2011/06/28

Bolunzulon

Martin ta Iñaki
Martin ta neu ibili gara beste 5 lagunekin batera Bolunzulon, urjauziak eta destrepeak soka batekin erraztu ditugu eta txaplupa erabili dugu potxingoan, dibertitzeko.
Ez dugu askorik egin, baina benetako kobazulo bat erakutsi diegu lagunei.
Beste batean bueltatuko gara galeria fosilak topografiatzera.

Honela gustua ematen du!

Simone eta Antua exploratzera eta topografiatzera apuntatzen dira Familien II. Zoragarrizko eskalada batean, zeren hoberena da ez dela bueltatu behar. 10 m. geroago materiala bukatu egiten da.










Beste guztiok Goikoetxera joan ginen Josu Granja segoen lekura zugarrizko ikaskizuna emanez

nola atera ahal diren argazki batzuk.

Argatxa Speleo School



Part: Gotzon, Simone, Unai


Argatxaren kobaren sarrerako harpea lehen txakolin upategi bat zen, inguruko baserritar txakolin-egileak gauza batez konturatu zirenerarte: euri asko egiten duenean erreka lehorra ura botatzen hasten dela. Orain txakolin botilarik ez dago, baina bai ostera txorizoak zintzilik, txorizo gorri gorriak...


Gutxi daude hau leku hobeak espeleologia praktikak egiteko sokekin. Gaur, Gotzon nagusi, instalazioak ekipatzen eta desekipatzen ibili gara, hurrengoan ilunetan etorriko diren "marroietarako" prestatzen. Frakzionamenduak (batzuk zailak), penduluak, desbiadoreak, pasamanosak,... Leku honi atera ahal zaion akats bakarra eltxoak dira, beroa egiten duenean asko aurkitu bait daitezke.


Hurrengoan gehiago, eta ahal bada, hobeto...


Cast: La entrada de la cueva de Argatxa antes era una bodega de txakolí, hasta que los baserritarras que hacían txakolí de alrededor se dieron cuenta de una cosa: que cuando llueve mucho el riachuelo seco de la cueva empieza a echar agua. Ahora no hay botellas de txakolí, pero sí en cambio chorizos colgados, chorizos rojos-rojos.... Pocos sitios hay tan buenos para hacer prácticas de espeleología con cuerdas. Hoy, Gotzon de jefe, hemos estado equipando y desequipando instalaciones, preparándonos para los "marrones" que nos esperan en la oscuridad. Fraccionamientos (algunos difíciles), péndulos, desviadores, pasamanos,.. La única pega que se le puede sacar a este sitio son los mosquitos, ya que cuando hace calor se pueden encontrar muchos.

2011/06/27

Lezate (zein bestela?)

Part: Oskar, Unai

Ezta goitik ere. Sifoiaren gainetik dagoen trabesia ta geroko inguruetatik ez da haizerik etortzen, ezta 40ºCko egunetan ere. Han egon gara, batzuk askoz sobratutago eskalatzen beste batzuk baino, sifoiaren arrakala ikaragarriaren gainean. Lezate ez da uzten pasatzen ezta behetik ezta goitik ere. Beste kobazulo batzuekin hasi beharko da...

Cast: Ni por arriba. De la zona sobre el sifón, después de la travesía, no sopla viento, ni en días de 40ºC. Allí hemos estado, algunos bastante mas sobrados escalando que otros, sobre la impresionante grieta sobre el sifón. Lezate no se deja pasar ni por arriba ni por abajo. Habrá que empezar con otras cuevas...

Hamarretan geratu gara astelehen hontan Oskar eta biok berriro Lezaten sartzeko. Biok mendizale edo eskalada zale izanda, kobaren barrenean mendi, Pirineo, Alpe, eta eskaladen kontuak nahastu dira frontalen argien artean. Batzuk arazoak izan ditugu frontalaren argiarekin, baina bestelan nahiko sartu irten arina izan da, behar denean bakarrik egindako geldiune batzuekin.

Irteeran, kanpoko errekan Oskarrek hozten utzi duen meloi eder bat disfrutatu dugu. Zein ondo sartu den honekin beroarekin......

Pena bat argazkirik ez izatea, bereziki sifoi gaineko trabesiarenak!

Ondo segi danoi.

2011/06/26

Hondartza-Leiza-Hondartza









Trakamañeko sauriak sendatu behar genituen eta 40ºC-kin, hondartzara joan gara. Noski, baiño gu espeleologoak gara, horregaitik Lapatxara joan gara. Bertan ezin genuen pasatu Lapatxako leizea bizitatu gabe. GPS-ko datuak hartu ditugu; argazkiak atera ditugu eta...exploratu ditugu. Katazulo iztu bat pasa dugu eta aurrera jarraitzen du. Beste egun batean 40ºC dagoenean, berriz ere Lapatxara joango gara; leizera itzuliko gara eta exploratuko dugu eta topografiatuko dugu leize berezi hau.





2011/06/25

Trakamañe (estuasuna? zer da hori?)

Partaideak: Gotzon, Simone, Petrus, Unai

Kanpoan egiten zuen beroaren kontra, zer da hobe, Trakamañen sartzea baino? Horiekin asmoekin sartu ginen larunbatean Trakamañeko galeria luze eta estuetan, bere lokatzez betetako barru-barruko galeria estuetaraino. Gotzon eta Simone, metro batzuk gehiago sartu dira azkenengoan baino, esplorazioarentzako zerbait irabaziz, baina aurrera jarraitu behar duen pasuak estua ematen du, bai Gotzonentzako ere. Simone, txikia izanda, bai ahal zela pasa, baina gero topatu ahal zuenak kezkatzen zuen ordea...

Cast; En contra del calor que hacía fuera, que mejor que meterse en Trakamañe? Con esas intenciones nos metimos el sábado en las estrechas y largas galerías de Trakamañe, hasta las también estrechas y llenas de barro galerías del fondo. Gotzon y Simone, se han metido unos metros mas adentro que la última vez, ganando algo para la exploración, pero el paso que hay que pasar para seguir parece estrecho, incluso para Gotzon. Simone, siendo pequeña, sí que podía pasar, pero le preocupaba lo que podía encontrar después...

Oletan geratu 10:30 inguruan, jantzi neoprenoa (ahal duenak, nik ezin) eta barrura. Trakamañe nahiko bide alboan dago eta Oletatik 5 minutura, bere errekak Lean botatzen bait du ura, baina piñudiko larrak jan behar dira unetxo batez sarrerara heltzeko. Dirudienez meazuloa izandakoa Trakamañe-ko haitzuloaren sarrera, Espato de Islandia ateratzen zuten hortik (kaltzita transparentea). Koban sartu aurretik hormei errepaso mineralogiko bat eman eta gero, badirudi mineroek Espato apurrik ere ez zutela utzi, betarik ere ez bait nuen topatu.

Abitako koba eta Trakamañe-koa sistema baten batzen dituen arrakala-pasadizoa, estua da, eta beti izango da estu. Teknika eskatzen du, edo horren faltan, beste bat edukitzea alboan nola pasa esaten. Jada Abitako kobara doan bidegurutzera heldu garenean, "Alkantarilak" pasa, eta makurtuta gela nagusiraino.

Gero, el Paso del Agua delakoa, hobeto ezer ez idaztea eta bideo bi hauek ikustea, Gotzonen kortesiaz zuentzako denontzako:





Gero, estuasunetatik irten eta gero, meandro eder hau:



Gero, arropak aldatu eta antzeko itxurako (geologikoki izango du bere arrazoia) galeria zuzenean aurrera eta aurrera bloke kaosak dauden lekuraino edo Txorien gela pareraino heldu gara. Lokatzak formazio kuriosoak egiten ditu gela hartan, lokatz-piramideak bezalakoak, euria egiten duenean hori urak betetzen duenaren seinale, maila freatikoa igotzen denean. Baina ura ez da mugikorra, estankoa baino, bestela ez ziren forma horiek han egongo eta.

Gero piskat nahastu gara esplorazio puntura heltzen, baina azkenean topatu ditugu lokatzezko galeriak. El paso de la escuadra pasatu (hori bai gauza estua), eta Gotzon eta Simone-k zer egiten duten ikusi (beste estuasun bat ere bazegoen baina ni kanpoan geratu naiz, eta Petrus pasa egin da Simone-ri laguntzera).

Esaldi esanguratsu batzuk botatzearren, esate baterako hauek dira: Gotzon (ba, despues del paso del agua galeria ancha), Unai (Simone, no te vayas!) eta beste ehundaka soinu arraro koba berezi honek esanarazten dizkigunak...

A eta gogoratu, euskaldunek ez dute estuasunik pasatzen, zabaltasun falta baino; ezta hotzik ere, bero falta baino...

Hurrengo estuasunerarte!



Iñeritze is Different





Part: Petrus, Unai, Gotzon, Mariano


Gotzon eta Mariano, perretxikotan zebiltzaten itxurarekin gurekin kobazuloaren kanpoan laguntzen (eta adarra jotzen) egon diren bitartean, Petrus eta biok Iñeritzeko koban sartu gara, hau sokaz ekipatzeko asmoarekin. Urezko putzuaren ingururarte heldu gara.


Cast: mientras Gotzon y Mariano, con pintas de que andaban buscando setas, nos estaban ayudando (y tomando un poco el pelo), Petrus y yo nos hemos metido en la sima de Iñeritze, con intención de equiparla con cuerdas. Hemos llegado hasta el Pozo del agua. Una excursión de viernes tarde que, combinando una preciosa cueva, retadora para novatos, con el paraje montañero en que se encuentra (sobre las lomas de la sierra del Iluntzar), hacen que la excursión merezca bien la pena...


Zer esanik ez, koba mitiko honi buruz, 5 izarreko espeleologia dela hor sartzea. Leize barruan sartu ahala gela haundi bat agertzen da zure hanka azpian; baina hori hasiera besterik ez da, ze gero putzu gehiago, eta gehiago, eta gehiago datoz, batzuk oraindik handiagoak... Eta hori leizearen herena egin dugula bakarrik!


Hasierako 3-4 putzu ederrak (bat 30 metro inguruko bertikala) pasa eta gero, ESTUasunak datoz. Dena esan behar denez, esatea bakarrik nik ezin izan dudala pasatu pasu estu hori (egun txarra agian edo teknika falta), baina beste alde batetik, horren gainetik "igoera konplejotxuagoa" zuen Ertzainek deskubritu zuten beste igarobidea nahiko errez pasa dut. Petrusek goiko aldetik pasa du, baina zer esanik ez beheko aldetik ere pasako zukeenela erraz.


Gero meandro eder bat, eta gero berriro oraindik rapel ederrago bat gela baten gainaldetik...


Nik kobazulo-teknikak entrenatzen jarraitzen dudan bitartean, Petrusek koba bat instalatzen gogorarazi behar izan dio bere buruari, baina azkenean oso ondo irten da. Korapiloekin nahaspilaren bat sortu du hasieran, baina 6garren frakzionamendurako ya tita irtetzen zion.


Kanporakoan, sarrerako gelan, "Iñeritzeko Lezia" jartzen duen egurrezko panela igotzen ahalegindu gara, eta putzuaren azpiraino igotzea lortu dugu. Oraindik polearen batekin kanpora ateratzea falta da. Gogo txarra eduki behar da kartela hartu eta leize barrura botatzeko, daukan pisuarekin gainera... Suposatzen dut Uraren Putzuan plastikozko botila eta karburo hauts muntotxoak utzi dituenarena bestekoa...


Kobatik irtetean, leizetik irten ahala zuloa estaltzen duten arbolen hostoek kolore nabar ederra hartzen dute Gernikaldetik jada erortzen zebilen ilunabarreko eguzkiarekin. Bakea nagusi mendi kanpoan, eta freskura eta giro ederra. 22:15 aldean irten gara. Haize xuabe baten ufadaren soinua bakarrik behi bakartien zintzarriek tartekatzen dute. Petrus sarrerako soka batzen dago, ni, bienbitartean, extraterrestre bat banintz bezala begiratzen nauen behi bati begira nago.


Erreportai "idiliko" hau egin eta gero, badakizue: denok Iñeritzera!

2011/06/19

Mandarik Mandako Zillue II

Egunotan, "Mundak Explorers" (ADES-eko elite talde berezixa) Ogoñon ibilli da prospektatzen, itsas aldetik. Hara zelako perspektiba polittak emon deskuen esploraziñorako.

Lezateko azken sifoia (video espeleobuceo)

Hona Ritxar eta Antua espeleourpekarixak Lezateko sifoian etaratako bideua. Hauxe da, gaur egunian, esploraziño puntia; eta ondiokan ez gara amaierara allegau...

Axpe, Igotzazpi, Lezaran (Markina-Xemein)









Argazkiak.org UB22 Igotzazpi © cc-by-sa: ades


2011-VI-18: Gotzon, Simone, Antua, Ritxar, Leire, Oier.


Markina-Xemeinen:


· Lehelengo Axpeko kobara juan gara. Ur gitxi topau dogu, beraz busti barik allegau gara azkenengo sifoira, topografiatzen. Argazki batzu eta koordenadak be hartu doguz. Antua sartu da barrura, eta arrakala estuan forman amaitzen ei da, urpetik progresatzia eziñezko bihurtuta. Dudia geratu jaku, sifoi gaiñeko paretan bertan eskaladia eginda aurrera egitteko modurik egongo ete litzaken; ez dau emoten; sektore horretan ez dago haizerik gaiñera... Bide erdixan, ostera, sokia dagon lekuan, han bai dator haizia; baiña han be arrakala estuegittik, eta desobstruizeko aukera gitxikin. Ez dirudi ba, Axpen ezer egitteko aukerarik dagonik.

· Gero, Igotzazpiko lezara juan gara. UB-22 modura markau dogu, koordenadak hartu, argazki batzuk bebai. Kalkuluetan ez nintzan hain oker ibilli: 19 metrotako desarrollua emon dau, potzu bertikal bakarra da erdi partian kiebro txiki batekin. Kareharri mengel xamarra (multimontixak sartzeko arazuak) eta atentziñua deittu deskue harri zuri-zurizko formaziño kubikuak, gero bide baztarretan be ikusi doguzenak. Hondua lokatzez blokeaua dago, jarraipen aukera barik.



· Azkenik, Lezaran (Lezan) kobara juan gara. Hasieran ikusteko bakarrik juan bagara be, azkenian Antua berotu eta kaskua jantzi dau, uretan sartu eta lihorrera allegauta. Izan be, harrittuta geratu gara kobian formiak ez dabelako lokaleko topografixiakin bat egitten (erroria seguraski). Han gaur behintzat ez da sifoirik egon, Antuanen berbetan: bai eskalada txiki bat gora eta jarraizeko aukeriakin, baiña haize korriente barik eta beraz metro gitxi ibiltzeko esperantziakin.

2011/06/13

parabéns gatito

2011/06/11

Lezandipia (Iluntzar-en barrena topografiatzen)


Asteazken askotan bezala, gaur ere Iluntzar-eko mendialdeak gordetzen duen beste kobazulo eder batetara agertu gara, haitzulo handi hau zertxobait gehiago topografiatzera eta bide batez argazki batzuk ateratzera ere. Haizearen Galeria eta gero dauden frakzionamientuen azpialdea topografiatzen aritu dira Simone eta Gotzon. Idoia eta ni 40 metroko putzu-aren hasieraraino jeitsi gara.

Cast: Como en muchos fines de semana, hemos ido a otra bella cueva que nos guarda el macizo montañoso de Illuntzar, mas que nada a topografiar un poco mas la gruta y también a sacar algunas fotos. Simone y Gotzon han estado topografiando la zona de los fraccionamientos que están despues de la Galería del Viento. Idoia y yo hemos ido hasta la cabecera del pozo de 40.


Rapelak eta geroko galerietan

Berriro, autoak Okamikan utzi eta gero, larrez erdi estaliriko bidexkan gora hasi gara Iluntzar mendi inguruaren maldan gora, Lezandipe-ko haitzuloaren sarrera ezkutu baina aldi berean ikusgarriraino. Lezandipe koba atletikoa da, eta sokekin ibiltzen jakitea eskatzen du. Putzu bertikal bat jeitsi eta gero, koba zabaltzen hasten da, gela haundi bateraino heldu arte. Hortik aurrera, espeleologia dator: frakzionamenduak, oposizio mugimenduak, desbiadoreak, rapel ez bertikalak...

Buzamiento (estratuen inklinazio eta direkzioa) berean dagoen arrakala edo fisura erraldoi baten behera joaten da jeisten koba hau, argazkian ikusten den bezala.

Leku konkretu baten, horman, koralen fosilak ere badaude, mendiaren geologia ikusi eta muestra eder batzuk hartzeko aukera emanez.

Benetako estuasunak, 40ko putzuaren aurretik daude, eta ESTUasunak dira, arrakala bertikal estu batetik pasa behar bait da, putzua rapelatu aurretik. Dirudienez lehen ESTUAGO zegoen...

Beste argazki batzuk:




Espeleo-arte pixka bat, galeria nagusian. Ez du ematen, baina hori ez da horma bat, hori gela nagusiaren sabaia da. Pose-dunak harri bloke baten gainean daude posatzen.




2011/06/05

Familien Kobetan (Goikoetxe alboko kobak)


Parte-hartzaileak: Gotzon, Simone, Petrus, Antua, Unai

Aurreko astean GEV-eko katalogoan zeuden Familien Kobak (Familien I eta II) aurkitu eta aztertzen hasi ginen, GEV ekoek beren garaian egin zutena baino estudio sakonagoa egiteko asmoz. Gaur berriro sartu gara bietan hauek ganoraz topografiatzeko asmoz, eta baita argazki batzuk atera eta esploratzeko asmoz ere. Datu poligonalak jada hartu ditugu eta plano borrador bat ere egin dugu eskuz, eta topografia bat laister egongo da ikusgai, baina beste alde batetik esplorazioak etekinik ez du eman.


Cast: La semana pasada empezamos a buscar y examinar las cuevas Familien Kobak (Familien I y II), con la intención de hacer un estudio mas exhaustivo que los preliminares que hicieron los del GEV en su tiempo en el catálogo. Se han extraído los datos poligonales y se ha hecho borradores de los planos. Pronto estará la topografía bien observable, pero por otra parte la exploración no ha dado resultados. Parece que el GPS indica que las dos cuevas estan en la misma falla.


Deskribapena:

Familien Kobak Goikoetxe baserriaren atzean bertan daude basoan, Goikoetxe Kobaren sarrera nagusia den kortatik ez oso urruti. Larrez erdi estalitako baso-pista baten eskuinetara, goikaldean dago Familien II sarrera, eta Familien I pistatik behera joanda, malda berdinean. Bien sarrerak sator-zulo tamainako zulo bi dira.


Simone Familien II-ko goiko galerian


Familien II koba, galeria fosil zuzen bat da, sabai zuzenarekin, estalaktita txikiz beteta. Sarrera aldean kaos de blokes batzuk dauzka. Gero gela estutu egiten da laminadore baten, eta putzu oso estu baten sarrerara heltzen da. Hemendik, behera jeitsi daiteke edo ezkerrerantza hasten den sabai oso baxuko galeria baten sartu, espeleotemaz betetako gela txiki baina polit batean amaitzeko (goiko argazkia). Galeria hortan, bihurguneetan zehazki, buztina eta harri borobilak agertzen dira, hortik garai batean pasa zen errekak utzitakoak.


Familien I koba, sarrera estuko putzu batean hasten da, baina segituan gela batera jeisten da goi-ertzealdetik. Gela hori da koba gehienbat (beheko argazkia), baina baditu inguruan galeria estu batzuk, oso laister ezin sartzekoak bihurtzen direnak, momentuz behintzat. Koladak eta estalaktitak ikusgarriak dira gela nagusian. Bestalde, hezurrez beteta dago lurra, horra behera erori diren animalia guztien testigu, batzuk nahiko zaharrak. Galeria baten azkenaldean, kandela baten arrastoak zeuden, norbaitek utzitakoak.


Antua Familien I-ko gelan

GPSaren arabera kobazulo bien kokapena kontutan hartuta, bi kobak geologikoki falla berdinean daudela dirudite. Goikoetxeko kobarekin konexioa lortu nahirik, agian Familien II-kobaren putzu inguruan eskalada bat eginez zerbait garatu daiteke. Oraindik behintzat, putzu estu hori jeisteko burilak sartzeko taladroa bateriarik gabe geratu da eta Antua eta Petrus ezin izan dira jeitsi, baina dirudienez hor behean erreka entzuten omen da. Goiko galeria fosilari buruz, dauden sedimentuen arabera erreka nahiko indartsua izan behar omen zen.


Beste alde batetik, Familien I kobak beste sarrera bat du, gelaren sabaiaren erdialdean, bertikalean gelara jeisten dena. Koba barrura sartu behar izan da goitik beste leku batetik ere argia zetorrela ikusteko. Familien III deitu zaio sarrerari.


Datuak behintzat hartuak daude eta ganorazko topografia martxan dago, agian hurrengo baten esplorazioak fruitu gehiago emango du...

2011/06/04

Goierriko prospektorien informia

2011-VI-4: Santi, Petrus, Leire, Ritxar, Antua, Idoia, Simone, Oier.

Aulestiko Goierri auzora juan gara, leza barrixetako bat ikuskatzera eta gehixago prospektatzera. Barbaixola parian talde bittan banatu gara, ni Santi eta Petrusekin prospektatzera juan naiz, beste guztiak leziori jaistera (ez dakitt emaitzia, informauko dabe-edo).

Gure aldetik, Soloaga basarrira juan gara galdetzera; amama eta etxekojaunan artian inguruko tontorren izen asko argittu deskuez, koba batzuenak bebai, eta pentsatzen dot GEV katalogoko 5-6 zulo identifikau edo zuzendu doguzela gitxienez (detalle guztiak Petrusek apuntau dittu, baitta informatzaillien izenak be).

Bertako gizonak euretako bittara lagundu gaittu (Gantxo / Akaiturri bata, eta bestia Telleria / Sondaburu, uste dot). GPS datuak hartu doguz bixetan, baiña argazkixa falta. Lehelengua topografiau egin biharko da gaiñera, haunditxua da-ta, eta sokia biharko da barrenengo partera jaisteko (bide batez, 80-90 hamarkadako spit bi topau doguz bertan, instalaziño prekario xamar batenak); leihatilla altu bat be begiratu barik geratu da. Bigarrenak osera, krokis batekin nahikua izango dabela uste dot, txikixa eta sinpliagua da; katazulo bat ba daka, kanpokalderutz doiana, baiña desobstruidu barik ezingo litzakena pasau.

Horrekin amaittuta, ondoko potora (eskola zaharrana) sartu gara buelta batzu emotera. Izan be, Soloagako amamak aittatu dau bertako leku baten ura biltzen zala, antxiñan andrak erabiltzen zebena, eta hobi moroko bat ba zeguala. Basurda-potzo nahikua topau doguz, baiña hobi argirik ez; poto barrena zapal-zapala da orokorrian, depresiño gune bat baiño gehixagokin. Atenziñua deittu desku bertan dagon kortia, “G” forman, 40 bat metroko diametruakin. Soloagakuen esanetan antxiñan haren erdixan ganauak eukitzeko motia egoten zan, baiña eurak ez dabe ezagutu; oin piñua dago. Pareta legorra da, masa bakua, eta toki batzutan pare bat metroko alturia hartzen dau, harri oso haundixekin. Oso oso zaharra emoten dau.

Potuan ertz baten, metro batzutako alturan, bai agertu da hobi bat: 5 bat metro sakon, hondua lokatz eta bloke txikiz blokeauta, haize korriente oso txikixakin. GPS-akin be markau dogu badaezpada.

Gero, kotxera bueltan, bestien mezua jaso dogu: Julio urpekarixa hil dala (Urgitxiko esploraziñuan Ritxarrekin parte hartu zebana) eta Peñan aitta bebai. Hori dala eta, Santi eta Petrus Gernikara juatia erabagi dabe.

Nik Jose Mari San Martini hots egin detsat, aurreko baten esan zestan Igotzazpiko lezia ikusteko (Urregarai). Semaforotik gora, asfaltua amaittu, Santa Eufemiako harmailla-bidia pasau, eta hortxe hasten da euren basua; eskumara sartzen dan bidetik behera, gaztaiña haundira allegau; gero iretzatik zeharka juan, eta basuan amaieran arkazixen onduan. Leziak 10 bat metro dittu bistan, eta harrixa botata beste 15 metro estimau dittudaz; sokia eta materixala bihar da. Ez daka haize korrienterik.

Beste leza baten barri be emon desta Jose Marik, inguruko baso baten (lau hankatan usuen atzetik juan, eta barruan uretara jausi jakozenekua). Honekin amaittutakuan horren billa juango gara.

Txikihaundi erreka

"Pasiluko Irurak" (Sandrine, Patrick eta Gotzon) berriz doaz Pasilura hila batzuk pasatu ondoren.. Explorazioa potzu txiki baten gelditu zan. Beheko partean, galeria batzuk zabaltzen dira. Airean norabideari segitzerakoan entzuten dugu errekaren soinua, baina ez dugu lortzen ikustea solairu, hau istua delako. Beste norabidea hartzen duguna "2X3"koa da. Solairu hau eskeiñikoa dela eta beste egun baterako isten dugu. Nekatuta gauzelako.
Hemen eta link honetan (http://karstexplo.fr/blog/) ahal duzue ikusi lehenengo leiza honetako argazkiak. Atarata dagoz ibiltzen gauden bitartean baina balio dute zeren buruz gaude berbetan.


TROIS DE L'ALLÉE

Quelques mois plus tard, Sandrine, Patrick et Gotzon retournent au "Pasillo". L'explorations était arrêtée dans un puits prometteur. Effectivement, a la base se trouvaient plusieurs galeries ce que nous a encouragé. Un rien nous rend heureux! En suivant le sens des courants d'air on arrive a un point oú l'on entend le bruit de l'eau. On essaye plusieurs facons d'atteindre l'eau mais on doit s'arrêter avant de voir notre "Petite-Grande Riviére". Le pire c'est que nous ne savons pas par oú poursuivre. A la base du puits, en sens contraire, on avance clairement mais...il y a toujours un "mais" dans le "Pasillo" -on se retrouve face a un enchevêtrement de blocs de pierres- Sandrine prend le taureau par les cornes et se faufile a travers les blocs et revient avec un "2X3". Elle nous dit qu'elle est arrivée dans un conduit de 2 par 3 métres de diamétre. On se met á "topographier" et elle a raison. La galerie continue et nous donne de bonnes perspectives malgré les calcus qui nous indiquent que 2X3=4,5. On s'arrête la pour la journée mais on reviendra un autre jour plein de force et de motivation. Aujourd'hui on est déjá fatigués.
Ici vous trouverez quelques photos du "Pasillo" qu'on a prises en chemin mais qui donnent déjá une idée de quoi on parle. Via ce lien vous trouverez les photos prisent par Patrick. (http://karstexplo.fr/blog/)


Barne bilatzailea