2015/11/29

Zatikan katalogo lanetan.

Idoia, Gotzon, Antuan eta Xabi.

Atzo Zatika bueltan ibili ginian, Katalogorako falta zirian topuak eta argazkiak ataratzen, egia esa nik sarrerak ezagutzen nebazan baina sartu barik neuan, lamiñoteitik hasi ginian, sarreriak zabortegija emoten dau, gero barruan Gotzonek eta Idoiak topua egin eta Antuan eta ni inkognitak aztertzen egon ginian, Antuanek barriro etorri bihar giñiala desobstruzioa egitera esaten zegoela, Gotzonek mazetia hartu eta bost minitutan zabaldu eban bidia...beste aldean ez euan gauza handirik .


Gero Bizkartegira joan ginian, benetan sarrera ikusgarrija. Nik kanpoko argazkijak egin nebazan, eta gero barrukuak Gotzonek atara ebazan, Idoia, gure modelo onenen laguntziagaz. Bitartean Antuan eta ni Bizkartegiko blokeen laberintuan galduta ibili ginian, ederra bolumena.










Katalogatzeko falta jakun "Adosako koba" (edo "aldatzeko"?). Zulo txikia baina polita, atzeko aldetik tximinerija batetik kanpora emoten dau. Honetan gagozela ehiztari bat agertu zan, eta beste leiza bat egoala ezan euskun eta beste egun baten juteko itxi genduan.


Azkenian Idoia, Antuan eta Gotzon otoio puntara eruan nebazan zulo bat aztertzen, igoten gagozela begirakuna batzuk sumaten nebazan... esaten moduan: "como nos hagas subir para esto...", presioa nabaritzen neban, eta azkenean efektibamente: "un calcetín"




2015/11/23

EEL La Red del Silencion (Josu)

La Canal jeitsi eta taperra gordetzen duen motxila ikusi dudan arte, ez naiz konturatu Caballos-Valle travesia mitikoaren erdian aurkitzen ginenik!! Eta batzuk diote la Canal gogorra dela. Ez eute probatu 2m-ko kamilla sartzen eta ateratzen. Zelako koba!! Meandroak, putzuak, galeriak!! Hor bai egin daitekeela espeleo.

Bi taldetan banatuta, 1go taldean Martin eta Unai, eta 2go taldean Iñaki eta Josu, bi egun desberdinetan sistemako leku bitan espeleo sokorroko ariketa desberdinak egiteko aukera izan dugu. Oraingoan bai, nire kasuan behintzat, ariketa desberdin nahiko egin ditut, kontrapeso, tirolina eta freno de carga delakoal. Ah, eta como no, kamilla gateretan porteatzea. Bi egunetan idoia izan da gure taldearen zauritua... Kamillaren profesional bat!! Dena ondo joan da eta ez da izan ezustekorik. Pixkanaka bada ero, bagoaz ikasten...

Igandean, berriro barrura sartu ginen, baina oraingoan, lekuak taldeen artean ordezkatuz. Bigarren egunekoa nabari politagoa. Zelako kotrapesoa! Gehiago egiteko gogoarekin geratu naiz.

Aupa ADES.


2015/11/22

EEL ariketia Red del Silencion




(zulo barruan jardun dozuen mutil gaztetxuok :-P gogoratizue oso ohittura ona dala norberak egindakua egutegitxo baten jasotzia –eta gero, nahi badozue, blog honetan pegatzia-)


 ojebar4.jpg
 (Oier)

151121: ADES-eko hainbat kide (azkenian kontua galdu dot) Red del Silencion, EEL-eko ikastaroko ariketan.

La Tejedora aterpetxian bilduta, salbamenduko taldiak La Canaletik sartzeko prestakuntzan laga doguz. Komunikaziño taldian Joxe, Unax, Cuca eta laurok egon gara; erdi-simulakrua izango zala kontuan hartuta (puesto de bocarik ez), gure aldetik jardutia errezagua izango zala pentsau, eta gure ariketia Vallen egittia pentsau dogu.

Gero konturatu gara erabagi okerra izan dala: urak, antza, pausua moztu desku eta 100 m eskaseko zonan ibilli ahal izan gara bakarrik. Ahal izan dogun modura genefonua eta nikolak arazo barik probau doguz (luzera nahikua ez zeguanez, antenak sigi-sagan ipiñi doguz, eta ondo urten da); tedrak ez dau funtzionau (baterixa arazuak) ezta gaur ensaiatzeko ekarri dogun repetidoria be (ez dogu jakin zergaittik, zehazki); interfono frantsesak ezin izan doguz erabilli, kablia goixan ahaztu dogulako. Hainbeste material desberdin izanda, checklistak erabiltzia komeniko litzakela komentau dogu.

Behin errefujixuan, justo-justo PC-kuekin bazkaldu dogu (bizimodu gogorra!) eta arratsaldian pareko zelaixetan beste aproba bat egin dogu: nikolak goizeko moduan, ok; tedrak be funtzionau dabe azkenian, nahiz eta soinu kalidade eskasaguakin; repetidoria be martxan jarri dogu (hau oso barrikuntza interesgarrixa da: ondo urten ezkeriok, leza barruko seiñalia -tedra, nicola zein interfonuak- walkitalkie seiñalez PC-ra zuzenian helduarazi leike bitartekari barik); interfonuak dira probau ez dogun gauza bakarra.

Kondiziño hobiak emoten deskuan zuloren baten aprobak egittia adostu dogu (Lamiñak, Albia...) hurrengo simulakro edo istripuan komunikaziñuan arlua hobeto landuta eruateko. Nere aldetik, aurreko asteburuko protokoluari addenda batzu egin detsadaz:

Kontuan hartzeko:
·         Remolkian interfonuak eta kabliak egoten dira. GAES-en, tedrak eta ¿nikola? Materiala ezagutzeko, testatzeko eta koban erabiltzeko geratu biharko gara.
·         Komunikaziño Taldian jente gehixago egotia komeni da, jakiña: erreskate luze batian gure lana ez litzake bakarrik komunikaziñuak instalatzia izango. Mantenimendua egitteko premiñia egon leike (testak, konponketak, egokitzapenak) eta errelebua premiñazkua izan leike.
·         Tedra (eta Nicola?) ekipuekin batera brujulak eta instrukziño-orrixak juan biharko litzakez; lehelenguak frakturen eta diaklasen norabidiak zehazteko, bigarrenak sorosliendako.
Protokolo posible bat (zehazteko):
1.      Kamillia sartu aurretik, harekin batera doian interfonua konprobau (pilak, kabliak).
2.      Gaiñontzeko kabliakin eta interfonuekin, bardin .
3.      PC-an topoa aztertu; ahal bada, zaurituan kokapena zehaztu (nicola edo tedra instalatzeko); progresiño bideko interfonuen kokapena aurreikusi.
4.      Barruko instalaziñua egin.
5.      Kanpoko instalaziñua egin (PB edo inguruetan: barruko instalaziñuan kokapenan arabera), repetidoria barne.
6.      PB eta PC arteko komunikaziñua sigurtatu.
7.      Kamillia mobitzen hasten danian, azken sorosliak urten ahala (ez lehenago) barruko instalaziñua kendu. Talde bakotxak bere zatixa desinstalauko leuke.

2015/11/15

EEL ariketia (Bizkaia)




151115: Gotzon, Xabier, Idoia, Iñaki, Martin, Unai, Josu, Antua, Petrus, Oier.

EEL-eko Bizkaiko praktikia, Ipazterko frontoian eta Lezandipian (Gizaburuaga).

Zapatuan, sorosle barrixei espeleolaguntza montajiak erakusten (polipasto, tirolina eta kontrapisuak) eta háren erabilpena. 22 ikasle guztira, gehixenak aurretik esperientziarik bakuak. 

Domekan, talde bat Lezandipera juan da, zapatuan ikasittako maniobrak praktikan jartzera.

Beste taldia, Santa Eufemian logistika billeria. Bihar orokorrak errepasatziaz eta fintziaz gain, neuri dagokidanez (Oier) Komunikaziño Talde barrixa sortu da. Momentuz hiru kide gara, Joxe (Takomano), etorri ez dan beste mutil bat eta neu.

Datorren zapatuan Ojebarren egingo dan simulakruan, taldia martxan jartzen saiatuko gara.

Kontuan hartzeko:
·         Remolkian interfonuak eta kabliak egoten dira. GAES-en, tedrak eta ¿nikola? Materiala ezagutzeko, testatzeko eta koban erabiltzeko geratu biharko gara.
·         Komunikaziño Taldian jente gehixago egotia komeni da, jakiña: erreskate luze batian gure lana ez litzake bakarrik komunikaziñuak instalatzia izango. Mantenimendua egitteko premiñia egon leike (testak, konponketak, egokitzapenak) eta errelebua premiñazkua izan leike.
·         Tedra (eta Nicola?) ekipuekin batera brujulak eta instrukziño-orrixak juan biharko litzakez; lehelenguak frakturen eta diaklasen norabidiak zehazteko, bigarrenak beste taldietako sorosliendako.

Protokolo posible bat (zehazteko):
1.       Kamillia sartu aurretik, harekin batera doian interfonua konprobau (pilak, kabliak).
2.       Gaiñontzeko kabliakin eta interfonuekin, bardin .
3.       Komunikaziño gailluen kokapena PC-akin adostu: barrukuak topografia zehatzan gaiñian, kanpokuak GPS-ez.
4.       Barruko instalaziñua egin, lezia eta Puesto de Boca artian.
5.       Aukeria badago, Puesto de Bocan repetidoria instalau, lezatik PC-ra komunikaziño zuzena egon daiñ.
6.       Kamillia kanporutz doianian, azken sorosliak urten ahala (ez lehenago) desinstalau interfono saria. Talde bakotxak bere zatixa desinstalauko leuke.

Ojebarren ikusiko dogu ia hau kunplidu leikian, edo gauzak aldatu edo gehittu bihar dirazen.

2015/11/12

Kastillo Errekako Ubegian, lokatzez itota



Antua, Idoia, Gotzon, Josu, Martín.


Pasaden larunbatean, Atxurra ondoko kobak esploratzera joan ginen. Gure desira nagusiena Atxurrako leza eta Kastillo Errekako Ubegia konektatzea zen. Antuak hasi zen lezaren desobstrukzioarekin. Dimba damba dum! Nekatu zenean, Josu eta biok erreleboa hartu eta laster hasi ginen gure eskuen larruazala gogortzen. Gotzon, Idoia eta Antua jada aspertuta zeuden eta Asubijoako lezara joan ziren denbora ez galtzeko asmoz. Guk jarraitu genuen, dimbadamba, eta azkenean pasatu ginen, justo justo, estuasun bertikal horretatik. 
Aprendimos una lección importante: NUNCA dejes de revisar los bloques sueltos. Ayer mismo soñé con aquella piedra encajada, aparentemente encajada… Putzu txiki bat jaitsi eta gero, leza bukatutzat eman eta kanpora atera ginen azkar-azkar. Egia da beheko partean aire pixkat nabaritzen zela, baina “ligera brisa” kategorian sartuko genuke. Kastillo Errekako ubegian, bestalde, aire zalapartatsua zen! 
Beste hirurek Asubijon ez zutenez arrakastarik izan, denok batera sartu ginen aipatutako ubegian. Bagenekien, gainera, neguko azken irteera izango zela, “uholde-urak” etorri baino lehen. Zelako katazuloa! Unai, Oier eta Iñaki: zelako katazuloa! Sin duda, estará en el top10 de las gateras de Lea-Artibai. Después de arrastrarse durante unos minutos, las paredes de la surgencia de Kastillo Erreka se abren y se pierden por el techo. 
Nosotros seguimos el curso natural del ADES. Desobstruímos una gatera de barro freática y empezamos a gatear. Y a gatear. Y a gatear. Avanzaríamos unos 30 metros en un gatera no mucho más ancha que nuestro cuerpo, sin demasiadas curvas, de un marrón liso y acuoso. Sin apenas maniobrabilidad, llegamos a un punto en el que el techo bajaba y solamente dejaba 10 cms de paso. Al otro lado del estrechamiento vislumbramos en un tunel recto, negro. Hacer la topo de vuelta fue un auténtico espectáculo.
Orduan, galdetu genio gure buruari, Atxurrako lezan ez badago ia haizerik, nondik dator ubegiko korronte hori? Agian katazulo horren amaieran aurkituko dugu erantzuna.
Creemos que la futura exploración se entiende en dos frentes:
·         La gatera interminable.
·         La escalada de las zonas altas (posible conexión con Atxurrako leza/exterior) 


Barne bilatzailea