2015/04/25

Olabarri Sensations


Part. Idoia, Antua, Unai eta Josu

Aspaldian, ohikoa da gure artean, exkursioa bukatu bezain laster kronikaren titulua aukeratzen hastea. Proposamen ugari izaten ditugu, eskursioak berak, abentura eta txiste asko ekartzen bait digu, normalean ADES-eko gazteen trebezia falta dela eta.

Gaurkoan, ordea, hitzik gabe geratu gara, eta aldiz, sentzazioak izan dira jabe.

Unaiek: "Josuuu!! Esan nolakoa dan??" Garrasi egin du, Idoia eta bera zeuden repisa batetatik. Baina, ez Josuk, ez Antuak, ez zekiten zer erantzun. Burura etorri zaion lehenengo gauza esan du Josuk: "Lezaaateee!!!".

Hiru asteburu eman ditugu "Martin-en Estuasuna" zabaltzen, eta azken sesioa eta gero, pasa egin gara eta koba erabat aldatu da metro gutxitan. Hareharrizko estrato amaigabe baten kontra jo du Olabarrik. Eta beste zerbait berria hasi da. 10m-ko malda bat jeitsi dugu estrato berri honen kontran. Ezkerretik zein eskuinetik, estratoa ez da bukatzen. Putzu bat dugu jeisteko aurrean, 15m inguru, eta erreka entzuten da behean. Nondik ote dator ur hori??? Ez da Olabarrikoa behintzat.

Putzua inguratu eta estratoan ezkerreko noranzkoan sartu gara Antua eta biok, Idoia eta Unai goian zain zeuden bitartean. Pare bat trepada egin eta... beltza. 5m-ko menhir baten itxurako bloke baten silueta atzeman dugu iluntasunean. Zerbait gehiago igo eta... uffff. Handia, oso handia, handiegia... 20m altura, 5m zabal eta 50m luze zabaltzen den tubo-gela-fraktura paralelo bat aurkitu dugu. Garbia, espeleotema gabe, eta erabat fosila. Hareharrizko estroarekiko 90ºko noranzkoan galtzen da goraka. Olabarriko lezearekiko paraleloa dela uste dugu.

Baina hori ez da dena: hareharrizko estratoak jarraitu egiten du, eta bere jarraipena iluntasunean galtzen da. Beste putzu bat ere ikusi dugu bajatzeko.

Lana nonnahi, eta guk, ez sokarik ez segururik ez ezer ekipatzeko. Aurreikusirik lan asko izango dugula Olabarrin, Martinen estuasuna txukundu eta pare bat leku garbitu ditugu.

Gaur bai. Gaur benetako kobazulo bat aurkitu dugu. Ea denok dugun aukera bere esplorazioetan parte hartzeko. Momentu honetan, gutxienez 4 gauza desberdin datorzkit burura "Menhirren Gela"n begiratzeko.

Aupa ADES.

2015/04/19

Olabarri, lehengo bestian



150419: Josu, Martin, Antua, Gotzon, Idoia, Oier.

Olabarriko lezara, juan dan asteko desobstrukziño puntuan biharrian segitzera.

Puntako taldian, adarjotzia ugari. Izan be, juan dan astian gaztiak 3 espatula-kolpe emonda be ez zeben estuasuna pasau. Gaurkuan, ostera, VIP-ak lagunduta be, 5 kolpe jo arren puntu berian geratu dira. Hori bai, inzidentiak eta katxondeoko materiala ekarri dabe bueltan, larregi sakondutako zulo baten kontura...

Nere aldetik, helburua apala zan: Olentzero osteko estuasuna nasaittu eta pasatzia. Horretarako apropos eruan dot mallua eta zintzela, baiña... Gotzonek hartu dittu eta hamar minuturen ostian, ni pasatzeko moduan laga dau. Lujo asiatico! Handik aurrera, leza barrixa ezagutu dot. Ikusgarrixa, putzu sakonak katiatuta... 120 m.tako sakoneran (Lea ibaiko maillan, gitxi gora behera) arrakala horizontala hasten da. Handik aurrera, emoziño fuertiak: estuasun Trakamalliforme bat pasatzian, panikua (nahiz eta espatula kolpe bikin nasaittuta egon!); eta ostian, euforia. Ondo. Puntako taldian ondora allegau naiz. Gero, biharran amaieria aurreikusi dabenian, sobrako materixalakin kanpora hasi gara Idoia eta bixok. 19:00ak aldian urten dogu, eta azkenak ordu ta erdi geruago.

Bio: 110 metroko sakoneran (azken soka tramuan kabezeran), Quaestus? 1, Lithobius 1 eta Cryptazeca? bat; Olentzero osteko estuasuna pasau eta segiduan, Quaestus 1 eta Troglohyphantes? 1.

2015/04/13

La Gouffrè de Olabarry

Part: ADESko gazteria: Iñaki, Martin, Josu, Unai

Historia pixkat egin dezagun lehenik:

Gabon Egun arratsalde hartan, Aulesti inguruko piñudi baten, hurbilen dagoen kotxetik 200 bat metro desnibelera eta naturaz inguratuta, Unaiek Antua deitu zuen mobiletik; lurrean zabaltzen zen zulo handi baten aurrean. Abenduak 24 zen.
"Antua! Aqui esta! Estaba mas o menos donde Jesus me ha enseñado, pero en la txara!"
"Es profundo?"
"Pues no se..." eta mobila eskuan, Unaiek lurrean zegoen enbor ustel bat ostikada batez zulora bota zuen.
PAM!..PAM!
"Bah, dos golpes, no parece muy profunda, es como una rampa,...". Baina dena oker. Unai hori esaten zegoen bitartean, enborra 67 metro hegan zegoen erortzen Olentzeron Putzuan behera, hutsunean, iluntasunean. Beranduago enborrak lurra jo eta mila zatitan birrindu zenean, Unaiek goitik ezin izan zuen entzun haren zartada.

Handik 2 egunera Antua eta Ritxar zuloa errepasatzera joan ziren, eta kristoren sorpresa hartu zuten. Putzu bertikalean zintzilik, sokak elkarrekin enpalmatzen ibili behar izan ziren...

Hurrengo esplorazioan behea jo genuen. Baina Olentzeron Putzuak azpian jarraipenik ez zuela zirudien. Baina ez zen izango horrela. Batzuentzako beti lezak amaitu egiten direla dirudienean, ADESko beste batzuentzako beti dago jarraipena, eta horrela, Gotzon eta Antuak beste 60 metro potzu aurkitu zituzten Olentzeron Putzuan azpian.

Eta -120m jo genuen. Ia dena bertikala.
Lea Ibaiaren alturan geunden, baina mendi barrenean.

Meandro estu baina altu bat eta gero, zulo txiki batek progresioa oztopatu zigun. Baina, natura natura da eta misterioak misterio, eta egundoko haize putzada batek, hurrengo baten etorri eta zuloa zabaltzera animatzen zigun. Horren atzean zer egon litekeen?

-Dr. Josuk: espeleologia kuantikoaren teoremaren arabera, "koba guztiak aldi berean Doaz eta Ez Doaz Lezatera".
-Antuak: "el meandro fractura intersectará con una barra de areniscas que respiran, que al estilo de Lezandipe, formaran una sala e iran hasta la Surgencia de Oiniz".
-Unaik: "lo que diga Antua".
-Gotzonek: Ilusos....

Oraingoan ADES-ko gazteak joan gara historia jarraitzera. Ez gara egongo beti Dakitenen batutaren atzean. Baina ezin izan dugu zuloa pasa. Eta ez ez garelako heldu. Kristorenak eta bi egin eta gero, magia eta borondatea gastatu egin zaizkigu zulotxoaren aurrean. Hori bai, airea ez zein airea, haizea baino.

Dr. Josuren arabera, zuloa "meloi" baten tamainokoa omen zen. Egia esan, badirudi leku estutan sartuta zaudenean azkenean gauzen perzepzioa handitu egiten dela!

Beste "borondate" sesio bat behar du zuloak. Baina hurrengoan joaten dena, seguraski pasatu egingo da. Esan dezala zer aurkitzen duen.

Eta gorantz joan gara. Martinek, bere sorbalda sendatu berri, terapia amaitzeko erarik onena 120 metro leza desekipatzea dela pentsatu du.

Olentzero igotzea gozada bat da, ganorazko pantin batekin eta Galarregitik destrozatuta ez dagoen kroll batekin. Hile batzuk aurrera Torca del Carlistan entrenatzen ibiltzea asko eskertu dugu. Goitik erortzen diren lokatz zati txiki txikiek "uuuuuuu..." egiten dute putzuan behera.

Berriro ere Joango Gara Torca del Carlistara, entrenatuta egon behar bait gara, badaezpada beste Olentzero-ren bat agertzen bazaigu ere...

Nork daki Lea Artibaiko piñudi eta basatzen azpian zer egon daitekeen....

Cita literaria

Barbarismos liburuan, Andrés Neuman idazleak "abismo" hitzaren definizio pertsonala formulatzen du: "Lugar donde el vértigo es más alto que la caída".

Lea Artibai inguruan abismoak ere badaude!

2015/04/12

Zuluak eta liburuak




150411: Oier.

Beste plan barik eta eguna libre nekanez, 4 gauza pendiente egin dittudaz:

Atxamonten (Amoroto), Anek begiztatutako zulua ikustia. Allegau besain laster konturatu naiz Pepetxo V baiño ez zala (neguan txaria zapalduta eta soilduta dagonez, kamiñotik ikusten da, udan kontrarea). Bide batez, “Posible Error Coord” kobazulo famatua geokokatzeko asmua nekan, baiña Pepetxo V-kuakin zapuztuta, ez dot egin eta “taxistia” aprobetxauta etxera bueltau naiz.

Gero, Foru Liburutegirako bidai-relanpago bat egin dot, autobusez, aspaldi begiratu nahi neban liburu bat eskuratzeko (ADAN DE YARZA R. 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Madrid.). Ordu ta erdixan izan dot esku tartian, batez be speleokin zerikusixa zeken txatalak identifikatzen eta fotokopiatzen. Hónek pajinak ekarri dittudaz:
-           Azala-prologua-pag.XIVarte
-           44-51 Hidrografía Urdaibai-Lea-Artibai
-           69-108 Cretáceo
-           109-121 Cuaternario
-           490-492 Indice
Iñori interesatzen bajako, eskatzia daka.

Gero, Lumentxan (Lekeitio) Garratxa II katalogatzera juan naiz, juan dan urtian kasualidadez topautakua, umiekin Garratxako sarrera txikixan billa nenguala. (Josuk IS-046 kodigua emon desta; aurreko IS-046, Amillagako aterpia, XX-006 da oiñ). Sarreria E-ra begira (100º) Galerixa ixa horizontala (2-5º deklibia) eta bakarra da, higatutako meandro tipikua, 7 metruan zihar transitablia; gero, tetxua jaistiakin batera, ezk aldetik katazulo batek behera segitzen dau; sakonerutz, barriz, pare bat metro gehixago eginda, galerixa nagusixa bera bihurtzen da katazulo, espeleotemak zarratuta, eta emoten dau leku berera jaisten dala. Haize korrientia 0 patatero. Lurrian eta hormetan ez dot aztarnarik ikusi. Beheia ardi-kakaz estalitta dago, aspaldikuak kontizu, nik ez dot kalbarixuan ardirik ezagutu eta. GPS (...), sarrerako eta barruko argazkixak hartuta eta krokisa eginda. Amaittutakuan, prospekziño pizkat egin dot mendixari bueltia emoten, N norabidian; lehelengo nibelian mantendu naiz, eta hesi batekin topo egin dotenian, diagonalian gora; VIII kurutzian agertu naiz (540339 / 4801003 / e:12).

Gero, etxian, GEV 1968 katalogua eskaneau dot (azkenian!). Barkatuko al destazue hainbeste denporan “sekuestrauta” izatiagaittik! PDF+OCR erara egin dot, billaketak egitteko moduan. Hamen ipiñi dot, nahi dozuenak deskargau deizuen; astebete mantendukot hor, eta gero kendu eingot (badakizue, liburuak kopixatzia debekatuta dago eta... ;-) ). Laster itzulikot lokalera.

Bide batez esanda, beste hiru liburu galduta dabiz lokalian.
  • Martínez i Rius A. Topografía espeleológica. Federación Española de Espeleología, 1992.
  • EEE (Goicoechea N, Fariña J, Zubiria R, Santesteban I, Telleria J, Rigault P, Ugarte FM). Espeleología en el País Vasco. Separata de la Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Ed. Auñamendi, 1980.
  • GEA. Historia de la espeleología alavesa. 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987). Memoria. Diputación Foral de Álava, 1989.
Pentsatzen dot nere modukoren bat izango dala, etxian dakala ezer esan barik... Ba, Unai topo liburuan premiñan dago, eta nik beste bixena. Eskertuko genduke ZEIÑEK dakazen esatia, gitxienez nori eskatu bihar detsaguzen jakitzeko...

2015/04/08

STAIRWAY TO LEZATE

Part.:Petrus eta Oskar

Egun ederra gaur menditik ibilitzeko eta eguzkiaz gozatzeko. 

Nareamendi II leizara joan gara desostrusio lanetan. Zirujauak baino lan finagoa egun dugu. Haize korrentea klaru igertzen da sartzen, bihoi belarriak hotzitu zaizkigu. Gauza on bi, haize klarua eta Lezate aspitik dabil. Kontran, illutzarrek ez digu oparirik ematen, lan desentea dago bertan. Balantza baten jarri behar da bertan jarraitzea edo ez. Nire ustez, beste sarrera pare bat egin ahal dira.

Andik atera eta belarretan etsanda egon gara. A ze gozamena eguzki bueltan negu hain luze eta gero!!

Kotxerako bidean, nareamendi II tik 30 m beste leize bat topa dogu, antza kataloga barik. An ere sartu egin gara. Pozima sekretua edan ez bagenu, ezin isango genun sarrerako harri erraldoia kendu.     

2015/04/06

YUUuuuUJUUUUU.... !!! JO JO JO

EZAGUTZEN?



NONDIK IRTEN GARA??

Eta ez, ez du harri desprendimiento batek sarrera itxi, ez dute baserritarrek tapatu. Leza guk utzi genuen bezala dago, gure zain. Sarrerako aireak, ia Ilea ere Altxatu digu.

Gorantziak sarrerako arbola tetrikoaren partez........ JUA JUA JUA!!!


"Aspekto teknikoak":
- "-100" gelan, 2,5 litro ur eta 2 barrita.
-Bernardan, 2,5 litro ur.
-Paso de Hombros gelan, 2 litro ur.
-Monty Putzua aurretik 1,5 litro ur.
-Bernardako putzuko desbiadora berria jarri behar da. "Que si me suelto, que si no me suelto..." zebilen harria eta montya.
-4-5 mosketoi aldatu behar izan ditugu aluminosisagatik, edo barrominosisagatik.
-5 mosketoi "sin seguro" behar dira desbiadoreetan jartzeko eta bertako segurodunak kentzeko.
-Monty putzuko pasamanoseko mosketoi 2rek, Aluminosis Nivel X-Treme zeukaten. Horraino heldu gara. 
-Kanpaia aurreko ranpako harri blokean (puente-roka eginda daukaguna), zati bat soltatu da eta kristoren sustoa eman digu. Igual beste lekuren baten ekipatu behar da?

Gauza hauek denak kontutan hartuta, esan dezakegu Leza nahiko ondo portatu dela, ohituta gaudenerako. Hemendik blogetik inbitazio bat zabaldu nahi genuke Euskalerriko Espeleologo guztieri: Galarregiko esplorazioan parte hartzeko griña sentitzen baduzue, Dudarik Gabe deitu guri!!

PREST AL ZAUDETE??

2015/04/05

Iridiscent or Not Iridiscent, That is The Question

Part: Mortadelo eta Filemon (Josu eta Antua), Unai

Poesia eta literatura gutxi idatziko dugu oraingoan, ze gure super-galeria eta super-formazio-eszentriko-fluoritico-iridiscente-ak aurkitzeko esperantza guztiak hegan joan dira. Petra III Minazulotik irtetzen zuen aire hotzak eraman ditu hegan.

Baina goazen harira / Al grano:

Mina Petra Ondoko Lezia, pasadan astean katalogatutakoa, Mina Petra III-ko koba-minaren sabaiko zulo bat da. Hau da, pentsatzen genuena. GPSa ez zegoen ondo posizionatuta eta topoa trasladatuta zegoen.

Antua, goian leza zabaltzen zegoen, eta Unai azpiko minara sartu da. Eta orduan esan du Antuak:

"Unai! Estas ahi abajooo??!!"
"Noooo!" - erantzun du Unaiek behetik.

Mina Petra III fondoko meandroko desobstrukzioan, txokolatada egon da. Mina Petra Galarregiko Zona C txikitxo bat sortzen genbiltzan desobstrukzioz desobstrukzio. Baina airea badauka sartzen, klaro klarua. 3-4 metro aurreratu eta gero gure pazientzia desagertu egin da kolada arteko zulo txiki batetik. Bolante baten tamainokoa da, Josuren arabera.

Ez dut argazkirik atera. Desobstrukzioa nolakoa den nahi baduzue ikusi, zeuek joan beharko zarete Mina Petrara. Gorantziak emon Petrari gure partez.

Aire horren atzean zer egon ahal den? Ba bi aukera daude, zeuek erabaki, subasta zabaltzen da!!

a)Enorme sala meandriforme con aragonitos excéntricos fluoriticos iridiscentes, únicos en el mundo, que da paso a una sima ponor de 50x50 de sección circular con caliza lenarizada. A -1000 (metro arriba, metro abajo) la sima alcanza el techo de un gran colector que drena las aguas del Bedartzandi y medio Lea Artibai, y que bajando entre saltos de agua de -50 m, por supuesto al final irá a Lezate. 

b)Galarregi II

Ondo ibili eta ez asko loditu aste santutan, beharko duzue eta...

Barne bilatzailea