2013/09/29

Alozako Zuluko Ganarun Gateri

Part: Unai, Josu, Gotzon, Bikain



Ondarrutarra ulertzen ez duenarentzako: Alozako Zuluko Behiaren Gatera. Horrela deituko da orain dela urte bete eskas hasitako Gorozika eta Ondarroako espeleologiak jarraituko duen edo bertan behera geratuko den erabakiko duen gatera. Gotzonek gogoa zuen gatera famatu hori ikusteko, klaru zegoen ala ez eta nolako haizea zuen. Eskaladako soka kentzeko eta gaterari trumoi hotsa ateratzeko asmoarekin geratu gara goizeko 10-etan Gorozikako parking-ean...

Ondarrutar bat gehiago izango balitz bezala, han zegoen Gotzon bere Audi marroiarekin Zeberiotarrak Gozikako parking-era heldu garenerako. Beti bezala, bakea arnasten da Gozikan, Lea Artibai eskualdeko bista ederrez inguraturik zauden bitartean. Itxasoa, Santa Eufemi, Oiz, Illuntzar,...

Ordu 2etan geratuta geundela bagenekienez, Berriatuan Antua eta Jabirekin katalogoari buruz hitz egiteko, txorradarik gabe Alozara jeitsi gara. Berriro, tradizioak agintzen duen bezala, Alozako Zulura heltzeko, sastraka eta larrekin burrukan egin behar da, eta bertatik zintzilik dauden armiarmekin.

Koba-sumideroaren sarrera ez da batere erakargarria (sarreran dauden armiarmek zerikusia izango dute agian) baina sartzen uzten da. Gotzon argazkiak ateratzen joan den bitartean, Unai aurretik joan da eta 15metroko putzua ekipatu du. Gero gure Gatera Garbi maitea pasatu eta laister heldu gara arrakala ikusgarrira.

Gotzonek argazkiak ateratzen jarraitu du, eta, Unaiek, han utzita zegoen eskaladako soka desekipatu duen bitartean, Josu Burrunbadarako prestatzen hasi da. Nos hacemos unas pajitas?

"Unai, aber hor goxan, prest e!" esan dio Josuk gateratik, zintzilik zegoen Unairi. Baina isiltasuna egon da, minuto de silencio. Eta ez da ezer pasa!

2 minuto de silencio eta gero (norbaitek pagatuko du hau!), azkenengo magia trukoaren peskisan geratu da gaurko Alozako esplorazioa. Orduan, berbetan geundela, etorri garen gateratik zarata bat entzun da, hormetan zehar transmititzen. Zer dago hor? Ura al dator? edo Antua?


Orduan konturatu gara Antua ezin dela izan, lesionatuta dago eta. La costumbre...


 Eta TRUMOIKADA!

"OOOstia txo!" entzun da gateratik. Bikain da. Ondarruko representazioa al completo dago orain.

Kristoren hainkari (haginkada, mordisco) kendu diogu gaterari. Azken pajita zen baina oso ona. Bi bloke eder atera ditugu, eta lur piloa kendu dugu. Gaterak jarraitzen du, baina metro bat desobstrukzioa eta gero errazago dago jarraitzeko. Gatera zuzena da. Aireak aurpegian jotzen du, freskura ederrean.


Gateraren sarreraren gainean, repisatxo baten, behi baten plastikozko estatua txiki bat aurkitu dugu. Metro bat gorago. Hain gora heltzen da ura?! Ganarun Gateri.

Antua parking-ean zegoen gure zain. Urepel tabernara joan gara, eta bokadilo-flauta bana jan dugu denok. Jabi ere han zegoen, katalogo etabarrari buruz hitz egiteko, eta PETRUS!

Tabernan Unai Trotixa GEMA-ko markiñarra ere topatu dugu. Orubixe inguruari buruz egon gara hizketan, eta Santa Eufemi-ko karstari buruz ere bai.

Gero katalogoari buruz hizketan egon gara, eta zeinek edukiko duen zonalde bakoitzaren erantzunkizuna, eta datuak nola sartu behar ditugun eta zeinek sartuko dituen eta nola. Katalogo bat izateko beti, eta azkenengo datuak egoteko beti katalogo horretan.

Beste domeka bat espeleologiari dedikatuta. Eta ondo dedikatuta!




2013/09/28

El Sindrome de Los Cojones - Santa Luziako "InorReskate" Eskola Zabalik!

Part: Leire, Oier, Antua, Ritxar, Gotzon, Iñaki, Josu, Unai, Petrus, Maite, Bikain, Martin, eta handik paseatzen zeuden Gernikar kurioso guztiak



Gaurtik aurrera, ADESen autorreskate (edo hobeto esanda inor-reskate) eskola zabalik dago. Gernikako Santa Luzia parkeko arbolen gerizpe ederrean, lokalaren alboan eta kotxetik hurbil, espeleoko erreskate-praktikak egiteko aukera izango duzu! Guk probatu dugu, zuk zergatik ez? 

Gesaltza-n egingo den urteko erreskate simulakro nagusia oso hurbil dago, baina ADESko berriok ideia gutxi daukagu inor erreskatatzeari buruz. Horregatik kurtsilo intentsibo baten beharra izan dugu. Praktikak egiteko leku perfektoaren bila genbiltzan bitartean, bertan Santa Luziako parkearen arboletan egitea pentsatu dugu.


Ritxar eta Gotzon monitore eta Antua superbisore (bere bendatutako hanka eta guzti) jarrita 4 arbola ekipatu ditugu sokaz. Teknika ugari praktikatu ditugu:

- Bertikal batean korapilo bat pasatzea. Teoriz jakin beharrekoa da eta ez oso zaila egiteko, baina gutxitan egiten denez komeni da fresko edukitzeko errepaso bat ematea.

- Deszendedorearekin sokan gora igotzea, puñoaren laguntzaz. Beste gauza ebidente bat, baina ez da izaten hain ebidentea koba baten barruan zaudenean...

- Kargarekin tenso dagoen soka baten behera rapelatzea. Espektakularra, baina bajatzeko deszendedora jartzen duzun modu "kuriosoak" yuyu galanta ematen du.

- Jeisten konorte gabe geratu den baten erreskatea, behetik gora. Lehenengo Roce-ak hasi dira emen, izter kontra izter, arnes kontra arnes, barrabil kontra barrabil!

- La joya de la corona: kroll contra kroll-a. Pitxazo sistema praktikatu da, baina egunaren azkenean "mao" sistema ere erabili da. Uy, uf, AI!, todos muertos! eta halako asko entzun dira. Potru akalanbratu asko egon dira, sindrome del arnes ez baine sindrome de los cojones bai!

Inkosziente asko egon da zintzilik. Zauritu asko erreskatatu dira ere. Batzuk erreskatatu aurretik ez zeuden zaurituta eta gero bai. Beste batzutan ordea, zaurituak erreskatadorea lagundu behar izan

du erreskatatzen.


Bitartean, Gernikako kaleko jentea flipatzen zegoen. Ze osti egiten daude hauek hemen?!

Bazkari "humilde bat gero: tortilla patata 2 klase, sapua, piperrada, jamoia, sardinak, zumoa, fanta, kokakola, gaztaia, galletak, ogia a puntapala... Idoiaaa, que te viene la competenciaa....


Arratsaldean, klink-klank-klunk egitea tokatu zaigu. Espit-ak sartzen ikasi dugu modu tradizionalean. Bertako parke atzeko zementu bloke bat hartu eta eskultorearenak egiten hasi gara, Gotzon irakasle. Gero kontrapesu batzuk praktikatu ditugu, teoria ikusteko bada ere, eta polipasto eta tirolina bat egin dugu.



Beste gauza asko ere geratu dira esan gabe egun honetan egin ditugunak, baina arratsaldeko 7retan amaitu dugu batzuk, neka neka eginda; Junirako kanpoko mahaietan, Iñubijako penuria eta gela ederrei buruz hizketan...

Inor erreskatatuko al dugu inoiz? Hobe ez...


2013/09/26

Ez da neretako, zuendako baiño




Sokatik txintxilizk konorte barik geratuko banitza...

...15 minutu izango neukez, asko jota, kolapsoz hil aurretik.

Horregaittik, ondoko lagunak ni leku segurura jaisteko prozedimentua ezagutzia nahiko neuke.
Felix Ruiz de Arkaute
Iturria: ARSIP artxiboa.

Halakuetan, ezin gara erreskate taldia aillegatzeko zain egon. Edozeiñi pasau leikixo. Felix Ruiz de Arkaute –historiako euskal espeleologo garrantzitsuena- ezbehar arrunt baten ondorioz hil zan; ondoko lagunak autosocorro maniobra basikuekin errez konpondu zeikian, baiña... gaztetxo hasibarri hárek ez zeken esperientziarik, eta bere maisua modu izugarrixan hiltzen ikusi bihar izan zeben.

Autosocorro eta erreskate saiuak egittiak alperguria emoten desta, zalantzarik bez. Baiña... zuetako batek istripua badaka, ustekabian izango da. Orduan ez dot izango errepasatzeko eta esperimentuak egitteko astirik. Minutu gitxi izango dittudaz zuen bizitzia salbatzeko. Horretarako prozedimentua ondo ezagutzia nahi dot.

Ez da asko, nerekin dabillen lagunari gauza bera eskatzia.

Asteburu honetan, autosocorro eta erreskate teknikia errepasauko dogu ADES-en. Datorren hilleko Simulakro Orokorrerako, eta... zapatueroko esploraziñuetarako.


2013/09/23

LAMIÑAKO ESKURTSIÑOA


LAMIÑAKO URBEGIA

Koba honetara sartu ginenok: Gotzon, Maite, Nahia, Santi, Zutoia, Aitor, Pedri, Paule , Peru eta Goizalde.

Irailaren 15ean Lamiña kobara joan ginen urteko gure irteera egitera. Egia esan, urtean behin joaten gara, baina oso ondo pasatzen dugu eta merezi du  urtean behin baino ez bada ere, egitea.
Goizeko bederatzietan Santa Luziako lokalean geratu ginen guztiok elkartzeko. Denok batu ginenean, Oletarantz abiatu ginen jakin barik zer aurkituko genuen.Baina lehenengo gauza pendiente handiko aldatsa izan zen eta horren ostean,  erreka . Errekara  golpera sartzea ez zen gauza gozoa izan, baina behin sartuta , aurrera!
Ia ibilbide guztia erreka jarraitzea izan zen eta une batzuetan potzuak sakonagoak ziren;Hala ere, umeek izugarri disfrutatu zuten.

Guk egin genuen ibilaldiaren bukaerarantz ur jauzi txiki bat izan genuen eta bata besteari lagunduz, ur jauzitik gorantz egin  eta hor bai, busti-busti egin ginen.
Nahiko egin genuela pentsatu genuenean, buelta eman genuen umeentzat nahikoa zen eta. Leku beretik itzuli ginen eta konfiantza handiagorekin  ibili ginen, bagenekielako ez zegoela tarte esturik eta oso erosoa zela egin behar genuen bidea. Kobatik irtetean, batzuk gutxi bustita antza, edo arropak garbitu nahian, errekan bainatu ziren.

Eguerdirako kanpoan eta gosetuta gainera. Beraz, Gizaburuagako parkera joan ginen zerbait jatera. Eta hortxe bukatu zen gure goiza.
Eskerrik asko Gotzoni beti prest dagoelako gurekin urtero joateko.

DATORREN URTERARTE!

2013/09/22

Aldekoerrotan 100 metro gehiago!

Part: Idoia, Gotzon, Leire, Antoine, Richard, Unai, Bikain


Bai, sifoirantzako bidean desobstruitu behar zena bota eta gero, pasua zabaldu dugu eta 100m galeria inguru topografiatu dugu. Baina galeriak sifoiaren beste aldeko galerietarantz ez doaz. Beste sektore berri bat topatu al dugu Aldekoerrotan? Haizea badago behintzat...


Hiru helburu betetzeko asmoz geratu gara oraingoan Santa Luzian. Batetik, martilluaren froga egiteko sifoiaren alde bietatik, desobstruitzeko bide ona zein den jakin dezagun, desobstrukzioa jarraitzea, eta fondoko gela handian dagoen libreko eskalada bat argitzea.

Antoine eta Richard gure bi buzeadoreek sifoia pasa nahi izan dute, baina Richard-ek ur azpiko estulekua ez du ikusi nola pasa, eta proiektua bertan behera utzi behar izan dute.

Unai eta Bikain gela handira joan dira eskalada famatu hori ikustera. Dirudienez ADESeko gazte batzuek orain dela urte batzuk egina zuten eskalada hori, eta metro batzuk gehitu zizkien kobari. Duda ordea, airerik zegoen ala ez ikustea zen. Bikain gela errekistatzen zegoen bitartean, Unai hasi da eskalada egiten. Erdia harri onean da, eta beste erdia harri ez hain onean eta lokatzez bustia. Unaiek eskalada erdia egin du, baina beste erdian zaplasteko eder bat hartzeko probabilitate gehiegi ikusi du. Ez horrela Bikainek, goraino igo bait da azkenean. Badago galeriatxoren bat goian, baina amaitu egiten da eta airerik ez dago.

Orduan Antua eta Ritxar agertu dira gela handira. Gotzon neska biekin (txarto ez e!) desobstrukzioan dago jo ta ke.


Burugogorkeriak jota, GAESeko biak eta Ondarrutar biak gela handira urak botatzen dituen meandrotxo-afluente-errekara joan dira. Bertatik gelatik eskuinera, gatera baten sartuta, errekatxo bat dator. Baina gatera itxi egiten da kolada batzuekin. Han ibili gara mailukadaka, eta dexente zati kendu dugu. Erreleboz errelebo, mekauendiosez mekauendios, burugogorkeriak jota mailuka hormatik irteten duen kolada-kalabaza baten kontra. Azkenean Unai bakarrik geratu da mailuka, eta denak desobstrukziora joan dira, jende artera, kolada horretaz nazkaturik. Zertxobait gehiago egon eta gero, mailua Kaskoa eta Naos-etik zelako hurbil zegoen konturatuta, eta bakarrik zegoela gatera busti baten, izterretatik erreka bat pasatzen, Unaiek ere buelta egin du, kolada jausteko puntu-puntuan utziz.

Desobstrukziora heldu denean: "Unaaai! Que ya han pasadoo!!!"

Desobstrukzioko gatera eta gero, pare bat metro altura eta zabalerako gela eta gaterak daude, zertxobait laberintikoa, lurrak kolada ematen du. Orduan putzu bat agertu zaigu 5-10 metro ingurukoa. Hormak lokatzezkoak, eta behean ez da ur zaratarik entzuten. Behean ura badago baina, ur estankatua da. Sifoiaren gainean gaude? Ezin izan dugu putzua jeitsi monty faltagatik.

Kanpoan furgonetan, topoak esan digu galeria horiek ez doazela sifoirantza. Beste sektore bat da orduan?

Bitartean, Unai eta Bikain ekipoak garbitzen dabiltza errekan. Erreka hori Aldekoerrotan sartzen da. Kobatik atera dugun lokatza berriro kobara...






2013/09/16

Tuneladorak, Montyak eta Aire konprimitua - Aldekoerrotan berriro!

Part: Josu, Gotzon, Unai, Idoia, Laurent, Antoine (Antua) barruan, eta Tana, Amagoia, Oier eta Niko kanpoan!



Hiru frente egin dira oraingoan koba honetan: Laurent eta Antua sifoia pasa eta bestaldean esplorazioa egiten egon dira (hauek bai zortea!), Josu eta Gotzon desobstrukzioan ibili dira jo ta ke busti gabeko pasu bat bilatu nahian sifoi bestalderantza, eta Idoia eta Unai (bere lehen eskalada eginda!) goiko aldetik pasa nahi izan dira eskalada bat eginda. Oraindik ez gara pasa, baina tiempo al tiempo, eta si no hay, se hase...

Bitartean, Tana eta Amagoia azterketa arkeologikoan murgilduta ibili dira Aldekoerrota alboan dagoen koba batetan... 


Oraingoan kristoren beroa egiten du kanpoan. Buzoa eta Buria jantzi ahala kobara sartzeko gogoa heldu zaigu. Eguraldi ederra kanpoan, baina gu ez goaz kanpora, barrura baino.

Aldekoerrotak, dudarik gabe, Urdaibai eta Lea Artibai-ko koba sarrerarik kuriosoena du. Baserri-errota sumideroaren gainean eraikita dago, eta barruan errota-ardatz zahar bat dauka. Baserriari hanka artetik galtzen zaio erreka barrurantza, eta gu berarekin batera goaz. Etxearen barruan txakurra zaunka ari da. Badaki bere hanken azpialdean gabiltzala baina ez du ulertzen nola sartu garen...

Tanak eta Amagoiak argazki batzuk atera nahi dizkiote Aldeko-errota eta bere sarrera kuriosoari. Gu ere agertu gara argazkietan, ez gara modeloak baina tira! Besteok barrurantza goazen bitartean, Gotzonek arkeologo-ga bikoteari beste koba bat erakutsi nahi die, eta beranduago sartuko da.

Ur-zuloaren errekaren eskaloitxoetan arrastaka jeisten goazen bitartean, Josu magia trukoetan pentsatzen dago iada eta Unai aire konprimituko botila batekin beteta dagoen petate batekin burrukan dabil. Normala baino presio gehiagoz beteta dagoela jakiteak ez du laguntzen bere garraioan.

Heldu gara salara. Gu heldu garenerako ez ditugu gehiago Laurent eta Antoine (frantses buzeadore expertoak!) ikusi, sifoian bait daude trajeak janzten. Unai monty, express, soka eta abarrak prestatzen hasi da eskaladarako. Josu varita magikoak prestatzen hasi da. Areto berberean egingo da show-a.

Tarte bat hartu dute Josuk eta Gotzonek topo-a amaitzeko. Baita argazki batzuk ateratzeko ere.

Unaiek ez du uste itxura oneko eskaladak hain itxura onik duenik. Egun osoa eta behar diren baino txapa gehiago behar izan ditu hori demostratzeko, behetik batzuk "comentario constructivo" batzuk sartu dizkioten arren, kremallera eta ez kremallera. "Hagas lo que hagas, te van a criticar,..."

Ez zen bat ere leku ona desobstrukzioa egiteko. Aurreratu dira metro batzuk. Ez bagenu jakingo beste aldean galeriak BAdaudela...

Kanpoan, espeleo txangotxo bat egin berriak, Oier eta Niko. Inork ez du etxean geratu nahi behintzat.

2013/09/15

EXPLORAZIO BARRIAK KANTABRIAN


GURE ADISKIDE FRANTZEK UDAN EGINIKO ESPLORAZIOAK LABUR BILDURIK PUBLIKATU DUTE. OKAZIO BATZUETAN PARTE HARTZEA ETA IZUGARRIZKO AGERKELEZ GOZATZEA ESKATU DUGU ETA LAGUNTZAZ


Bilan des explorations estivales en Cantabria

Mardi 10 septembre 2013
La météo a été très clémente cet été mis à part quelques averses à la fin juillet. Cela nous a permis de multiplier les sorties (plus de 40 journées sur le terrain). Au programme, prospections, désobstructions, et explorations avec toujours le souci de compléter l’inventaire et d’améliorer notre connaissance du massif.
Globalement on peut dire que c’est un bon crû avec un peu plus de 5,3 km de premières même si certaines n’apportent pas de découvertes majeures. Voici donc un petit tour d’horizon de nos activités :

Réseau de la Gandara :

Nous avions beaucoup misé sur la torca de las Colinas de Tramasquera dont nous avions commencé l’explo au printemps dernier. Curieusement le courant d’air très présent en hiver n’était plus au rendez-vous et nous n’avons pas trouvé de suite dans la série de puits qui mène à -142 m. C’est bien dommage car, après avoir traversé des niveaux gréseux étroits et ébouleux, nous avions atteint une strate calcaire dans laquelle le ruisseau avait creusé de magnifiques puits. A -140 un socle gréseux correspondant vraisemblablement au niveau des galeries subhorizontales nous a fait croire un moment au jackpot, mais une trémie bien compacte a stoppé net notre enthousiasme (Topo de la torca). Cela nous a incités à refouiller méticuleusement le secteur et nous avons pu ainsi retrouver la cueva 601 qui est un méandre fortement aspirant (1 m3/s à l’entrée). Après une première série de désobstructions nous nous sommes arrêtés sur des diaclases étroites dans des niveaux de calcarénites mais vu le courant d’air nous comptons bien insister un peu. Deux autres gouffres aspirants ont fait l’objet de travaux, mais nous avons laissé tomber devant des conduits vraiment trop étroits.
Main courante dans la torca de las Colinas de la Tramasquera,  Cette vire entre deux puits correspond à un niveau gréseux de 1 à 2 m d'épaisseur bien visible.
Main courante dans la torca de las Colinas de la Tramasquera, Cette vire entre deux puits correspond à un niveau gréseux de 1 à 2 m d’épaisseur.
Le P70 correspond à une strate calcaire de la même épaisseur. Ici, la stratigraphie donne la fiche d'équipement.
Le P70 correspond à une strate calcaire de la même épaisseur. Ici, la stratigraphie donne la fiche d’équipement.
Sur le secteur aval, au-dessus des galeries encore inconnue du collecteur sud du réseau, nous avons entrepris une désobstruction dans une doline avec fort courant d’air soufflant. Ce n’est pas gagné, c’est un gros travail, mais les cavités à courant d’air dans ce secteur « clef » ne sont pas légion.

Réseau de l’Alto de Tejuel-Muela :

Torca Aitken : un bivouac de 3 jours nous a permis de revoir complètement le fond aval du réseau. L’escalade terminale a été revue et une branche parallèle a été explorée, mais elle bute également sur trémies. L’obstacle semble donc très sérieux puisqu’on le rencontre dans plusieurs galeries étagées sur plus de 60 m de dénivellation. Côté amont, nous avons encore tenté la jonction avec le Maxou ou Hormigas/TB41, mais nous nous sommes encore heurtés à des broyages difficiles à passer. Dans ce même secteur, nous avons découvert un ensemble de petites galeries mais finalement sans grand intérêt. Avec 750 m de mieux, le réseau affiche désormais un développement de 8,5 km.
La galerie du Poulpe, n aval de la torca Aitken, En haute eaux, Ludo n'aurait sans doute pas fait la pose.
La galerie du Poulpe, n aval de la torca Aitken, En haute eaux, Ludo n’aurait sans doute pas fait la pose.
Gouffre de l’Ourson : La seconde branche de ce gouffre encore tout neuf a été prolongée sur près de 200 m (-95 m) jusqu’à une étroiture à courant d’air qu’il faut « pailler ». La suite semble plus grande (méandre) mais nous n’avons pas eu le temps d’y retourner.
Dans le même secteur, plusieurs prospections nous ont permis de découvrir quelques cavités intéressantes avec dans certains cas, des arrêts sur puits ou sur étroitures ponctuelles à désobstruer.
Du côté du ravin de Callès, à l’aplomb même des terminus de La canal (aval), nous avons ouvert une petite perte avec un bon courant d’air soufflant (sumidero del Barranco de Callès). On y croyait, mais le trou s’est terminé vers -20 m sur un colmatage de sable et de limon. Traquant les courants d’air, nous avons poursuivi les recherches en surfaces sans grands résultats, mis à part la bien modeste torca del Mostajo (-79 m).

Secteur Cueto-Cayuela

La fin des Vieux Croûtons :
En deux sorties, accompagnés par nos amis de l’AEMT, nous avons descendu les puits de la branche principale et malheureusement, vers -260 m nous avons jonctionné avec le Pozo negro voisin.L’ensemble constitue une torca au développement kilométrique mais c’est bien là son seul intérêt, car tout espoir de rejoindre la Cayuela ou le Cueto est désormais compromis. Il faut constater qu’ici aussi, les courants d’air estivaux n’étaient pas au rendez-vous (Topo des Vieux Croutons). Cela n’était pas le cas dans un gouffre voisin exploré par l’AEMT (torca 1066). Ce gouffre avait déjà été descendu par le SCP en 1988, puis par le SCD en décembre 2006. En cette période hivernale le courant d’air, faible à l’époque, ne nous avait pas incités à entreprendre des travaux. Après 5 désobstructions musclées l’équipe de Santoña s’est arrêtée à -150 m sur méandre étroit avec violent courant d’air. Ils sont à l’aplomb de la salle Gargantua. Donc, affaire à suivre en espérant qu’ils puissent enfin rejoindre les galeries du Cueto.
Dans les puits des Vieux Croûtons.
Dans les puits des Vieux Croûtons.
Plus en amont, nous avons repris l’explo de quelques cavités situées sur Pepiones. Une torca s’arrête actuellement sur une désob ponctuelle avec un peu d’air. A suivre…
Du côté d’Arredondo, la découverte de la cueva de la Carrera a livré un ensemble de galeries étagées en lien probable avec les grottes de l’Ermita de San Juan. Cette découverte devrait nous permettre de mieux comprendre les circulations à l’est de la Cayuela et l’influence du synclinal de Socueva sur les cavités du secteur.
La cueva de San Juan à Socueva
La cueva de San Juan à Socueva

Cueva de Sereno

Une sortie destinée à compléter la topographie s’est soldée par la découverte de 650 m de nouveaux conduits notamment dans la partie nord de la cavité. Le développement actuel est de 4780 m.
 Patrick Degouve et Guy Simonnot
La galerie du Volcan
La galerie du Volcan
Le Volcan
Le Volcan
(Photos : P. Degouve et L. Guillot)
Participants : G. Aranzabal (ADES), J. Argos (AEMT), P. et S. Degouve, D. Dulanto, I. Expósito (AEMT), L. Guillot, J. N. Outhier, B. Pernot, J.et M. Poletti, O. Regnault, M. et G. Simonnot.

2013/09/07

Aldekoerrotan


130907: Petrus, Josu, Idoia, Santi, Bikain, Antua, Oier.

Ereñon, talde bittan banatu gara: Santi, Bikain eta Antua plan bikotxa egin dabe (Aritzgane partian E-78xan inkognita bat argittu eta beste zulo bat ikuskatu); Petrus, Josu, Idoia eta ni Aldekoerrotara, sifoia urpetik gaindittu ostian gaiñetiko beste bide posibliak aztertzera. Gure taldiak egindakua azalduko dot pizkat.

Lehelengo biharra, sifoiko gelan eskumaldetik doian galerixia topografiatzia izan da. 00 puntua galeria sarrerako eskumaldian, lurrian dagon bloke haundixa izan da (punto zuri haundixa, harriz pikauta); hortik aurrera 8 puntu hartu doguz; 08 lokatz txaplata baten markauta geratu da, eta 09 katazulo osteko paretian proyektauta (05 puntorik ez dago). (...). Beherakuan, txapa bat galduta sokia kendu dogu. Topo TRO moduan artxibauta.

Gero, mangeren gelako eskaladan ibilli da Josu. Paretan gogortasunakin arazuak izan dittu, eta erdiraiñok-edo allegau da, trabesixia hasteko puntuan. Aldi berian, Petrus haize korrienteko lekuan desobstrukziñuakin hasi da, gero bestiei txandia emonda; maillu eta zintzelakin bidia pizkat nasaittu badogu be, batez be taladruakin biharra erosuago egitteko izan da; espatula bihar nahikotxo aurreikusten da-eta.

Halako baten Aritzganeko taldia agertu da, handikaldeko biharrak amaittuta. Bestalde nik koko billa jardun dot, eta argazki batzu be saiatu dittudaz.

Kokuak:
  • Sifoian gela inguruan, erlamiño haundi baten gorpuan inguruan 10 bat Quaestus noltei?, 5 bat marraskillo biribil, marraskillo luzanga 1 eta pseudosinella? 1.
  • Sarrerako galeria aktibuetan, Lithobius bat ikusi dot hildako opilioia jaten; opilioian arrastuak hartu dittudaz, Lithobiusak barriz iges egin desta.
  • Galeria aktibuetako goursetan Lepisma? pillua ikusi dogu, baiña ez dittudaz hartu, interesekuak ez diralakuan.

Gogo haundixa nekan zulo hau ezagutzeko. (...).


2013/09/01

Edertasuna eta Basatza - Aritzganen eskalatzen eta desekipatzen

Part: Idoia, Bikain, Josu, Unai, Antua, Ritxar

Aritzganeri azkenengo aukera eman behar zitzaionez, eskalada bat argitzera joan gara Aritzganera, eta bienbitartez leizea desekipatzera. Josu, Antua eta Ritxar eskalada egiten geratu dira maskarillaren putzuaren basean, eta Unai, Bikain eta Idoia beherantza joan dira desekipatzen hasteko. Eskaladak ez duenez ezer eman eta desekipazioa "juegoa" ematen zebilenez oraindik, hiru eskaladoreak leizatik irten dira gero, eta oraindik koba gogoekin, Aldekoerrotan buzeatzera joan dira. Desekipadoreek 8ak aldera irten dugu. Zerbezak eta kafea amaituta zeuden ordurako Ereñoko tabernan, baina katxondeoa hasi besterik ez zen egin...

Mendi kanpoan giro ederra zegoen, ez hotzegi eta ez beroegi. Katxondeo eta txorrada artean motza egin zaigu Aritzgainera heltzeko bide ez hain motza. Oraingoan bidean ez zegoen armiarmarik, denak leiza barruan zeuden sartu garenean.

Oporretatik bueltan, koba-adikzioak gainez eginda, segituan sartu da Antua barrura. Beste batzuk beti bezala "templeu"ago hartu dugu. Maskarillaren putzuaren baseraino gutxi gorabehera denok batera jeitsi gara, eta hortik aurrera, espedizio biak ez dira gehiago ikusi, Ereñoko kaferarte.



Desekipadoreak:

GAESeko jakitun batek esan duen bezala, leizea ikusgarria da eta gozada bat beherantz zoazen bitartean. Gorantza beste kontu bat da. Beherantza edertasuna, gorantza basatza.

Idoia pozo40n geratu da, akordatuta genuen bezala. Unai eta Bikain fondoraino jeitsi gara, eta desekipatzen hasi. Han inguruan utzita zegoen petate batek nahastu egin gaitu, baina konpondu gara. Unaiek hasi du desekipazioa, eta petatea bete zaio pozo40-ra heldu aurretik. Unai, "muerto" hura potro artean jarri eta gorantza joan da, Idoiaren bila "erregaloa" entxufatzeko, Bikainek pozo40 base arte desekipatu duen bitartean. Bi petate goraino bete dira.

Unai eta Bikain, elkarri bertsotan ibili dira, kristoren puñalak botatzen. Agian apoyo psikologiko gisan izan daiteke, baina seguraski albokoari potruak berotzeko izan da!

Unaiek gero pozo40 desekipatu du, eta goiko pare bat putzutxu ere. Maskarillaren putzuaren Azpian dagoen putzuaren basera heldu garenerako, Hiru petate zeuden goraino beteta.

Unaiek bi petaterekin igo ditu bi putzuak. Idoia, bitartean, kanporaino joan da, trago bat hartu bokan zegoen Fanta botilatik eta berriro koban sartu da. "Muerto" bat atera du, baina gehiago atera nahi ditu. Adikzioa agian?

Unai maskarillaren putzuaren kabezerara heldu denerako, Idoia han zegoen, eta petate bat hartu dio eta horrela irten dira kanpora. Bitartean, Bikainek, tuerkak ateratzeko drogari engantxatuta, geratzen zena desekipatu du. Kanpora irten denerako sokak bere petatean kabitu ere ez ziren egiten, gainezka egiten zuten.

Bitartean kanpoan bokan, moskitoek akribillatu egin dute Unai.

Kotxeetara heldu garenerako 8ak ziren. Buri eta guzti, eta basatzaz pintatutako aurpegi eta guzti, kotxean sartu eta Ereñora joan gara. Kuriosoa izan da, kontutan hartuta Ereñoko plazan jentea zegoela pasiatzen, eta batzuk buria ipurdi aldean zulatuta zeukatela eta aurpegia marroia...

Ke le vamos a haser...


Barne bilatzailea