Part: Javi, Silvi, Unai, Antua, Leire, Ritxar, Gotzon, Idoia, Oier
Beti gustora Iñeritzen. Petrusek ostiral arratsalde batez koba erdia ekipatu zuenetik jada egin dira pare bat irteera koba eder honetara. Eskalada egin da, baina aurrerantza trepadatxo bat dago eta begiratu egin beharko da hurrengo baten, honek denak inora ematen duen jakin dezagun. Bienbitartean, turismoa egin dugu Iñeritzen, -266m tara jeitsiz.
Cast: Siempre a gusto en Iñeritze. Desde que Petrus equipara la mitad de la cueva un viernes por la tarde ya se han hecho un par de excursiones a esta bonita cueva. Se ha hecho la escalada, pero sigue una trepada que habrá que mirar la próxima vez, para ver si lleva a algún sitio. Mientras tanto, hemos hecho turismo en Iñeritze, bajando hasta -266m.
Beste guztiok eskaladaren lekura heldu ginenerako, han zeuden Antua eta Gotzon eskalada amaitzen. Tropa ederra jeitsi gara, Javi eta Silvi eskaladaren lekuraino jeitsi ez diren arren. Gela handiak inpresioa ematen du, eta baita eskalada ikusteak ere.
Eskisto eta kararri estratoak ikusten ere ibili gara batzuk, koba nola bide erdian itxuraz aldatzen den ikusiz, diaklasa bertikal batetik eskisto estrato diagonalak jatera pasatzen bait da ura.
Bitartean, oraindik sarrerak egin beharko direnez, Iñeritzeko Lezia jartzen duen egurrezko kartelak sarrerako putzuaren hankan jarraitzen du...

Argazkiak.org | Iñeritzeko marmittan © cc-by-sa: ades
2011-VII-16: Mariano, Idoia, Antua, Silvi, Ritxar, Unai, Gotzon, Javi, Leire, Oier.
Gotzon eta Ritxarrek eskaladiakin jarraittu daben bittartian (ondiok ez da amaittu, eta beste saio bat egin biharko dala diñue) bestiok modu eskalonauan allegau gara bertara. Ni neu argazkixekin ibilli naiz oinguan (uste dot bateren bat balekua izango dala). Eskaladiakin amaittuta bestiak hondoruz abixau dira en alegre biribilketa (Javi eta Silvi ez, lehenago urten bihar izan dabe; eta Mariano ez da sartu) eta nik ostera bakarrik geldittu naiz illuntasunian, nasai jan eta zabor pizkat garbitzeko. 20.00etarako kanpuan genguazen danak.