2011/08/30

Berriro Goikolean







5 años mas tarde, aqui volvemos nosotros a Goikolea.

El dia 24, y despues de una sudada de unas cuantas horas monte arriba por entre sarzas, el Jefe sente una corriente de aire en la cabeza y grita "traer los petates, aqui hay cueva". Et voila.

Efectivamente, como se recordaban, habia un monton de aire frio soplando de la boca de entrada.

Volvemos a la sala final donde se habia dejado la desobstruccion y alli seguimos un par de horas con Petrus trabajando con ganas.

El 27 volvemos para señar la cueva a Unai, y otro mas que se ha quedado entusiasmado y empezado a cavar, cavar, cavar.

Hoy volvemos otra vez para que el Gato Antonio tuviese la oportunidad de demonstrar que quita bloques mas grandes que los demas.

Parece que cuanto mas bloques quitamos mas corriente hay y que ya se ve el paso por donde viene el aire. Todavia nos queda mucho trabajo.


Abierta competicion de quien quita mas bloques en Goikolea. Para apuntarse basta llamar y traer cervezas.


Tenemos tambien la duda de que el Grande Oskar haya mirado bien una escalada en la sala final, asi que solicitamos que nos contacte.



2011/08/27

Okamikako Lezabizkarrian eta Omako Goikolean


2011-VIII-27: Gotzon, Unai, Simone, Antua, Petrus, Ritxar, Oier.

Gizaburuagan, Okamika auzuan.

Talde bat (Gotzon, Unai eta Simone) Iturrizarreko kobara juango dira, ia gure subelandara portugesak desobstrukziño gune estua pasatzen daben. Eguardixan alde egitteko asmua zeken, informauko dabe kontizu.

Beste laurok Lezandipera juan gara, puntako desobstrukziñuan espatula-biharra egittera. Halan be, imponderable batzu dirala eta, ezin izan dogu misiñua burutu eta 40ko potzua jaitsi aurretik buelta egin bihar izan dogu. Bide batez esanda, uste nebana baiño askoz hobeto ibilli naiz koban zihar progresatzen, ez nago pentsatzen neban besain forma txarrian.

2011ko abuztuak 8 (Unai, Gotzon, Simone):

Azkenean Okamikako Iturri-kobatxoan ezin izan dugu ezer aurreratu, estua bait da eta desobstruitzeko zaila. Hori bai, estuleku ederrak dauzka kobak eta "batzuri" pilak ondo jarri dizkigu. Azken estuasun horretan (taladroarekin ibili ziren horretan), kuriosidade bezala, esan behar da kaltzita-siderita (burnia Fe2CO3) filoitxo bat dela (uste dut behintzat), harria gogorra baita eta kolore nabarrekoa.

Goikolea-ko koban (horrela esaten da ezta?) bloke ezegonkor tarte hartan, gehiago zulatu dugu, eta gela zabaldu. Baina ez dut aurrerantza (edo hobeto esanda eskuinerantza) gehiegi harririk kendu, neure buru gainean neukan harriaren euskarria izan ziteeken eta. Baina orain, gela zabalduta, eta harri azpi-alboan egin dudan zulo baten laguntzarekin, espatulakada eder bat eman daiteke ea harritzar hori erortzen den. Hori erortzen bada, bere goitik ahal izango da pasa agian, haizea GOITIK bait dator azken finean.

Horra, egun oso baterako joan behar da; jende, ekipo eta guzti, eta kiloka harri kendu, zeren eta kobak (ibaiak jandako originalak behintzat) argi dago derrunbe atzetik jarraitzen duela, haizea putzadaka baitago, eta aurreko gelak bezalako polita bada, mereziko du benetan!

Cast: En la pequeña surgencia de Okamika no hemos avanzado nada. Está estrecho y muy molesto de desobstruir. Como curiosidad, el paso justo anterior está abierto en un filoncillo de Calcita-Siderita (Fe2CO3), creo al menos.... En Goikolea hemos quitado más piedras, pero la desobstrucción, aunque posible aun, se ha vuelto peligrosa porque le estaba quitando el soporte del enorme bloque que tenia encima. Si le hacemos caer, igual se podrá pasar por encima de éste, porque la cueva sigue y sopla!


2011/08/13

Gabaron eta Zapolan

2011-VIII-13: Idoia, Ritxar, Antua, Oier.

Markinan, Gabaro inguruan ibilli gara. Aurreko egunian Antuak lokalizautako lezara juan gara lehelengo (GEV-en kataloguan agertzen dirazen erreferentzia bixak begiratuta, ez batan ez bestian deskribapenekin ez dau koinziditzen... Poto baten ertzian, gela bakarreko haitzulua da: 10 bat metrotako bertikala dator lehelengo (antxiñako alambre de espinua arriskutsu bihurtzen dabena) eta gero 7 bat metrotako ranpia, blokietan amaitzen dana. Konduktuak behera egitten dau argi eta garbi, eta tamaño majokua da gaiñera, baiña zihero tapauta dago antza, ezelako haize korrienterik ez da igartzen-eta.

Gero, nik gogoratzen neban Gabaroko lezian billa ibilli gara, baiña nere memorixia ez da oso fidagarrixa eta gidari indigena bat biharko dogu; beste hirurak juanda, ni neu Zapolarutz egin dot, oin dala lau bat urte Zapola B ametralladora-etxian billa nenbixala topautako poto-lezia ia lokalizatzen neban, baiña alperrik (Igotz basarripeko larre barreneko erromaria pasatzeko eskalatik aurrera egin dot); susmatzen dot goiko bidetik igual errezagua izango dala, eta neguan jakiña.

2011/08/10

Gantxo eta Iturritze I (topo)

Rober, me he tomado la licencia de copiarte un muñeco del "reino inclinado". Si te parece bien lo usaré como referencia humana en adelante; teniendo artistas en el ADES para qué vamos a andar pirateando a nadie...

Oier



Argazkiak.org | Gantxoko kobie © cc-by-sa: ades


Argazkiak.org | Iturritze I © cc-by-sa: ades

2011/08/08

Atxurrako exkurtsiñoa




Oso polita eta ikusgarria izan da Oletako kobazuloa. Lastima bat da dena margotuta eta grafitiekin egotea. Beno... zer egingo diogu. Eskerrikasko zuri eta Mikeli erkusteagatik. Hurrengorarte. Ondo izan.


Oier



Atxurra kobara bisitaldia

Abuztuaren 8an hitzordua izan dugu ADES elkarteko kideekin. Eguna goibela eta euritsua esnatu da, baina hori ez da eragozpena izan kobako plana aldatzeko, “han barruan beti baita ateri edo euri: Tanta batzuk erortzen badira ere, kanpoko aldean dagoen euri jasa baina arinagoa izango da”. Hori ondo ulertu dute taldeko umeek.

Kobara sartu aurretik txikienen ikusmira eta irribarre nagusi izan da aurpegietan, Mikel eta Gotzon kaskoak banatzen ari diren unean. Gainera, kaskoak argi eta guzti datoz hornituta.

Kanpoan taldearen argazkia atera, eta bagoaz barrura, Atxurra kobazuloaren sabelera (Lekeitio). Behin barruan erraz egiten dugu aurrera, orain ez dagoelako urik, baina “neguan erreka bat dator bere ubide desberdinetatik”. Lehortuta dauden “piszinak” ikusi ditugu. Aurrera egin dugu, eta bihurguneetan emozioa piztu egiten da, gero eta barrurago baikoaz. Eta oso dibertigarria da ikustea taldeko txikiek zein ondo gainditzen dituzten estuguneak, gu makurtu, tolestu eta gerriko minaren beldur garen bitartean. “Aita, mendixen tripa barruen gauz, ezta?” galdetzen dute txikiak, haitzuloaren forma desberdinak miresten ari diren une berean. “Distira horreek zer dire, urregorrixe?”. Eta mundu berri bat deskubritzen doazen ahala, ez dira konturatzen zein sakon sartu diren “mendixen tripan”.

Artzek bere garaian atondu ei zituzten habiak ikusi eta gero -negualdia igarotzeko-, hamaiketako egin dugu indarrak berreskuratzeko. Eta itzulerari ekin diogu, koba orain beste aldetik ezagutuz. Argazkiak bezala, positibo eta negatiboak biak baitira interesgarriak gauza desberdinak behatzeko. Beste galeriaren bat ere ezagutu izan dugu, “hemen geruzapena begi bistan dagoelarik. Lurraren historia geologikoa liburu bailitzan agertzen da gure aurrean” diosku Gotzonek.

Eta azken katazuloak gainditu ondoren, sarrerako argiak dira, berriro ere, begibistan.

Bisitaldiko alde tristea izan da kobazulo honetan dauden ehunka pintada, hondamendi penagarriak eta zaborra nonahi. Hau da, gure kultura ezaren adierazpen esanguratsuak.

Alde polita, geure buruari egin diogun promesa 5 urte barru itzuliko garela esanaz, umeak nagusitxoagoak edo nerabek direnean, lurperatze ariketan aurrerago joateko. Eta datorren urtean, besteren batera, ADES taldeko kideen eskutik.

Kobatik irten, eta eguzkiak agurtu gaitu.

Xabi






Busturiko koba batera joango ginelakoan ta Oletako Atxurra koban amaittu gendun.

Koba ederra ta esperientzi itzela. Goiz politte benetan!
Ez dogu hain errez ahaztuko, batez be umiek. Eta hori guztiori zor deutsegu Gotzon eta batez be, gure gida Mikeleri.
Eskerrik asko bixori eta ia datorren urtien danok barriro besteren baten elkartzen garen.
Hurrengorarte.

Pedri, Goizalde, Paule eta Peru







2011/08/06

Gantxo eta Iturritze

2011-VIII-6: Gotzon, Antua, Oier.

Aulestiako Goierri auzuan pasau dogu eguna.

Lehelengo, Gantxoko kobara juan gara (beste izenez Akaiturri, UB-11), aurreragokuan jaitsi barik geratutako potzua jaitsi eta dana topografiatzera. Uste genduana baiño desarrollo gehixago topau dogu, eta beherengo aldian korriente nabarmena zekan leihatilla batekin ilusiñua be ixotu jaku. Halan be, estuasuna fortzau eta gero metro gitxi egin doguz aurrera, eta gure harridurarako ez dogu topau korriente nabarmen hori justifikazen daben ezer. Ezkerraldeko sala haundixan honduan, ostera, direkziño berian doian beste leihatilla baten be topau dogu korrientia; eta hamen bai, lehelengo estuasuna pasauta bidia ikusten da baiña ezin da aurrera egin desobstrukziño bihar gogorra egin barik.

Oharra: Gantxon lehelengo metruetan Oizmendi telebistako kide bi izan doguz irudixak hartzen.

Honekin amaittu eta gero, Iturritze ingurura juan gara. Lehelengo, aparkaleku ondoko bide baztarreko leza txikira sartu gara, topografixan jasotzera (Iturritze I, UB-25). Hamen be korriente nabarmena topau dogu laminadore batetik urtetzen; lur asko kendu bihar da, baiña, handik segitzeko (desobstrukziño arrastuak be ikusi doguz, ADES-eko kideren batek noizbaitt hasittakua seguraski).

Gero, handik gorako artadixan zihar ibilli gara prospektazen, Gotzon eta Petrusek aspaldi lokalizautako leza bat lokalizau eta posizionatzeko; uste baiño gitxiago kostau jaku, eta hurrengo baten jaitsiko gara.











2011/08/02

Berritxu inguruan paseotxo bat


Part: Unai

Ia ia ezer ez. Etxean ez geratzearren gehienbat, eta karst-a den guztia begiratu beharra dagoelako, Berritxu gaineko karst menditxora joan naiz koba bila. Kararrizko menditxo honen area erdia larrez estalita dago eta zaila da esploratzen (agian hor egongo da zerbait). Menditxoa bera, Urepel-eko iturri edo manantial zaharraren gainean kokatuta dago.

Inguru honetan zulo itxura duten gauzak hauek dira: Berritxu aldera, "Goikoetxe" baserriaren atzeko zelaian (karsta eta larra hasten den mugan) mineral-kata bat dago, edo agian meazulo bat da sarrera derrunbatuta duena. Ondarrurantzako aldean, bide alboan putzu-txiki bat bezalakoa (ez koba bat eee), burdin ura botatzen duela ematen duena. Ondarrurantzako alde hau larrak goitik behera estalita dago, kobak topatzea ez da batere erreza hor, agian neguan edo...

Beste aldean, Markinarantzako aldean, horma bertikal bat 20 bat metrokoa (eskalada bia bat eta dena du, badakit zeinek jarri zuen). Horma denez, bertan arrakala batzuk ikusten dira, eta arrakala baten ikusi da urak lana egin duela, eta metro erdi - metro inguruko sarreratxo pare bat daude, lurrak erdi kolmatatuta. Baina arrakalaren formagatik ikusten da barrurantza doala. Azken finean, diaklasa txikiak dira, urak janda (ikusten da arrakala zuloaren harrigainean ura ibili dela).

Mobilarekin argazki batzuk atera ditut, baina oso kamara txarra da eta,...

Haizea, haizerik ez dago, baina, hori bai, arrakala barruan eskua sartzea gozada bat da, barruan aire fresko ederrr bat baitzegoen.

Ikusteko errez zegoen guztia ikusi dut, baina beste mendi erdia zaila dago begiratzen, neguan agian edo. Orain Urberuaga aldeko karst hori ere begiratu beharko da, eta Garay-k esan zizkidan surgencia bi horiek non dauden edo ikusteko. Agian Ibasetako leizeak non dauden ere ikusiko dut.

Bueno Antua, va por uzté, maestro! Si no entiendes algo dime k te lo traduzco...

Aupa Ondarru. Eta Berritxu be bai...

Eng: Almost nothing. Mostly because I didn't want to stay at home, I went to take a look at the Berritxu little karst. Half of this little hill is covered with bushes, but I've seen the clear part. At the south there are rests of an ancient mine, and in the west part there karst makes a wall where the crevices can be seen. In those crevices there are 2 little holes of a little less than 1 meter each.

2011/08/01

Va por Ritxar

Ritxar, si vienes rápido, te la dejamos explorar a tí.

Sube el volumen; estate atento hasta el último golpe de la piedra y...calcula.

Si no vienes rápido, igual te vamos a Escoc...er la moral.

video

Barne bilatzailea