2011/06/04

Goierriko prospektorien informia

2011-VI-4: Santi, Petrus, Leire, Ritxar, Antua, Idoia, Simone, Oier.

Aulestiko Goierri auzora juan gara, leza barrixetako bat ikuskatzera eta gehixago prospektatzera. Barbaixola parian talde bittan banatu gara, ni Santi eta Petrusekin prospektatzera juan naiz, beste guztiak leziori jaistera (ez dakitt emaitzia, informauko dabe-edo).

Gure aldetik, Soloaga basarrira juan gara galdetzera; amama eta etxekojaunan artian inguruko tontorren izen asko argittu deskuez, koba batzuenak bebai, eta pentsatzen dot GEV katalogoko 5-6 zulo identifikau edo zuzendu doguzela gitxienez (detalle guztiak Petrusek apuntau dittu, baitta informatzaillien izenak be).

Bertako gizonak euretako bittara lagundu gaittu (Gantxo / Akaiturri bata, eta bestia Telleria / Sondaburu, uste dot). GPS datuak hartu doguz bixetan, baiña argazkixa falta. Lehelengua topografiau egin biharko da gaiñera, haunditxua da-ta, eta sokia biharko da barrenengo partera jaisteko (bide batez, 80-90 hamarkadako spit bi topau doguz bertan, instalaziño prekario xamar batenak); leihatilla altu bat be begiratu barik geratu da. Bigarrenak osera, krokis batekin nahikua izango dabela uste dot, txikixa eta sinpliagua da; katazulo bat ba daka, kanpokalderutz doiana, baiña desobstruidu barik ezingo litzakena pasau.

Horrekin amaittuta, ondoko potora (eskola zaharrana) sartu gara buelta batzu emotera. Izan be, Soloagako amamak aittatu dau bertako leku baten ura biltzen zala, antxiñan andrak erabiltzen zebena, eta hobi moroko bat ba zeguala. Basurda-potzo nahikua topau doguz, baiña hobi argirik ez; poto barrena zapal-zapala da orokorrian, depresiño gune bat baiño gehixagokin. Atenziñua deittu desku bertan dagon kortia, “G” forman, 40 bat metroko diametruakin. Soloagakuen esanetan antxiñan haren erdixan ganauak eukitzeko motia egoten zan, baiña eurak ez dabe ezagutu; oin piñua dago. Pareta legorra da, masa bakua, eta toki batzutan pare bat metroko alturia hartzen dau, harri oso haundixekin. Oso oso zaharra emoten dau.

Potuan ertz baten, metro batzutako alturan, bai agertu da hobi bat: 5 bat metro sakon, hondua lokatz eta bloke txikiz blokeauta, haize korriente oso txikixakin. GPS-akin be markau dogu badaezpada.

Gero, kotxera bueltan, bestien mezua jaso dogu: Julio urpekarixa hil dala (Urgitxiko esploraziñuan Ritxarrekin parte hartu zebana) eta Peñan aitta bebai. Hori dala eta, Santi eta Petrus Gernikara juatia erabagi dabe.

Nik Jose Mari San Martini hots egin detsat, aurreko baten esan zestan Igotzazpiko lezia ikusteko (Urregarai). Semaforotik gora, asfaltua amaittu, Santa Eufemiako harmailla-bidia pasau, eta hortxe hasten da euren basua; eskumara sartzen dan bidetik behera, gaztaiña haundira allegau; gero iretzatik zeharka juan, eta basuan amaieran arkazixen onduan. Leziak 10 bat metro dittu bistan, eta harrixa botata beste 15 metro estimau dittudaz; sokia eta materixala bihar da. Ez daka haize korrienterik.

Beste leza baten barri be emon desta Jose Marik, inguruko baso baten (lau hankatan usuen atzetik juan, eta barruan uretara jausi jakozenekua). Honekin amaittutakuan horren billa juango gara.

No hay comentarios: