2014/06/09

El laguito (o charquito) de los Franceses

2014/VI/7 Laurent, Lotina & Antua.

Apropos idatzikot neuk kronika hau, badakidalako hiru exploratzailiek ez dabela ezebez idatziko eta lengunian atara eben bideoak eta topoa ikusi nahi doguzelako.

Go-pro-ak hurrengokoa dino: Olaldeko laku sifoian sartu ziren (kortezubi) eta 15 metro bajatu ostian, aurrera jarraika lehen "burbuilaraino" heldu ziren.

Denok uste genuen "burbuja" hau lokatzezko antro bat zela, baina bideoak beste zeozer erakutsi zigun... Koba bat zen, bere estalagmita eta estalagmitekin, eta gainera alturatxoekin (bideoan konproba dezala bakotxak)... ondo hasten gara... zenbat sekretu gordeko dabez buzeatzaile hauek???

Gero bigarren sifoia pasata (Damienek aurkitutakoa) "Lago de los Franceses"-era heltzen zara. Kilometro ta piku eukazala esaten ibili ziren exploratzailiak, baina tamalez, 800 metro eskas daukoz bigarren sifoi batera heldu arte...
UMMM... Izena aldatu biarko jako? lagito? txarkito? gour?
Urdaibai ezta hainbesterako ehh??...

Bueno, tontakeriak alde batera utzita, Antuak lateral siku baten berri eman zigun, forma eta sustraiak kontuan hartuta, duela astebete aurkitu eta desobstruitu genuen "sarrikoleza"-ko leziarekin erlazioa izan dezakeela pentsa genezake... topoak erantzungo digu ea sarrikoleza-ko lokatzezko tapoia zulatzea merezi duen (40 metro falta dira halan da be, lakurarte).

2 comentarios:

Unai Zeberio dijo...

bideoak YA

Anónimo dijo...

Ilusiño itzela bideoa ikusteko!!


Barne bilatzailea