2012/08/25

Mutruku Sakona, sakonago


2012-VIII-25: Gotzon, Idoia, Josu, Antua, Bikain, Oier.




Mutrukura, galerixa printzipalian beherako desobstrukziñuakin jarraitzera. Lau espatulakada eta erdi egitteko aiña indar izan dogu, eta bidian aurrera egin dogun arren, beste horrenbeste-edo biharko da estuasuna pasatzeko; bixar dira juatekuak Antua eta Ritxar, eta emongo dabe emaitzian barri.

Nik neuk bigarrengo bertikalian gorako bidian egin dot, sektore barrirutz, Eskeletuan Gelan dagon kuadrupedua balizatzeko. Hortan nenbixala, behekaldekuen taladro-malluka-espatula hotsa entzutziak harrittu nau, gaiñekaldetik zetorrena gaiñera (kuriosua, ni eurak baiño gorago neguan-eta). Harri blokiak jotzen erantzun dot, baiña eurak ez nabe entzun, gero komentau dogunez. Hortan nenbixala, beste sorpresia hartu dot: aurreko eguneko kopauan arrasto lizundu batzu ikusi dittudaz, eta ha mobitzian... ¡koko pilluak iges! Nere ehiza materixalan billa juan naiz harrapaladan, eta bueltau naizenian, ixa danak iges egin deste (tartian Lithobius batek) baiña lau Quaestus (antxiñako Speocharis) harrapau dittudaz behintzat. Potian beste partikula arraro bat topau dot, Quaestus baten hanketan, metalak repelitzen zebana; badaezpada hor doia bebai.

Argazkiak.org | Mutruku 120825 © cc-by-sa: ades

Bestiengana bildu naizenian, nerretratuak etaratzen ibilli naiz, hárek desobstrukziñuan azken espatulakada ta erdixa emoten ziharduela.

Gero etxian sustua: hain koko txikixak sekulan manipulau barik nenguan, eta ¿etxataz ba sukaldeko lurrera jausi? Ustez danak errekuperau dittudaz, baiña badaezpada Carlos jakiñan gaiñian ipiñiko dot, ia ez dogun momorro domestikoren bat Mutrukuko fauna artian klasifikauko.

2012/08/20

OPORRAK




Abustua; eguzkia; jaiak... espeleologoei ere asko gustatzen saizkigu oporrak. Horregaitik gaur "LaLeze" ra joan gara ezkurtzio bat egitera; eta oso ondo pasatu dugu guren "Ur Parkea" partikularrean. Barre batzuk egin ditugu; bero pixka bat ere eduki dugu eta baita hotz pixkat. Baita ere oso ondo jan dugu; baita konbertsasioan ere eduki ditugu lagunen artean eta kafe batzuk hartu ditugu... oporretako beste egun on bat.


                      


Mikel. Gaur oso ondo pasatu dut haitzuloan, baita nekatu ere beroagaitik. Baina meresi izan du bertara joatera. Eguna oso ondo joan da eta oso gustora nago exkurtsio honekin, baina denboraldi batean ez naiz berriz bertara joango zeren, agujetak ditut eta... baina, azkenean, zugru berriz, errepikatxuko dudala, bertara joatea?

2012/08/18

Zarraga-Etxebarriako zulua

Partaideak: Silvia, Ritxar, Antua, Gotzon eta Josu




Blog honetan Bizkaiko jurasikoko lehen kobaren berri eman genuen orain dela aste bat. Atzokoan bertara bueltatu ginen esplorazioa jarraitzera. 

Gotzonen esanetan 40m-ko koba bat zen hasiera batean. Helburua koba ezagutu eta bitartean topografia egitea zen. Baina Zarragako kobazuloak 40m baino gehiago eskeintzeko asmoa zuen.

Gotzon eta Antua, sarrerako estuazuna zabaltzen geratu ziren bitartean Ritxar-entzako, Silvi eta Josu kobazuloan barrena sartu ziren. Orokorrean kobazuloak galeria bakar bat du, baina momentu batean bitan banatzen da, goiko pisua eta behekoa, eta kobaren bukaeran putzu baten bitartez komunikatzen dira. 


Topoaren esanetan 160m inguruko progresioa eta 50m inguru sartzen da koban barrena.

Berezitasun bezela, zerbait esan beharra dago kobaren "adiñaz". Espeleotema asko dituen koba bat da, eta begi bistakoa da bai kolada, estalaktita eta abarrak oso zaharrak direla. Batez ere goiko pisuan. Beheko pisua ordea, Antuak eta Gotzon esanetan, euri asko egiten duenean, gaur egun bezala, urez betetzen denaren aztarnak zeuden.


Kobazuloak bere punturik garaienean bigarren sarrera bat ere badu lurrez estalia. Argirik ez da ikusten baina kaleko tenperatura nabarmen antzematen da. Animaliaren bat bada gai pasatzeko, azkonarren bat edo, bere janaren hondakin ugari ikusi baigenituen.

 
 
 

Cast: Hace una semana informamos en este blog sobre la primera cueva en jurásico de Bizkaia. Ayer volvimos a ella para continuar con la exploración. Según Gotzon al principio eran 40m de cueva. El objetivo era conocer la cueva y topografiarla. Gotzon y Antua se quedaron abriendo el estrechamiento para Ritxar, mientras Silvi y Josu entraron más al fondo. En general la cueva tiene una sola galería, pero en un momento se parte en 2 pisos, y al final de la cueva estos pisos se comunican mediante un pozo. Según topo progresión de 160m y entra 50m en línea dentro de la cueva. Tiene muchos espeleotemas, y se ve que son muy viejos. Sin embargo, según Gotzon y Antua, cuando llueve mucho, hay indicios de que el piso de abajo se inunda. La cueva también tiene una segunda entrada superior tapada de tierra. No se ve luz pero se nota la temperatura del exterior. Algún animal sí que es capaz de pasar, algún tejón tal vez, ya que vimos muchas sobras de comida suyas.

2012/08/16

ALOZAKO ZULU

Part: Zeberiotarrak

Alozako Zulu (Alozako Zuloa) Ondarrutarrez. Topatu dogu Orubixen urteten daben errekaren lurpeko sistemaren (edo dena delakoaren) urzuloa azkenean!. Ez dauka urik, errekatxoak aspaldi ihes egin bait du azpitik mendi barrurantz, baina bai daukala airea!

Parkatuko doztazu Oier, ilegalin koba bile ibiltxearren, eta Antua, errezoia zeneukan, dolina bat dago!

Aupa Ondarru trakatra!

Cast: Alozako Zulu (Alozako Zuloa) en Ondarrutarra. Hemos encontrado el sumidero del sistema subterraneo (o de lo que sea) del riachuelo que sale en Orubixe! No tiene agua, porque el riachuelo hace tiempo que ha huído por debajo al interior del monte, pero sí que tiene aire!



Errekak (dagoenean behintzat), kareharrizko horma jotzen du, eta honen azpitik sartzen da, sumidero askotan bezala. Erosioak kararrizko horma hori bistan utzi du errekondoan. Kareharri franja, mendi honetan, gehienetan Behetik doa eta ez da ikusten, lutita eta margek estalirik baitago leku askotan. Orubixen bertan, ez dago kareharri arrastorik, bakarrik iturri albotik irtetzen duen ur aporte bat, baratza azpiko tuberixa batetik datorrena.

Eta Gorozikako plazatik mendebaldera dagoen basotxoa, lapiaz (eta baita LARpiaz) bat da.

Kobaren airea bi Zeberiok egiaztatuta dago. Ez da la ostia ere, baina sarreran daukan katazuloan pasaeran freskura ederra igartzeko bezalakoa bai. Bai ere esan behar da gaur Jesukristoren Beroa dagoela kanpoan!


Pozik geunden, argazkian ematen ez badu ere 

Asunekin (ortiga) borroka ederra egin behar izan dugu, zeren praka motxekin gindoazela aurkitu dugu kareharrizko horma, eta azpiko zuloa. Laister igo gara Gorozikako parkinera buzoa jaztera. Josuk, Antua-ren gomendioa jarraituta, lintena eta kaskoa zeuzkan, eta nik ez...

Katazulo zikin baina erakargarri bat

Zuloak barrutik izango ditu 10 metro inguru. Sarreran bertan katazuloa pasa eta gero (hor igartzen da airea klaro, gero horrenbeste ez), kobak metro eta erdi hartuko ditu alturaz, baina ez dakit oso ondo ze Kristoren M. M.-ak zeuden (Meta Menardi edo halakoak, guretzako MarasMa-zoak!). Josuk gatera pasa eta beren kolmilloekin ikusi dituenean esplorazioa utzi du. Ni zertxobait sartu naiz, beti ahal den beste makurtuta, akojonauta kolkora (kogotera) M.M- bat ez sartzeko.

3 metroko galeria katazulo bat eta gero, meandro bat hasten da, behean blokeak eta abar eta botila batzuekin, beste 5 bat metrotan. Gero Espeleologia hasten da. Bloke tarteak, zikina, kaskoarekin golpeak,... 

Josu kanpoan egonda, eta ni linterna bat lotuta duen eskaladako kasko batekin, ez naiz bloke artean flipatzen hasi.

Kobazuloa KakaZulo galanta da, armiarma, animalikaka eta euliz beteta bait dago. Baina sarrerako gaterako haizearen sorrera ez dut topatu. Oierren MetaMenardiKomandoa-ren laguntza behar dugu!

Horregatik hor utzi dugu gaurkoz, bakarrik bazkalostea egiteko etorri ginen eta!

Hala ba, bagoaz parrandara Kristoren Mozkorra harrapatzera (Abuztuak 16 Ondarroan Koadrila Egune), gaurko lana egin dugu eta.








2012/08/13

ADESeko "Jurasik Park"


 Foruko jurasiko kareharriak sorpresak ematen digu oraindik.

Pedro Ugaldea, gure informatzaile ta laguntzarekin joan giñen leize bat zabaltzera egun baten erakutsi diguna.

Haizea oso gogorra zen baina "leizearen" itxuria ez zen ona. Baina sarrera haundituta eta segitu...zas! zuzen-zuzen uretara eta "ahoaren" estuasun oso, oso estua.

Buzoa azalan gainetik lortzen da "ezinezkoa", ta sorpresa! koba bat dago! Gela txiki batzuk jasotzen dira eta 40-50 m. geroago usten dugu "segituan"...

irteterakoan berriro estuasuna dago gure zain, baina sartu baino lehen "behar bezala ipini genuen" pertsonak pasatzeko.

                                                      Segiduko du...

2012/08/12

BlokePiluBija I (G-42) eta G-43


Argazkiak.org | G-43, II ehizaldixa © cc-by-sa: ades

Part: Antua, Ritxar, Martin, Josu, Idoia, Oier, Bikain, eta Madarietaetxebarriko jabea!

Oraindik kobaren izenaren bautizu ofiziala egin gabe dagoenez, BlokePiluBija deituko diogu (baina lasai ze, zuk irakurle, artikulu hau irakurtzen amaitzen duzun orduko, Oierrek izena prest edukiko du). Lekeitio-Gernika  errepide atzean, Basetxeta baserritik hurbil, basoko dolina ezkutatu batean dagoen urzulo hontara joan gara berriro, barruko desobstrukzioan jarraitzera. Esperantzak? Betikoak: Iñubijarekin konexioa, gure hankazpian egon daitekeen kolektore berri bat... Magia pixkat egin eta gero, harrijasotzaileen praktikak ere egin ditugu, batzuk "animazio" eta guzti, atzetik "Txup! Aupa santurtziiiii .... Txup!" koro batekin. Blokeen atzean zer zegoen? Estuleku gehiago! Baina atzean zerbait zabaltzen ikusten omen da. Eta aurpegian ematen duen haize freskoak ez du gezurrik esaten...

Cast (MontonBloquesBija I): como aún no está hecho el bautizo oficial del nombre de la cueva, le llamaremos BlokePiluBija (pero tranquilos, porque Oier tendra el nombre preparado para cuando, tú, lector, acabes de leer este artículo). Detrás de la carretera Lekeitio-Gernika, cerca del baserri Madarietaetxebarri, hemos vuelto a ir a este sumidero escondido en una dolinita del bosque para continuar con su desobstrucción. Esperanzas? Las de siempre: conexión con Inubija, un colector que puede haber bajo nuestros pies... Después de hacer un poco de magia, hemos hecho prácticas de harrijasotzaile, algunos incluso con "animación", al son de un coro que decía detrás: "Txup! Aupa santurtziii... Txup!". Detrás que había? Más estrecheces! Pero detrás parece advertirse que el hueco se ensancha. Y la brisa fresca que pega en la cara no miente...

Hortik aparte zer gertatu den? Gauza gutxi gehiago. Baserrikoak esan zizkigun bi zuloak ikustera ere joan gara Oier eta Unai. Bata, baserriaren alboan zegoen dolinatxo bat zen, baina kobarik ez zeukan. Bestea, atzeko zelaiaren baso kontra batean zegoen, eta 5 metro leiza ziren, 5 metro kaltzetin, zabortegi eta guzti. Oierrek meta menardi (uste dut zela) batzuk ere ikusi ditu, nik Unaiek ordez regadera bat eta 3 "Vino Tinto" botila ikusi ditut, zabor itsaso baten gainean. Zaborrak ez du uzten leizearen geologia eta jarraipen posiblearen norabidea ere ikusarazten, baina uste dugu halan ta guztiz ere igarri diogula. Sarrera, Mutruku-Kurubijo itxurakoa zen, tranpa naturala erori ezkero!

Dolina nagusira bueltatu garenean, Idoia ikusi dugu belarretan etzanda "sufritzen". Barrutik Josuren oihuak entzuten ziren, eta kobak, bere putzadarekin, egindako Magiaren aztarnak ekartzen zituen kanpora.

Ritxar MrOtxabide-ri esker, leku Estu bat, orain ez da hain estua, baina bai oraindik Kabroia. Tradizioari jarraituz beste estuleku bat ere erraztu dut, nik Unaiek, beheko BlokePiluBija artean, mazeta nire lagunarekin eskuan.

Behean, Antua SatorKatua arrakala guztiak goitik behera errepasatzen, kobari "Scanner-a" pasatzen.

Blokeen azpienean eta sakonenean, Bikainen oihuak Martinenerakin nahastuta igartzen ziren. Haize freskoa aurpegian, BañosDeLodo hartzen, mugitu nahi ez zen harri bloke batekin burrukan, burugogor sartuta zeuden biak...

Ereñoko plazako kafesnea kristoren modura sartu zaigu, Koba batetik irten berri Koba Gehiago-ri buruz berbetan genbiltzan bitartean.

Zer gehiago behar da Zapatu goiz baterako? Hondartza, brontzeatua eta ura? Ba! Ura ona da, bai, BUZOAK garbitzeko...

*******


2012-VIII-10: Bikain, Josu, Unai, Ritxar, Antua, Idoia, Martin, Oier.

G-42xan behera segitzeko asmotan. Hiru talde egin doguz; bat puntara sokak instalatzen; bestia hasierako estuasuna nasaitzen; hirugarrena prospekziñuan.

Unai eta bixok juan gara hirugarren honetan, alde batetik lehengunian ikusi genduan “kaltzerdixa” katalogatzera, eta bestetik Iñaki Madarietaetxebarrikuak esan deskuan beste leza posible bat ikuskatzera, ondoko poto baten. Gure ustez lokalizau doguz berak esaten zittuan zuluak, baiña jarraipen posiblerik bako arrakalak baiño etxakuz irudittu. Beraz, aurrera segidu dogu eta kaltzerdirutz hartu dogu. GPS koordenadak hartu doguz, krokis txiki bat egiñ, kodigua emon (G-43) eta argazkirik ez dogu etara ez genkalako kamararik. Unai jaitsi da beheraiñok, eta bere esanetan arrakala formako lezia da, zaborrez beteta, eta beheruzko norabide argixan segitzen dabena hondakiñen azpittik. Kaka kentzeko gogo haundirik ez genkanez, hurrengo generaziñorako lagatzia pentsau dogu. Gorutzkuan Meta bat jaso dot –tamaño oso haundikua begittandu jaku bixoi, hotzikaraz- baiña ixa seguro nago bournetixa dala.

G-42rutz hartu dogu, eta Idoia kanpuan topau dogu Ritxarrrek desobstrukziñua amaitzeko zain. Bittartian Fernandon bisittia jaso dogu, Madarietaetxebarriko beste bizilaguna, eta han egon gara gure zorokerixen barri emoten. Espatula biharra amaittu eta gero, danok jaitsi gara. Nahiz eta laja politta kendu daben, Ritxar bera eta bixok kanpuan geratu bihar izan gara, “yuyu” klaustrofobiko ezaguna zala eta. Beste guztiak beherutz egin dabe, eta pasau daben denporiangaittik behintzat Iñubijarako pasua topau dabela uste genduan; halan be, gorutzkuan beste estuasun baten geratu dirala esan deskue, espatula bihar gehixago eskatzen dabena. Hurrenguan igual gu be pasauko gara, beste lajatxo bat kendu eta gero. Bittartian, denporia aprobetxau dot lagin biologiko gehixago hartzeko: lithobius bat, masma txiki bi, meta menardi bat, trachysphera bat, hiru marraskillo eta gauza zuri bat, larva edo gasteropodua.

Amaitzeko, Ereñora juan gara tarima gaiñeko bazkarixa egittera. Barritsuak genguazen danok, eta guztian gaiñetik gauza bat geratu da klaru: ez doguzela koba barririk topau biharko, harik eta dakaguzen batzukin amaittu arte. ¡Ezin da-eta gerrarik irabazi milla frente zabalik eukitta!

2012/08/06

31-7-2012 LOS TREMENDOS DE ARGATXA

 Gotzon, Bruce, Josu Granja

Argatxa, la cueva de mayor desarrollo de Urdaibai, vende caras sus imágenes. 4000 metros de galerías que no se descubrieron hasta el año 2000, ocultas tras sifones, aguas profundas y estrecheces. Hubieran sido, seguro, un buen escondrijo para aquellos Tremendos de Kanala que creo Irigoyen.

Hoy vamos con el descubridor de todo aquello y con un oriundo de las Highlands. El objetivo es fotografiar las zonas más interesantes, que son también las más alejadas de la entrada. Ésta se abre casi en la rasa mareal, porque los primeros metros de Argatxa saben de las vivas de San Miguel. Aromas de salitre que acabaron con aquella suerte de bodega construida en el vestíbulo. Servía al caserío cercano, pero el vino y el agua no son buenos amigos. Se inundaba a menudo por las aguas del mar y también de la tierra, pues la cueva drena una importante cuenca del macizo de Atxerre.

Así, a casi 100 metros de la entrada la galería se inunda, esta vez de agua dulce. Un paso sifonable que detuvo al G.E.V. en aquellos tiempos. Luego otro tramo más largo, también de agua profunda, que nos hace experimentar la extraña sensación de avanzar por una cueva sin hacer pie, con la ayuda de la cuerda pasamanos. Y después de este prólogo mojado, el cambio a ropa seca.

Una estrecha grieta es el paso clave, la puerta que abre los secretos de la gran cavidad. Nos adentraremos en ella como los Tremendos de Argatxa. Un auténtico espeleódromo viene a continuación, hasta salir a un conducto más amplio. Luego avanzamos más tranquilos por el río, hasta el caos de bloques que hubo que romper para acceder por fin a los grandes volúmenes. Primero una sala de hundimiento, la sala del Cráter. “In five minutes no movement” ¿are you ready? Bruce entiende rápido nuestra dinámica.
Sin solución de continuidad paseamos los flashes por una espaciosa galeria con maneras de tubo freático, recordándonos un poco a sus hermanos mayores de Otxabide. Es la galería San Roke, que nos lleva a otra gran sala. En toda esta zona, los cielos son de hierro y los suelos de barro. Arriba, las manchas de mineral rojizo van surgiendo de la oscuridad a la fotografía, denunciando la presencia de fallas. Abajo, una pátina de arcilla profunda lo cubre casi todo, y revela una potencia hidráulica de muchos metros durante gran parte del año.

A pesar de los 12º la humedad y el buzo mojado no permiten entrar en calor. Plasmada la sala más grande, regresamos por otro conducto con grandes coladas y más fotos. Volvemos por el laminador sifonable. Un paso crítico abordable sólo en verano, que conecta de nuevo con el río. Gotzon recuerda la angustia del paso con agua, quedando apenas unos centímetros de aire para encajar las narices contra el techo. Historias para no dormir... Poco a poco vamos saliendo de nuevo por el espelódromo, y otra vez al agua.

Una vez fuera se agradece la luz y el calor del verano y recordamos aquel lema que comparten muchos espeleólogos: ¿Por qué te metes en cuevas? ¡Porque es una gozada lo que se siente... al salir de nuevo a la luz!



2012/08/05

Abittan, espediziño turistiko-prospektibua


2012-VIII-5: Niko, Oier.

Abittara juan gara, espediziño turistiko-prospektibuakin bat egin nahixan. Halan be, berandu allegau gara eta galerixa nagusixan zihar ibilli gara illuntasuneko fantasma bildurgarrixei aurre egitten. Kanpora giñoiazela, kokuak hartzeko aprobetxau dogu (opilioi bi, trachysphera bi) eta espediziño turistikuakin bat egin dogu sarrerako gelan; bestiak (Silvi, Martin, Ritxar, Antua) ez doguz ikusi: Rio Loco aldera juan ei dira jarraipen posibliak ikuskatzera.

2012/08/04

Basetxetako G-42 lezan (Ispaster)



2012-VIII-4: Silvi, Bikain, Antua, Ritxar, Gotzon, Oier.
Madarietaetxebarriko zuluak esploratzera. Egualdi txarra basuan zihar ibiltzeko, eta horregaittik zuzenian leza haizedunera jotzia pentsau dogu (G-42). Halan be, jangoikuak gure kontra konfabulau dira eta Ritxarri botak (txarra) eta neri buzua (oso txarra) ahaztu jakuz. Hara allegau, eta erreminttekin errez zabaldu dogu lehelengo bentanillia; Ritxar, Silvi eta Bikainen artian hurrengo gela-pasabide moroko batera allegau dira, jarraipen argi baiña estuakin; nik neuk, bury hutsian, kokuak biltziakin konformau bihar izan naiz (opilioi bi, trachysphera tipoko bi, mikromarraskillo bat) eta etxera juan naiz, hárek biharrian lagata -8 bat metrotara.

PD: gabaz Gotzonek kontau destanez, estuasuna pasau eta -30 bat metroraiñok jaitsi dira, haize korrientian atzetik, segitzeko aukeriakin. Egixa esanda ez neban uste horrenbesterako emongo zebanik

PPD: Silvik esan destanez, ni juan eta gero Meta menardixa eta pseudoeskorpioia ikusi dittu. Bueltauko naiz beraz, potetxuekin!

2012/08/03

Basetxetan


Argazkiak.org | Madarietaetxebarri © cc-by-sa: ades

2012-VIII-3: Oier

Ispasterko Basetxeta auzuan, Madarietaetxebarriko Iñaki Gaztelu eta Fernando Intxaustikin egon naiz. 3 zulo lokalizau doguz eta beste 3ren erreferentzixak jaso.

1. Lehelengo hegoalderutz egin dogu; Belaustegi basarrittik zihar leza bat erakutsi desta Fernandok, bide baztarrian bertan. 4 bat metro jaitsi naiz, baiña ranpa diagonalak behera egitten dau, 8-10 metro gitxienez, eta ez da segurua bakarrik jaistia. Haize korrienterik ez. Gotzonek katalogautako G27 izan leike.

2. Handik hegoalderago dagon dolinia be señalau deskue (mapan 178 kotia), han honduan leza bat dagola jakiñarazitta.

3. Bide beretik bueltau eta gandorrian ezkerrera hartu dogu, Madarietaetxebarrittik mendebaldera dagon leza txiki bat ikusteko. Kaltzerdi bat da, 6 bat metro sakon, eta meandro bat egon badagon arren, zabor nahikua dago eta haize korrienterik bapez.

4. Madarietaetxebarri ondoko menditxuan (k.268) ostian dagon dolina hondora (k.226) juan gara. Bertan bloke artian pasua dago, eta gela praktikablia. Hondua derrubioz blokeauta badago be, leihatilla lateral bat dago, antxiñako sedimentoz erdi-itxitta, eta haize korriente leunakin. Errez desobstruidu leike.

5. Urtiabaso aldian dagon Agarre edo Agirre kobian barri emon deskue, arkeologuak exkabautakua, eta situaziñuangaittik ez dakitt Urtiaga ez ete dan izango.

6. Madarietaetxebarri ondo-ondoko lautadia artifiziala da, lur relleno batekin bardindutako dolinia. Itxuraz dolina honduan 6 metroko lezia zeguan, eta istripu pare bat gertatu eta gero eskatu zeben harriz eta lurrez betetzeko baimena.

Bixar juango gara GPS, argazki kamara eta topoko gauzekin dana katalogatzera.