2013/09/07

Aldekoerrotan


130907: Petrus, Josu, Idoia, Santi, Bikain, Antua, Oier.

Ereñon, talde bittan banatu gara: Santi, Bikain eta Antua plan bikotxa egin dabe (Aritzgane partian E-78xan inkognita bat argittu eta beste zulo bat ikuskatu); Petrus, Josu, Idoia eta ni Aldekoerrotara, sifoia urpetik gaindittu ostian gaiñetiko beste bide posibliak aztertzera. Gure taldiak egindakua azalduko dot pizkat.

Lehelengo biharra, sifoiko gelan eskumaldetik doian galerixia topografiatzia izan da. 00 puntua galeria sarrerako eskumaldian, lurrian dagon bloke haundixa izan da (punto zuri haundixa, harriz pikauta); hortik aurrera 8 puntu hartu doguz; 08 lokatz txaplata baten markauta geratu da, eta 09 katazulo osteko paretian proyektauta (05 puntorik ez dago). (...). Beherakuan, txapa bat galduta sokia kendu dogu. Topo TRO moduan artxibauta.

Gero, mangeren gelako eskaladan ibilli da Josu. Paretan gogortasunakin arazuak izan dittu, eta erdiraiñok-edo allegau da, trabesixia hasteko puntuan. Aldi berian, Petrus haize korrienteko lekuan desobstrukziñuakin hasi da, gero bestiei txandia emonda; maillu eta zintzelakin bidia pizkat nasaittu badogu be, batez be taladruakin biharra erosuago egitteko izan da; espatula bihar nahikotxo aurreikusten da-eta.

Halako baten Aritzganeko taldia agertu da, handikaldeko biharrak amaittuta. Bestalde nik koko billa jardun dot, eta argazki batzu be saiatu dittudaz.

Kokuak:
  • Sifoian gela inguruan, erlamiño haundi baten gorpuan inguruan 10 bat Quaestus noltei?, 5 bat marraskillo biribil, marraskillo luzanga 1 eta pseudosinella? 1.
  • Sarrerako galeria aktibuetan, Lithobius bat ikusi dot hildako opilioia jaten; opilioian arrastuak hartu dittudaz, Lithobiusak barriz iges egin desta.
  • Galeria aktibuetako goursetan Lepisma? pillua ikusi dogu, baiña ez dittudaz hartu, interesekuak ez diralakuan.

Gogo haundixa nekan zulo hau ezagutzeko. (...).


2 comentarios:

mutruku dijo...

Idoia!! A donde estás mirando!!!

mutriku dijo...

Josu, ze zulotan sartu dozu buru!


Barne bilatzailea