140215: Santi, Antua, Gotzon, Josu,
Oskar, Iñaki, Martin, Oier.
G-052 lezan, a la découverte de la premiere. Deskubrimentu osteko bigarren eguna,
.jpg)
Ulertu dotenangaittik, punto horretatik errekan beherako bidia sifoi baten amaitzen da, eta errekan gora beste sifoi batetik eta bloke arteko urjauzi inpenetrable batetik dator ura. Ez daka jarraipen ebidenterik, eta haize korrientia be gitxi.
Gorakako bidian hasi gara batzu,
eta poliki-poliki ustekabe barik egin dogu kanporakua. Denpora asko egin dogu
zain, eta arduratzen hasitta genguazela, bestiak agertu dira; badirudi erdiko
mailla fosil bat topau dabela dirala (egixa esan, bide nagusixan inguruan
inkognita pillo bat laga doguz begiratu barik), eta handik sartuta 300 bat
metro gehixago topografiau dittuezela, amaierara allegau barik. Ez dakitt
Urgitxikin lotzia lortuko dogun, baiña asko hurreratuko gara; inkognita guztiak
argitzen be leza honetan entretenimendua luzerako izango dogula dirudi.
Bio maillan, sarrerako gelatxuan
Ischyropsalis 1, Gyas 2, Tegenaria? 1, Meta? 1. Lezan behera ez dot ezertxo be
ikusi, ezta erreka nagusixan be, hareatza baten Lithobius 1 bakarrik. Paulovako
terrazatxo baten karnatia laga dot (barrita energetiko ahixa), señalizau barik.
*******************************************************************************
Oierrek bere kronikan esan duen modura, "ez dogu ulertzen zelan aguantau zeben esploratzen jarraitzeko tentaldixa!". -100m sakoneran Urgitxi berbera aurkitu zuten azken irteeran Antuak, Ritxar rek eta Gotzonek. Kilometro bateko distantzia izanik G-052 eta Urgitxiko sistemaren artean, inork ez zuen pentsako 70m topo egin eta gero, erreka sinfoi handi batean bukatuko zenik. Aurretik topoa egiten joan ginenok ezin genuen sinistu ere egin. "Baina...", "No me jodas...", "Esto no se hace...", bueno betiko klasikoak. Errekaren sakonerak laguntzen zuen neurrian begiratu genuen sifoia eta keba... espeleo buzeatzaileen txanda da.
Beraz, errekan gora abiatu ginen, ea aurreko irteeeran zerbait begiratu gabe utzi zuten begiratzera edo... eta ezer, erreka harri tarte batetik irtetzen da indartsu. Errekan gora ere ez dago ezer egiterik.
Nahigabea orokorra zen, denok erdi isilik, zerbait jan, argazki batzuk atera, eta baten batzuk kanporaka abiatu ziren, erdi bidean 30m-ko putzua genuen zain eta.
Gauzak horrela, hemen argazki bat, han beste argazki bat, denbora aurrera joan zen, eta aurreko taldeak eta atzeko taldeak kontaktua galdu zuten.
Bigarren taldea putzuaren oinarrira heltzear zegoela, Antua-k, "... por ahí hay galerias y he avanzado unos metros...". Guztira 300m galeria sare laberintiko topografiatuta fraktura bertikaletan gehientsuenak, eta inkognitak begiratzeke handik eta hemendik. Galeria gehienek goranzko norabidea daramate, seguraski kalera. Bolumen asko, eta eskalada errez batzuk faltan. Ez guk nahi dugun noranzkoan, baina tira.
.jpg)
.jpg)
Eguneko puntu komikoa, 30m-ko putzuko desbiadore bat irtetzear zegoen, (6-ko monty-a). Gotzonek "a mi ya me ha aguantado!!, a ver a quien le salta...". Antua eta Josu elkarri begira...zirkunstantzia aurpegiekin.... "lo que faltaba...".
Kanpora heldu ginenean haizea nabari zegoen sartzen Leizean, eta aurkitu berri dugun sektorean haizea argi eta garbi mugitzen zen bertatik, errekatik ez bezala.
Berriro bueltatu egin beharko gara faltan geratu diren inkognitak argitu, argazki batzuk atera eta topografia berregitera.
Urgitxirik momentuz ez, baina esplorazioa bai, hori da G-052.

1 comentario:
Earra kobazulua, zoixonak!!
Publicar un comentario