ailagatzian.... PERO SI HAY UN ABISMO!!!

buff hau ia gehiegi neutzako jajaja ez gaude ohituta! 50 metroko putzu zabal-zabala (goitik be jarraitzen zuen) ta paltzuaran pintxa dogu, karakolen tximinia famosotik beherarte bajatu arte. 80 metro bertikal-bertikalak.  

Le gouffre géant de Paltzuaran VI
Josu eingogu trabesixa?
Gotzonek permiso emon ta han in dogu trabesixa! Paltzuaran II-PALTZUARAN VI Zelako sistema polita bihurtu dan gaur, espeleoerreskatiak eta praktikak egiteko (instalazio integrala egin eta trabesia egitea pentsata daukagu bebai)!!! hori bai, sumideroko sarrera, bueno oso polita be ez da, baina ADES esentzia hartzeko balixo dau, lokatza ta estuasunak!! terreno honetan bai gabiz gustora! edo ohituta al menos!



Asike, jaun-andreok... Josu ta bixok gaur historixa egin dogu, oso ondo pasa dogu eta garrantzitsuena... Petatiak ataratziaz libra gara!!! jajajaj



2014/06/25

Vertigo en Paltzuaran VI

Part.: Petrus and Oskar

The Power of Beer Team berriro ere eskuz esku ibili gara paltzuaran aldetik desostruksio bat egiten. Gure proiektuak ez dira erresak ez, batzutan pentsatu leike ( arrasoiaz gainera) zentzunbakeri galantak direla,jaja, baina ze azola. Desobstrusio tresnak, garagardoak eta patatak... zeozer gehiago behar da gustora egoteko?

Sumideroko desostrusioa bukatu ta gero, Paltzuaranera VI joan gara sarrerako blokea kentzera. Gotzonek nun dagoen esan da gero, bertara urbildu, garagardoak atera ta zis, zas, zis zas. Alako baten, blokea beruntz erori da, jausi garbi ta luze baten, aize soinua ateratzen. Ostias!! ostias!!  batzutan esateko aukera heman digu harria leizearen lurra ikutu arte. Bata besteari begira eta beste...ostiaaaas !! batera esan dugu. Zer dago or !!. Argia atera, beruntz begiratu eta beste ostias!! bat atera zaigu ahotik. Itzelezko putzu bat dago bertan.

Hori ikusi ta gero, leiza sarratu, asken garagardoa atera eta reflesio momentu bat euki dugu "Petrus, algo estamos haciendo mal" Beer Teamekoak ez ditugu holakoak aurkitzen...edo nor daki...

2014/06/22

Urdaibai: 1 - Lea Artibai: 2 !

Part: Unai eta Josu

Sentitzen dugu. Ezin izan dugu agoantatu.


Paltzuaran VI deituko da momentuz. Koordenadak dropboxeko katalogo ofizialean daude.



Guk gure lana egin dugu. Gotzon eta Antua, badakizue zer egin behar duzuen bihar arratsaldean. Eraman mailu ta zizel bat, eta 50 metro soka gitxienez?...

Badirudi bidean repisaren bat edo dagoela, zeren eta harri batzuk beste batzuk baino beherago heltzen dira...

Ea flautak jotzen duen eta Paltzuarango Sistemaren Trabesia egiten dugun...

Le Traverseé de Le Sisteme de les Grottes de Paltzuérén

Guk kanpoan karakolik ez dugu ikusi, baina esan digu Elorrioko frantses batek behean karakolak egon ahal direla.

Jo jo jo...


JO JO JO JO JO JO JO JO !!


2014/06/21

Urdaibai: 1 - Lea Artibai: 1 (Paltzuaran topografiatzen)

Part: Antua, Gotzon, Iñaki, Josu, Unai



Paltzuarango Koba topografiatu dugu oraingoan "disto"arekin. Topoa eginda zeukan noski, baina orain Lidarrean ikusi ahal izan dugu, mendian zehar nora doan.

Frantsesek Olalden laku bat aurkitu zutenean, Urdaibaitar "norbaitek" esan zuen Urdaibai: 1 - Lea Artibai: 0. Bazirudien koben "karstifikazioa" hobea dela Reserva de la Biosfera bat badago kobaren gainean. Hilabetetako adarra jotzea eta vacileoa aseguratua zegoen Lea Artibai-tarrontzako.

Denok dakizue Paltzuarango "ia-ia-sistema" (bloque derrunbe bategatik ez balitz) ren barnetik Lezateko gure kobazulo preziatuan irtetzen duen erreka pasatzen dela. Karamelo lekua, baina baita oso ondo errepasatua. Errepasatua? Baziren urteak hor koban inor sartzen ez zela. Baina bateria ondo kargatuta daukan NAO baten aldean karburoak ez du zereginik. NAOak ez du romantizismorik, baina tetxuak eta bentanak ondo ikusten dira.

Paltzuarango Kobaren hasierako sektoreak pixka bat "estetikoki desafortunatuak" dira. Iluntzar- Galarregi mendien artean gaudela ondo nabari da. Batzuetan hormetatik harri zatiak irtetzen dira, eta errekako sektoreetara heltzean makurtu egin behar da, eta beste leku batzuetan etzan!



"Egixe esan hau zatixe ez da oso estalaktita-politxe" esan du Adeseko gazte batek.
"Bah, Lea Artibai" esan du Adeseko nagusi batek, potroak berotzeko gogoarekin.

Baina Paltzuaran Iñubija bezalakoa da. Gero eta barrurago gero eta handiago eta ederrago. Arrastradero-alkantarila batetan ondo lubrikatu eta gero, derrepente zasta! Paltzuarango kolektorera heltzen gara. Lezateko iturrira.

Eta hasten dira gela handiak, lurra bloke erraldoiz beteta dago eta errekak ahal duen moduan bidea bilatzen du. Hasi gara Lezate-taz gogoratzen, eta egia esan estratifikazioz behintzat ez da berdina. Pirineoetan egongo bagina bezala blokeetan gora eta behera goazen bitartean, hormak espeleotemaz pintatzen hasten dira.

Paltzuarango Kolektora errekan behera eta errekan gora kaos de bloke batzuekin itxitzen da. Errekak eta haizeak bere bidea bilatzen du baina guk ezin dugu pasa. Errekan behera Paltzuarango Leza konektatuko genuke, 10 metrotan blokeak kentzen hasi ezkero, errekan gora ere blokeak kenduko ditugu? Magia?

Ezkerretara errekasto bat hasten da, makurtuta joatekoa, "estetikoki desafortunatua" hau ere. Baina errekasto "ez estetikoak" gela ikusgarrietan amaitzen direla Paltzuaranen ikusita, han sartzen gara.

Eta bai agertu ere! Esan zigun Gotzonek Paltzuarango Kobaren fondoan "tximini" batzuk daudela. Ez zena asko espezifikatu zen "tximini" horiek gela erraldoi batzuk direla, eta tximiniak egiatan 40 metroko Leza-Tubo bertikal handi batzuk direla.

Irriparra etorri zaie berriz Lea Artibai-koei. "Urdaibai 1 - Lea Artibai 1".

Egia esan errekek ez dute eskualderik errespetatzen. Nola errespetatuko dituzte eskualdeak, gainean dituzten mendiak eta barrankoak ere ez badituzte errespetatzen? Beste mundu bat, beste morfologia bat da horko behekoa. Eta horrela, falla berriak deskubritzen ditugu askotan ades-en, planoetan ere ez daudenak. Guk bakarrik dakigunak hor daudela. Zergatik? Euren artean oinez ibili garelako!

Ez gaude Ades-en gela erraldoietan oinez egitera ohituta. Agorafobia helduko zaigu.

Airea edonondik dago, eta tetxuetan beltza ikusten da. Guk hotza daukagu eta bagoaz kanpora, baina Paltzuaranen gauzak ez dira amaitu. Hobeto esanda, igual hasi egin dira...

PALTZUARAN (IÑAKI)
Eguenian, lokalian geuazanian Gotzonek esan eustan:
 Zapaturako plan bat daukat gustako jatzuna Iñaki, Paltzuaraneko sumiderora jungo gara topografietan. Ikusikozu zelako koba politxa...
Bueno, ba ezebez esan barik han geuazan gaur goizian, Iluntzar ta Galarregi artian dagon paraje honetan, zelako lasaitasuna, zelako polita...
ta bapatian Zaldi-lasterketa baten erdixan para gara... honako gauzak guri bakarrik pasaten jakuz.

Handik hainbatariñen eskapando bajatu gara Paltzuaraneko bailara misteriotsura, ta danok flipata geratu gara bertako burmia ta haize korrientia ikustian.
Lezia goitxik begitu dogu, kriston bufada hotzagaz ta sartzeko kriston goguakin geratu gara. Hurrengo baten bajatuko gara hasiberrixok (Josu, Unai, Martin ta neu) 80 metroko putzu ekipaten ta azpiko galeria erraldoiak topografiaten.

Azkanin koba-sumiderora jun gara. Aurrera gindoazen heinian, sabaixa gero ta bajuago zan, laminadore baten bilakatu arte. Tartian behin lokatz pixkat agertzen zan (betikua) eta harrixa inpuroa zan ta apurtu eitxen zan.
Momentu horretan ixilik pentsaten neuan neure barnerako:
Esangozu naixuna Gotzon, Lezateko kabezeria da ta errespetaten ta kontuan hartzen dot, baina hau politxa, ba ez, politxa ez da.
Holako baten, neu: -joe, que roca mas mala, se rompe todo!
Gotzon atzetik: -Bah, Lea-Artibai...

Azkanian, bifurkaziño batera ailagatian, Gotzonek esan nau:
Bide ona ezkerretik da Iñaki, tximiniak eta daukoz explorateko. Jun zaize aurretik Unai ta zeu nahi badozue.
Ta han hasi gara, tetxua osterabe gero ta beherago, gero ta beherago ...
Azkanin "kauendios!" baten bat urten da: Errekak jarraitxu itxen dau baina popatik emongotze! neu lateraletik noia!
Orduan topografiadoriak heldu diraz ta han erakutsi deutzegu topa barri dogun laterala ta tximinia (guk uste genun hori zala ona!).
Josu bitxartian: hay aire! por aqui también hay aire!!
ta bapatian, kriston oihartzuna sortu dau Josuren esaldi honek: JOE!!! ZE POLITA!!!
Orduan Unai a toda ostia agertu da ez dakit nundik: ZE OSTIA DA EKO HORIIII?????

BA TXIMINIA FAMOSUAK!!! 40 metroko Tximinia bertikal bertikalak, 10 metroko zabaleran ta galeria tramo majo baten zabaltzen zirenak. por lo menos hiru tximinia erraldoi gogoratzen dodaz, ta KRISTON tubo freatiko bat.
Hau jada gehiegi ixan da gutzat.... gu estuasunetara ohitxuta gagoz...... hau AGORAFOBIKUA da....

Asike besterik barik, URDAIBAI 1 - LEA ARTIBAI 1.

LABURPEN ESPELEOLOGIKUA:

Galarregiko lanak bukatzen doguzenerako, Lea-Artibaiko katalogoaren proiektuarekin jarraitzeko eremu berri bat begiz jo dugu: Lezateko kabezera osatzen duen parajea goitik bera erasotuko dogu.

Gogorarazi nahi dot, lehenengo esaldian esan dotena, lehenik lanak bukatu bihar doguz, eta Galarregiko lezatik sokak ateratzen ditugun egunean bertan, Paltzuaranen Antuanek misteriotsuki aurkituko duen 60 metroko putzua instalatzeko erabiliko ditugu sokak (garbitu ostean noski)...

2014/06/15

Kanteraburu: Omaerrekako iturria

Part.: Gotzon, Antua, Jon Ander, Josu, Oier, Ane, Niko eta Tomax



Kanteraburun, Omako bailara ixten den leku horretan, iparraldeko maldan dagoen arrakala bertikal batetik ageri da Olalde, Bolunzulo, Lastarrike eta beste hainbat kobazuloren barrena pasatzen den erreka. Bai! Omaerrekari buruz hari naiz berbetan.

Igande goizean, esploratu gabeko ubegi hau aztertzera joan ginen. Antua aurretik egona zegoen, eta haren esanetan, sartzeko busti beharra zegoen. Hala ere, 20m maldan gorago, beste zulo txiki bat aurkitu zuen Petrusek, eta beraz, bai ubegia eta zulo hau esploratzera joan ginen, konexio bat egongo zenaren ustetan.

Lehenik eta behin, zulo txikia zabaldu genuen. Antua sartu eta... ezer ez. Gela bat, alde guztietatik itxita.

Eta beraz, neoprenoak jantzi eta ubegian sartu ginen. Harritzekoa da duen ur-jarioa, eskerrak neoprenoak eraman genituen. Ordu bete inguru eta gero, zuen haize bixkat hori bloke artean galtzen zen jarraipen posiblerik gabe. Topoa egin, eta kanpora.



Eta ahaztu gabe, larunbatean Arginetik atera genuen materialak garbitzera!


 





2014/06/14

Karamelo ustela


Argazkiak.org | Neobisium © cc-by-sa: ades


140614: Idoia, Gotzon, Unai, Josu, Oier.

Argin Urzulora. Planning politta genduan: Unaiek eta bixok Karameloko eskaladia, eta Idoia, Gotzon eta Josu fonduan desob. Potruak! Ez dira egun asko izaten, ez, gaurko moduko emaitza urrixekin.

Unai eta ni eskalada hastera giñoiazela, betiko historixia gertatu da: Gotzon paretan gora, masmian modura. Ez taladrorik, ez eskaladarik, ez kristorik: bidia agortu dau, eta jarraipenik ez dagola sigurtatu desku. Sektoriak tetxu garbixa ei daka, eta meandro estua emoten zebana be, itxitta ei dago. Haize korrientian arrastorik bez, behetik gorako turbulentzixia baiño ez zala ondorioztatu dogu. Karamelo ustela! Kolpe gogorra izan da eskalatzaille intrepiduondako, batez be ulertu dogunian material guztia katazulo inundauetan zihar mobidu biharko genduala, fondoko beste eskaladiari ekiteko.

Unaiek gure instalaziño flamante osua desinstalatzen ziharduala (agur, agur betirako!) neri poltsa estankuan billa juatia tokau jata, taladrua uretatik pasatzeko. Gotzonen atzetik, semimurgildutako 3 katazuluak pasau dittudaz, Lokatz World deittu geinkian sektore ezin labanaguan sartuta. Hartu poltsa estankua, eta atzera 3 alkantarilletatik zihar Unaien azpiraiñok. Ordu erdi inguru hantxe, goittik behera bustitta; azkenian taladrua allegau da, eta enpaketauta nekala, barriro uretan sartzeko prest... bestien berbarua. Zer? Eta... beste taladrua erre dala eta ezin izan dabela ezer egin; pasatzeko barriro poltsa estankua, kanpora datozela.

Unai eta Idoia juan dira barrura poltsiakin, taladrua pasatzera, ni zain hotzak akabatzen. Bueltau diranian, hirugarrengo bustialdirako adoria biltzen nenguala, zorionez, Unaiek kanpora juateko gogua erakutsi dau. Barruko eskaladiori hurrengorako geratzen da beraz; gitxienez pare bat hille barrurako (...).

Egun zihero inproduktibo honekin lur jota genguazela, hara nun ikusi doten Neobisium bat nere itxaronlekuan bertan, gorputz zurikua gaiñera. Potien billa salto egin dot, gitxienez gure gaurko izardi, neke eta hotz guztiak, pseudoeskorpioi milimetriko honekin bardintzeko.


Ametsak Desekipatzen

Karamelo Sektoreko tubo freatiko polit (eta siku!) etan gora nindoala, behean zegoen Oierren kantu "indigenen" tonu bajuek resonantzia egiten zuten galerien hormetan. Baina denak ez zeuden behean. Nik "libre!" eman orduko, taladroa poltsatik ateratzen tardatu nuen denboran Gotzonek karamelo sektoreko soka erdiak igo zituen eta adelantamiento bat egin zidan ezkerretik, A-8an egongo bagina bezala. Ez dakit limite de velocidadik sobrepasatu zuen ala ez, eta ez dakit sokan anklatuta igo zuen ala ez...

Karameloko goiko bigarren soka kroll-ean jartzen hasi orduko, Oier guregana heltzen zegoen bitartean, Gotzon gora heldua zen. Ni eskaladara gora ailegatu orduko, Gotzonek librean eskalatua zuen, eta konfirmatu zuen han goian ez zegoela ezer, tetxu batean amaitzen zela. Eta gero, igo zen abiada berdinean, bajatu egin zen Karamelo sektoretik, eta Oier batuta, biak Argineko fondora bideratu ziren egunari espeleo-etekin on bat ateratzeko asmoz.

Eta nik, tubo freatiko polit haien iluntasunean bildurik, nire ametsak, nire paja mentalak desekipatu nituen. Nire buruaren barruko hormetan "mecaguen dios nire instinto geologiku" bezalako esaerek pinball egiten zuten. Eta monty-en roskak harritik kanpora apurke apurke irtetzen ziren bitartean, bazirudien ia alperrikako 2 egun eskaladen penak ez zituela tuboan zehar egon behar zuen haize korronteak eramaten. Bai, egon behar zuen haize korronteak, guk behintzat behin nabaritu genuen!...

Baina hau holakoa da. Batzuetan frantsesek laku ikusgarriak deskubritzen dituzte, beste batzuetan "gizondu" egiten gara leza beldurgarriak jeisten. Beste batzuetan Ondarrutarrek erreka berriak aurkitzen dituzte Mereludin, eta Urdaibaik urtean behin estalaktitaz plagaturiko galeria batzuk erakusten dizkigu, erakusteko espeleo garbia ere izan daitekeela.

Esaten dute batzuetan Ades-en "paja mentalik" ez dela egin behar. Baina hori esatea alperrik da. Esaten zidan Josuk: "hor goxan galexa ikusgarrixak daz edo NAIZUZ egoti?!!". Hori esatea ere alperrik da.

Baina bueno filosofia gutxiago. "Zapato goixe da eta pena gitxia eta ondo pasatze geixaua!" esan nion nire buruari, eta Oierrengana bajatu nintzen. Gizon koitxadua meandro ertz batetan zegoen hotzak hilda erdi fosilizatuta, nire Ancestro guztietan gogoratzen eta juratzen. Eta horrela, zapatuari "ginda" bat jartzeko, basaz betetako gatera-barrizal baten sartu ginen.

Enfin...Eta txarrena dena, gustatu egiten zaigu gainera!

2014/06/09

El laguito (o charquito) de los Franceses

2014/VI/7 Laurent, Lotina & Antua.

Apropos idatzikot neuk kronika hau, badakidalako hiru exploratzailiek ez dabela ezebez idatziko eta lengunian atara eben bideoak eta topoa ikusi nahi doguzelako.

Go-pro-ak hurrengokoa dino: Olaldeko laku sifoian sartu ziren (kortezubi) eta 15 metro bajatu ostian, aurrera jarraika lehen "burbuilaraino" heldu ziren.

Denok uste genuen "burbuja" hau lokatzezko antro bat zela, baina bideoak beste zeozer erakutsi zigun... Koba bat zen, bere estalagmita eta estalagmitekin, eta gainera alturatxoekin (bideoan konproba dezala bakotxak)... ondo hasten gara... zenbat sekretu gordeko dabez buzeatzaile hauek???

Gero bigarren sifoia pasata (Damienek aurkitutakoa) "Lago de los Franceses"-era heltzen zara. Kilometro ta piku eukazala esaten ibili ziren exploratzailiak, baina tamalez, 800 metro eskas daukoz bigarren sifoi batera heldu arte...
UMMM... Izena aldatu biarko jako? lagito? txarkito? gour?
Urdaibai ezta hainbesterako ehh??...

Bueno, tontakeriak alde batera utzita, Antuak lateral siku baten berri eman zigun, forma eta sustraiak kontuan hartuta, duela astebete aurkitu eta desobstruitu genuen "sarrikoleza"-ko leziarekin erlazioa izan dezakeela pentsa genezake... topoak erantzungo digu ea sarrikoleza-ko lokatzezko tapoia zulatzea merezi duen (40 metro falta dira halan da be, lakurarte).

2014/06/07

Benetako espeleologuen modura


Argazkiak.org | 140607ArginUrzuloa © cc-by-sa: ades


140607: Argin, (...), Olalde.

ADES-en danari emonda gabiz; bertan dakagun anbientilluangaittik izango da, edo ez dakitt zergaittik, baiña kontua da zapatuero talde haundixa biltzen gabizela, beste taldietako errefuertzo eta guzti (gaur habitualoi –Laurent barne- Lotina gehittu jaku).

Lehelengo taldia (...). Laster amaittu dabe bere biharra, eta bigarrenguen sektorera juan dira.

Bigarren talde hau urpekarixak osatu dabe, Olaldeko Frantsesen Lakua ondo topografiatzeko eta esploratzen segitzeko. Gerora jakin dogunez, galerixa baten gora igo dira, kanpoko arrastuak (sustraixak) daken sektore batera allegau arte. Paraleloki, lehelengo taldiak inguru horretan leza baten behera egin dau. Topografixia aztertu biharko da, pintxazo bat egitteko aukerarik ete dagon jakitzeko.

Hirugarren taldia geuk (Unai, Josu eta Oier) osatu dogu, Argin Urzuloko eskaladiakin segitzeko. Konpromezu haundiko gauzia ez zanez, eskaladia neuk egin dot. Bateria bixak agortu arte 10 metro igo doguz ranpan –gitxi, badakitt-, eta meandro haizetsu baiña oso estu baten atarixan geratu gara. Espeleotemak ikusten dira (koladak estutu dabe meandruan barrena), eta tximinixa batek 8 metro gehixago erakusten desku, guztiz bertikalak. Biharbada meandro honen bestekaldeko sektor fosillerako pasua izan leike...

Bost ordu inguru egin doguz zulo barruan, gehixenak eskalada lekuan. Pozik geratu gara, emaitza haundirik ez dogu lortu, baiña tira: materiala prestau, baterixak kargau, sokia instalau, gauzak asegurau, taladrua eta distoxa erabilli, eskaladia egin, errekan materixala garbittu, datuak visual topokin bateratu etxian... Geuk bakarrik egin dogu behintzat! Benetako espeleologuak emoten dogu ;-)

Barne bilatzailea