2018/02/04

Saguzarren hibernazio laginketa






180203: Ane, Oier.

(...), hibernazio garaiko laginketa. Ane Carok esan zigunez, argazkiena bakarrik multzo handietan egitea komeni da (kontaketarako eta identifikaziorako), beraz hemendik aurrera banakakoak ez ditugu argazkiekin molestatuko.

Ilunabarrean sartu gara, edo iluntzetik ordu erdi batera, hobeto esan. Ikusitako guztiak bakartiak izan dira. Lehenengoa sarrerako gela handian bertan, estalaktita artean; oso txikia, Rh. Hipposideros itxuraz. Korridorean barneratu bezain laster beste bi, segituan hegan hasi direnak, 110-113 kHz artean emititzen; Rh. hipposideros beraz. Katazuloa igaro, gela lokaztuak pasatu, blokeen gainetik ere, eta berriro zoru basera ailegatu eta gela handira sartzerakoan beste bat ikusi dugu, geldirik, sabaiko harrietan.

No hay comentarios:


Barne bilatzailea