2013/09/23

LAMIÑAKO ESKURTSIÑOA


LAMIÑAKO URBEGIA

Koba honetara sartu ginenok: Gotzon, Maite, Nahia, Santi, Zutoia, Aitor, Pedri, Paule , Peru eta Goizalde.

Irailaren 15ean Lamiña kobara joan ginen urteko gure irteera egitera. Egia esan, urtean behin joaten gara, baina oso ondo pasatzen dugu eta merezi du  urtean behin baino ez bada ere, egitea.
Goizeko bederatzietan Santa Luziako lokalean geratu ginen guztiok elkartzeko. Denok batu ginenean, Oletarantz abiatu ginen jakin barik zer aurkituko genuen.Baina lehenengo gauza pendiente handiko aldatsa izan zen eta horren ostean,  erreka . Errekara  golpera sartzea ez zen gauza gozoa izan, baina behin sartuta , aurrera!
Ia ibilbide guztia erreka jarraitzea izan zen eta une batzuetan potzuak sakonagoak ziren;Hala ere, umeek izugarri disfrutatu zuten.

Guk egin genuen ibilaldiaren bukaerarantz ur jauzi txiki bat izan genuen eta bata besteari lagunduz, ur jauzitik gorantz egin  eta hor bai, busti-busti egin ginen.
Nahiko egin genuela pentsatu genuenean, buelta eman genuen umeentzat nahikoa zen eta. Leku beretik itzuli ginen eta konfiantza handiagorekin  ibili ginen, bagenekielako ez zegoela tarte esturik eta oso erosoa zela egin behar genuen bidea. Kobatik irtetean, batzuk gutxi bustita antza, edo arropak garbitu nahian, errekan bainatu ziren.

Eguerdirako kanpoan eta gosetuta gainera. Beraz, Gizaburuagako parkera joan ginen zerbait jatera. Eta hortxe bukatu zen gure goiza.
Eskerrik asko Gotzoni beti prest dagoelako gurekin urtero joateko.

DATORREN URTERARTE!


Barne bilatzailea