2014/06/07

Benetako espeleologuen modura


Argazkiak.org | 140607ArginUrzuloa © cc-by-sa: ades


140607: Argin, (...), Olalde.

ADES-en danari emonda gabiz; bertan dakagun anbientilluangaittik izango da, edo ez dakitt zergaittik, baiña kontua da zapatuero talde haundixa biltzen gabizela, beste taldietako errefuertzo eta guzti (gaur habitualoi –Laurent barne- Lotina gehittu jaku).

Lehelengo taldia (...). Laster amaittu dabe bere biharra, eta bigarrenguen sektorera juan dira.

Bigarren talde hau urpekarixak osatu dabe, Olaldeko Frantsesen Lakua ondo topografiatzeko eta esploratzen segitzeko. Gerora jakin dogunez, galerixa baten gora igo dira, kanpoko arrastuak (sustraixak) daken sektore batera allegau arte. Paraleloki, lehelengo taldiak inguru horretan leza baten behera egin dau. Topografixia aztertu biharko da, pintxazo bat egitteko aukerarik ete dagon jakitzeko.

Hirugarren taldia geuk (Unai, Josu eta Oier) osatu dogu, Argin Urzuloko eskaladiakin segitzeko. Konpromezu haundiko gauzia ez zanez, eskaladia neuk egin dot. Bateria bixak agortu arte 10 metro igo doguz ranpan –gitxi, badakitt-, eta meandro haizetsu baiña oso estu baten atarixan geratu gara. Espeleotemak ikusten dira (koladak estutu dabe meandruan barrena), eta tximinixa batek 8 metro gehixago erakusten desku, guztiz bertikalak. Biharbada meandro honen bestekaldeko sektor fosillerako pasua izan leike...

Bost ordu inguru egin doguz zulo barruan, gehixenak eskalada lekuan. Pozik geratu gara, emaitza haundirik ez dogu lortu, baiña tira: materiala prestau, baterixak kargau, sokia instalau, gauzak asegurau, taladrua eta distoxa erabilli, eskaladia egin, errekan materixala garbittu, datuak visual topokin bateratu etxian... Geuk bakarrik egin dogu behintzat! Benetako espeleologuak emoten dogu ;-)

1 comentario:

Unai Zeberio dijo...

Kronika ona oier, zoixonak. Porcierto, komentatzeko, Ispaster-Gernikako karreteratik Argin Urzulora bajatzeko 10 minutuan pista bat topa dogu. Arritola baserria eta gero 100 bat metrora lekeitiorantz dagoen karretera-kruzetik.


Barne bilatzailea