2014/02/24

LEIZE AHAZTUA?

Part.: Antua, Gotzon, Oskar



Euskal Herrian, kobeen eta gizonen arteko arremana oso indartsua dala kontuan euki ezkero, ez da ulertzen zelan ain leiza garrantzitxua eta ikaragarria, zegurunez urdaibaiko leizarik haundiena, eta gainera baserrietatik urbil egonda ez den katalogoetan, bai zaharrak edo berriagoak, edo herriko gendearen memorian agertzen eta mantentzen.

Hiru leiza haundi bat egiten dabe barnean, sala haundi bat eginez. Bertan animalien ezurrak edonon agertzen dira, haundiak eta txikiak, baita ere burdinezko aintzinako nekasal tresnak eta larruzko zapatak. Baina.. plastiko bat ere ez barruen. Honek esaten digu, bertan urbildutako askeneko baserritarra ez zuela plastikoa esagutzen edo erabiltzen, bestela zaborren artean agertuko ziren.  Aintxina esagutua eta aintxina ahaztua. Datu hau eta liburuen erreferentzia falta kontuan edukita, ez da zaila pentzatea, leiza hau, ahaztua egon baino, gendetik gorde eduki dala. Baina....agian, bertara urbildutako asken baserritarrak bertara garrantxi haundiko zehozer botako zuen? Alegian basoak leiza gendearengan baztetu?

Bata edo bestea, edo dana dala, ez da normala...ia zuek topaten dozuen arrasoia. Baina askar, izan leike leiza osterabe desagertzea.







2014/02/22

Osoloko Kobaue Ez Da Amaitzen Oraindik!

Part: Antua, Ritxar, Gotzon, Martin, Unai

Halako martxan Ades guztiak pasatuko du burua Osoloko sifoitik. Antuak ekipatu beharrean utzi zuen pasamanos bat karamelo bat izatea suertatu da, eta sala eta galeria berriak erakutsi dizkigu azkenean Osolok. Topoa ikusi beharko dugu denok orain, kobaren topoa eginda geratu bait da, eta argazki batzuk eta bideo "interesante" batzuk ere atera bait ditugu...

Osoloko sifoi famatuak (ia famatuago egin da sifoia koba baino eta) hasieran beldurra ematen du, baina pasa ahala joaten da ikara. Ia engantxatu ere egiten du!

Gela haundi batera heltzen da burua uretatik atera ahala, esker oneko gela haundi batera. Eskuinetara errekan gora joaten da, Laurent buru belarri dabilen bigarren sifoira. Han daude galeria handiak, han daude Burniakoak esploratzen egon ziren lekuak, eta hara joan dira Gotzon, Antua eta Ritxar. Ezkerretara, desobstruitutako paso estu bat, sala batera ematen duena ekipatu beharreko ranpa-pasamanos batekin. Hara joan dira Unai eta Martin eta ekipamendu ekipoa. Hormak kaltzita kristal txikizko loraz pintaturik daude. Oso polita da, Osolo polita da.

Unai pasamanosa ekipatzen hasi da eta nahita edo nahi barik (ez dakigu) Sistema 3/4 Monty ibiltzea erabaki du. Azkeneko ekipazioan Sistema Medio Monty zen. Vamos avanzando.

Ekipatutako beste ranpatxo bat eta gero, beste putzutxo bat jeistea etorri da. Martinek ekipatzen praktikatu nahi du. This is the moment!

Eta gero, Galerie! entzun du Unaik goitik, eta han jeitsi da, eta han joan dira aurrera, gora eta behera, estu eta zabal, sala eta meandro. Unaien Ondarruko euskera erdi bizkaitartutakoa erderazko hitz solte eta frantsesezko hitzekin nahasten da galeriaren hormetan. "Galerie!" dio Martinek. "La Galerie!"

Osoloko Kobauak pertsona txarrak egiten ditu. Barrurantza txupatuko balu bezala, esplorazale gazteak erotzen ditu. Ya ez dira inoren zain egoten, egoismoa nagusi da. Remordimentuak eta errietak etorriko dira gero, arrazoizkoak. Baina Osolorena da errua. Baina hurrengoan, ez dago G-52ko galeria erdian buelta egin zutenekoa bezalakorik, ya no nos va a esperar ni Mari Tere!

Sala polit batean eskalada argi bat dago egiteko, eta horregatik sokak utzi dira. Ezkerretara beste fraktura bat ere ikusi dugu ez dakiguna jeitsita dagoen edo ez. Erdi nahastuta gaude. Topoak aklaratuko dizkigu ideiak!


Hain interesgarria ez den arren, aipatu behar da GEV-eko "Cueva de Basaibar" aurkituta geratu dela. Etxebarriko bideko bidegorrian bertan dago, merenderotxo batekin eta Ama Birjina batekin lore batzuekin.

Hurrengoa zer da? Mmmm... Galarregi?....

AL OTRO LADO


Ralentizó su respiración; era cada vez más lenta, profunda, casi teatralizada, y de golpe, se sumergió y desapareció por aquel charco de agua marrón. Zer egongo da beste aldean?, galdetzen genion gure buruari, joder, zer egongo da hor barruan? Unos segundos más tarde, Antua volvía a aparecer con esa sonrisa de muñeco diabólico. Muchos habían llegado hasta aquel sifón de Markina, exploradores del ADES  y del GEV, y estoy convencido de que se excitaron al ver la galería de la entrada, esas coladas agazapadas en una esquina y el pequeño túnel freático, y al llegar al pochingo, antes de dar media vuelta, tuvo que haber también algún insulto, seguro. Sin embargo, si hubiesen alargado el pie y se hubiesen estirado todo lo largo que es uno, habrían notado la burbuja de aire, el otro lado.





Pasar el sifón de Osolo es sólo un momento, una breve eternidad de barro y agua opaca, y después vuelves a respirar. Unaik esan zidan Markinako erraiak ia esploratu gabe daudela, oraindik behintzat Koba barruan, espeleoko hasiberrioi eskalada pendientea tokatu zitzaigun eta hor joan ginen, pozik, poztasunez urduri. Osolo podría describirse como dos oscuros tentáculos. Gotzon, Richar y Antua siguieron el de la derecha sumergidos en una nube de marlboro (o lucky?) y nosotros el de la izquierda. Y son tentáculos porque Osolo te succiona con ventosas de barro, se te pega al cuerpo y al descendedor y al final ya no sabes qué es roca y qué es fango. En cualquier caso, como ya ha explicado Unai, encontramos una nueva extremidad subterránea. Estaba al final de la sala inclinada, cuando la calcita cristalizada de las paredes ya no es tan brillante y las katiuskas se te hunden en el suelo. Berak ondo azaldu duen moduan, horrela joan ginen gu, galerie! ohiuka, sala erraldoiegiak ikusten, pixkat exageratuak agian, pixkat baino ez, eta gure espeleo audio-aero-metria eskasa frogatuz, baina pozik, hori bai. Egoistak be izan ginen, territorio virgen ikusteak eragiten duen eromenaz gaixorik.


video

Y nuestro tentáculo se acabó, como no, con un meandro imposible. Pero ya son casi 500m de topo y un par de incógnitas por revisar. Todo un mundo al otro lado.

  video

2014/02/16

Puzzlian hutsuniak betetzen



140215: Santi, Antua, Gotzon, Josu, Oskar, Iñaki, Martin, Oier.


G-052 lezan, a la découverte de la premiere. Deskubrimentu osteko bigarren eguna,

Lezian sarrera estuan ostian, jaitsiera ikusgarri batetik juan gara behera, oihartzun haundiko gela baten amaittu arte; 40 bat metrotako jaitsieria. Hortik erreka-aporte bati jarraittuta egitten da behera, bloke artian eta tarteka Paulova estiloko meandruan. Oso ebidentia da lezia karaitza eta harri inpermeablian arteko kontaktuan zabalduta dagola. Halako baten, diaklasa batek erreka nagusira eruan gaittu, eta inpresiñua egitten dau benetan: Urgitxin morfologia ber-bereko galeria haundixak (eta haraiñokuak be ez dira txikixak...), eta uran jarixuangaittik be ezagun da erreka bera dala. Aurreko egunian honaiñok allegau ziran esploratzailliak; ¡ez dogu ulertzen zelan aguantau zeben esploratzen jarraitzeko tentaldixa!. Puntu horretan errekan gora eta behera explo/topo egittia tokau da. Ni neu ez naiz oso zentrauta egon, batetik lezian tamañuak eragindako inpresiñuangaittik, eta bestetik hara allegau aurreko azken sokaburuan “hilzori esperientzia” bat izan dotelako (kaskuan barbukejotik txintxilizk geratu naiz, itto biharrian).

Ulertu dotenangaittik, punto horretatik errekan beherako bidia sifoi baten amaitzen da, eta errekan gora beste sifoi batetik eta bloke arteko urjauzi inpenetrable batetik dator ura. Ez daka jarraipen ebidenterik, eta haize korrientia be gitxi.

Gorakako bidian hasi gara batzu, eta poliki-poliki ustekabe barik egin dogu kanporakua. Denpora asko egin dogu zain, eta arduratzen hasitta genguazela, bestiak agertu dira; badirudi erdiko mailla fosil bat topau dabela dirala (egixa esan, bide nagusixan inguruan inkognita pillo bat laga doguz begiratu barik), eta handik sartuta 300 bat metro gehixago topografiau dittuezela, amaierara allegau barik. Ez dakitt Urgitxikin lotzia lortuko dogun, baiña asko hurreratuko gara; inkognita guztiak argitzen be leza honetan entretenimendua luzerako izango dogula dirudi.

Bio maillan, sarrerako gelatxuan Ischyropsalis 1, Gyas 2, Tegenaria? 1, Meta? 1. Lezan behera ez dot ezertxo be ikusi, ezta erreka nagusixan be, hareatza baten Lithobius 1 bakarrik. Paulovako terrazatxo baten karnatia laga dot (barrita energetiko ahixa), señalizau barik.

*******************************************************************************

Oierrek bere kronikan esan duen modura, "ez dogu ulertzen zelan aguantau zeben esploratzen jarraitzeko tentaldixa!". -100m sakoneran Urgitxi berbera aurkitu zuten azken irteeran Antuak, Ritxar rek eta Gotzonek. Kilometro bateko distantzia izanik G-052 eta Urgitxiko sistemaren artean, inork ez zuen pentsako 70m topo egin eta gero, erreka sinfoi handi batean bukatuko zenik. Aurretik topoa egiten joan ginenok ezin genuen sinistu ere egin. "Baina...", "No me jodas...", "Esto no se hace...", bueno betiko klasikoak. Errekaren sakonerak laguntzen zuen neurrian begiratu genuen sifoia eta keba... espeleo buzeatzaileen txanda da.

Beraz, errekan gora abiatu ginen, ea aurreko irteeeran zerbait begiratu gabe utzi zuten begiratzera edo... eta ezer, erreka harri tarte batetik irtetzen da indartsu. Errekan gora ere ez dago ezer egiterik.

Nahigabea orokorra zen, denok erdi isilik, zerbait jan, argazki batzuk atera, eta baten batzuk kanporaka abiatu ziren, erdi bidean 30m-ko putzua genuen zain eta.

Gauzak horrela, hemen argazki bat, han beste argazki bat, denbora aurrera joan zen, eta aurreko taldeak eta atzeko taldeak kontaktua galdu zuten.

Bigarren taldea putzuaren oinarrira heltzear zegoela, Antua-k, "... por ahí hay galerias y he avanzado unos metros...". Guztira 300m galeria sare laberintiko topografiatuta fraktura bertikaletan gehientsuenak, eta inkognitak begiratzeke handik eta hemendik. Galeria gehienek goranzko norabidea daramate, seguraski kalera. Bolumen asko, eta eskalada errez batzuk faltan. Ez guk nahi dugun noranzkoan, baina tira.


                          

Eguneko puntu komikoa, 30m-ko putzuko desbiadore bat irtetzear zegoen, (6-ko monty-a). Gotzonek "a mi ya me ha aguantado!!, a ver a quien le salta...". Antua eta Josu elkarri begira...zirkunstantzia aurpegiekin.... "lo que faltaba...". 

Kanpora heldu ginenean haizea nabari zegoen sartzen Leizean, eta aurkitu berri dugun sektorean haizea argi eta garbi mugitzen zen bertatik, errekatik ez bezala.

Berriro bueltatu egin beharko gara faltan geratu diren inkognitak argitu, argazki batzuk atera eta topografia berregitera.

Urgitxirik momentuz ez, baina esplorazioa bai, hori da G-052.

2014/02/10

Etnografia Asko eta Kobazulo Gitxi

Part: Unai

Karkabetako Lezie harri eta lur tonelada pilo baten azpian dago. Hori esan dit behintzat Ibasetako baserriko Silber-ek. Berak espreski eraman nau "Karkabeta" deitzen den parajeraino. Eta lur mendi baten gainean biok zutik, esan dit: "hamen azpixen eguan lehen".

Hemen azpian dago Karkabetako leza

Kobazulo bat bakarra aurkitu ez dudan arren, informazio askorekin atera naiz. Esku hutsik ez bueltatzearen sentsazioa ez sentitzeko behintzat balio izan du. 

"Zuloik badakazue hemen ingurun?" galdetu diot hasieran, eta berak erantzun dit Karkabetan bazegoela bat, baina horrek ez direla zuloak deitzen, LEZAk baino. Konfirmatuta geratu da behintzat Artibain Leza hitza "sima" bezala betidanik erabili izan dela, nahiz eta benetan "leza" gitxi eduki.

Karkabetako Leza zulo txiki bat zela kontatu digu, eta gogoratzen zela harri bat botata nola klin-klan-klun barrurantza pilo bat joaten zela.

Urei buruz berbetan hasi garenean, azaldu dit ere Ibaseta alboko zelaian, euri asko dagoenean, urak zelai erdian irtetzen duela. Badirudi, Artibai-ren ibarrean surgentzi karstiko guztiak Kuaternarioko sedimentu alubialez (ondo esan ote dut?) estalirik daudela, beti urak belar artetik irtetzen baitu: Orubixe, Urepel,... Axpeko koba bera ere Surgencia Intermitente bat da. Ur ez-intermitentea nondik doa orduan ba?

Karkabeta errekondo bat zen, eta mendiaren estratifikazioaren arabera zihoan Artibai errekarantza. Seguraski errekondoak berak agerian utziriko fraktura-kobaren bat izango zen Karkabetako Leza.

GEV-ek "Iturriko Koba" deiturikoaren berri ere kontatu dit. Beraiek Markinaldean, edo hobeto esanda Ibaseta-aldean Kanterako Itxurrixe esaten diote. Kuriosoena da, diotela Arizmendiko Kanterak egun baten koba bat zulatu zuela (seguraski iturriko kobaren kolektora) eta ura piloa hasi zela irtetzen. Orduan berriro harriz estali egin omen zuten. Baina "Kanterako Itxurrixan" oraindik ere urak irtetzen du, orduan urak aurkitu du bere bidea berriro.

Sima de Ibaseta eta Sima de Otelar-i buruz ere galdetu diot, baina esan dit han inguruan beste leizarik ez dagoela. Otelar badagoela baserriren bat baina handik urruti. Orduan izan daiteke "GEV"ekoak nahastu egin zirela...

Kanterari buruz hizketan, esan dit ere bertan boladurak egiten zituztenean, Ibaseta baserriraino heltzen zirela dardarak, eta baserriko horman dauden arrakalak erakutsi dizkit. Etorri omen zen Ibasetara kanterako enkargadua eta esan omen zien hori zela mendiak koba asko zituelako barruan, eta mendia konpaktua izango balitz hainbeste bibraziorik ez zela transmitituko.

Itxura oneko lekua Kobarik EZ egoteko

Gabaroko leizei buruz ere hasi gara hizketan. Kobauaren inguruan, merendero baten ondoan dauden zuloak ez omen dira Lezak, Minak baino. Hori parajea Gabaro omen da, eta horrei Gabaroko Minak deitzen omen diete Markinan. Beste leiza-minak ere, Antuak markatu zituenak, berak dio horiek denak minak direla; eta oso zaharrak izan behar direla (500-700 urte??) ze berak ez dituela gogoratzen martxan. Entzun omen zuen BurdinOlak egoten zirela Artibai errekaren alboan eta menditik hortik ateratako burdina Artibaira jeisten omen zuten, han funditu eta tratatzeko. Zaharrak izan behar dira bai, guk dauzkagun artxibo digital Global Mapperrekoetan ere ez dira agertzen!

Ba hori, Historia eta Euskal-Etnografia asko, baina Kobak=0.0

2014/02/08

UR-GITXI?? JODER!!



G-052a, aurkituta Etxetxu-Oxiñaten ondoan leize barria. Itxura ona euki ta han sartu gara. Sarrera iztua, betikolez. Gero, 40 mtako potzu bat! Behan, gela haundi bat eta ondoren, meandro polit bat... Errekatxoa gero, ta ur gehiago eramaten du. Ea Urgitxira eramaten gaitun! Derepente, blokeak; bloke asko, baina gaur gure eguna da. Pasatzen gara. Etxan egiten gara uretan eta azkenean paso iztu bat. Atzerantz egiten gaitu bateri. Ahal izan dogunak jarraitzen dugu eta halako batean EUREKA!! Erreka printzipala URGITXI alkartu egiten da gure aurrean. Atzean gelditu da lagun bat eta pentsatu dugu ez segitzea. Denok batera etorriko gara erreka nagusian bañatzeko JEJEJE!

Ispasterren, aztarnategi-ikusketan


140208: Josu, Iñaki, Idoia, Tana, Oier.

Ispasterren, Amillaga, Urtiaga I eta Otoioko Jentilkobak ikuskatzera.


Lehelengo, kafetegixan nomenklatura gauzak argitzen egon gara. Larrotegiri buruz, GEV-ek 3 katalogau zittuan bakarrik eta Lekittoko Udalan Planuak (LUP), 5. Arkeologikoki batzu esanguratsuak diranez, GEV-ek izendatutako hiruren izenak lehenetsiko doguz. Beraz halan geratuko da gauzia:
·         IS-019 Larrotegi III geratuko da. Hortan danak koinziditzen dabe (GEV-1033 eta LUP-13).
·         IS-020 Larrotegi II izentauko dogu, GEV-752 legez (LUP-14 Larrotegi IV izentatzen daben arren).
·         IS-021 Larrotegi I izentauko dogu, GEV-1032 legez (LUP-16 Larrotegi II esaten detsan arren).
·         IS-022 Larrotegi IV izentauko dogu (GEV-en kataloguan ez dago; eta LUP-15 Larrotegi I izentatzen dau, baiña izen hori okupauta dago).
·         IS-023, azkenik, Larrotegi V geratuko da (GEV-en kataloguan ez da agertzen, eta LUP-12kin koinziditzen dau).

Amillaga, Tanan esanetan, aztarnategirako leku ona da; halan be, lur-geruzia galduta dago eta, iñun izatekotan, beheko ortuetan egongo dira aztarnak. Etxekuei abisua pasauko detsegu, begixak zorroztu deixezen.



Urtiagan, sarrerako kata inguruak begiratu doguz, baiña hori baiño gehixago zuluan barrukaldia egin jaku deigarrixa: morfologixia (ur estankauan formak) eta arrasto arkeologiko kontenporaneuak. Kanpoko eurixak labar-artiari buruz luzaruan berba egitteko aukeria emon desku, eta danok ikasi dogu zeozer. 3 saguzar txiki ikusi doguz; eta meta 2, lithobius 1 eta marraskillo luze 2 jaso dittudaz. Kuebia hegi baten badago be, dolinian honduan lur-desplome barri-barrixa be ikusi dogu, azpittik ura dabillen seiñalia.

Ispasterko elizan zeozer pikau ostian, Zatikan gora juan gara. Han egon gara, Jentilkobako konplexu abeltzain-ikazkin posibliari buruz elukubratzen, erdiko harri-askia alde guztietatik begiratzen. Tanak lapak eta mangoliñuak lokalizau dittu (lurrazalian, begi bistan! Nik ez nittuan ikusi lehengunian) eta, aurreko aztarnategixetan legez, bere notak eta neurrixak hartu dittu. Nik 3-4 masma jaso dittudaz.






2014/02/02

Urregarai-Bedartzandi, 1892ko haitzulo erreferentzia bi

Unai, irakorri testo hau eta apuntau agendan: Txepexabixen galdetu, "Leza-andi" eta "Urzulo". 
 ***


Rafael Murga Mugartegi 1840an jaio zen, Bilbon, eta Gran Canarian hil zen 1905ean. Hala ere, Xemeingo herriarekin lotura estua zuen familia aldetik (bere anaia Jose Maria “El Moro Vizcaino” famatua izan zen). Testu hau irakurri baino ez dago hortaz jabetzeko: bai darabilen euskara jatorra, bai bertan kontatzen dituen gauzak ere, Artibai ibarrean ondo sustraitutako pertsona zela adierazten dute.

Idazki honen muina Arretxinagako eliza megalitikoa gorestea bada ere, idazleak aipatzen du XIX gizaldi amaieran oraindik kristautasunak aurreko sinismena guztiz ezabatu barik zuela, Erdotza eta Amalloko iratxoak horren lekuko; zeharka aipatutako datua izan arren (baita ausarki aipatua, orduko euskal gizartean) datu etnografiko garrantzitsua nire ustez. Hori gutxi balitz, Murgak megalitoen jatorri miragarria zalantzan jartzen du, Arretxinagako abadearen beraren iritziaren aurka. Ezagun da bere kasa pentsatzeko zalea zela...


Bidarte dorrea (Xemein), Murgatarren jatorrizko etxea. Argazkia: Indalecio Ojanguren.

 Kuriositate biografiko modura, jakin dezagun Murga militarra izan zela ogibidez; Bigarren Karlistadako borroketan nabarmendu zen, liberalen aldetik. 1892 eta 1895 artean Euskal-Erria aldizkariarekin kolaboratu zuen, eta 1900 urtean, Armada Espainiarreko jeneral zelarik, Hitztegi heuskara Frantziako eta Espainako erderatarát itzulija argitaratzen hasi zuen Baionan, Jean Baptiste Darricarrere muga-kapitainarekin batera (1).

 
J. B. Darricarrere (Uztaritze, 1845-1928). Linguistika-fikzioan hasi bazen ere, gerora hizkuntzalaritza serioan arituko zen (2).

Gainera, ADES-eko espeleologoen interesa piztuko duten hainbat aipu egiten dira, hain zuzen ere Urregarai-Bedartzandiko haitzuloen katalogoa eguneratzen murgilduta gauden honetan:

  • Txepetxabixe baserrikoekin egon behar garela argi dago. Markina-Xemeingo informatzaileek behin eta berriro aipatu digute basoa inork baino hobeto ezagutzen dutela, leize eta kobak barne, eta testu hau irakurrita, ezagun da jakituria hori aspaldikoa dutela.
  • Leza-andi izenekoan, sorginak eta inguruan oso ugaria ez den zuhaitz bat ei daude. Datu hauekin erraz aurkitzeko modukoa!
  • Urzuloan, maitagarriak gaztaina eta gerezi-arbolen artean bizi omen dira. Koba usaina hemen ere!
  • Ugarte Abeletxen ere kondaira ugari aurkitu zituen Murgak. Baita guk ere, bertakoek hango haitzulo ezkutuari buruz informazioa eman zigutenean!



Beste barik, irakur ezazue bada testu eder hau.


Jatorrizko dokumentua:
·         MURGA MUGARTEGI, Rafael. 1892. Arrechinaga. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:19-21. Donostia.

Dijitalizazioa:
·        Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813

Aipuak:
(1)   Murga Mugartegi, Rafael. Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/83233
(2)   Darricarrere, Jean Baptiste. Auñamendi Eusko Entziklopedia.  http://www.euskomedia.org/aunamendi/26732



Barne bilatzailea