2018/02/04

UB-002 (Aulesti): bigarren saiua


Argazki hau ez da gaurkua, bistan da.


180204: Oier.
Hibernazio sasoiko laginketa. 16:00ak inguruan sartu naiz. JEEL-ekoen instrukzioak jarraituz, argazkirik ez ditugu atera. Iazko populazio beretsua aurkitu dut (zorionez, iazko flashazoek ez dituzte uxatu beraz). Ikusitako guztiei Rhinolophus itxura hartu diegu; gehienak handiak zirenez, ferrumequinum iruditu zaizkigu; gutxi batzuk txikiak ziren, agian hipposideros. Hona detailearekin:

  • ·         Sarrerako sifoiaren gaineko galerian, 5 detektatu ditut: 2 bikote eta bakarti 1. Handiak. Itxuraz, Rh. ferrumequinum
  • ·         Laberintoaren aurretiko galeria gorakarian, 7: 3 elkarrekin, eta beste 4rak banaka. Batzuek handiak, eta gutxi batzuk txikiak. Bueltatu naizenean, bat falta zen.
  • ·         Laberinto aurretiko gela zeiharrean, 3 ikusi ditut; halere, bakarrik egotean ez dut gela miatu (agian gehiago zeuden). Haietako bat handia zen (ferrumequinum seguraski), beste biak urrunegi zeuden.
  • ·         Kolada eta goursen gunean, 1 zegoen: itxuraz Rh. ferrumequinum. Hanka artean buztantxo bezelakoa zuen (hegoen pliegea).
  • ·         Alfredoren estalaktitan, 1 zegoen. Ferrumequinum itxuraz.
  • ·         Azkenik, lehen sokaren gelan beste 1, handia.

No hay comentarios:


Barne bilatzailea