2014/02/10

Etnografia Asko eta Kobazulo Gitxi

Part: Unai

Karkabetako Lezie harri eta lur tonelada pilo baten azpian dago. Hori esan dit behintzat Ibasetako baserriko Silber-ek. Berak espreski eraman nau "Karkabeta" deitzen den parajeraino. Eta lur mendi baten gainean biok zutik, esan dit: "hamen azpixen eguan lehen".

Hemen azpian dago Karkabetako leza

Kobazulo bat bakarra aurkitu ez dudan arren, informazio askorekin atera naiz. Esku hutsik ez bueltatzearen sentsazioa ez sentitzeko behintzat balio izan du. 

"Zuloik badakazue hemen ingurun?" galdetu diot hasieran, eta berak erantzun dit Karkabetan bazegoela bat, baina horrek ez direla zuloak deitzen, LEZAk baino. Konfirmatuta geratu da behintzat Artibain Leza hitza "sima" bezala betidanik erabili izan dela, nahiz eta benetan "leza" gitxi eduki.

Karkabetako Leza zulo txiki bat zela kontatu digu, eta gogoratzen zela harri bat botata nola klin-klan-klun barrurantza pilo bat joaten zela.

Urei buruz berbetan hasi garenean, azaldu dit ere Ibaseta alboko zelaian, euri asko dagoenean, urak zelai erdian irtetzen duela. Badirudi, Artibai-ren ibarrean surgentzi karstiko guztiak Kuaternarioko sedimentu alubialez (ondo esan ote dut?) estalirik daudela, beti urak belar artetik irtetzen baitu: Orubixe, Urepel,... Axpeko koba bera ere Surgencia Intermitente bat da. Ur ez-intermitentea nondik doa orduan ba?

Karkabeta errekondo bat zen, eta mendiaren estratifikazioaren arabera zihoan Artibai errekarantza. Seguraski errekondoak berak agerian utziriko fraktura-kobaren bat izango zen Karkabetako Leza.

GEV-ek "Iturriko Koba" deiturikoaren berri ere kontatu dit. Beraiek Markinaldean, edo hobeto esanda Ibaseta-aldean Kanterako Itxurrixe esaten diote. Kuriosoena da, diotela Arizmendiko Kanterak egun baten koba bat zulatu zuela (seguraski iturriko kobaren kolektora) eta ura piloa hasi zela irtetzen. Orduan berriro harriz estali egin omen zuten. Baina "Kanterako Itxurrixan" oraindik ere urak irtetzen du, orduan urak aurkitu du bere bidea berriro.

Sima de Ibaseta eta Sima de Otelar-i buruz ere galdetu diot, baina esan dit han inguruan beste leizarik ez dagoela. Otelar badagoela baserriren bat baina handik urruti. Orduan izan daiteke "GEV"ekoak nahastu egin zirela...

Kanterari buruz hizketan, esan dit ere bertan boladurak egiten zituztenean, Ibaseta baserriraino heltzen zirela dardarak, eta baserriko horman dauden arrakalak erakutsi dizkit. Etorri omen zen Ibasetara kanterako enkargadua eta esan omen zien hori zela mendiak koba asko zituelako barruan, eta mendia konpaktua izango balitz hainbeste bibraziorik ez zela transmitituko.

Itxura oneko lekua Kobarik EZ egoteko

Gabaroko leizei buruz ere hasi gara hizketan. Kobauaren inguruan, merendero baten ondoan dauden zuloak ez omen dira Lezak, Minak baino. Hori parajea Gabaro omen da, eta horrei Gabaroko Minak deitzen omen diete Markinan. Beste leiza-minak ere, Antuak markatu zituenak, berak dio horiek denak minak direla; eta oso zaharrak izan behar direla (500-700 urte??) ze berak ez dituela gogoratzen martxan. Entzun omen zuen BurdinOlak egoten zirela Artibai errekaren alboan eta menditik hortik ateratako burdina Artibaira jeisten omen zuten, han funditu eta tratatzeko. Zaharrak izan behar dira bai, guk dauzkagun artxibo digital Global Mapperrekoetan ere ez dira agertzen!

Ba hori, Historia eta Euskal-Etnografia asko, baina Kobak=0.0

3 comentarios:

Unai dijo...

Mr Gorosabelen etnografia pixkat txarto ez zen etorriko mina horien historia etabar lortzeko...

Oier Gorosabel Larrañaga dijo...

Ondarruko historiazaliak zain dakazuz! (Fernando Agirrengaittik galdetu).

roberXplorer dijo...

Yo estuve en karkabetako Lezie en los ochenta, y recuerdo que la bajamos con escalas. También en Iturriko koba, gran gatera con riatxuelo bajo la cantera... sima de Ibaseta...y alguna más quenomeacuerdo... esa era nuestra zona de novatillos. Pegadme un toke y os cuento...!!!


Barne bilatzailea