2018/02/25

I-042 eta Atxurra



Atxurrako goiko sarrerako topografia, gratis et amore (ea norbaiti saguzar-friendly burdinsarea egiteko balio dioen)

180218: Ibon, Unai, Oier.
I-042ra, neguko hibernazio sasoiko ikustaldia egitera. Iazko moduan, gutxi ikusi ditugu; argazkirik ere ez diegu atera, multzo handirik ez baitugu ikusi (denak banaka, eta asko jota binaka). Hona errejistro zehatza:
  • Lehenengo gelan, 8 ale ikusi ditugu. Denak isolatuta, 2 izan ezik: elkarrengandik 2 bat metrotara zeuden.
  • 1º sokan gora, beste ale bakarti 1.
  • Zaldi gainean pasatzeko harriaren gelan, beste 1.
  • Mozkorti gelan, beste 1.
Saguzarrei buruz, horixe izan da dena. Gaur koba osoa rekorritu dugu (iaz Hondartzan geratu ginen), eta azken zati akuatikoan ez dugu batere ikusi.
Sarrerako gelan, armiarma txiki bat jaso dugu (Troglohyphantes?).

 
180219: Oier
Atxurran ezin izan dugu otsaileko saguzarren laginketa egin: Urt 17 fetxan, bertako proiektu arkeologikoaren zuzendariari (Diego Garate) koban sartzeko baimena eskatu genion, barruan hibernatzen dauden saguzarrak monitorizatzeko. Ots 19 fetxan, eskariari ezezko erantzuna eman digu, eskaria Foru Aldundiko Ondare Sailera bideratzeko gomendatuz. Fetxak kontuan hartuta, ez dago hori lortzeko denborarik. Honek epe motzeko eta epe luzeko ondorioak ditu:
  • Epe motzean: Atxurran bizi diren saguzarren urteko zikloaren datu-serie bilketan etena.
  • Epe luzean: Atxurrako kasua adibide ezin hobea da administrazioen koordinazio ezak (kasu honetan Foru Aldundiko Kultura eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailen artekoa) karstaren ikerketa globala nola oztopatzen duen erakusteko.

Leze galdue

2018/02/23

Oskar.E eta Martin.U

Hasierako plana Argatxara beste sarrera bat egitea bazan be ez geneukan urpetik ibiltzeko gogo handirik eta Atxarreko erdialdeko sektoreko potentzial handieneko leizera joan gara: Leze galdure.

Leze galdue sektore honetan dauden bi urzueloetako bat da eta haize korrontea daukan bakarra da. Ditugun koben artean Atxarreko kolektorea jotzeko aukera handiena daukana da. Halan be, ikusi dogu zergatik ez zaion metro askorik atera leize honi orain arte. Errekako urak bere bidean espeleologiaren laguna goitik-behera busten dute eta bertatik lehenbailehen irtetzeko gonbidatzen dute. Bestetik, blokeen pilaketak ere gora begiratzen den bakoitzean handik azkar alde egiteko dei egiten dute.

Hala eta guztiz ere barrurantza ekin deutsagu eta sokarik erabili ere egin gabe azpiko salatxora heldu gara. Puntu horretan arrakala interesgarri bat topatu dugu eta gorago beste paso interesgarrirenbat ere. "Utzita" zegoen leize honetan oraindik zer zabaldu badagoela jakinda gustora amaitu dugu eguneko ekina.



2018/02/17

Argatxa

2018-02-16

Oskar.E eta Martin.U

Asteetan euria egiten egon ostean azken bi egunetan ateri egin izana Argatxako sifoia zabaltzeko nahikoa zelakoan geunden. Hala ere, ez da horrela izan. Oskar Argatxara sartzeko guztiz mentalizatua egon da, eta sifoia pasatzera abiatu da zuzen.

Azkenean, biok pasatu dogu sifoia eta Argatxa fondora ekin deutsagu haizea omen daukan pasoa zabaltzen jarraitzeko. Gaurkoan, ez da haizerik egon ez hor ez beste inon, seguruenik sifoiak airearen pasoa oztopatzen zuelako. Horri esker, ohikoa baino tenperatura hobea izan dugu, eta ez gara hotzitu erdi bustita ibilita ere.

Apurtu behar genuen koladari zati eder bat kendu deutsagu eta alboko hormak ere zabaldu ditugu. Oraindik zuloa txiki ikusten da eta beste pare bat irteera egin beharko direla aurreikusten dugu.





2018/02/11

A la búsqueda de la conexión fósil de Iñeritze




18/02/10: Idoia, Josu, Martín, Unai.



Cuando nieva y el frío aúlla desde lo alto del Illunzar, el aliento de Iñeritze se vuelve extrañamente acogedor. Así lo creyeron los cuatro aguerridos (o tontos) espeleólogos que ayer decidieron enfrentarse a los elementos y acabaron refugiados en una de las simas más clásicas del ADES, un angosto coloso de 300 metros que aún esconde misterios en su interior.  

Recientemente el grupo había encontrado a la altura del paso volado nuevos volúmenes y la sala "ez dau ezer", puerta a un antiguo piso fósil del que no sabíamos nada. Tras varios destrepes, pasos de bailarina y alguna que otra estrechez infartada, los descubridores alcanzaron la base de un pozo de grandes dimensiones. Estaban a la misma cota que la gran sala de entrada. La teoría/delirio morfológico vigente habla de una posible conexión entre los primeros metros de Iñeritze y este gigantesco meandro desfondado. Los cuatro que habíamos acudidos nos dividimos en dos grupos. Josu y yo nos dirigimos a la punta, para seguir la escalada del pozo y Unai e Idoia se quedaron en la sima de entrada para comprobar una posible conexión.






La roca mala del nuevo pozo nos llevó a bautizarlo como 'Kattalin Putzua' (para entender, uno debe recurrir a la RAE). Ajeno al amplio patio que se abría a nuestras espaldas, Josu cogió buen ritmo de taladro mientras yo le aseguraba colgado de una cabecera. Dos luces en la mitad de un pequeño abismo. A los 20 metros que le estimamos inicialmente les sumamos otros 15. Finalmente llegamos a una pequeña salita donde se intuye el techo de un meandro a menos de diez metros de distancia. Dejamos la zona equipada y suministro para la siguiente salida en la base del pozo: Una maza,7 chapas con Montys de seis, 15 mosquetones y dos cuerdas de unos 30 metros aproximadamente. A Unai e Idoia no les sobraba el material, pero lograron instalara un pasamanos hasta la incógnita y se quedaron justo a las puertas de lo que podría ser una galería. ¿Existirá realmente un piso fósil? La cuerda del paso volada se dejó recogida y el resto se sacó fuera. Josu y yo salimos al exterior alrededor de las ocho, y con solo 10 minutos para comer. Fuera, Idoia y Unai nos esperaban con ganas de caldo y risas. La temperatura no superaba los 3 grados.

Nos enteramos después de que, no muy lejos, allí donde se escucha el aliento del Cantábrico, otro grupo de espeleólgos igual de tontos y aguerridos también había hecho caso omiso al frío y el viento. De todas estas aventuras solo quedan ahora las miradas furtivas de algún montañero despistado y los jirones de los buzos rojos que se enganchan entre las zarzas.




2018/02/04

UB-002 (Aulesti): bigarren saiua


Argazki hau ez da gaurkua, bistan da.


180204: Oier.
Hibernazio sasoiko laginketa. 16:00ak inguruan sartu naiz. JEEL-ekoen instrukzioak jarraituz, argazkirik ez ditugu atera. Iazko populazio beretsua aurkitu dut (zorionez, iazko flashazoek ez dituzte uxatu beraz). Ikusitako guztiei Rhinolophus itxura hartu diegu; gehienak handiak zirenez, ferrumequinum iruditu zaizkigu; gutxi batzuk txikiak ziren, agian hipposideros. Hona detailearekin:

  • ·         Sarrerako sifoiaren gaineko galerian, 5 detektatu ditut: 2 bikote eta bakarti 1. Handiak. Itxuraz, Rh. ferrumequinum
  • ·         Laberintoaren aurretiko galeria gorakarian, 7: 3 elkarrekin, eta beste 4rak banaka. Batzuek handiak, eta gutxi batzuk txikiak. Bueltatu naizenean, bat falta zen.
  • ·         Laberinto aurretiko gela zeiharrean, 3 ikusi ditut; halere, bakarrik egotean ez dut gela miatu (agian gehiago zeuden). Haietako bat handia zen (ferrumequinum seguraski), beste biak urrunegi zeuden.
  • ·         Kolada eta goursen gunean, 1 zegoen: itxuraz Rh. ferrumequinum. Hanka artean buztantxo bezelakoa zuen (hegoen pliegea).
  • ·         Alfredoren estalaktitan, 1 zegoen. Ferrumequinum itxuraz.
  • ·         Azkenik, lehen sokaren gelan beste 1, handia.

Saguzarren hibernazio laginketa






180203: Ane, Oier.

(...), hibernazio garaiko laginketa. Ane Carok esan zigunez, argazkiena bakarrik multzo handietan egitea komeni da (kontaketarako eta identifikaziorako), beraz hemendik aurrera banakakoak ez ditugu argazkiekin molestatuko.

Ilunabarrean sartu gara, edo iluntzetik ordu erdi batera, hobeto esan. Ikusitako guztiak bakartiak izan dira. Lehenengoa sarrerako gela handian bertan, estalaktita artean; oso txikia, Rh. Hipposideros itxuraz. Korridorean barneratu bezain laster beste bi, segituan hegan hasi direnak, 110-113 kHz artean emititzen; Rh. hipposideros beraz. Katazuloa igaro, gela lokaztuak pasatu, blokeen gainetik ere, eta berriro zoru basera ailegatu eta gela handira sartzerakoan beste bat ikusi dugu, geldirik, sabaiko harrietan.

Barne bilatzailea