2012/12/31

Lezate 2012-12-31 -- Bainu Berri ON !

Part: Andoni, Doro, Gotzon, Santi, Zutoia, Idoia, Josu, Unai, Iñaki, Mariano, Pana.



Urte guztian akumulatutako estres, marroi eta marranada guztiak kentzeko, eta urte berria fresko hartzeko, zer hobeto Lezatera sartu urten bat baino! Barrurantza buf buf buf hauxe berue, Mozkorti gelan argazkia, Sahara-n abituallamientua (eta control de dopaje!), eta sifoian plisti plasta. Inor ere ez da libratu tokatu zaion bainutik. Abenduak 31 negu erdian, eta gu mendiko koba erreka baten bainatzen. Eta txarrena dena, Pozik!









2012/12/30

PotxingoPotamo's Tour (Abita --- Trakamaile)

Part: Leire, Zeberiotarrak, Aimar, Pana, Gotzon, Idoia, Iñaki

Abita - Trakamañe trabesia egitera joan gara turismoan azkenengo honetan. Baina norbaitek pentsatzen badu hemengo argazki batzuk ikusita gure turismoa egiteko era "berezia" dela, sarrera beste era batera enfokatuko dugu. Lea ibarraren piñudi-mendi azpi honetan pasatzen den efektu geologiko berezi bat aztertzera joan gara. Kobazuloen Trakamañizazioa. Mendi barru horretan, gaur Berriro ikusi dugun moduan, kobak Marabila Espeleologikoak izaten hasten dira hasieran, eta amaieran kristoren KakaPotxingo Estuak izaten amaitzen dira!

Cast: Esta vez hemos ido a hacer la travesía Abita - Trakamañe. Si alguno piensa que, viendo alguna foto, tenemos una manera curiosa de hacer turismo, enfocaremos la entrada de otra manera. Hemos ido a analizar un curioso fenómeno geológico que ocurre en este monte cubierto de pinares del valle del Lea. La Trakamañización de cuevas. Dentro de estas montañas, las cuevas empiezan siendo Maravillas Geológicas, y acaban siempre siendo KakaPotxingos Estrechos!

10ak aldera geratu gara Oletan, eta segituan Abita aldera joan gara. Beti bezala, komentario erotikoak zientifikoak baino gehiago. Lokatza izango ote da?

Aimarren 4garren koba izango zen, baina lehenengo potxingoa. Zeberiotarrei komentatzea "ahaztu" zitzaigulako, edo besteei "aipatzea" burutik joan zitzaielako, beranduegi konturatu da, ezin atzera buelta egin!


PotxingoPotamoak Abitako kobaren sarreran


Eskursioa hasieran miresmenarekin hasi da. Abitan gaude. Galeria handia, sabaia buru gainetik urruti dagoen kolektoreak. Eskaladak eta bentanak ezker eta eskuin. Oraindik estalaktitarik ez, baina laister nekatu egingo gara ikustearekin.

Karlistadetako pintaden lekura heldu gara. Historia pixkat kontatu digute Panak eta Gotzonek. Ezkutatutako armak, general karlisten izen grabatuak eta ADESek egin zuen azterketa historikoa...

Gero RioLoco-ko bidegurutzera heldu gara. Badakigu Nondik Ez den Joan Behar!!!

Historiak eta Geologiak konbinazio ikusgarria egiten du Abitan. Normala babesteko atez itxita egotea!

ADESekoak garenez, ADES Gela ikustera joan gara. Eskalada "kontuzibiltzeko" bat egin behar da, baina dena prozedimentuz egin dugu eta ondo igo gara. Nibel bat igo dugula dirudi. Eskalada amaitu eta HAU agertzen da:

Abita-ko ADES Gela - Hau ikusteko merezi du eskalatzeak!

Hemen goian gauzak ez dira: "agarra esa laja y apoyate en esa piedra". Hemen goian komentarioak  "apoyate en esas dos estalagmitas, pon el pie en esa estalagmita de la izquierda,..." dira. Ikusgarria. Argazkiak atera eta atera eta sekula ez zen nahikoa.

Baina hau izan da Droga, orain, batek esan duen bezala, "todo lo bueno se acaba". 

Estalaktita tarte batetik sartu gara, ezer ez zegoela ematen zuen leku batetik. Abita amaitu da, koba Trakamañetzen hasi da!

"Joe no puede ser por aqui", "por aqui como se baja?", "Unai kontuz laban eitxen dau eta", "la proxima vez cuando vayamos al monte os vais a enterar!", "UAAA Cabrones!!!!", "por ahí no voy tú", "Baine ze lokatz eta ze Ostix....!!!!", "JODER con el paso del Hipopótamo!!

El paso del Hipopotamo - Argazki bat mile berba baino hobe ez?

Kobaren egoera berriari adaptatzen joan gara, eta hasierako kaguendiosak gero barreak izan dira. Ez dakigu adaptatzen geundelako izan den, edo koba irteeratik hurbilago geundelako.

"Batzuk" Trakamañe famatuari genion beldurra kendu dugu. Beste batzuk, entzun zuten Trakamañe Penurioso Famatuaren mitoa apurtu dute. Normala, Rio Loco-n egon eta gero! Nola izan daiteke mendi berdinak halako koba ikusgarriak eta halako potxingazoak izatea? Geologo bat ekarri beharko dugu, edo PotxingoLogo bat...

Ordu 2ak aldean amaitu dugu koba. Morala goian tope. Prueba Superada!


Norbaitek ikusiko bagintu... "Baina ze kristo daude horiek hor?"

Oraindik ez dugu deskubritu zergatik Trakamañetzen diren Abita estiloko kobak, eta ez dugu deskubritu ezta ere zergatik horrelako Marranada bat eta gero hain pozik irtetzen garen.

Inok deskubritu nahi?

2012/12/28

Alozako BESTE Zulu !

Part: Unai eta Josu the "EquipaExperts"

Beste bat listarako. 20 metro inguru jeitsiko da gure ustez. Zeinek jakin. GUK EZ, ze espeleologo "profesionalek" egiten duten modura, okerretako broka tamaina hartu dugu Montys-entzako. Azkenean pinu baten soka lotu eta "desviador humano" bat eginda jeitsi behar izan gara lehen 5 metroak. Baina gero putzu bat hasten da, erraza bajatzeko, eta harriak klinklonka egiten du. Unaientzako ez dago haizerik, Josurentzako "brisilla" bat dago. Zeuek ikusi eta esan.

Eguerdiko 3ak aldean igo gara Gorozika aldera. Inguruko zelaiak simaurrez bustitzen ebizen baserritarrak. Ederra usaine, koba barruan hobeto zegoen.

Gure Antuak bere sasoian esan zidan LIDARean ikusi zuen dolina, terrenuko hundimentu - dolina itxurako bat izatea suertatu da. Hundimentuaren hegoaldeko aldean, fraktura bat dagoela erraz igartzen da, eta baita desmantelatutako koba sektore zaharren zatiak. Leku batean, hundimentuko ertz batean, arrakala sartzen utzi da, harri, sustrai eta lur pila kendu behar izan badugu ere.

Hundimentuko Zulu

Jeitsi garen apurrak ikusten utzi digunean, koba, leiza edo Ondarrun eta Gozikan esaten den bezala, Zulu, frakturaren zabalune bat da, eta beherantza doa, eta zabala dirudi. Ea noraino jeisten den!

Toponimiari buruz, ez dago ezer argi oraindik koba zelan deitu: mendialde hori ez da Aloza, ez dago Gorozikako auzoan auzoan ere. Orduan ez da Alozako Zulu, ezta Gozikako Zulu. Igual AntuakEsandakoDolinako Zulu deitu beharko diogu?

Kartografia begiratu beharko da eta baserritarrei galdetu.

Iluntzar Gorozikatik

Mendi horrek gainaldean kanteratxo bat dauka larrez estalita. Baserritar batek esan zidan txikitan hor bazegoela beste "Zulu" bat: "Dunduneko Zulu". Dunduneku deitzen omen zioten harriak botatzean barrura Dun Dun Dun! egiten zuelako.

Igual 10rreko Brokin Zulu deitu beharko diogu!

Gorozika auzora igo gara argazki batzuk ateratzera, iluntze ona dago eta. Alozako dolinari atera dizkiogu argazki batzuk, eta baita paisaiari ere.

Beste alde batetik, "BeraTxikitanSartuZen HantxeBideAlboanDagoenZulu" esan zidan baserritarra harrapatu nahi izan dut, ze Zulu berri honek ez dauka harek esan zidanaren inolako itxurarik. Igual beste Zulu bat dago hor lar artean bueltaka.

Momentoz sartu barrura eta ikusiko dugu.

Alozako Dolina. Atzean Artibai bailara.

Cast: Otro pa la lista. Creemos que bajará 20 metros. Quien sabe. NOSOTROS NO, porque como espeleologos "profesionales" nos hemos confundido de tamaño de broca para los Montys. Al final atar la cuerda a un pino y hemos bajado con un "desviador humano" los primeros 5 metros. Pero luego empieza un pozo, facil de bajar, y la roca hace klinklonk. Para Unai no hay aire, para Josu hay una "brisilla". Ver vosotros y a ver que decis.

2012/12/22

Oiniz, luz y topografos


Argazkiak.org | Oiniz (Gizaburuaga) © cc-by-sa: ades



2012-XII-22: Gotzon, Idoia, Oier.

Oinizen lokalizautako lezan topo eta argazkixak egittera. Ixa seguro gagoz Santik oin dala 25 urte jaitsittako bera dala (¿90 metruak ojimetruan kalibraziño akatsa ete?). Nik aurrera egin dot, eguardirako urten bihar neban-eta. Sarrerako potzua (ikusgarrixa bai), honen barrenetik behera egitten daben meandro modokua, bifurkaziñuan eskumara egin dot (nahiz eta horraiñok zetorren haizia galdu), pasamanoko gelia, gora igotzeko sokia (opilioi bat harrapau dot bertan) eta goixan... ezin aurrera segiduta geratu naiz, potzuan behera eta gora igotzeko modurik ez dot ikusi behintzat. Bertan (ojo, señalizauta dago) tranpa txiki bat instalau dot, eta ogibittartekua janda gora hasi naiz. Idoia eta Gotzon meandruan topau dittudaz, poliki-poliki argazki eta topografixiakin behera zetozela. Hortik aurrerakuak... eurak kontau biharko dittuez.


¡¡¡ 12-12-22  OINIZ-LEZATE  TRABEXIXIA !!!




2012/12/17

Antonio Ferrer. El Hombre de las Cavernas



ADES, gure taldeko laguna Josu Granja, aurkiztu "kutxabankmendifilmfestival-bilbaointernationalVmountainfilmfestivalen" beren liburua "Antonio Ferrer: el hombre de las Cavernas" bildumako "Bizkaiako Gaiak" BBKkoa. Segi, aurkiztu zuen "SUBTERRA" audiobisuala.



ADESeko taldie han egon giñen disfrutatzen eta laguntzen.

Eskerrik asko eta zorionak, Josu.

Curso iniciación espeleología. Método ADES

Director del curso: Santiago Urrutia

I50 --- Oiniz? BA EZ, ez da OINIZ!

 Part: Josu el Estretxista, Unai el Impaciente, Antua el Descolmatador eta Ritxar el Martillo...

Norbaitek aklaratu dezala hori Oiniz den ala ez, mesedez! Hau da kobaren itxura: 30 metroko putzu bertikal eder bat pinudian, hasieran zirkular, gero arrakala-itxura. Gero meandro bat saltotxoz salto behera doana. Eta estutu egiten da, diaklasa perpendikular bat jotzen du aurrez aurre. Ez dugu Santiren spit-ik ikusi, eta karburo marka iruditu zaigu ikustea baina izan daiteke baietz, ezetz izan daiteken bezala. Lezate behean dago oraindik, baina, hor ez da amaitzen dena....

Pinudi famatura heltzen ez dugu legezkoa dena baino gehiago tardatu, (20 bat minutu edo?). Piñudi garbian dago, 2 zipresez inguratuta. Zulo garbia bertikalean behera. Katxondeoak kenduta, eguneko gai nagusia izan dena da: Oiniz Leizea da ala ez da Oiniz!?

Ze Oiniz bada 90metro daude, baina segitzea oso erreza ez da izango ze bestela Santik Lezate aurkitua zuen dagoeneko. Oiniz ez bada, leku paregabe baten dagoen leize berri baten gaude!

Kriston giroa egiten zuen, leizera sartu garenean. Putzuan bertan bertikalean frakzionamendu bat, desbiadore bat eta behera. 30metro garbi eta eder, sarrera ederra benetan.


Gero meandro bat hasi zaigu. Gauzak ganoraz joan dira, ezer berririk gabe. Lotu petatea hanka artetik eta benga, astoa modura barrura tiraka. Pasamanosak eta frakzionamientu txikiak egin ditugu beste 20 bat metrotan, apurka behera gindoazela. Koba itxi zaigun arte. 

Meandroa egin duen arrakala amaitu egin da. Beste diaklasa batek oztopatzen du koba, perpendikularra da eta aurrez aurre daukagu. Inklinatua daukagu aurrean "harri madre"-zko horma, buzamendua gure aldera dauka apur bat. Ezkerretara begiratu dugu, eta estutu egiten da, Antuak eta Josuk konfirmatu duten bezala. Eskuinetara badirudi ezetz.

Saguzar bat esnatu dugu bere hibernaziotik. Aireak nahastu egiten gaitu, orain barrura eta orain kanpora. Ritxarren zigarroak kanpora dio, eta Josuren Kolkoak estretxamenduan, barrura doala.

Orduan eskuinetara, Ritxarrek harri artean bolumena ikusi du, edo jarraipena behintzat. Gure musturren aurrean!!

Goraka egiten du baina diaklasaren eskuinetaranzko jarraipena da. Antuak eta Unaik instintoa aterata harriak kendu ditugu martilukadaka. Eta orduan, BINGO!


Arrakala bertikal eder baten aurrean aurkitzen gara, oinez, Lezandipeko Arrakalaren itxuran, zertxobait txikiagoa agian. Aurrera, beltza. Segi eta segi eta segi eta ekipatu eta segi, eta arrakala amaitu egin zaigu derrunbe artean dagoen desfonde-putzu baten. Airea, goraka doa. Eta arrakala ere bai, putzu bat daukagu gure gainean, oraindik basoan aurkitu gabekoa. Bi putzu daude orain konektatuta koba honetan.

Seguru gaude Diaklasa hau Lezateraino doala, baina ezin gara jeitsi, eskalatu egin behar beraz leizean gora aber arrakalan aurrera jarraitzeko aukerarik badagoen, behera jeisten uzten digunik. Diaklasaren bestelanzko norabidean ere bentana bat utzi dugu eskalatu-begiratu gabe.

Koba ekipatuta dago, eta topoa egin behar dugu ORAIN.

Zertxobait triste urten dugu, baina koba zati berri bat topata (ez da beti gertatzen hori!). Lezate oraindik oso behean dago.

Oso oso behean...

Cast: Que alguien aclare si es Oiniz o no por favor! La cueva es: un bonito pozo vertical de 30 en el pinar, primero circular, luego diaclasa. Luego un meandro que va saltando hacia abajo. Y se estrecha, hasta que se encuentra de frente con una diaclasa vertical. No hemos visto spits de Santi, y nos ha parecido ver marcas de carburo, pero puede ser que si, como que no. Lezate esta aún abajo, pero ahí no ha acabado todo...



2012/12/16

Urgitxin arrantzarik ez


Wandtafel, Anomostraca
Ia halakotxe bat noiz harrapatzen dogun. Irudixa: Humboldt Unibertsidadia

2012-XII-16: Niko, Oier.

Urgitxira, kokotan.

Pasa dan asteko botillia jasotzera eta barrixa ipintzera (sakontxuago, 0,50 metrotako sakoneran, atun zati batekin). Aste bi minimo lagakot oinguan. Izan be, ez dirudi botillan koko asko sartu diranik. Gaiñera hurrenguan tutu nasaixagua ipiñikot.

Bestalde, Carlosek azaldutako moduan (leku hezian, harri batzun onduan) pote alkoholduna lurperatu dogu, kokuak bertara jausteko. Ia zer moduz doian.

Pasa dan asteko saguzar bixak ez doguz ikusi.

2012/12/15

Belatxikietan (EEE garbiketia)



2012-XII-15: EEE garbiketia Belatxikietan (Aramotz). ADES-etik Idoia, Gotzon, Iñaki, Petrus, Javi eta Oier.



Egualdi onakin, gogoz hasi dogu eguna eta hasi orduko ixa amaittu. Izan be, hasierako dolina eta leziak uste baiño zabor gitxiago euki dabe, eta ordu pare batera dana etarata genkan (150 bat kg). Horren ostian, eta ixa-ixa erropia aldatzen genguazela, hara nun topatzen dogun beste koba bat borda baten ostian. Gero konturatu garanez, leza baten beheko urteeria izan da lehelengo topautakua: goiko sarreria lurrez bardinduta zeguan (behian noaki zenbat eskonbro jaurti eta gero; azkena generadore bat). Jardun nagusixa zabor metaketia azpittik jaten egin dogu, eta hor bai, lehen egin bako biharra egin ahal izan dogu. Gitxi gora behera 2500 bat kgtan geratu da etaratako zabor montoia, hortik 100 kg inguru “postre” modura etaratako gaiñeko generadoria.






2012/12/09

Oiniz Leza ote?


Part.: Antua eta Josu

Burugogorkeriari jarraituz, Iluntzarreko ipar-ekialdeko maldara joan gara prospektatzera. Antuak mapan fitxatuta zituen 5 puntu begiratzeko asmoarekin. Baina benetako plana, Oiniz Leza aurkitzea zen. 

Orain 25 urte, Santik eta Gotzonek aurkitu zuten leza hau. Jarraian, hurrengo astean, Santi bera, joan zen esploratzera. Santiren informazioa, 3x4 metrotako sarrera eta 90m-ko sakonerako leize bat omen da.

Hura izan zen lehenengo eta azkenengo sarrera Oiñiz Lezara, hori eta gero, sarreraren kokapena galdu egin baitzen ADESen. Hurrrengo urteetan egindako sahiakerak alperrikakoak izan ziren. Leizea nolabait galdu egin zen.

Gaur ordea, normalean prospektatzen duguna baino gailurretik hurbilago ibili gara leizearen bila. Eta bai! zulo bat aurkitu dugu. Hemen doakizue fitxa betetzen jardun dugun bitartean izandago elkarrizketaren zatitxo bat:

A. Parece un calero...
A. No, no es un calero...
J. ¿Está marcada?
A. No, no.
J. Y tiene aire.
A. Si. Los helechos de abajo se mueven.
J. ¿Profundidad?
A. 15 metros o asi.
J. ¿Ancho de la entrada?
A. 3 por 4.
J. Mmm, coincide con las características de la entrada de Oiñiz Leza….

Antua berriro zulora hurbildu da eta….

A. Quita lo de 15m, esto tira para abajo, pon 30m o más. 
A. Pues va a ser esta Oiñiz Leza…

Oiñiz Leza baldin bada, 90m inguru sakontzen du, eta beraz, bailara honetako kolektoretik gehien hurbiltzen den leizea izan daiteke. Igandean, seguruena, leize hau jeistera joango gara. Animatzen?

2012/12/08

Argatxan erreskate ikastaro expresa


Part.: Leire, Idoia, Ritxar, Gotzon, Petrus, Javi eta Josu. Eta tortila ekarri duelako, Maite ere.

Plan hobeagorik ez dugunez izan, eta beharrezkotzat jo dutenez ADES-eko buruek, erreskate saio txiki bat egin dugu gaur Argatxan. Batzuk teknikak berreskuratzeko eta beste batzuk zerotik ikasteko, goiz eta arratsalde aritu izan gara Argatxako sarreran. Tarte txiki bat eginez bazkaltzeko.

Hasiera batean lau giñen, baina Javi ere berehala batu da eguneko planera, eta gutxira Petrus. Goizean, euria ari zuen bitartea, triangulazioak, polifrenoak, polipastoak eta beste erreskateko hainbat teknika probatu ditugu. 

Euriak tarte bat eman duenean sokak goitik behera instalatu eta burdin aldaketa batzuk ere probatu ditugu. Gainera, Ritxarrek, blokeatzaileekin rapelatzen ere erakutsi digu. Eta guzti horrekin bazkaltzeko ordua heldu zaigu.

Arratsaldean, auto-erreskateko teknika batzuk erakutsi dizkigu gure GAES-eko adituak. Crol-contra-Crol, edo Pichazo-teknika, probatzen ibili gara. Teknika honen helburua, sokan blokeatuta geratzen den pertsona erreskatatzea da. Lehenengo demostrazioa, Ritxar (soroslea) eta Josuren (zauritua) esku joan da. Jarraian Josu-Ritxar, Gotzon-Leire, Josu-Leire eta Idoia-Gotzon saioak egin dira. Esan beharra dago, demostraziokoa izan dela erreskate arrakastatsu bakarra. Beste kasu guztietan, arrazoi desberdinak direla medio, arazo bat baino gehiago izan dira teknika aurrera eramateko.

Eguzkia behera joan ahala, saioa bukatzen joan gara, erreskateko beste teknika bat praktikatuz: Putzuetan kamila igotzeko teknika. Azken honetan, Gotzon (erregulatzailea), Ritxar (kontrapisua) eta Idoiak (Kamila/Zauritua) eman dute erakustaldia.

Azkenean Leirek eta Josuk desinstalatu dituzte sokak, eta Maitek ekarritako tortila meriendatzera joan gara.

Horrenbeste termino, teknika, tresna, protokolo eta gero, hilabete baten buruan, gaurkoaren %15az gogoratzen baldin bagara, arrakastatsutzak joko genuke gaurko saioa. Bestela, agian gehiago errepikatu beharra egongo da.

Hala ere, komentatu dugu, urte berria baino lehen erreskate saio bat egingo dugula Kamila eta guzti, ADES-eko kideak trebatzeko. Falta, egiten du eta….


 

Urgitxin peskan


Argazkiak.org | Urgitxin meriandan © cc-by-sa: ades


2012-XII-8: Niko, Oier.

Urgitxiko sarrerako sifoira, urpeko faunia harrapatzeko tranpia ipintzera. Nasia prestau dot 0,25 litrotako ur botilla bati tapoia errefresku-lasto batekin zeharkatuta (errezelua dakat ia ez dan estuegi izango), barruan txarri-okela zatixakin. Uran urteera-galerixarutz bialdu dogu buja batetik txintxilizk (5 litrotako ur-bidoi hutsa), 0,30 bat metrotako sondan, lehorrera kordino eta aingura batekin asegurauta (Kantauriko Begikua).

Niko pozik ibilli da, barruan meriandau dogu-eta. Saguzahar bi baiño ez doguz ikusi, hibernatzen. Sarrerako katazuluan meta bourneti. Aste pare baten bueltauko naiz erretiratzera, eta begiratuko dot hobeto.

Argazkiak.org | Urgitxin sarreran © cc-by-sa: ades

2012/12/06

Iluntzar prospektatzen


Part.: Gotzon, Ritxar, Antua eta Josu


Eguna hotz jaiki da, baina berehala atzeman dugu odei gutxi izango genituela zerumugan. Eta horrela izan da dudarik gabe. Eguneko asmoak aurrera eramateko eguraldi paregabea.

Mahai gaineko plana ondorengoa izan da:

- Antuak aurkitutako dolina bateko zulo bat begiratzea. Fitxa kodea: I-43
- Mugirondo I eta Mugirondo II putzuak berrikuskatzea (garai batean jaitsitakoak) fitxa berriztatzeko.
- Oiñiz Leza behin betiko aurkitzea. 
- Inguruan instalatzen ikasteko falta duen bat baldin bazegoen, hura entrenatzea.


Sokak eta taladroak hartu, eta Iluntzar, iparraldetik inguratzen hasi gara lehenengo helburura heldu arte. I-43. 2 x 1 metrotako sarrera bat dolina argi batean. Lehenengo Antua sartu da, 5 metroko zulo bat. Josu sartu bezain laster, irten egin behar izan da, esplorazioa bukatutzat emateko.

Iparraldeko ingurabidea jarraitzen gindoazela, bidetik bertatik, 10 metro maldan behera atzeman dugun "kata" bat ikuskatzera joan gara, eta a ze nolako sorpresa, beste 1x2 metrotako sarrera bat, eta 5-10 metroko progresioa duen kobazuloa. Txikia bai, baina ezustekoa ere nabaria. Ia brometan esandako, esperantza gabeko, leku bat ikustera joan baikara.

Eta hemendik zuzenean, Mugirondo I eta II jaistera. Habilezia falta nabaria duena Josu izan denez, bi putzuak ekipatu eta rapelatzeko aukera izan du. Lehenengo putzua, Mugirondo I, sasi artean aurkitzen den 25 metrotako bertikala. Kaltzetin bat. Mugirondo II, modu beretsuan, 30 metrotako putzu bertikala. Bigarren honek ordea, baua botatzen dihardun du goiza, eta bere sakonenean, arrakala estu, baina interesgarri bat aurkitu dute jeitsi direnek. Aspertuta gauden egun batean zabaltzeko geratu da.






Eta azkenean, arratsaldeko 3ak aldera, Gotzonek horrenbeste amorratzen duen Oiñizeko Lezaren bila joan gara.

ADES-eko erreferentziak ondorengoa dio: "Situada en las cercanias del caserío Oñiz, en la ladera E. del monte Iluntzar, y en el centro del pinar que se ve desde el caserio. Boca de 3 metros por 4 metros, en forma de pequeña dolina. Profundidad estimada de 90metros, con un salto de entrada de 30 metros verticales". 

Gure erreferentziak ondorengoa dio: "Ni cerca del caserío, ni en el medio del pinar, ni 3 por 4".  Hasiera batean, tapatu omen duten, beranduago beste "barranko" batean egon litekeen. Garai batean Santik eta Gotzonek bide ertzean aurkitzen zuten 90 metroko lezea ez da aski erreza aurkitzeko. Gora eta behera ibili gara leizearen bila, eta azkenean beste bat aurkitu dugu. I-46. Katalogatu, fitxa zabaldu eta errepaso azkar bat. Ezer gutxi.

Bueltako bidean, gizon zahar batekin hitz egiten hasi eta…. arrakala eztu ba begiratzera eraman gaitu.

Eskerrak, azkenean, kotxera egunez heldu garen. Egunaren bukaeran I43, I44, Mugirondo I eta II, eta I46 Oiñizen. Ekarpena Antuaren ustez nabarmena, 2 kobazulo berri aurkitu ditugulako. Gotzonentzako eskasa, Oiñiz leza faltan baita....

2012/12/01

Hatxondon, barriro



2012-XII-1: Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, Iñaki, Josu, Leire, Oier
Hatxondoko lezan (Lekubaso). Zeberioko lurpiak zapaldu dittudaz estraiñekotz gaur. Inguru eder eta berezixa begittandu jata, Lekue auzoko dorretxe ikusgarrixan gora doian haran leuna, baso zabal eta ganauz beteta.

Helburua Hatxondoko esploraziñua segitzia zan; aurreragokuan jaisteka geratutako p10 horretan behera egin dogu, eta atzetik agertu dirazenak gero. Errekara allegau gara berriro, eta hor zihar sakabanatu gara dana miatu nahixan; batzu errekan beherako katazuluetan sartu dira... Gotzonek eta bixok adar bat topografiau dogu, erreka aktibo txiki batian gora eginda, eta bloke kaos txiki bat gaindittuta Gotzonek bakarrik egin dau gora, galerixa baten trazado nagusiña neurtuta –bestia ondo begiratu barik geratu da, bere esanetan-.
Horrekin amaittu da eguna, lokatzez bekaiñetaraiñok beteta eta neurri kontsiderablian nekatuta. Ez dogunez jakin noiz bueltauko garan, dana desinstalauta geratu da –soka metro larregi ziran-, lokatzezko ranpia inclusive.

Barne bilatzailea