2012/08/16

ALOZAKO ZULU

Part: Zeberiotarrak

Alozako Zulu (Alozako Zuloa) Ondarrutarrez. Topatu dogu Orubixen urteten daben errekaren lurpeko sistemaren (edo dena delakoaren) urzuloa azkenean!. Ez dauka urik, errekatxoak aspaldi ihes egin bait du azpitik mendi barrurantz, baina bai daukala airea!

Parkatuko doztazu Oier, ilegalin koba bile ibiltxearren, eta Antua, errezoia zeneukan, dolina bat dago!

Aupa Ondarru trakatra!

Cast: Alozako Zulu (Alozako Zuloa) en Ondarrutarra. Hemos encontrado el sumidero del sistema subterraneo (o de lo que sea) del riachuelo que sale en Orubixe! No tiene agua, porque el riachuelo hace tiempo que ha huído por debajo al interior del monte, pero sí que tiene aire!



Errekak (dagoenean behintzat), kareharrizko horma jotzen du, eta honen azpitik sartzen da, sumidero askotan bezala. Erosioak kararrizko horma hori bistan utzi du errekondoan. Kareharri franja, mendi honetan, gehienetan Behetik doa eta ez da ikusten, lutita eta margek estalirik baitago leku askotan. Orubixen bertan, ez dago kareharri arrastorik, bakarrik iturri albotik irtetzen duen ur aporte bat, baratza azpiko tuberixa batetik datorrena.

Eta Gorozikako plazatik mendebaldera dagoen basotxoa, lapiaz (eta baita LARpiaz) bat da.

Kobaren airea bi Zeberiok egiaztatuta dago. Ez da la ostia ere, baina sarreran daukan katazuloan pasaeran freskura ederra igartzeko bezalakoa bai. Bai ere esan behar da gaur Jesukristoren Beroa dagoela kanpoan!


Pozik geunden, argazkian ematen ez badu ere 

Asunekin (ortiga) borroka ederra egin behar izan dugu, zeren praka motxekin gindoazela aurkitu dugu kareharrizko horma, eta azpiko zuloa. Laister igo gara Gorozikako parkinera buzoa jaztera. Josuk, Antua-ren gomendioa jarraituta, lintena eta kaskoa zeuzkan, eta nik ez...

Katazulo zikin baina erakargarri bat

Zuloak barrutik izango ditu 10 metro inguru. Sarreran bertan katazuloa pasa eta gero (hor igartzen da airea klaro, gero horrenbeste ez), kobak metro eta erdi hartuko ditu alturaz, baina ez dakit oso ondo ze Kristoren M. M.-ak zeuden (Meta Menardi edo halakoak, guretzako MarasMa-zoak!). Josuk gatera pasa eta beren kolmilloekin ikusi dituenean esplorazioa utzi du. Ni zertxobait sartu naiz, beti ahal den beste makurtuta, akojonauta kolkora (kogotera) M.M- bat ez sartzeko.

3 metroko galeria katazulo bat eta gero, meandro bat hasten da, behean blokeak eta abar eta botila batzuekin, beste 5 bat metrotan. Gero Espeleologia hasten da. Bloke tarteak, zikina, kaskoarekin golpeak,... 

Josu kanpoan egonda, eta ni linterna bat lotuta duen eskaladako kasko batekin, ez naiz bloke artean flipatzen hasi.

Kobazuloa KakaZulo galanta da, armiarma, animalikaka eta euliz beteta bait dago. Baina sarrerako gaterako haizearen sorrera ez dut topatu. Oierren MetaMenardiKomandoa-ren laguntza behar dugu!

Horregatik hor utzi dugu gaurkoz, bakarrik bazkalostea egiteko etorri ginen eta!

Hala ba, bagoaz parrandara Kristoren Mozkorra harrapatzera (Abuztuak 16 Ondarroan Koadrila Egune), gaurko lana egin dugu eta.








3 comentarios:

ElQueSeLiaConElAire dijo...

Si alguno quiere traducción que lo diga y ya le mando. Aupa Ondarruko karst inexistenteak

ElQueSeLiaConElAire dijo...

Mi gran pregunta es, de donde viene el caudal constante de agua que tenia hoy, si en la dolina no habia riachuelo?

antua dijo...

Aupa Ondarru! A ver cuando quedamos y damos una vuelta por Ondarruko Karstea.


Barne bilatzailea