Part.: Leire, Idoia, Ritxar, Gotzon, Petrus, Javi eta Josu. Eta tortila ekarri duelako, Maite ere.
Plan hobeagorik ez dugunez izan, eta beharrezkotzat jo dutenez ADES-eko buruek, erreskate saio txiki bat egin dugu gaur Argatxan. Batzuk teknikak berreskuratzeko eta beste batzuk zerotik ikasteko, goiz eta arratsalde aritu izan gara Argatxako sarreran. Tarte txiki bat eginez bazkaltzeko.
Hasiera batean lau giñen, baina Javi ere berehala batu da eguneko planera, eta gutxira Petrus. Goizean, euria ari zuen bitartea, triangulazioak, polifrenoak, polipastoak eta beste erreskateko hainbat teknika probatu ditugu.
Euriak tarte bat eman duenean sokak goitik behera instalatu eta burdin aldaketa batzuk ere probatu ditugu. Gainera, Ritxarrek, blokeatzaileekin rapelatzen ere erakutsi digu. Eta guzti horrekin bazkaltzeko ordua heldu zaigu.
Arratsaldean, auto-erreskateko teknika batzuk erakutsi dizkigu gure GAES-eko adituak. Crol-contra-Crol, edo Pichazo-teknika, probatzen ibili gara. Teknika honen helburua, sokan blokeatuta geratzen den pertsona erreskatatzea da. Lehenengo demostrazioa, Ritxar (soroslea) eta Josuren (zauritua) esku joan da. Jarraian Josu-Ritxar, Gotzon-Leire, Josu-Leire eta Idoia-Gotzon saioak egin dira. Esan beharra dago, demostraziokoa izan dela erreskate arrakastatsu bakarra. Beste kasu guztietan, arrazoi desberdinak direla medio, arazo bat baino gehiago izan dira teknika aurrera eramateko.
Eguzkia behera joan ahala, saioa bukatzen joan gara, erreskateko beste teknika bat praktikatuz: Putzuetan kamila igotzeko teknika. Azken honetan, Gotzon (erregulatzailea), Ritxar (kontrapisua) eta Idoiak (Kamila/Zauritua) eman dute erakustaldia.
Azkenean Leirek eta Josuk desinstalatu dituzte sokak, eta Maitek ekarritako tortila meriendatzera joan gara.
Horrenbeste termino, teknika, tresna, protokolo eta gero, hilabete baten buruan, gaurkoaren %15az gogoratzen baldin bagara, arrakastatsutzak joko genuke gaurko saioa. Bestela, agian gehiago errepikatu beharra egongo da.
Hala ere, komentatu dugu, urte berria baino lehen erreskate saio bat egingo dugula Kamila eta guzti, ADES-eko kideak trebatzeko. Falta, egiten du eta….
Hala ere, komentatu dugu, urte berria baino lehen erreskate saio bat egingo dugula Kamila eta guzti, ADES-eko kideak trebatzeko. Falta, egiten du eta….
No hay comentarios:
Publicar un comentario