2011/08/06

Gantxo eta Iturritze

2011-VIII-6: Gotzon, Antua, Oier.

Aulestiako Goierri auzuan pasau dogu eguna.

Lehelengo, Gantxoko kobara juan gara (beste izenez Akaiturri, UB-11), aurreragokuan jaitsi barik geratutako potzua jaitsi eta dana topografiatzera. Uste genduana baiño desarrollo gehixago topau dogu, eta beherengo aldian korriente nabarmena zekan leihatilla batekin ilusiñua be ixotu jaku. Halan be, estuasuna fortzau eta gero metro gitxi egin doguz aurrera, eta gure harridurarako ez dogu topau korriente nabarmen hori justifikazen daben ezer. Ezkerraldeko sala haundixan honduan, ostera, direkziño berian doian beste leihatilla baten be topau dogu korrientia; eta hamen bai, lehelengo estuasuna pasauta bidia ikusten da baiña ezin da aurrera egin desobstrukziño bihar gogorra egin barik.

Oharra: Gantxon lehelengo metruetan Oizmendi telebistako kide bi izan doguz irudixak hartzen.

Honekin amaittu eta gero, Iturritze ingurura juan gara. Lehelengo, aparkaleku ondoko bide baztarreko leza txikira sartu gara, topografixan jasotzera (Iturritze I, UB-25). Hamen be korriente nabarmena topau dogu laminadore batetik urtetzen; lur asko kendu bihar da, baiña, handik segitzeko (desobstrukziño arrastuak be ikusi doguz, ADES-eko kideren batek noizbaitt hasittakua seguraski).

Gero, handik gorako artadixan zihar ibilli gara prospektazen, Gotzon eta Petrusek aspaldi lokalizautako leza bat lokalizau eta posizionatzeko; uste baiño gitxiago kostau jaku, eta hurrengo baten jaitsiko gara.











No hay comentarios: