2024/05/17

JEEIkuekin, Rhinolophus euryaletan


 240516-17: Oier.

I-042. JEEI-kuak gonbidatuta, saguzarrei jarraipena egitteko txip txertaketara juan naiz (teknikoki, "transpondatzea" deritzon operaziñua, "transponder" gailluangaittik). Hónek gauzok, ikasteko aukera bikaiña dira: asko dakixenengandik beti pegatzen da zeozer, baiña era berian gazigozua da, konturatzen garalako EZ DAKIGUNA askoz be gehixago dala DAKIGUNA baiño! Hori be ez da txarra: halaxen aurreratzen da mundua.

Gaur egunian, espeleologuon artian saguzarrekingo errespeto haundixa dago, eta ikusten doguzenian iges egitten detsegu, ez molestatzeko. Hori dala eta, arlo hau lantzen hasi naizenetik (8 bat urte), ez dot aukerarik izan animalixotako bat hur-hurretik ikusteko, eta gitxiago esku artian izateko. Horretara, gaurko jardunaldira etortzeko gogo bizixa nekan, banekixalako hori guztia egitteko aukeria izango nebala, saguzarreri kalterik egin barik.

Etara kontuak zenbateko gogua nekan eze, hitzordua 24 ordu aurreratu dotela! Eguen16-barixaku17ko gaberako plana zala konturatu barik, eguasten15-eguen16ekuan bertaratu nintzan ni. 04:30etatik 06:30ak arte egon nintzan bertan, US emisiñuak grabatzen (artxibauta, entzun barik). Bi gaupasa, baten prezixuan!
JEEI-kuen plana hauxe izan da: eguen16ko illunabarrian saguzarren urteeria (teknikoki, "emerjentzia") grabatzia; gero, sarreran harpa-tranpa bat jartzia; eta gabardittik aurrera, harrapatutako animalixak jasotzia, eta transpondatzia (aurretik eginda ez dagozenak).

JEEI-kuak 4 bat urte daroie transpondatze hau sistematikoki egitten EAEko hainbat lekutan (ez kobazuluetan bakarrik), eta oiñ arte beraz ehundaka saguzar dittuez kontrolpian. Txarto ulertu ez badot jarraipena bakarrik Rhinolophus euryale-eri egitten detse (arrisku mailla altuena dakan espezixia). Behin transponderra sartuta, hurbiltasun-irakurgailluekin detektatzen da, supermerkatuetako lapurren kontrako sistemen estilokua. Horretarako, antena bat instalatzen da kuebako sarreran, eta datalogger bat programatzen da datuak automatikoki jasotzeko, X egunez, Y ordu/eguneko. 

Orduan, ni 00:30ak aldera agertu naiz. Hasieran begiratu baiño ez dot egin: lehelengo Urtzi Goiti eta Inaxio Garin lotan zeguazela, Nerea Vallejo eta Lander Olasagasti doktoretza ikaslieekin egon naiz I-42ko atarixan. Animalixak harrapau ahala erakutsi destez, esku artian, euren arteko diferentziak azalduta, hur-hurretik. Izan be, tranpan danak jausten ziran! (ez euryaleak bakarrik), orduan, esku artian Myotisak (emarginatus, crypticus eta daubentonii) eta Miniopterus schreibersii-ak be euki doguz. Euki bai! Diferentzia guztiak buruan gorde, ostera... hori gatxagua izango da.

Honekin, gauzak nik uste nebana bezain sinpliak ez dirazela ikusi dot noski. Oiñ arte erabilli doten klabiakin, gure kuebetan 5 espezie bakarrik kontuan hartzen nittuan: 3 Rhinolophusak, Myotis emarginatus eta Miniopterus schreibersii (eta azken bixok, ondo bereiztu barik). Beraz, hórrek detektatzen saiatzen nintzan eta kitto. Gaurkuakin konturatu naiz ez dirala bakarrak izaten! Myotis crypticus eta Myotis daubentonii-xak ez dira kuebetan ohikuak, baiña arrarua be ez da izaten eurak aurkitzia, sartu-urtenian. Goitik horren kontura esan daben modura, biodibertsidadiak hori daka! Nahastia. Eta ona da hori. Laburbilduz, aurrerantzian saguzarrekin begixetako kartolak pixkat gehixago zabaldu biharko dittudazela.

Behin 15 euryale tutuan sartuta euki doguzenian (zelako abesbatza kaotikua! 30 segundutako grabaketa baten jasota), karabiko kanpalekura juan gara, (...) Udalak zabaldu deskuana, transpondatzia burutzeko. Irakasle txit gorenak esnatu, eta han jarri dira laurak mahaitxo baten bueltan, tutuko saguzarrekin biharra egitteko. Hamen be, galderak egitten hasi baiño lehen begiratu baiño ez dot egin, behin eta barriro egitten zittuezen operaziñuak ulertzeko: banan-banan pisatzia, transpondatzia, neurtzia eta errejistro orri baten jasotzia. Ordubete luze pasau dittuez 15 animalixekin, beste tutu baten gordeta, eta gero I-42ra barriro eruanda.

Tutuko animali guztiak artatuta eta askatuta, 04:00ak aldera etena egin dabe hurrengo moltzuan zain; deskantsau eta zeozer hartzeko. Ostian juan naiz ni etxera, hárek biharrian lagata: egunsentira arte ahal danik eta euryale gehixenak transpondatu bihar zittuezen, eta gero dana desmontau, gaztiak lotara eta zaharrak hitzaldi bat emotera juan baiño lehen. Hori da hori, gogua eta adoria!

2024/05/06

EEL, Komunikazio Ikastaroa

 

Argazkia: Joseba Dorado.

240404-05: Oier.

Urregarai (Aulesti), EEL komunikaziño ikastarua. Oin dala urte batzutako egoeria ikusitta (tedra eta nicola sistemak huts egitten zeben, sarri), koordinaziñotik egoeria konpontzen saiatzia erabagi zan, pertsona bat SSF ikastaruetara bialduta, prozedurak eta kontu teknikuak sakonian ikasteko. Unai Zeberio izan zan pertsona hori; horren ondorixoz, badakitt azken urtietan komunikaziño protokoluetan aldaketa positibuak egin dittuezela, eta Larrako kanpaiñak probaleku garrantzitsua izan dirazela. Horren guztian emaitzak transmititzeko momentu egokixa zala iritzitta, montau da ikastaro hau.

Zapatua azalpenekin hasi genduan: Unaiek 70 orrialdetako zirriborrua garatu dau (ondiokan, barne kontsumorako baiño ez dana; ez publikatzeko), eta horren gaiñian, goizian zihar, asteburuan praktikatzeko moduko gidoi bat aurkeztu zeskuan. Batez be Nicola eta Pimprenelle sistemetan zentratu giñan, operatibuak dagozenak eta mantenimendu aukera gehixen dittuezenak.

Arratsaldian, goizian azaldutakua praktikatzia etorri zan. Horretarako, 5 taldetan sakabanatu giñan UB zonan zihar: Boleran, Urregaraien, Bedartzandin (2) eta Zapolan. Azken talde hau zeguan urriñen, 1600 mtara. Gure sorpresarako, komunikaziñua erreza izan zan: hasieratik lortu genduan berba egittia, danok danokin (manualen arabera, distantzia maximua 1100 m dirazenian!!), eta pixkat jolastiarren ibilli giñan aparatuen aukera ezbardiñak testatzen, antenen kontaktua hobetzen, norabidiak aldatzen... Ni neu Urregaraiko taldian izan nintzan, Lin (AMET/Satorrak), Ainhoa (Otxola), Igor (Haitzulo/UVR) eta Lotirekin (Burnia). Gero Unai Z bera be batu jakun.

Nobedade moduan, estaziño bakotxak komunikaziñua kalifikau zeixan orritxo bat banatu zan, hainbeste parametro jasota PCtik hobeto balorau ahal izateko: lekuan eta instalaziñuan ezaugarrixak, komunikaziñuan kalidadia... Kalidadia neurtzerako orduan kakanahaste pixkat zeguanez, "Ezin Sinpleago" izeneko sistema hau proposatzera ausartu nintzan: 1/5 oso txarto - 2/5 txarto - 3/5 erdipurdi - 4/5 ondo - 5/5 oso ondo. "That's one small step for man, one small leap for mankind".

Domeka goizian, ariketia pixkat gatxagua egittiarren, Lezatera juan giñan. 4 talde egin genduzen: 4garrena sarreran, 3garrena 1º pasamano osteko geletan (Ainhoa, Igor, Jose Ernesto Haitzulo/UVR eta neu), 2garrena Mozkortin (Unai Z-k gidatuta) eta 1gua Denda Kanpañan (Idoiak gidatuta). Eta hamen, barriro sorpresia: komunikaziñua bezperan baiño hobia, lehelengo saiakeratik! Unai adituak esan zeskuanez, ez dogu pentsau bihar hau beti halan izaten danik, ezta gitxiagorik be: izan be, kontrolatzen ez doguzen faktore asko dagoz (egualdixa, lurran hezetasuna, lurran egittura geologiko zihetza), eta ez da arrarua izaten estaziño baten, adibidez, momentu baten komunikaziñua lortzia, eta handik 8 ordura ezin komunikatzia. 

Amaieran, Aulestiko errekan materiala txukundu eta garbittuta (oso inportantia hau be, eta danon artian errez-errez egitten dana) amaittu genduan ikastaro hau, arrakastaz eta pozik.