2011/08/08

Atxurrako exkurtsiñoa




Oso polita eta ikusgarria izan da Oletako kobazuloa. Lastima bat da dena margotuta eta grafitiekin egotea. Beno... zer egingo diogu. Eskerrikasko zuri eta Mikeli erkusteagatik. Hurrengorarte. Ondo izan.


Oier



Atxurra kobara bisitaldia

Abuztuaren 8an hitzordua izan dugu ADES elkarteko kideekin. Eguna goibela eta euritsua esnatu da, baina hori ez da eragozpena izan kobako plana aldatzeko, “han barruan beti baita ateri edo euri: Tanta batzuk erortzen badira ere, kanpoko aldean dagoen euri jasa baina arinagoa izango da”. Hori ondo ulertu dute taldeko umeek.

Kobara sartu aurretik txikienen ikusmira eta irribarre nagusi izan da aurpegietan, Mikel eta Gotzon kaskoak banatzen ari diren unean. Gainera, kaskoak argi eta guzti datoz hornituta.

Kanpoan taldearen argazkia atera, eta bagoaz barrura, Atxurra kobazuloaren sabelera (Lekeitio). Behin barruan erraz egiten dugu aurrera, orain ez dagoelako urik, baina “neguan erreka bat dator bere ubide desberdinetatik”. Lehortuta dauden “piszinak” ikusi ditugu. Aurrera egin dugu, eta bihurguneetan emozioa piztu egiten da, gero eta barrurago baikoaz. Eta oso dibertigarria da ikustea taldeko txikiek zein ondo gainditzen dituzten estuguneak, gu makurtu, tolestu eta gerriko minaren beldur garen bitartean. “Aita, mendixen tripa barruen gauz, ezta?” galdetzen dute txikiak, haitzuloaren forma desberdinak miresten ari diren une berean. “Distira horreek zer dire, urregorrixe?”. Eta mundu berri bat deskubritzen doazen ahala, ez dira konturatzen zein sakon sartu diren “mendixen tripan”.

Artzek bere garaian atondu ei zituzten habiak ikusi eta gero -negualdia igarotzeko-, hamaiketako egin dugu indarrak berreskuratzeko. Eta itzulerari ekin diogu, koba orain beste aldetik ezagutuz. Argazkiak bezala, positibo eta negatiboak biak baitira interesgarriak gauza desberdinak behatzeko. Beste galeriaren bat ere ezagutu izan dugu, “hemen geruzapena begi bistan dagoelarik. Lurraren historia geologikoa liburu bailitzan agertzen da gure aurrean” diosku Gotzonek.

Eta azken katazuloak gainditu ondoren, sarrerako argiak dira, berriro ere, begibistan.

Bisitaldiko alde tristea izan da kobazulo honetan dauden ehunka pintada, hondamendi penagarriak eta zaborra nonahi. Hau da, gure kultura ezaren adierazpen esanguratsuak.

Alde polita, geure buruari egin diogun promesa 5 urte barru itzuliko garela esanaz, umeak nagusitxoagoak edo nerabek direnean, lurperatze ariketan aurrerago joateko. Eta datorren urtean, besteren batera, ADES taldeko kideen eskutik.

Kobatik irten, eta eguzkiak agurtu gaitu.

Xabi






Busturiko koba batera joango ginelakoan ta Oletako Atxurra koban amaittu gendun.

Koba ederra ta esperientzi itzela. Goiz politte benetan!
Ez dogu hain errez ahaztuko, batez be umiek. Eta hori guztiori zor deutsegu Gotzon eta batez be, gure gida Mikeleri.
Eskerrik asko bixori eta ia datorren urtien danok barriro besteren baten elkartzen garen.
Hurrengorarte.

Pedri, Goizalde, Paule eta Peru







3 comentarios:

Unai ondarrutarra dijo...

Kobazulo oso politxe eta oso erreza!. Neuk be aber lagun batzuk eramaten dotxudazen espeleo-n animateko. Atxurra, ez dot nahi pentsatu ere egin zelako politxa izango zan hori kobazulu, Milioiko portu-ko errepideko bide-korteak bere sarreri munduari erakutsi eutsan aurretik... enfin

unai ondarrutarra dijo...

Galdera bat: Atxurrak beste zulo bat dauka karretera korte gainian ezta? Halako zulo estu bat bide korte gainera irteten dabena, orain oso txarto sartzeko horma dagoelako. Espeleologikoki esanda, Atxurraren goiko galeriaren irteera naturala izango litzateke... Inork ahal badu konfirmatu...

Anónimo dijo...

Bai, naurala da. Goiko sarrera Atxurra deitzen da eta bekoa(errepide ondokoa) Armiña deitzen zaio.


Barne bilatzailea